Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Azpeitiako udalean aurkeztu dituzte %70era iristeko hiru alternatiba
2013-12-11 // Bost edukiontzi txipdunak, Sistema mixtoa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Hitzak zabaldu duenez, “Azpeitian hondakinak biltzeko hiru modu aurkeztu dituzte“. Udalaren enkarguz Bartzelonako ENT aholkularitzak egindako azterlanaren emaitza erakutsi die herritarrei enpresa hartako arduraduna den Ignasi Puig Ventosak. Joan den maiatzean
Azpeitiko udaleko talde politikoek sinatu zuten adostasuna, herri hartan Atez Ateko bilketarik gabe birziklatze tasa %70era igotzeko. ENTk landu ditu herri honetarako egokiak izan daitezkeen sistemen artean bere ustez egokienak diren hiruak, beti ere Hitzak egindako laburpenaren arabera:
1- Bilketa komunitarioa: hondakin organikoa eta errefusa komunitate edo etxepe bakoitzean jarritako edukiontzietan jasoko da; gainerantzeko hondakinak (beira, papera, plastikoa…) gaur egun bezalaxe kaleko edukiontzietan.
2- Kalean edukiontziak edo kuboak jartzea eta jasotzea egun eta ordu jakin batzuetarako, gai batentzako aldi bakoitzean.
2- Giltza elektronikodun edukiontziak: egunean bakoitzari dagokion hondakin mota bota beharko du herritarrak
ENTko arduradunaren arabera, 1. sistema (bilketa komunitarioa) da merkeena eta hirugarrena (giltza edo elektronikodun edukiontziak, Zumaiarako aipatu zen edukiontzi txipdunen tipokoa) garestiena bai ezartzeko eta bai aldatzea erabakiz gero kentzeko.
Diario Vascok “Presentan tres modelos de recogida de residuos a escoger en Azpeitia” albistean bildu du gaia.
[2013-12-12 eguneraketa] Azpeitiko EAJren erreakzioa “EAJ-PNV critica los modelos de gestión de residuos presentados por Bildu «No queremos cubos de ‘txerrijanas’ en los portales», ha asegurado el portavoz jeltzale Aitor Gorrotxategi” (Diario Vasco), “‘Ez dugu txerri-janaren ontzirik nahi etxe sarreretan’, esan du Azpeitiko EAJk” (Hitza).
Marseilla inguruko errauste plantak su hartu eta kiskali da azaroan
2013-12-11 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Fos-sur-mer herriko -Marseilla ondoan- errauskailua sutan (Argazkia: Bouches du Rhoneko suhitzaileen bloga)
[Pello Zubiria Kamino]Baionako TMBaren kontra borrokatzen den ADECH elkarteak zabaldu du albistea bere blogean: “Un incendie ravage l’incinérateur de Fos-sur-mer“, alegia suteak kiskali duela Fos-sur-merreko errauste planta. FranceTV kate publikoak honela titulatu du kronika: “Un énorme incendie ravage un incinérateur à Fos-sur-Mer” 2010an Marseilla hiriko eta inguruko eskualde osoko hondakinak tratatzeko zabaldu zen errauskailua berria zen. Istripua azaroaren 2an hasi da gertattzen, goizeko 02:30ak inguruan. Adituek erabaki dutenez erre aurretik TMB bidez bereizita zaborren hondakin organikoak metanizatzeko atalean piztu da sutea. Suhiltzaileek denbora luzea behar izan dute erabat amatatzeko, Info TVko kamerei ponpierrek berek aitortu dietenez. Atal hori arras suntsiturik geratu da.
Fos-sur-merrek ezagutu du 2000tik hona Frantzian ikusi den gatazkarik zaratatsuenetakoa, ordura arte paisaia idilikoa zen hartan aginte ekonomiko eta politikoek erabaki zutelako Marseillako portuak gas metanoarentzako behar zituen usinak bertan ezartzea. Alferrik izan da herritarrek erreferendumak egin eta irabaztea, aurrean harrapatutako guztia zanpatuz ezarri zaizkie konplexu petrokimikoaren instalazioak… hamarkada honen hasieran errauste planta erraldoi batez osatu zirenak. Azken honetan izan da sutea. Informazioek aipatzen dute metanizazio atalean gertatu dela, zabor nahasiaren osagai organikoei metanoa ateratzen zaien tailerrean.
