Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gaur hasiko da Atez Atekoa Eskoriatzako familien heren batentzat
2013-11-04 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Gaurdanik, azaroak 4, Eskoriatzako familien heren baten hondakinak Atez Ate bilduko ditu udalak, modu esperimentalean “Ontziak banatuta, Eskoriatzan azaroaren 4an hasiko da Atez Atekoa” albistean iragarri zenez. Goienak zabal duenez udalaren iturriak aipatuz, asteburua baino lehen “Zegokienen %77k jaso du Eskoriatzan sistema berrirako materiala“.
Hondakinen ezkutatzea parodiatuz burutu dira Zaborzaleen Topaketak
2013-11-04 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Donostia Bizirik eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak antolaturik, Zaborzaleen XXIII. Topaketa (Encuentros de los Amantes de las Basuras) burutu da igandean. Irutxuloko Hitzak zabalduaren arabera, “Zaborren kudeaketaren inguruko parodia bat egin dute” azken egunean Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiak daukan egoitzaren aurrean.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak webgune berria ireki du
2013-11-03 // Partzuergoa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak webgune berria ireki du. Itxuraz gain, azpiegitura ere berritu dio webguneari, software librearekin, tablet eta mugikorretara egokituta. Webgunearen osagarri nagusiak dira: Albistegia; Tramiteak, lan-eskaintzen eta kontratu lehiaketen berri emateko; eta hainbat dokumentazio atal, mankonunitate desberdinen datuen edo Gipuzkoako azpiegituren berri emateko.
Tolosaldean 1.968 familia konpost egiten jada, laster 1.262 gehiago
2013-11-02 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa // Iruzkinik ez
Noticias de Gipukoak Tolosaldeko mankomunitateko iturrietatik jakin du (ikusi “Dagoeneko konposta egiten duten 1.968 familia daude eskualdean” albistea)aurrerapen handiak egin direla eskualde horretan konpostatzearen inguruan azken urtean: “Lehen kanpaina honetan, 1.002 konpostagailu berri jarri dira martxan, eta lehendik jada konposta bidez euren organikoa kudeatzen zuten 670 familiari batuta, 1.968 familia dira gaur egun euren organikoa euren kabuz kudeatzen dutenak Tolosaldean”. Iturri horien arabera, konpostatze planei dagokie Tolosaldeak zabortegira bidaltzen duen errefus kopuruaren jaitsieraren (hondakin guztien %85,5 errefusetan eramatetik, %15,3 bidaltzera murriztu dela, “Tolosaldeko bost herri Atez Atekoarekin %14,5etik %84,7era pasatu dira” albistean zabaldu bezala) jaitsieraren %11,5 puntu. Datozen hilabeteetan konpostatzen 1.262 familia gehiago hastea aurreikusi du mankomunitateak.
Arrasaten 9 hilabeteko froga edukiontzi bidez %70ra iristeko
2013-11-01 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Arrasaten udalak antolatutako hondakin mahaiak (Bildu, EAJ, Aralar, Arrasate Garbi, Zero Zabor taldea, Ekologistak Martxan eta Ezker Anitzak osatuta dago, PSEk eta Stop PaPk alde egin zuten) aho batez adostu du datozen bederatzi hilabeteetan herrian egingo den froga. Goienak “Edukiontziak mantenduko dira Arrasaten hiri hondakinak jasotzeko, %70 gaika biltzea lortzen bada” honela laburbildu du akordioa: “Bi helburu adostu dituzte: gutxienez hondakinen %70 gaika biltzea eta tasa hori lortzeko bederatzi hilabeteko epea jartzea. ‘Kontrolpeko edukiontzien sistema’ erabiliko da, hau da, herritarrek ez dute nahastuko hondakinen frakziorik eta bilketa zerbitzuari banatuta entregatuko zaizkio, nahitaez. Horrez gain, fiskalitate ekologikoa aplikatuko dute, hots, sortutako hondakinen araberako zerga aplikatuko da. Sistema berria ezarri eta bederatzi hilabetetan ez bada %70 gaika biltzea lortzen, atez ateko sistema ezarriko dute”.
Albistea beste hedabideetan:
– Berria “Hondakinen %70 birziklatu ezean atez atekoa jartzeko akordioa egin dute Arrasaten”
– Diario Vasco “Arrasate decide instalar contenedores en lugar del puerta a puerta” eta “Las plataformas ciudadanas Arrasate Garbi y Stop PaP discrepan sobre la virtualidad del acuerdo“
‘Amantes de las Basuras’ topaketak asteburuan Donostian
2013-10-31 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Zaborzale 23. Topaketaren afixa
Donostia Bizirik eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak antolaturik, Zaborzaleen XXIII. Topaketa (Encuentros de los Amantes de las Basuras) burutuko da Gipuzkoako hiriburuan azaroaren 1, 2 eta 3an. Ekologistak Martxan (Ecologistas en Acción) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka ekitaldiak. Aurtengoan 23. edizioa ezagutuko duten jardunaldiok lehendik Iruñean ere ospatu izan dira.
Antolatzaileek jakinarazi dute (ikus Ecologistas en Acciónen “Donostia: XXIII Encuentros de Amantes de la Basura” albistea) Gipuzkoan azken urteotan ezarri den Atez Ateko bilketa aztertuko dela jardunaldiotan. Hizlarien artean izanen dira besteren artean Ricardo Ortega San Markoko lehendakari eta Lasarteko zinegotzi (IU) izana, Peio Lozano EHUko irakaslea, Ainhoa Intxaurraundieta GHK partzuergoko presidentea eta Carlos Arribas, Valentziako Ecologistas en Acciónekoa. .
Egitaraua osorik irakur daiteke Errausketarik Ez gunearen orri honetan.
Lekeition ‘%80 baietz’ taldea sortu dute
2013-10-31 // Udalak // Iruzkinik ez
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak zabaldu duenez, “Murriztu, berrerabili eta birziklatzearen alde talde barri bat sortu dute Lekeition“. “%80 Baietz” taldeak hondakinen gaiak kezkatuta dauzkan herritarrak biltzen ditu; aldarrikatu du hondakinok murriztu, berrerabili eta birziklatu beharra eta horien kudeaketan Lekeitioko egoera irauli nahi dutela esan dute. Lea-Artibai mankomunitateak aurtengo urtearekin batera bukatzen duela-eta zabor bilketa daraman konpainiarekin daukan tratua, unea aprobetxatu nahi dute gauzak bestela egiten hasteko: “Gaur egungo edukiontzien borondatezko erabilpenak ez du emaitza onik eman, eta %30eko gaikako bilketan kateatuta gaude. (…) Gure iritziz, kutsatzea ezin da aukera bat izan”.
Lekeitioko ‘%80 Baietz’ taldeko kide batzuk aurkezpenean (Argazkia: Hitza)
Bergaran Atez Atekorako ontzi banaketa eta politikarien arteko polemika
2013-10-30 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Atzo hasita, azaroaren 13ra arte luzatuko da Bergaran Atez Atekoa ezarri aurretik egin beharreko ontzi banaketa. Oxirondoko azokan eman zaio hasiera eta Osintxun amaiera emanen 13an, Goienak “Hondakinak gaika batzeko edukiontziak banatzen hasi dira jada” albistean eskaintzen duen kronologiaren arabera.
Udalean, bestalde, Bergara Garbiak heldu den astebururako antolatu duen galdeketaren inguruan piztu da polemika talde politikoen artean. Atzo udal plenotik atera egin ziren EAJko zinegotziak, alkatetzatik Atez Atekoa ezarri izana salatzeko (ikusi albistea bideo eta guzti Goienan). Aurretik, udal gobernua daukan EHBilduk salatua zituen jelkideek alkateari beren ustez egindako irainak eta herritarrei eskatu galdeketan ez parte hartzeko. Honetaz zehazki hau eskatu dio EHBilduk galdeketaren antolatzaileei, Goienaren “Bergarako EH Bilduk herri galdeketan parte ez hartzeko deia egin die herritarrei” albistean (kronika idatzia eta bideoa) irakur daitekeenez: “Batetik, herri galdeketa modu demokratikoan antolatu dezatela, hau da, bergarar bat, bozka bat. Eta bestetik, kontsekuenteak izan daitezela euren ideiekin. Eta Gipuzkoan errauskailua egin behar bada, proposatu dezatela Bergaran egitea, garai batean egin zuten bezala.”
[14:45 Eguneraketa] Bergara Zero Zaborrek “Atez atekorako ontziak jasotzeko deia egin die Bergara Zero Zaborrek herritarrei” eta azarorako Bergara Garbiak antolatu duen galdeketan abstenitzeko eskatu.
[17:30 Eguneraketa] Bergara Garbiaren aburuz, “Galdeketan baieztatu egingo da sinadurena” eta “Kasurik egingo ez duten arren, gehiengo horrek legitimatu egingo ditu ondoren etor daitezkeen euren diktaduraren kontrako ekintzak”
Ontziak banatuta, Eskoriatzan azaroaren 4an hasiko da Atez Atekoa
2013-10-30 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Eskoriatzako familien herenak parte hartu behar duen frogako Atez Atekoa abian jartzeko urratsak aurrera doaz. Dagoenekoz ontziak banatuta daude (Eskoriatzan errefusarentzako, organikoarentzako eta paperkientzako bana) eta bilketa bera azaroaren 4an hasiko dela iragarri du udalak. Albistea eman du Goienak: “Hondakinak gaika biltzeko ontziak banatu dituzte“.
Tolosaldeko bost herri Atez Atekoarekin %14,5etik %84,7era pasatu dira
2013-10-29 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosaldeko mankomunitateak ezagutarazi ditu eskualde horretan Atez Ate hasi diren Alegia, Anoeta, Irura, Zizurkil eta Amasa-Villabonak gaikako bilketan egin dituzten aurrerapenen xehetasunak. Grafikoz hornitutako oharrean jakinerazi duenez, gaikako bilketa aste laburretan igo da lehen zegoen %14.5etik irailean egonkortu den %84,7ra. Jausi handiena maiatzetik ekainera bitarteko datuetan nabaritu da: %18,5tik %88,5ra, hilabete bakarrean. Sistema berriarekin gaika txukun biltzen hasita, garbi bildutako ontzi arinen bezala paper-kartoien kopuruak handitu egin dira, baina igoerarik ikusgarriena hondakinen beste bi frakzioetan nabaritu da: hondakin organikoetatik batere ez jasotzetik hilean 78.000 kilo batzera pasatu dira bost herri horien artean (aparte utzita etxean edo auzolanean konposta egiten dutenak); errefusa berriz izugarri murriztu da, bost herrion artean sortutako hondakinen %85,5 ematetik, %15,3 soilik ematera pasatuz.
Alegia, Anoeta, Irura, Zizurkil eta Amasa-Villabonako hondakinak 2012ko eta 2013ko irailetan (Iturria: Tolosaldeko Mankomunitatea)