Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Bergarako galdeketa: erreakzio gehiago
2013-11-16 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Bergaran Atez Atekoaren kontra Garbi plataformak antolatutako galdeketaren emaitzak eta lehenbiziko erreakzioak bildu ditu blog honek: “Atez Atekoaren kontrako Bergarako 4.771 botoen irakurketa bat“. Geroztik erreakzio gehiago izan dira:
– Bergara Garbiaren balorazioa. Goienan: “Bergara Garbiarentzat, ‘%18 inguru legoke atez atekoaren alde’“, bideo eta guzti. Diario Vascon: “Bergara Garbia estima el apoyo al PaP en el 18% frente al 41% del contenedor“. [Bitxia da Bergara Garbiakoen kalkuluen oinarrian dagoen esaldi honi: “azken urteetako hauteskundeetako parte-hartzea %60koa” (izan dela) edo gaztelaniaz “Si al 60% de participación de media en las elecciones de los últimos años le restamos ese 41,7 % obtenido…” Egiazko datua hau da: 2011ko udal hauteskundeetan Bergaran zentsuaren %72,8k eman zuen botoa. Aldea % 31,3koa da].
– Bergarako Sorturen balorazioa Goienan: “Bergarako Sortu: “Hondakinen bilketaren gaineko galdeketak urtebeteko iruzur kanpainari ginda jarri dio” eta “Hondakinen bilketaren gaineko galdeketan ‘arau hauste larriak’ egon direla salatu du Bergarako Sortuk“, bideo eta guzti.
– Bergarako EJAren balorazioa Goienan: “Bergarako EAJrendako hondakinei buruzko kontsultaren “arrakastak” agerian utzi du Bildu-Aralar Udal gobernua“, bideo eta guzti.
Aduna, Altzo, Amezketa, Berrobi, Elduain eta Orexa, Zero Zabor herri
2013-11-15 // Orendain eredua // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiaren komunikazio kabineteak “Gaur hasi dira Prebenitzeko Europako Astearen harira Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldiak” oharrean jakinarazi duenez, bihar larunbatetik, azaroak 16, Zero Zabor herri izango dira ofizialki Aduna, Altzo, Amezketa, Berrobi, Elduain eta Orexa. Orendainek markatu bideari jarraikiz, hondakinen gaikako bilketa orokortzeaz gain organiko guztia udalerri barruan bihurtuko dute konpost. Zero Zabor herri txikiok gehiturik orain artean Atez Atekoan hasi direnei, urtea bukatzerako Gipuzkoan 123.005 herritarren hondakinak bilduko dira %70-%80tik gorako birziklatze tasak ematen dituen sisteman, gipuzkoar guztien %17,33.
Pasai Antxo laster Atez Ate hasiko da
2013-11-14 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasai Antxoko hondakinak laster gaika bereizirik Atez Ate bilduko ditu udalak, hala ezagutarazi dute albistea Hitzak (“Antxon ‘birziklatzeko dagoen borondateari’ bitartekoak jarriko dizkio udalak“) eta Diario Vascok (“El Ayuntamiento de Pasaia extiende el puerta a puerta a Antxo“). Duela bi hilabete ekin zioten sistema berriari Donibane auzoan eta udalak adierazi duenez oso emaitzak lortu dituzte: “Donibanen lehen bi hilabeteetan hondakinen gaikako bilketaren tasa %84,74koa da“. Sistema berriaren xehetasunak herritarrekin eztabaidatzeko parte hartze prozesua hasiko da astelehenean, azaroak 18, abenduaren 10ean bukatzeko.
Errauskailua lurperatuta, biharamuneko albiste eta erreakzioak
2013-11-14 // Errausketa // Iruzkinik ez
Atzo ARGIAk, gainerako hedabideek bezala, zabaldutako “Errauskailua lurperatu dute Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta enpresek” albisteak oihartzun handia dauka biharamuneko hedabideetan. Hona berri eta erreakzio nabarmenen bilduma:
– Berria: “Partzuergoa eta enpresak ados jarri dira, eta Zubietako errauste planta ez da egingo“, “Ke zuria erraustea gelditzeko“, “Iñaki Petxarroman: Kea bukatu zaio”
– Goiena: “Erraustegia bertan behera uzteko akordioa itxi dute”
– Naiz-Gara: “La incineradora es historia tras el acuerdo firmado con las empresas”
– Diario Vasco: “El Consorcio indemnizará a las constructoras de la incineradora con 8,1 millones“, “PNV, PSE y PP critican el «derroche» que supone no construir la incineradora“, “La Diputación de Gipuzkoa asegura que ‘se ha acabado el fantasma de la incineradora’“, “El PSE-EE denuncia el «derroche» por parte del Consorcio de Residuos“, “El PNV pide aclarar ‘las sombras e incertidumbres’ del acuerdo“, “El Gobierno Vasco exige a Gipuzkoa «definir ya» un sistema para eliminar residuos”
– Noticias de Gipuzkoa: “Gipuzkoa pagará 8,1 millones a las empresas por no construir la incineradora“, “La oposición denuncia el coste público que va a tener la política de residuos llevada a cabo por Bildu“, editoriala “Millones para no construir la incineradora”
– El Pais: “Gipuzkoa pagará 8,1 millones para que no haya incineradora”
– Gipuzkoa Zero Zabor: “Erraustegia bertan behera uzteko akordioa itxi dute GHK-k eta UTE Gipuzkoa CGR-k“, “Gipuzkoako erraustegia bertan behera. Herritarren garaipen handia!!“, “Gipuzkoarrok aurreztuko duguna: 253.000.000 + osasuna + ingurumena“, “Zorionak Gipuzkoako herritar guztiei!!! Garaipen garrantzitsua lortu dugu lobby ekonomiko eta politikoen aurrean
– Gipuzkoako PSE – Denis Itxaso: “PSE-EE denuncia el ‘derroche de más de mil millones de pesetas’ (8 millones de euros) a cambio de renunciar a la incineradora prevista”
– Gipuzkoako EAJ, agiria: “Inposatzea eta xahutzea dira Bilduren hondakin arloko kudeaketaren ardatzak”
– Iñaki Petxarroman Twitterren: “2011ko irailean PSE-EEko
@DenisItxaso-k zioen errauste planta gelditzea 159 milioi euroko kostua izango zuela”– Pello Zubiria Kaminok ARGIAko Xehe blogean: “Errauskailua? Bildu legeztatzeak kondenatu zuen”
– Gipuzkoa Zero Zaborrek bideo hau sareratu du.
Errauskailua lurperatu dute Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta enpresek
2013-11-13 // Errausketa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
GHK-ko Ainhoa Intxaurrandieta, Zubietako errauskailua eraiki behar zuen CGRko Karmelo Aguas Martinez eta Gipuzkoako Ingurumen diputatu Iñaki Errazkin akordioaren berri ematen.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Gipuzkoa CGR aldi baterako enpresa elkarteak Zubietako errauste plantaren kontratua etetea adostu dute.
Enpresek zortzi milioi euroko kalte-ordaina jasoko dute obra bertan behera geratzearen truke. FCC, Serbitzu Elkartea, Altuna y Uria eta AE&E Inova dira eraikuntzaz arduratu behar ziren enpresak.
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak, Karmelo Aguas Martinez CGR Zubieta Aldi Baterako Enpresa Elkarteko kudeatzaileak eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kideak azaldu dituzte akordioaren datuak.
GHK-k CGRri %3 ordainduko dio eraiki gabeko zatiaren lortu gabeko irabaziengatik eta beste %3 proiektatutako planten lehen bost urteen esplotazioagatik: 6.690.000 euroko kostua du aurrenekoak eta 1,5 milioi bigarrenak. Beraz, guztira GHK-k kontratua amaitzeagatik eta proiektua bertan behera uzteagatik 8.190.000 euro ordainduko dizkio enpresen elkarteari.
Akordioari buruzko prentsa oharra osorik irakur liteke GHKren webgunean.
Aurreikusitakoa baino gutxiago
Duela urtebete GHK eta enpresak ez ziren iritsi gai honetan zeukaten eztabaida adostasunez ixtera. Orduan prentsak zabaldu zuenez, 24 milioi euroko kalte-ordaina eskatzen zuten enpresek kontratua bertan behera uztearen truke.
Legazpiko sistema mistoaren eztabaida bi protagonista nagusien ahotan
2013-11-13 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra // Iruzkin bat
Oñati Zero Zabor taldeak Interneten “Legazpiko sistema mistoa (debatea)” bideoan laburbildu ditu Legazpin batetik hondakin bilketa mistoa ezarri duen udalak (Bilduk agintzen du Legazpin) eta bestetik sistemaren kontrako desobedientzia zibila deitu duen Garbia plataformak dauzkaten argudioak. ETBk Iñaki Usabiagak gidatuta “Zaborraren liskarra” izenburupean antolatu zuen mahai-inguruko zortzi protagonistetatik biren, Koldobike Olabideren eta Kepa Urzelai alkatearen, esanak biltzen ditu.
Urnietan urte betean borondatezko edukiontziz %43 birziklatzera iritsi dira
2013-11-12 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Urnietako udalak bere herritarrei agiri honekin jakinarazi dienez urte betean lortu dute hondakinen gaikako bilketa %32tik %43ra pasatzea. Udalak zorionak eman dizkie lorpen horrengatik herritarrei. Aldi berean, aitortu du Urnietan bertan ere %5 jaitsi dela sortutako hondakin kopurua, gainerako herrietan gertatu den moduan.
