Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Eskoriatzan txistuka Atez Atekoaren kontra
2013-11-08 // Atez Atekoaren kontra, Ekitaldia // Iruzkinik ez
Ostegun iluntzean burutu dute Eskoriatzan Atez Atekoaren kontrakoek astero egiteko asmoa duten ekintzetatik lehena, protesta zaratatsua. Goienak kontatu du egin zutela “Manifestazio zaratatsua atez atekoaren aurka” eta Diario Vascok “Sonora pitada en Eskoriatza contra el sistema mixto” eta “250 personas protestan con el ‘pintxo-pito’ ante la prueba piloto de recogida de residuos urbanos“
Legazpin ‘desobedientzia zibileko’ ekintza Atez Atekoaren kontra
2013-11-08 // Atez Atekoaren kontra, Udalak // Iruzkin bat
Legazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak desobedientzia zibileko kanpaina hasi du, hondakinak biltzeko herrian ezarrita dagoen sistema mistoaren aurka. Albistea, bideoz eta argazkiz hornituta, eman dute Hitzak (“Desobedientzia zibileko lehenengo ekintza eraman dute aurrera Legazpin“) eta Diario Vascok (“Primer acto de ‘desobediencia civil’ en Legazpi“).
Tolosa ZZ: “Idemak garbi utzi du Atez Atekoa dela Tolosarako egokiena”
2013-11-08 // Atez Atekoaren alde, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Duela aste pare bat Tolosako udalak aurkeztu du bost bilketa sistemaren arteko alderaketa, Idema ingeniaritza enpresak burutua, “Tolosako udalerriko hondakin kudeaketarako sistemen arteko konparazio-azterketa” txostenean osorik irakur daitekeena. Orain Tolosa Zero Zabor taldeak prentsaurrekoan berretsi du Atez Atekoaren aldeko bere apustua, sistemen arteko konparaketak ere hala adierazten duelako. Tolosaldeko Atarian Itzea Urkizuk laburbildu duenez, “borondatezko bosgarren edukiontziaz aritu dira, eta besteak beste, %35eko birziklatze tasara ez dela iristen azpimarratu dute. Derrigorrezko bosgarren edukiontziari dagokionez [‘bost edukiontzi txipdun’ ere deitzen zaion sistema, Zumaian jartzekotan aipatu zutena], gainera, ‘material nahiz azpiegituretan gastu handia’ dakarrela diote: ‘Poltsek behar duten barra-kodea, urtero ordaindu beharreko 360.000 euroak, kontroleko makinak, eta abar ordaindu behar dira’. Honekin batera, pleguetako baldintzak ez dira betetzen, zero zaborren arabera: lehen urtean birziklatzea ez da %58ra iristen, eta bigarren eta hirugarren urteetan %60 eta %85era ere ez: «Horrela uler daiteke inon ezarri ez izana”. Prentsaurrekoan aipatu zuten bilketa komunitarioa ere: “Tresna egokitzat duten arren, aurretik aipaturiko pleguetako baldintzak ere ez lituzke beteko sistema honek; bi urte barru, beraz, ez litzateke posible izango %70 edo %80ko birziklatze tasetara iristea.”
Albistearen xehetasun gehiago irakurtzeko:
– Tolosaldeko Ataria “IDEMAren txostena ‘pozez’ hartu du Tolosa Zero Zaborrek”
– Diario Vasco “Zero Zabor tiene claro que el ‘PaP es el mejor sistema para Tolosa’“
Bergara ZZek abstentzioa aldarrikatu, asteburukoa ‘sasi-galdeketa’ delakoan
2013-11-07 // Atez Atekoaren alde, Ekitaldia, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Bergarako Zero Zabor taldeak prentsaurrekoan herritarrei eskatu die botorik ez emateko astebururako Bergara Garbiak antolatu duen galdeketan. Goienak “‘Zero Zabor norabidean’ abstentziora deitu dute asteburuko ‘sasi galdeketaren aurrean’” albistean laburbildu ditu Zero Zaborrekoek azaldutako argudioak.
Edukiaren aldetik, diote, “birziklatzea derrigorra izatea ezin dugu aukeratu, eta hori da galdeketa honetan planteatzen digutena“, “herritarron erantzukizuna da hondakinak selektiboki bereiztea, eta beraz, galdeketa honen terminoak ez dira zilegi” eta “bergararrok ingurumenaren alde egin nahi dugulako eta besterik erabaki ezin dugulako” abstenitzeko dei egin.
Galdeketa forma aldetik ere arbuiatu dute, onargarria izateko gutxieneko baldintzak beren ustez betetzen ez dituelako: botoa emateko ez da derrigorrezkoa izango Bergaran erroldaduta egotea; boto delegatua onartuko dutea eta pertsona baten izenean bozka bat baino gehiago eman ahal izango dira; eta, azkenik, galdeketa egin aurretik zentsoa finkatu ez denez, egingo dela ondoren datuen inguruko balorazio objektiborik egin.