Fos-sur-merreko errauskailuaren metanizazio atala suntsiturik (Argazkia: Frederic Dutoit)
Fos-sur-merreko errauskailua, Wikipediak azaltzen duenez, 2010eko urtarrilean abiarazi zuten lehenbizikoz, hiru urterik ez dauka martxan. Proiektua aurrera PSko agintariek atera dute aurrera, Eugene Caselli sozialista buru. Honek errauskailuaren inguruan behin eta berriro aldatu du bere jarrera: 2002an kontrako kanpaina egin zuten Foseko herritarrekin eta ekologistekin batera, baina 2008ko hauteskundeen ondoren Casellik lortu zuenean herri elkargoaren (mankomunitatearen) buruzagitza, sozialistek berek sustatu zuten errauskailua eraikitzea. Fos-sur-merreko hondakin planta prestatuta dago 300.000 tona errausteko eta 100.000 gehiago TMB bidez tratatzeko. Urbaser multinazionalak kudeatzen du, Baionako Canopiaren kudeaketa daukan enpresak berak.
Azpiko bideoetan lehenak biltzen du Info TV kateak eskainitako albistea. Ondorengo biek eskaintzen dute Fos-sur-merreko herritarrek horko planta petrokimikoaren eta errauskailuaren kontra egindako borrokaz Urlich
Techene eta Wim Kloostermanek egindako dokumentala, bi ataletan.
http://www.youtube.com/watch?v=PV_4jo2leVY http://www.youtube.com/watch?v=GE8p5faSwD8 http://www.youtube.com/watch?v=dRnxkeucGhcKlimagune Workshop 2013 jardunaldia Bilbon abenduaren 19an
2013-12-10 // Ekitaldia // Iruzkinik ez
Klimagune Workshop-a klima-aldaketari buruz eztabaidatzeko foroa da burutuko da Bilbon abenduaren 19an. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragile guztiei zabaldurik dagoen ekimen horren helburuada ezagutza, proiektuak eta garapenak partekatzea aurrerapen zientifikoen mailan. Hirugarren edizioa 2012ko ekainean egin zen “Euskaditik Rio +20ra” izenburupean, eta bertan Zientzia eta Teknologia Euskal Sareko 100 ordezkari baino gehiago bildu ziren.
Klimagune Workshop-aren laugarren edizioa abenduaren 19an, ostegunarekin, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da, “Aukerak, Erronkak eta Oztopoak Iraunkortasunerako Trantsizioetan Klima-aldaketaren Testuinguruan” izenburupean. Ekitaldiak osoko bilkura bat eta hiru mahai-inguru izango ditu: Hiriko azpiegiturak, eremu naturalak zein eraikitakoak barne; Landa-ingurunea, Elikadura eta Nekazaritza; eta Energia.
Hitzaldietako bat EHUko Fernando Mijangos eta Daniel Zuazagoitiak emanen dute hondakinen kudeaketaz:
“Aukerak, erronkak eta oztopoak Hiri Hondakin organikoak kudeatzeko eta tratatzeko”. Honela aurkeztu dute hitzaldiaren norabidea:
“Aurkeztuko dugun proposamenak guztiz bat egiten du Klimagune Worshop 2013an duen gai nagusiarekin. ‘Aukerak, Erronkak eta Oztopoak Iraunkortasunerako Trantsizioetan Klima Aldaketa’rekin. Proposamenaren ekarpen nagusia izan daiteke erraustegia eta bilketa selektiboari buruzko eztabaida zientifiko bat plazaratu ahal izatea, eztabaida politikotik urrunduta.
Horretarako proposamenean adibide bi jorratuko dira: Alde batetik gaur egun Gipuzkoako herri batzuetan gauzatzen ari diren bilketa selektiboak eta konposta, eta bestetik Bizkaiak duen erraustegiaren ingurukoa. Gaurkotasunez beteriko gaia dela ezin da ukatu beraz. Gai honen inguruan Real Sociedad Española de Quimica delakoak Santanderren 2013ko irailean antolaturiko Bienalean aurkeztu genuen ponentziaren ildo beretik doa: ¿Tiene algo que ver la gestion y tratamiento de Residuos Solidos Urbanos con MedioAmbiente y Energia? Jardunaldira ekarri nahi den proposamenarekin, etxeko hondakinak nola eta nora bota egiten dugun aukeratzean, aukera horrek dituen ondorioak azalarazi nahi da. Eta horretan ikertzaile, zientzialari, irakasle, ikasle, edo politiko izatea berdin berdina da.
