Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Dioxinagatiko kutsadura handia aurkitu dute Bartzelonako Sant Adrià de Besoseko erraustegiaren inguruetan
2017-09-22 // Errausketa, Europa, Kutsadura // Iruzkinik ez
Sant Adria de Besoseko erraustegia Bartzelona inguruetan, TERSA konpainiak ustiatzen duena. (Argazkia: TERSA) –
Troposfera hedabideak zabaldu duenez, Sant Adria de Besoseko erraustegiaren inguruan aurkitu dituzte beste lekuetan ohikoak diren baino dioxina kutsadura askoz handiagoak, zehazki bost aldiz handiagoak, Tarragonako Rovira i Virgili unibertsitateak egindako ikerketan.
Science of the Total Environment aldizkarian argitaratu den ikerlana joan den martxoan burutu zuten, alderatuz erraustegi bat daukan inguru industrializatu horretan 2014. urtean zeuden dioxina kopuruak eta 2017an daudenak. Horren bidez ohartu dira lurzoruan dioxinak zerbait jaitsi diren arren (zehazki kiloko 3,6 nanogramotik kiloko 1,66 nanogramotara) airean asko handitu direla: lehen ziren 0,026 pikogramoak orain 0,044 dira.
Ikerlanak dio kutsagai horiek direla medio, kantzer arriskuak onargarritzat ematen diren kopuruak bider 2,3 direla.
Toxicologiako katedraduna den Josep Lluís Domingo buru duen taldeak, aitortuz dioxina kopuru horietan egon daitezkeela trafikoak eta bestelako kutsatzaile ezkutuek isuritakoak, kutsaduraren arriskuaz ohartarazi ditu agintariak eta herritarrak.
Valentziako Generalitatea Atez Atekoa sustatzen hasi da
2017-09-18 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Gaztelu ikusgarri baten jabe da Alacant probintziako Saix herria.
Valentziako Erkidegoko gobernuan Ingurumen sailburuak jakinarazi du laster hondakinen Atez Ateko bilketa ezarriko dutela Orba eta Seix udalerrietan eta horien asmoa bete-betean sustatuko duela Generalitateak, lehendakari Ximo Puig sozialista duenak.
Berrikitan iragarri zuen hondakinak porlan-fabriketan erretzea mozten joango direla, erabat eragotzi arte. Orain Julià Alvaro sailburuak, Seixeko udal agintariekin egindako bilera kontatuz, bere blogean idatzitako “La recogida de basura Puerta a Puerta ez el ‘Regreso al Futuro’» sarreran adierazi du Generalitateak Atez Atekoaren ezarketa sustatuko duela:
“Atez Atekoak hondakinen kudeaketa txukuna eragiten du, gaikako bilketari dagokionez oso emaitza onak eskainiz. Ondorioz, zabortegira doan hondakin kopurua arras murrizten da eta herritarrek pagatu beharreko faktura ere bai. Gainera, organikoa zikinik gabe biltzen da eta ematen duen konposta gero hobeto saltzea baimentzen du.
Generalitatetik ahalik eta laguntzarik handiena emango diegu bai bilketarako materialetan (kubo, poltsa, edukiontzi txiki…) eta baita kontzientziatze kanpainetan ere”.
Orbak 2.000 biztanle ditu eta Saixek 10.000 eta biak izango dira erkidego hartako lehen herriak sistema ezartzen. Katalan kulturaren eremuan Valentziako Erkidegoa da azkena sartu dena Atez Atekoaren ildotik. Bai Baleareetan eta batez ere Katalunian aspaldi jorratutako sistema da. Alvaro sailburua Equo alderdiko kidea da, Ximò Puig sozialista lehendakari duen gobernuan.
Zubietako plantaren 2. faseko lanen erabaki eta baimenak: alegaziotarako 30 egun
2017-09-15 // Biometanizazioa, Dokumentuak, Errausketa, Eskoriak // Iruzkinik ez
Lehen planoan biometanizatze planta eta eskoriak tratatzekoa eta aurrean Zubietako erraustegia. (Irudia: GHK)
40.000 tona hondakin organikori biogasa ateratzeko eta erraustegiak emango dituen 52.000 tona eskoria tratatzeko planta bana, horiek eraiki nahi ditu ondoko bi urteetan GHKk 37 milioi euroko inbertsio berrian. 30 eguneko epea zabalduta dago bai horiek eraikitzeko GHKk hartutako erabakiei eta bai Eusko Jaurlaritzak emandako ingurumen baimenei alegazioak aurkezteko.
Zubietako errauste plantaren (ofizialki Gipuzkoako Ingurumen Zentrua) 2. fasea abiada batean sartu du EAJk eta PSOEk kontrolatzen duten GHK partzuergoak. Orain alegazio epean daudenez, Gipuzkoako herritar zein erakunde eta elkarteek 30 eguneko epea daukate (irailaren 7tik kontatuta) berenak aurkezteko.
Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimen bateratuaren eta alegazioak aurkezteko moduen xehetasunak ondoko webguneetan aurki daitezke: Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
GHKk uda honetan 2. faseaz hartu dituen erabakiei alegazioak aurkezteko xehetasunak, berriz, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Valentziako Erkidegoa polan-fabriketan hondakinik ez erretzeko urratsak ematen hasi da
2017-09-14 // Errausketa, Estatu espainiarrean // Iruzkinik ez
Errausketaren aurkako protesta Bunyoleko porlandegiaren atarian 2017ko urtarrilean. (Argazkia: Diari La Veu)
Julià Alvaro Valentziako Generalitateko Ingurumen sailburuak iragarri du Bunyol herriko porlan-fabrikak berehala utziko diola hondakin toxiko eta arriskutsuak erretzeari eta ondoren edozein motatako hondakinen errausketa geldituko duela.
Berdeak-Equo alderdiko kidea den Alvarok bere blogean iragarri ditu urratsok, gero publiko zabalago bati Valencia Plaza hedabideak zabaldu dizkionak. Generalitatera Ximo Puig eraman zuen koalizio gobernuak bere programan dauka argi ezarria herrialdean hondakinen errausketa eten eta aurrerantzean bestelako kudeaketak sustatzea.
Bunyolen une honetan hondakin toxiko eta arriskutsuak erregaitzat erabiltzen ari da Cemex konpainiaren zementu-fabrika. Eta bestelako hondakinak erretzen ditu, Cemexekoak bezala, Lafargek Sagunten daukan porlan-fabrikak. Julià Alvarok aurreratu dituen debekuek bien jardueran izango dute eragina.
Gogoratu Euskal Herrian klase guztietako hondakinak, toxiko eta arriskutsuak barne, erretzeko baimena daukatela Gipuzkoan Donostiako Rezolak eta Bizkaian Arrigorriagako Rezolak eta Lemoako Lemonak.
“Errausketarik Ez!” hamahirugarrenez aldarrikatu dute Donostiako Kontxan
2017-09-11 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Errausketa baino alternatiba hobea eta merkeagoa badagoela aldarrikatu zuten. (Argazkia: EAM)
“Errausketarik ez”, “Osasuna bai” eta “Alternaiba badago” aldarrikatu dute Donostiako banderaren bigarren estropada igandean Kontxako hondartzan.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Koordinadorak eta Donostia Bizirik plataformak deituta bildu ziren Gipuzkoa osotik hurbildutako hainbat herritar. Koordinadorako arduradun beteranoek oroitarazi zutenez, hamahiru urte dira Gipuzkoan hondakinak errausteko asmoen kontra gizarte mugimenduak lanean eta borrokan ari direla. Gipuzkoako agintariek Zubietan planta eraikitzeko lanak abian jarri dituzten arren, amore ez emateko deia egin zuten, proiektua kaltegarria delako herritarrentzako eta alternatiba hobea badagoelako.
Mobilizazioekin bat egin zuten EHBildu, Alternatiba, Equo, Irabazi, Ezker Anitza, Podemos, CCOO, ESK, Duintasuna, LAB, ELA, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeacek, besteren artean.
Usurbilgo Noaua hedabideak bideo honetan laburbildu du mobilizazioa:
Katalunian laster 172 udalerri gehiagok ezarriko dute Atez Ateko bilketa
2017-09-04 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Katalunian Atez Atekoaren aitzindarietakoa den Tianako udala Europar Batasunak eredugarritzat saritu du. (Argazkia: AMCPRPP)
[Pello Zubiria Kamino] Albistea Kataluniako Hondakinen Agentziaren buruak eman du abuztuan: urte eta erdiko epean 172 udalerri gehiagotan ezarriko dutela Atez Atekoa, 490.000 herritarri zerbitzu emateko.
Orain bertan Katalunian Atez Atekoan biltzen badira 107 udalerritako 300.000 biztanleren hondakinak, 2019an 800.000 inguruk funtzionatuko dute sistema horrekin. Herri horietako askok, gainera, sortzez besteko ordainketa sistema ere ezarriko dute, Agencia Catalana de Residuseko lehendakaria den Josep Maria Tosteek adierazi duenez. Horrela beteko dute Katalunian ezarritako lege berriaren eskakizun zehatz bat, alegia, hondakin guztien jatorria garbi identifikatu beharko dela. [Ageri denez, Gipuzkoan hondakinen kontrairaultzan herri batzuetan alderantzizko bidea egiten ari dira, hondakinen identifikazio eta jatorriaren pertsonalizazioa lausotzeko obsesioan].
Udalerrien tamainan ere jauzia egiten ari dira Kantalunian, gero eta handiagoetan ezartzen baita Atez Atekoa. Laster hastear dira, esaterako, Lleida hiriburuan eta hori izango da 100.000ean abiatuko den lehenbizikoa. Residuos Profesional guneak titulatu duen moduan, “Reciclar dejará de ser voluntario en Lleida“. Baina, gainera, Lleidako probintziako eskualde batzuek laster sistema hori zabalduko dute orain ari diren herrietatik guztietara.