Agiria osorik Gipuzkoa Zero Zaborrek plazaratu du: “Bergara Zero Zabor taldeak prentsaurrekoa eman du asteburuko sasi-galdeketaren inguruan“.
Aurreko albisteak Bergarako gatazkaz:
– Bergara Garbiak Atez Atekorako ontziak ez jasotzeko eskatu die herritarrei
– Bergaran Atez Atekorako ontzi banaketa eta politikarien arteko polemika
– Polemika Bergaran Atez Atekoaren kontrako sinaduren bilketa dela eta
Hondakinen kudeaketa aztertzeko bilerak hasi dituzte Ondarroako auzoetan
2013-11-07 // Bizkaia, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Ondarroako udalak abian jarri ditu auzokako bilerak hondakinen kudeaketarako gaurko eredua aztertu eta etorkizunekoaren ezaugarriak finkatzeko. Lehenbizikoa joan den asteburuan eginik, haren kronikari “Atez atekoa birziklatzeko sistema egokitzat jo dute Ondarroan” titulua eman dio Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak. Bildutako herritarrek Atez Atekoari abantaila handiagoak ikusi dizkiote edukiontzi bidezkoari baino. Ondoko asteetan bilkura gehiago izango da Ondarroan, eta azterlan berdintsuak darabiltzate eskuartean eskualdeko Markinan (ikus urriaren 29ko Hitzan “Gaikako hondakin-bilketaren inguruko batzar irekia egingo da gaur Markina-Xemeinen“) eta beste herrietan.
Usurbil 2008-2012: Atez Atekoaren aitzindarien lorpenak
2013-11-06 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Usurbilgo Mikel Laboa plazan Zumetaren horma-irudi famatua (Argazkia: Bizi!)
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Atez Atekoan bosgarren urtea egingo duen Usurbilgo udalak herritarren artean zabaldu ditu urteotako emaitzen xehetasunak “Atez Atekoak merezi du. Usurbildarron osasuna, ingurumena eta ekonomia zaintzeko: gutxitu, berrerabili, birziklatu” orrian. Hona horietako nabarmenenak.
2008an gaika bereizita hondakin guztien %28 biltzen bazuten, portzentajea %90raino jaso dute 2012an. Horrek ekarri ditu ondorio hauek:
– 2008tik 2012a bitartean 6.157 tona errefus gutxiago jaurti dute usurbildarrek. 2008an usurbildar bakoitzak 300 kilo errefus atera bazuen zaborretan, 2012an 92 kilotan geratu dira.
– 11.235 tona CO2 gutxiago isuri dute atmosferara errefusa gutxitze horri esker. Negutegi efektua duten gasak %6an murriztu dira urteko.
– hondakinen kudeaketak sortzen duen defizita (gure inguru guztian zerbitzu honek defizita eragiten du, herritarrek ordaindutako tasak politikoak dira) arras gutxitu da urteotan: 2008an %60koa bazen defizita, 2012an %20ra murriztu da Usurbilen.
– 149.535 euro aurreztu ditu Usurbilgo udalak Atez Ateko bilketarekin. Kopuru hori ateratzeko alderatu da oraingo sistemaren kostea 2008an zegoenarekin, lau edukiontzikoarekin; organikoa biltzeko edukiontzi kolektibo marroian oinarritu balira, aldera are handiagoa izango zen Atez Atekoaren alde.
– Usurbilgo herritarra da Gipuzkoako denen artean tasarik baxuenak ordaintzen dituena. Konposta egiten duen familia usurbildarrak 49 euro pagatzen ditu. Borondatezko bosgarren edukiontziarekin ari diren Zarautzen tasak 113 eurokoak ziren 2012an; lau edukiontzirekin segitu duten Donostiako batenak 123 eurokoak.
Usurbilgo udalak orri berean azaldu du hurrengo erronka zein duen: “Ondo egindako lanari saria. Etxeetan sortzen dugun hondakin kopuruaren arabera pagatzea dugu erronka.”
Bilboko hondakinak erraustea erabaki du udal gobernuak, EHBilduk dioenez
2013-11-06 // Bizkaia, Errausketa, Zabalgarbi // Iruzkinik ez
Bilboko udalean EHBilduk daukan bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak salatu du EAJren gobernu taldeak, Iñaki Azkuna alkatea buru, sekretuan hitzartu duela hiriko hondakinak Zabalgarbiko errauskailuan kiskaltzea. Horregatik eskatu du kontuak publikoki eman ditzala herri-lan eta zerbitzuen zinegotzi ordezkaria den Jose Luis Sabasek. EHBilduren ustez, aurtengo urte hasieran Arraizen estreinatu zen TMB plantarena aitzakia izan da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko udalak isilpean eta eztabaida publikorik gabe erabakitzeko tratamendu planta horretatik pasaz Zabalgarbira eramatea orain artea lurraldeko eskematik kanpo udalak kudeatzen zituen milaka zabor tona horiek. Albistea Garak eman du: “EH Bildu acusa al Gobierno Azkuna de querer ‘imponer’ la incineradora sin debate“.