Klimagune 2013an parte hartu nahi dutenek abenduaren 17a arte daukate izena emateko epea zabalik.
‘Bukatu da Jolasa’, azken hitzaldiak Deban, Azpeitian eta Beasainen
2013-12-10 // Ekitaldia, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Donostian aurkeztu zuen “Erraustegia, kedarretatik argira” ekitaldia , zeinaren hasieran erakusten baita ‘Bukatu da Jolasa‘ bideo ezaguna, azken emanaldietara iritsia da. Hiru herri gehiagotan mintzatuko da Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakaria azalduz Gipuzkoako errauste planta bertan behera uzteko dauden argudioak. Hurrengo eta azken saioak izango dira Deban abenduaren 10ean, Azpeitian 11n eta Beasainen 12an. Ikus-entzunezkoaren eta Intxaurrandietaren hitzaldien ostean, herritarrekiko solasaldirako tartea zabalduko da.
Deba, Azpeitia eta Beasaingo ekitaldien afixak
Goierri izango da %60ra iristen lehena, EHBilduren ustean
2013-12-09 // Politikariak // Iruzkinik ez
Goierriko EHBilduk zoriondu ditu eskualde honetako herritarrak dagoenekoz alkantzatu dutelako %50a hondakinen gaikako bilketan. Hitzak plazaratu “Goierriko EHBilduk 2013ko hondakinen kudeaketaren aurrerapausoen balantzea egin du” albistearen arabera, koalizio politikoko arduradunek “bilketa sistemaren inguruan hasiera batean sortu ziren ‘polemika artifizialak eta gaizki ulertzeak gainditzen’ ari garela azaldu dute, eta atez-ateko bilketa sistema ezberdinak dituzten herrietan %90eko marka lortzen ari direla batzuk azaldu dute, eta denek %70etik gorako birziklatze tasak gainditu dituztela azaldu dute (Legazpiko sistema mistoak ere barne)”. Beste pasarte batean adierazi dutenez, birziklatze tasa %50ean dago Goierrin, eta dena ongi badoa, “Gipuzkoak 2016rako finkatuta duen %60eko tasako helburura iristen lehenengo eskualdea izango gara”.
Bergarako alde zaharra Atez Atekorako prestatzen ari da udala
2013-12-09 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Bergarako udalak urte berriarekin du hastekoa hondakinen gaikako bilketa sistema berria, Eguberrietako festen ostean. Ordurako materialak banatzeaz gain, azpiegitura bereziak prestatu ditu 2003tik kultur ondasun izendatuta dagoen gune historikoan: bestelako auzoetan hondakinak biltzaileei uzteko prestatu diren zintzilikarioen ordez, alde zharrean bilketa gune itxietan pilatuko dira Goienak “Alde zaharreko hondakin bilketa puntuak zehaztu dituzte” albistean zabaldu duenez. 10 puntuak eta horien erabiltzaileak zein diren adierazi die udalak kaxkoko herritarrei. Bergarako udalak webgune honetan bildu du gaiari buruzko informazio guztia.
‘Konpost Egunak’ mahai-ingurua orain bideoan laburbilduta
2013-12-08 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa // Iruzkinik ez
Urriaren 24an “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak” ekitaldiaren barruan “Konpost Egunak” izeneko mahai-ingurua burutu zen Hernanin. Herritarrek bai familiaka eta bai auzo-lanean burutzen duten jarduera honen zenbait atal tekniko jorratzen aritu ziren han bildutakoak. Orain Gipuzkoa Zero Zaborrek “Konpostatzea Gipuzkoan (auto eta auzo-konposta)” bideoan laburbildu du hango emaitza:
Hona bideoan hizlari azaltzen diren pertsonak eta bakoitzak jorratutako gaiak:
– Joxemari Irazusta (Usurbil, Zero Zabor taldeko kidea): Auzo-konpostaren egoera Gipuzkoan 2013ko urrian.
– Orkatz Goenaga (teknikaria Urola erdian, Zero Zaborreko kidea Tolosan): Auzo-konpostatzaileak lortzeko sustapen kanpaina desberdinak.
