Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Hondakinak eta Etika, Antonio Casadorekin elkarrizketa bideoan
2013-11-22 // Etika // Iruzkinik ez
Antonio Casado da Rocha filosofia irakasle eta ikerleak elkarrizketa interesgarria eskaini dio Ekogunearen webgunean Julen Iriondori. “Antonio Casado da Rochak etikatik alderatu ditu hondakin ereduak” albistean azaldu bezala, irakasleak etikaren ikuspegitik alderatu ditu hondakinak kudeatzeko sistema zaharra eta Atez Atekoa, bai idatziz eta bai zenbait herritan eskaini dituen hitzaldietan. Orain Ekogunearen 32. saioa biltzen duen bideo honetan Iriondori mintzo zaio programaren 13. minututik 32.era bitartean.
http://www.youtube.com/watch?v=Bxd-3UABKBwOñatiko Elkar Hezi eta Ibarrako Uzturpe ikastetxeentzako Zero Zabor Sariak
2013-11-21 // Aldundiak, Ekitaldia, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen haritik, aurtengo Zero Zabor Sariak Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatu dizkie Oñatiko Elkar Hezi kristau eskolari eta Ibarrako Uzturpe ikastolari. Aranzadi zientzia elkarteak, Ikastolen Federazioak eta Kristau Eskola elkarteak, Foru Aldundiaren laguntzaz, diseinatutako Zero Zabor programa garatzen ari dira Oñatiko eta Ibarrako ikastetxeak eta, Aldundiaren hitzetan “lan ederra egiten ari dira, konpostajearen alorrean, besteak beste”. Ibarrako Uzturpe ikastolak hiru konpostagailu izan zituen martxan aurreko ikasturtean, bertako materia organiko guztia tratatzeko, eta Oñatiko Elkar Hezi kristau eskolak organikoaren zati handi bat inguruko baserri batera eramaten du eta, gainera, konpostagailu bat ere badu ikastetxean.
Goienak kronikaz eta bideoz jaso du albistea: “Zero Zabor saria Oñatiko Elkar Hezi ikastetxearentzat“
‘Erraustegia, kedarretatik argira’ ekitaldia gaur Donostiako Kursaalen
2013-11-21 // Ekitaldia, Errausketa, Gipuzkoa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
“Kedarretatik argira” ekitaldiaren afixa
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) gaur, osteguna, iluntzeko 19:00etan Donostiako Kursaalen antolatu duen ekitaldiarekin emango dio hasiera ondoren bederatzi herri gehiagotan aurkeztuko duen “Erraustegia, kedarretatik argira” aurkezpen sortari. Antolatzaileek honela laburbildu dute mezua: “Ekitaldi hauen helburua erraustegia gelditzeko Hondakinen Kontsortzioak izan dituen arrazoiak eta motibazioak modu xehe batean azaltzea izango da. Era berean erraustegiaren mehatxuaren aroari bukaera eman nahi zaio ekitaldi hauen bidez”.
Gaurko ekitaldian “Bukatu da jolasa” laburmetraia aurkeztuko du GHKk eta ondoren bere lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak hitzaldia eskainiko. Donostiakoaren ondotik honako herrietan izanen da ekitaldia: Billabona (azaroak 26), Zarautz (27), Oñati (abenduak 2), Errenteria (3), Lasarte-Oria (4), Usurbil (5), Deba (10), Azpeitia (11) eta Beasainen (12).
Ibarran hasi dira Atez Atekoa ezartzeko bilerak egiten
2013-11-20 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosaldeko Ibarra (4.269 biztanle) herrian, aste honetan hasi da udala herritarrekin bilerak egiten, eztabaidatzeko herrian ezarri behar den Atez Ateko hondakin bilketaren xehetasunak. Albistea Diario Vascok (“Aste honetan Ibarrako Udalak atez ateko bilketari buruz zenbait bilera egingo ditu“) eta Noticias de Gipuzkoak (“Ibarra convoca varias reuniones para informar sobre el ‘puerta a puerta’“).
Errauskailua ixteaz, erreakzio gehiago
2013-11-20 // Errausketa, Gipuzkoa, Politikariak // Iruzkinik ez
Gipuzkoako errauskailu proiektuaren lurperatzeak segitzen du erreakzioak eragiten. Orain artekoak blog honetan “Errauskailua lurperatzeaz, erreakzio bilduma” eta “Errauskailua lurperatuta, biharamuneko albiste eta erreakzioak” sarreretan bildu dira. Azken egunetan sortutako nagusienak honakoak dira:
– Info 7 “Info7: Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua: ’10 urtez Gipuzkoan barna ibili den errauskailuaren mamua bertan behera uztea lortu dugu’”
– Noticias de Gipuzkoa “El PNV pregunta en Europa por el coste económico para Gipuzkoa del carpetazo a la incineradora”
– Diario Vasco “El PNV pide que la UE se pronuncie sobre el carpetazo a la incineradora“, “El PSE asegura que ‘paralizar la incineradora costará a San Sebastián 2,5 millones’“, “Bildu promete ‘cerrar vertederos’ cuando se construyan nuevas infraestructuras para tratar los residuos”
– Gipuzkoako Foru Aldundia “Errauste planta geratu zen eguna ‘egun handia’ izan zela dio Diputatuen Kontseiluak”
Sasieta %50 birziklatzera iritsi da
2013-11-19 // Loturak // Iruzkinik ez
Gipuzkoan Goierriko eta Urola goiko (Zumarraga, Urretxu, Legazpi) hondakinak kudeatzen dituen Sasieta mankomunitateak adierazi du eskualdeak osorik hartuta %50eko birziklapen tasa gainditu duela. Gipuzkoako eskualdeen artean buru jarri da horrela. Urteko lehen 10 hilabeteetako media %42raino igo den arren, udaberrian eta udan herri askotan Atez Ateko bilketa ezartzearekin %77ko media lortu izanak ekarri du urrian orotara %50a gainditu izana. Atez Ateko klasikoaz gain, Legazpin sistema mistoa darabilte eta herri handienetan organikoa borondatezko edukiontzi marroiarekin kudeatzen dute, eskualdeko media horiek jaisten dutelarik. Gipuzkoak bere hondakin planean 2016rako gaikako bilketa %60eraino handitzea aurreikusita daukanez, Sasieta da helburura orain artean gehien eta lasterren hurbildu den mankomunitatea. Albisteaz gehiago jakiteko:
Berria “Sasieta Mankomunitatean hondakinen %50 gaika biltzera iritsi dira urrian”
Diario Vasco “Sasieta alcanza el 50% en la tasa de reciclaje con PaP y contenedores”
Noticias de Gipuzkoa “La mancomunidad Sasieta recicla ya la mitad de la basura que genera“
Zubietan, errauskailuari agur
2013-11-18 // Ekitaldia, Errausketa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Zubietan agerraldi jendetsua errauskailuari agur esateko (Argazkia: GZZ)
Zubietan larunbatean bilkura jendetsua egin zuten Gipuzkoan hondakinentzako errauskailua eraikitzearen kontra ahalegindu diren herritar eta mugimenduek:
– Berria “Garaipena izan da errauste planta bertan behera uztea”
– Gara “Herritarren garaipena ospakizun bilakatu dute Zubietan”
– Noticias de Gipuzkoa “Las plataformas antiincineradora comparan la renuncia a la planta con la de la central de Lemoiz”
– GZZ “Erraustegiari agur esan zaio Zubietan egindako agerraldi jendetsuan“
Errauskailua lurperatzeaz, erreakzio bilduma
2013-11-18 // Errausketa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
Zubietako errauste plantaren proiektua bertan behera uzteko erabakiaren ondorengo lehen erreakzioak bildu zituen blog honek “Errauskailua lurperatuta, biharamuneko albiste eta erreakzioak” albistean. Geroztitako nabarmenenak bildu ditugu orain:
– Berria “Bilduri egotzi diote hondakinez ‘datu faltsuak’ ematea” (PSEren erreakzioa, EAJrena, LABena…), “‘Azpiegiturak egitea lehentasuna da, zabortegiak itxi ahal izateko’”
– Gara-Naiz “EH Bildu: ‘Emandako hitza bete dugu, errauste planta gelditu dugu’”
– Noticias de Gipuzkoa “PNV y PSE desdicen a Bildu y cifran el coste de la indemnización en 13 millones“, “Gipuzkoa sigue sin dar solución a 60.000 toneladas anuales de basura no reciclable“, “El Consorcio insiste en que abonará 8,19 millones a las constructoras”
– Diario Vasco “El PNV de Gipuzkoa acusa a Bildu de ‘vender su derrota en la gestión de residuos como una victoria’”
– Tolosaldeko Ataria “Gipuzkoako Aldundiak Zero Zabor herriak zoriondu ditu”
– GHK: “GHKren Administrazio Kontseiluak oso positibotzat jo du lortutako akordioa“
Urnietan zaborren zerga %20 garestiago 5. edukiontziaren giltzarik gabekoei
2013-11-18 // Bost kontenedore // Iruzkinik ez
Urnietako udalaren erabakiaren berri Diario Vascok eman du: “Incremento del 20% en basuras a los que no participan en el 5º contenedor“. Borondatezko edukiontzi marroian biltzen dira hondakinak Urnietan eta sistema horrekin orain arte “Urnietan urte betean borondatezko edukiontziz %43 birziklatzera iritsi dira“, urruti samar geldituz helburutzat duela urte bete markatutako %65etik. Sistema borondatezkoa izanik eta kontrol pertsonalizatu gabea, organikoa lagatzeko edukiontziaren giltza edukitzeak ez du esan nahi ez organikoa bereizirik lagatzen denik eta ez lagatakoa ondo uzten denik.
Katalunian Atez Atekoaz egindako biltzarraren ponentziak sarean
2013-11-17 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Katalunian hondakinen bilketa Atez Ate egiten duten herrien elkarteak “Porta a Porta i la Prevenció de Residus Municipals a Catalunya” jardunaldia burutu dute azaroaren 7an. Biltzarraren ongi etorrizko hitzaldia eman zuen Josep Maria Tost (CiU), Atez Ateko herrien elkarteko presidente izana eta gaur Kataluniako hondakinen kudeaketaz arduratzen den Agencia Catalana de Residus elkartearen buru. Orain Internetez eskura daitezke Sant Llorenç de Morunys herrian aurkeztu ponentzien laburpenak: “Ponències 2013“.