Atez Atekoaren kontrako ekintzak Legazpin eta Eskoriatzan
2013-11-06 // Atez Atekoaren kontra // Iruzkinik ez
Diario Vascok eman du Atez Atekoaren kontrako plataformek Legazpin eta Eskoriatzan antolatu dituzten ekintzen berri. Eskoriatzan (“Eskoriatza Garbia comienza una campaña de desobediencia civil“) bilerak deitu ditu herrritarrei azaltzeko nola boikotatu udalerriaren herenean ezarri den sistema berria, eta tartean quedada bat antolatu dute ostegun arratsaldean plaza batean lagatzeko ontzi arin eta kartoiak.
Formula berdintsua erabiliko dute Legazpin Atez Atekoaren kontrakoek: “La plataforma contra el PaP organiza una ‘quedada de desobediencia civil’“. Legazpiko quedadan plaza publikoan utzi nahi dituzte zakar nahastuak daramatzan errefusak.
Polemika Bergaran Atez Atekoaren kontrako sinaduren bilketa dela eta (eguneratua)
2013-11-05 // Atez Atekoaren kontra, Ekitaldia, Udalak // Iruzkinik ez
Bergara Garbiaren sinadura bilketan errepikatutako izenak horiz, udalak erakutsitako paperetan. (Iturria: Goiena)
Urriaren 7an Bergarako udalak, Atez Atekoa abenduan ezarriko duela iragarri zuen prentsaurreko berean, publikoki salatu zuen sistema horren kontrako eragileek 2012ko udaberrian bildu zituzten 4.691 sinadurak ez zirela denak baliozkoak izan eta bilketan iruzurra egin zutela antolatzaileek. Egunotan gai horren inguruko eztabaidak jarraitzen du herrian. Udalak zenbait xehetasun gehiagoz argitu du salaketa. “Sinaduretan ‘gorabeherak’ berretsi ditu Bergarako Udal Gobernuak” albistean Goienak oihartzun egin duenez, udal gobernuak adierazi du 4.501 sinadura horien artean daudela 600 errepikatuak eta esku bakar batek (horiz margoturik erakutsi ditu sinaduren paperetan), pertsona berarenak, 260 izen idatzi zituela.
Bergara Garbia plataformak erantzun dio udal gobernu taldeari “Galdeketan baieztatu egingo da sinadurena” eta herritarrei dei egin die herri galdeketan parte hartzeko eta desobedientzia zibilerako”. Hona Bergara Garbiaren zenbat argudio Goienak bildu dituenak: “Plataformako kideen esanetan, ‘alkateak urte eta erdira esan du sinadurak ez zirela errealak. Ez dio axola notario-ziurtagiria egotea, ezta herritarren gehiengoak ere zaborra kalean, kanpoan, zikin eta usain txarrarekin nahi ez izatea’. Horrekin batera, atez atekoa ‘askoz garestiagoa’ dela ere badiote: ‘Gastu korrontea hirukoiztu egingo da, atez atekoa inposatu duten herrietan gertatzen ari den moduan'”.
Bestalde, Bergarako udalak txalotu egin du Arrasateko udalean hondakin mahaiak lortutako akordioa, argudio hauekin: “Bergarako Hondakinen Mahaiak, nahiz eta askoz denbora gehiago igaro negoziatzen, ez du horrelakorik lortu. Akordiotik gertu samar egon garen bakoitzean, EAJ eta Bergara Garbiko ordezkariak aurrerabidea zapuztera etorri zaizkigu behin eta berriz. Ez helburu, ezta bitartekoetan ere, ez dute adostasunetara iritsi nahi izan. Itzulinguruka erabili nahi izan gaituzte azpijoko politiko batean, udal gobernua desgastatzeko asmo garbiz”. Albistea Diario Vascok ere eskaini du: “El gobierno ‘se alegra del acuerdo de Arrasate, imposible en Bergara’“.
[2013-11-05 Eguneraketa] Bergarako EAJk Aralar eta Bilduk daukaten udal gobernuari exijitu diote Atez Atekorik ez dezala ezarri, plazaratu dutenez Goienak (“EAJ: ‘Bilduren kudeaketa erabat kaotikoa da, Arrasaten edukiontziak eta Bergaran atez atekoa inposatzen’“), Noticias de Gipuzkoak (“Bildu pasa el rodillo en Bergara y en Arrasate opta por el quinto contenedor“) eta Diario Vascok (“Por qué en Bergara, no a los contenedores y en Arrasate, sí“).
Soraluzen gaur Iñigo Suberbiola doktorea errausketaren arriskuez
2013-11-05 // Osasuna // Iruzkinik ez
Soraluzeko Zero Zabor taldeak antolaturik, gaur Iñigo Suberbiola mediku lasartearrak hitzaldian jorratuko du “Errauskailuaren arriskuak osasunean” gaia. Antolatzaileak afixa erakargarrian Suberbiolaren esaldi hau nabarmendu dute: “Munduko Osasun Erakundeak dio errauskailuak direla toxina isurtzaile nagusia”. Mintzaldia Soraluzeko kiroldegiko zine aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan.