Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zenbat janari alferrik galtzen dugu Europan?
2013-11-29 // Europa, Prebentzioa // Iruzkin bat
Euskal Herriko estatistikarik ez den arren, Irlandan bai daukate kuantifikatua: erositako jaki guztien herena doa zakarretara. Kalkulu horretatik at geratzen dira baserrietan ekoiztu bai baina eroslearen eskuetara iritsiko ez diren janariak, itsusiak izateagatik baztertuak, ekoiztutako guztien erdia. Etxeetara iritsita zakarrontzira doazen jakien xahuketaz bideoa egin dute Monaghan, Cork eta Galwayko konderriek.
Ordizian %78ra iritsi dira
2013-11-28 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Ordiziako udalak prentsaren aurrean aurkeztu du lau hilabeteotan Atez Ateko bilketarekin egindako hobekuntzaren balantzea, Hitzak “Sailkatu gabe ateratzen diren hondakinak egunero biltzeari utziko diote Ordizian” albistean zabaldu duenez. Lau hilabeteotan sistema zaharrarekin hondakinen %36 biltzetik sailkatuta pasatu dira azaroko %78ra. Udal agintariek esan dutenez, “2012ko irailean eta urrian 191,5 tona errefusa jaso baziren, 2013ko epe berean 52 tona jaso dira; %72 gutxiago. Organikoaren bilketan, bestalde, gorakada nabarmena izan da: 2012an 22 tona jaso ziren hilabete horietan, aurten 84. Ontzi arinei dagokionez, 2012an 23,5 tona bildu ziren eta aurten, 21. Paperaren eta kartoiaren bilketa, berriz, 33 tonatik 37,5 tonara igo da”.
Datorren astetik aurrera urrats berria emanen dute Ordizian: egun bakoitzean ez da jasoko dagokion hondakina baizik eta zenbait herritarrek oraindik kalean nahasturik lagatzen dutena ez da jasoko. Udala jarriko da harremanetan oraindik arazoak agertzen dituzten komunitateekin.
Malerrekan lehen auzo-konpost gunea
2013-11-28 // Auzolaneko konpostaketa // Iruzkinik ez
Ttipi-Ttapa aldizkariak zabaldu duenez “Malerrekako lehen auzo konpostatzailea jarri dute herrian” kronikan, Zubietan ireki dute lehenbiziko hori. 5.400 jende biltzen ditu Malerreka eskualdeak 13 herritan banatuak, horietan handienak Doneztebe, Sunbilla, Bertiz-Arana eta Ituren. Zubietako hau da zonaldeko lehenbizikoa. Bera, Lesaka, Etxalar eta Arantza biltzen dituen Bortzirietan iaz ekin zioten auzolaneko konpostatzeari.
Erabilera bakarreko plastikozko zorroak debekatu dituzte Andorran
2013-11-27 // Europa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Ingurumenarentzako hain kaltegarriak diren erabilera bakarreko plastikozko zorroak debekatuta daude Andorran azaroaren 19tik aurrera. “La fi de les bosses de plàstic d’un sol ús” kronikan irakur daitekeenez, orain herritarrak nor bere poltsa edo otarrarekin joan beharko du erosketak egitera, edo esku hutsik joanez gero komertzioak hiru aukera eskainiko dizkio: gai berziklagarriz egindako poltsa erostea, oihalezko zakua erostea edo kartoi zein plastiko berziklagarrizko kaxan sartuta eramatea.
‘Erraustegia, kedarretatik argira’ ekitaldia gaur hasita bederatzi herritan
2013-11-26 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Amasa-Villabonako deialdiaren afixa.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) berrikitan Donostian aurkeztu duen “Erraustegia, kedarretatik argira” ekitaldia gaur, asteartea, eskainiko du Amasa-Villabonan eta ondotik zortzi herri gehiagotan: Zarautzen 27an, Oñatin abenduaren 2an, Errenterian 3an, Lasarte-Orian 4an, Usurbilen 5ean, Deban 10ean, Azpeitian 11n eta Beasainen 12an. Kursaalean egin bezala, ekitaldiari hasiera emateko ‘Bukatu da jolasa’ ikus-entzunezkoa proiektatuko da, Gipuzkoan errauste planta eraikitzeko zegoen asmoaren ondorio ekologiko, ekonomiko eta osasunezkoak bost minututan laburbiltzen dituena. Jarraian Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakariak hitzaldia emango du Gipuzkoak hondakinen kudeaketari antolatzen ari zaizkion norabide berria azaltzeko. Amaieran solasaldirako tartea zabalduko da.
‘Konposta, hondakinak ongarri’ afixak Interneten
2013-11-26 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa // Iruzkinik ez
Urri bukaeran Hernanin eta Usurbilen Konpost Egunak ekitaldia burutu zuten,”Atez Atekotik Zero Zaborrerantz ” jardunaldien hirugarren edizioan. Hernanin entzundako hitzaldiez gain, Usurbilen herritarren konpostaren inguruan erakusketa antolatu zuten eta bertan azalpenez beterik erakutsi ziren panelak Interneten jarri dituzte libre antolatzaileek, “Konposta, Hondakinak ongarri” izenekoak. Hernanin Zero Zabor, Gipuzkoa Zero Zabor eta Usurbil Zero Zaborren elkarlanaren fruitu dira afixok, Usurbilgo udalaren diru-laguntzaz inprimaturik euskarri sendoan eskueran dauzkatenak Usurbilen eta orain Internetetik harturik edozein herritar edo elkartek erabil ditzakeenak.
Ormazabalek iragarri: EAJk agintzen badu errauskailua eraiki dezake
2013-11-25 // Errausketa, Gipuzkoa, Politikariak // Iruzkin bat
Diario Vascon eman dio elkarrizketa Fernando Segurari Markel Olanorekin Gipuzkoako Foru Aldundian ingurumen diputatu izan zen Carlos Ormazabalek. Tituluan nabarmendu badute ere errauskailua ez egiteagatik kontratua eskuratu zuten enpresei eman beharreko kalte-ordaina, “El capricho de Bildu de parar la incineradora nos cuesta a los guipuzcoanos 13.700.000 euros“, elkarrizketan barrena Ormazabalek garbi iradoki du bere alderdia den EAJ egiten bada berriro Gipuzkoako Aldundiaren jabe, errauste plantaren proiektua martxan jarri dezakeela, besteren artean Donostialdeko hondakinek besterik gabe errauskailua justifikatzen dutelako.
‘Dime, abuelo, Kordoban hondakinak erraustearen kontrako bideoa
2013-11-25 // Errausketa, Estatu espainiarrean, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Cordoba Aire Limpio plataformak aurrera daramatzan ekintzen artean azkena izan da “Dime, abuelo” bideoa, Cosmo porlan fabrikan hondakinak erretzeko dagoen proiektua salatzeko. Bideo gehiago ere eskaintzen ditu bere webgunean, adibidez “Escape de cemento en la fábrica Asland de Córdoba” erakusten duena nola geratu ziren usina inguruko zenbait herritako kaleak 1992an filtroek huts egin zutenean.
Antxon Atez Atekoa antolatzeko bilerak
2013-11-24 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasai Antxon Atez Ateko bilketa ezartzera doaz, aurretik Donibanek hasitako bidetik, “Pasai Antxo laster Atez Ate hasiko da” albistean kontatu genuenez. Herritarrekin auzoka biltzen ari da asteotan udala. Bilkura horien berri eman dute hedabideok:
– Hitza “Gaur [18] egingo dute Antxon atez atekoari begira lehen parte-hartze saioa”
– Diario Vasco “Antxo se prepara para el PaP“, “¿Cuándo llega el PaP a Antxo?”
– Noticias de Gipuzkoa “Un ‘puerta a puerta’ por capítulos“
Orioko udaletxean, birziklatze tasa adierazteko panela: %36
2013-11-22 // Bost kontenedore, Ekitaldia, Udalak // Iruzkinik ez
Orioko birziklatze tasa azaltzen duen panela udaletxeko balkoian (Argazkia: Aiora Larrañaga)
Orioko udaletxean, hondakinen mahaiaren erabakiz, panela ezarri dute azaltzen duena herrian zenbat ari diren birziklatzen. Une honetan “36” dio. Hitzak “Panel bat jarri dute Orioko udaletxean, birziklatze tasaren berri emateko” albistean azaldu duenez, gaur egun 1.200 etxetan dute hondakin organikoa bereizteko edukiontzi marroia, Orioko etxebizitzetatik %52tan. Ahalegin horrekin gaikako bilketa tasa %36raino eramatea lortu da, duela hiru urte herrian lortzen ziren %22tik. Orioko hondakin mahaian berrikitan ezarri zuen helburutzat 2015an iristea hondakinen %65 gaika biltzera. Urte hartan, 2015ean, Oriorekin muga egiten duen Usurbilek sei urte eramango ditu %80 lortzen.