Principatetik kanpo baina Katalan Herrialdeetan, Menorkako hiriburu Maok ere laster ezarriko du Atez Atekoa bere 29.000 biztanleentzako.
[Joxe Mari Irazustak bildutako informazioz].
Errausketaren aurkako giza-katea deitu dute irailaren 10eko estropadetarako
2017-09-01 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Donostiako estropaden bigarren iganderako giza-katea iragartzen. (Argazkia: Errausketaren Aurkako Mugimendua)
[Pello Zubiria Kamino] Estropadak iraileroko klasikoa badira Donostian, finaleko igandean urteroko ekitaldia da errausketaren aurkako Kontxako giza katea. Aurtengoa berezia izango da, Zubietako planta eraikitzeko lanak hasita daudelako.
Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek hondartza parean egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez, “aurten egoera berri baten aurrean aurkitzen gara: Zubietako erraustegiaren obrak hasiak dira. Hala ere gure borrokak darrai, ez dugu etsitzeko asmorik eta gertatzen dena gertatzen dela ere, hiri hondakinen errausketaren aurka jarraituko dugu. Klase politiko errausketazalearen eta modu batera edo bestera inplikatuta dauden enpresen interesak salatzen jarraituko dugu eta modu guztietako oztopoak jartzen saiatuko gara”. Noauak bideoz bildu ditu antolatzaileen hitzak:
EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Koordinadorak eta Donostia Bizirik plataformak antolatuta, irailaren 10eko giza-katea goizeko 11:30etan abiatuko da Alderdi Ederretik Kontxako hondartzara jaisteko dagoen aldapatik, lelo nagusitzat eramanik “Alternatiba dagoelako, errausketarik ez! Guretzat eta ondorengoentzat osasuna nahi dugu!” aldarrikapena. Besteren artean, EHBildu, Alternatiba, Equo, Irabazi, Ezker Anitza, Podemos, CCOO, ESK, Duintasuna, LAB, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeacek ere bat egin dute estropadetako bigarren eguneko deialdiarekin.
Honela dio antolatzaileek irakurritako agiriak:
(gehiago…)
Erraustegiaren aurkako mugimenduak bizirik eta bero darrai abuztuan
2017-08-17 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Manifestazioak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu. (Argazkia: Julen Begiristain, Twitter bidez)
Zientoka herritar bildu ditu bere protestara Donostiako Aste Nagusiaren erdian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Aingura kofradiarekin elkarlanean. Udaberriko beste ekintza ikusgarrian Gipuzkoa Zutikeko ekintzaileek erabilitako buzo zuriak jantzirik, Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte errausketaren kalteak salatzen.
Antolatzaileek hasieran Bulebarretik pasatzea aurreikusi zuten arren, agintariek debekatu zieten ibilbide hura. Ordainetan, errausketaren aurkako ekintzaileek aukera hobea izan dute Aste Nagusiko ekitaldiek erakarritako euskaldunei bezala turista eta atzerritarrei erraustegiaren berri emateko.
Ekitaldia Donostiako kaian amaitu da, antolatzaileek azken agiria irakurrita:
Errausketaren Aurkako Mugimenduak “Gaixotu nahi ez dutenen martxa” deitu du Donostiako Aste Nagusian
2017-08-16 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Abuztuaren 16an, azteazkena, 19:00etan Sarriegi plazatik abiatuta, “Gaixotu nahi ez dutenen martxa” izaneko performania [performance+manifestazioa] eginen da Donostiako Aste Nagusiaren baitan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Aingura kofradiarekin elkarlanean deiturik. Donostiako lurretan Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegia salatuko dute bertan.
EAMeko antolatzaileek deialdian aurreratu dutenez, 240 boluntariotik gora ariko dira performania arrakastatsua izan dadin lanean, eta hurbilduko diren herritarrei eskatu diete kutsaduraren kontra mozorrotzeko prest azaltzea. Erraustegiaz bertako zein kanpoko herritarrei laburki azaltzeko esku-orri bat ere plazaratu dute hainbat hizkuntzatan.
Hitzez hitz honela dio antolatzaileen agiriak:
(gehiago…)
Donostiako Aste Nagusian, erraustegiaren aurkako ‘performania’ deitu dute
2017-08-07 // Zubieta // Iruzkinik ez
Erraustegiaren aurkako performania deitu dute abuztuaren 16rako Donostian, asteazkena. 19:00etan abiatuako da Sarriegi plazatik, Donostiako Aste Nagusi betean. Gaixotu nahi ez dutenen martxa gisa bataiatu dute.
Bi zati izango ditu ekimenak: Sarriegi plazatik abiatu eta Boulevardeko ibilbidean antzerki bat egingo dute, eta ondoren, Alde Zaharrean sartuko dira manifestazio forman.
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatu du, Donostiako Piratetako Aingura kofradiaren laguntzarekin.