Justu urrian burutu da urte bete EAJk (berak dauka udal gobernu taldearen agintea), PSEk eta Bilduk edukiontzien bidez borondatezko bilketan ahalegin berria egitea adostu zutenetik. Orduan ZZ blog honetan argitaratu zenez, itunaren helburua zen “Urnietako birziklapen tasa %65era iristeko pausoak ematea”. Hala ulertu zuten hedabide nagusiek ere:
Berria “Hondakinen %65 birziklatzea adostu dute EAJk, Bilduk eta PSEk Urnietan. Bosgarren edukiontzia ez zaio sistema egokiena iruditzen Bilduri, baina birziklatzeko beharra zabaldu nahi du”
Noticias de Gipuzkoa “Urnieta tratará de reciclar un 65% con la implantación del quinto contenedor. PNV, Bildu y PSE-EE alcanzan ‘un acuerdo de mínimos'”
Diario Vasco “PNV, PSE y Bildu acuerdan en Urnieta impulsar el reciclaje con el quinto contenedor. La coalición afirma que ‘no boicoteará’ este sistema. El Ayuntamiento, con alcalde jeltzale, se plantea alcanzar el 65% de reciclaje y compostaje”
Atez Atekoaren kontrako Bergarako 4.771 botoen irakurketa bat
2013-11-11 // Atez Atekoaren kontra, Ekitaldia, Sailkatugabeak // 5 iruzkin
[Pello Zubiria Kamino] Onena, hasieratik hastea. Hona gaur hedabideek Bergara Garbiak Atez Atekoaren kontra antolatutako galdeketaz eskaintzen dituen titularrak (berriak agertu ahala gehituko ditugunak):
Goiena: “4.843 boto jaso dituzte hondakinen bilketaren gaineko Bergarako galdeketan“, “Udal Gobernu taldearentzat ‘gaizki planteatutako galdeketa’ izan da“, “Bergara Zero Zabor: ‘Dozenaka arau hauste ikusi ditugu’”
Noticias de Gipuzkoa: “El 98% de los votantes en Bergara rechaza el sistema ‘puerta a puerta’“, “Las consultas de Igeldo y Bergara obtienen un gran respaldo popular”
Gara: “La consulta de Bergara Garbia logra escasa implicación y Zero Zabor la tilda de ‘pucherazo’”
Diario Vasco: “Rechazo rotundo al puerta a puerta en Bergara en la consulta popular“.
Galdeketak datu batzuk utzi ditu ezagutu direnak: boto kopuruak. Asko ala gutxi izan dira? Eman diren 4.843 botoek egiten dute zentsoaren %41,7. Parte hartzea ezin da kalitatez konparatu Igeldon egun berean izandako beste galdeketarekin (zentsuaren %72,1) eta ezta ere kantitatez Atez Atekoaren kontra Legazpin aurten bertan egin zenarekin (han zentsuaren erdiaren botoak bildu ziren). Asteburuan bildutako 4.843 botoetatik 4.771 izan omen dira 5. edukiontziaren aldekoak; 2012ko udaberrian 4.691 sinadura bildu zituen plataforma berak Atez Atekoaren kontra.
Horiek badira ezagutarazitako datuak, ezagutu gabeek ez dute garrantzia txikiagoa: benetako datuak zeintzuk dira? Ez dakigu horiez Juan Antonio Perez Dapena notarioak argibide gehiago emango duen. Itxura batera, galdeketaren kalitate onaren fede emateko kontratatu zuten. Asteburukoan pittin bat, erdizka ala osorik errepikatu ote da 2012ko udaberrian Bergara Garbiak aurkeztutako 4.691 sinaduren eskandaloa? Ezin da bestela deitu horien artean ez bat edo dozena eta erdi baizik eta 600 sinadura errepikaturik egotea (ikus “Polemika Bergaran Atez Atekoaren kontrako sinaduren bilketa dela eta“).
Bilduren kontrario itsua ez den edonork onartuko du Bergarako udal gobernuak arrazoi duela dioenean “gaizki planteatutako galdeketa” izan dela. Zerikusirik ez Igeldon egin dena bezalako batekin. Edozein gipuzkoarrek daki aspaldidanik Diario Vascok ardo bihurtu dezakeela errekako ura bera, baina herri galdeketen estandarra ez litzateke apaldu behar eskrupulorik gabeko komunikatzaile horizten babesak harrotuta. Ez du pozik ematen Interneten “Bergara Garbiaren fartsa” bezalako lekukotasun bat ikusteak: lotsarazi beharko gintuzke.
Ulergaitza baldin bada Joseba Egibarren GBBk ez eskua sartzea Bergarako batzokian sinadura bilketaren iruzurra jakindakoan, ulertezina izango bailitzateke Notarioen Elkarteak ametitzea bere bazkide bat Bergarakoa bezalako show batean parte hartzen.
Hala ere, politikari eta politikazaleak (ia denak) gehienetan epe laburreko emaitzek kezkatzen dituztenez, pentsatzekoa da bulegoetan asteburuko datuak alderatzen ariko direla 2011ko udal hauteskundeen emaitzekin, kalkulatu nahian nola leudekeen oraintxe botoak Bergaran 2015ko hauteskundeak bihar bertan egitekotan. Erraztu diezaiegun lana pittin bat:
– Bergarako botoak 2011ko udal hauteskundeetan: zentsua 11.673; botoak zentsuaren %72,8. Alderdika: EAJ 2.108; Bildu 3.608; PSE 627; PP 235; Aralar 748 (Bergaran gaur Bildu+Aralar daude agintean.
– Asteburu honetako botoen (zentsuaren %41,7) eta 2011ko botoen (%72,8) arteko tartea: %31,1 = 3.633 boto. Xuxen-xuxen Bilduk 2011an atereak!
– Dagoen polemikarekin eta Diario Vascoren kanpainarekin, gehi boto delegatu eta bestelako baldintza “eskuzabalekin”… esjerazioa ote da pentsatzea Atez Atekoaren kontrakoek abstentzioari arramaskatu ahal izan dizkiotela gutxienez Aralarrek 2011anl ortutako 748ak adina boto?
Bukatzeko, oroitarazi gauza bat dela hondakinen kudeaketaz herritarrak une batean eta handik denbora batera eduki ditzakeen pertzepzioak eta oso bestelakoa udal hauteskundeetan emandako edo eman gabeko botoa. Hernanin datu eta guzti demostratu zen “Legazpiko familien %27k Atez Atekoa hautatu du: gutxi ala asko dira?” sarreran kontatu bezala.
[18:30 Eguneraketa] Gipuzkoa Zero Zaborrek bere blogean Bergarako galdeketa eta emaitzak aztertu ditu: “Irregulartasunen frogak eta gardentasun falta Bergara (ez hain) garbiak antolatutako sasigaldeketan” Hona GZZk ematen duen informazio garrantzitsu bat hedabide gehienek oker eman dutena: “Sistema mixtoa da aurki abian jarriko dena, eta ez, Atez Atekoa, sistema eraginkorrena, Zero Zaborrekoek lehenesten duguna. Garbiakoek, ez-ikusiarena egin diote adostasunerako eta kontsentsurako ahalegin horri, eta bere galdeketatik kanpo utzi dute, jendeari, ahalegin hortaz irizten dionaz galdetu gabe”.
Ordizian kamioneta elektrikoz bilduko dituzte kaleko zakarrak
2013-11-10 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ordiziak uztailean ezarri zuen Atez Ateko hondakin bilketa eta orain kaleko zakarrak gaika era iraunkorragoan jasotzeko inbertsio berria egin du: kamioneta elektrikoa. Aurkezpena egin du Iban Asenjo Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak, Igor Eguren alkatearekin eta bilketarako ardura duten udal langileekin batera eta Hitzak bildu du “Kaleko zakarrontzien bilketa egiteko ibilgailu elektriko berria du Ordiziako Udalak” kronikan, bideo eta guzti.
Gaur eta bihar Bergaran galdeketa
2013-11-09 // Atez Atekoaren kontra, Ekitaldia, Gizarte eragileak, Politikariak // Iruzkinik ez
Bergara Garbiak antolaturik, Atez Atekoari buruzko galdeketan parte hartzeko aukera dute gaur Bergarako herritarrek. Herriko EAJ eta PSEk Atez Atekoaren kontra botoa ematea eskatu dute eta Bilduk eta Aralarrek abstenitzea. Albistearen xehetasun gehiago jakiteko:
– Goiena “Gaur eta bihar, hondakin bilketa galdegai, Bergarako herri galdeketan“, “Hasi dute Bergaran hondakinen bilketari buruzko galdeketa”
– Diario Vascok “Los bergareses llamados a elegir en las urnas entre el 5º contenedor y el PaP“, “Los bergareses votan hoy y mañana entre el PaP y el 5º contenedor”
Bergarako gatazkari ZZ blog honek eskainitako aurreko albisteak:
– Bergara ZZek abstentzioa aldarrikatu, asteburukoa ‘sasi-galdeketa’ delakoan
– Bergara Garbiak Atez Atekorako ontziak ez jasotzeko eskatu die herritarrei
– Bergaran Atez Atekorako ontzi banaketa eta politikarien arteko polemika
– Polemika Bergaran Atez Atekoaren kontrako sinaduren bilketa dela eta