– Imanol Biain (Oñatiko Zero Zabor taldekoa, Natur eskulako langilea): Gune urbano trinkoetan auzo-konpost guneak non, nolakoak? Hautatzeko irizpideak.
– Gorka Egia (Orendaingo alkatea): Nola lortzen da herri oso bat konpost egiten jartzea?
– Xabat Larrarte (Hernanin Atez Atekoaren teknikari): Autokonpostatzen hasteko herritarrei eman beharreko trebakuntzaren edukia.
– Jon Ander Galarraga (biologoa, konpostaje teknikaria Tolosan): Egituratzailearen aukeraketa.
Orain Usurbil
Errenterian hondakin mahai berria antolatuko da
2013-12-07 // Udalak // Iruzkinik ez
Berrikitan Errenteriako (39.324 biztanle, Bilduk agintzen du gehiengo osorik gabe) Hondakin Taldeak bere kexua azaldua zuen udan egindako proposamenei orain artean udalak erantzunik eman ez dielako: “Hondakinen Taldearen txostenak ez duela udalaren erantzunik jaso salatu dute” albistean bildu zuen Hitzak. 2012ko urrian sortu zen Hondakin Taldea eta geroztik Herri Bizia guneak azaldu duenez “Hondakinen Taldeak azken hilabeteotako lanaren emaitzak aurkeztu ditu” 35 lagun aritu dira bertan elkarlanean.
Orain Errenteriako alkate Julen Mendoza eta Ingurumen zinegotzi Jose Manuel Ferradasek prentsaurrean azaldu dute taldeak aurkeztutako puntuak oinarritzat harturik gai honetan herriko alderdi eta indar sozialen artean adostutako bide bat eraikitzeko hondakinen mahaia antolatuko dutela. Hitzak “Hondakinen arloan adostasunaren alde egin du Mendozak” albistean bildu duenez, abenduaren 16an egingo dute lehenbiziko bilkura.
Noticias de Gipuzkoak ere eman du albistea: “Errenteria trabajará por un sistema de recogida de basura consensuado“
Beasaingo EAJ, PSE, H1! eta PP: Sasietan ez onartu Donostialdeko zabor gehiago
2013-12-06 // Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
2013ko azken udal plenoan Beasainen oposizioan diren EAJ, PSE, H1! eta PPk aurrera atera zuten hondakinen inguruko mozio bat. Diario Vascok “Beasain exige el cierre del vertedero de Sasieta a finales del próximo año. La oposición aprobó en el Pleno, con la abstención de Bildu, que no se reciba basura de Donostialdea hasta que se resuelva el cierre del basurero” albistean azaldutakoaren arabera, baturik plenoan gehiengoa duten alderdiok eskatu diote udalari alde batetik exijitu dezala Sasietako zabortegia 2014 amaieran istea eta bestetik hori lortu bitartean uko egin diezaiola Sasietan Donostialdeko zaborrak hartzeari.
Bestalde, EAJko Aitor Aldasoro zinegotziak aldarrikatu omen du plenoan goierritarrak aitzindariak izan direla hondakinen gaikako bilketan: “Se congratuló de que Beasain y los beasaindarras ‘hemos sido pioneros en la recogida selectiva y en la implantación de la recogida del orgánico mediante el quinto contenedor con chip’“.
Tolosaldean Atez Atekoa ezartzen (Ikaztegietan), ikasia baloratzen…
2013-12-06 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosaldea izango da Gipuzkoan hondakinen kudeaketa berritzen azkarren mugitzen ari den eskualdea. Ondoko egun eta asteetarako bertako mankomunitateak iragartzen ditu urrats gehiago. Ikaztegietan ontzi banaketa egingo dute abenduan bertan Atez Atekoa ezartzeko. Berastegin sistema berria aurkezten diete herritarrei eta materialak banatzen. Eta Anoeta, Zizurkil, Alegia, Irura eta Amasa-Villabonan herritarren parte hartze prozesu berria burutuko dute Atez Atekoarekin hilabeteotan dauzkaten esperientziak elkarren artean hitz egin eta hobekuntzak proposatzeko.
Albistearen xehetasun gehiago eskaini dituzte Hitzak “Atez atekoa hobetzeko eta ezartzeko hitzordu berriak” kronikan eta Tolosaldeko Mankomunitateak berak “Hondakinen bilketa sistema hobetzeko parte hartze prozesua herritarrekin” albistean.
http://vimeo.com/80608769