Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Atez Atekoaren kontrako mobilizazio gehiago
2013-10-11 // Atez Atekoaren kontra, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Egunotan Atez Ateko bilketaren kontra egin diren aldarrikapen eta mugimenduen bilduma:
– Goierri (Ordizia eta Lazkao)
Berria “Atez atekoaren gaineko datu falta salatu dute EAJk eta PSEk Lazkaon”
Noticias de Gipuzkoa “PNV y PSE-EE de Ordizia y Lazkao inician una nueva etapa contra ‘el puerta a puerta’“
Diario Vasco “PNV y PSE retoman su apuesta a favor del quinto contenedor y contra el PaP“ eta “‘Bildu no ha intentado llegar a acuerdos sobre el PaP, la decisión estaba tomada‘“.
– Zarautz
Hitza “PSE-EE: ‘Ausarta izan dadin eskatzen diogu Bilduri‘”
– Bergara
Goiena “Bergara Garbiak atez atekoaren aurkako protestekin jarraituko duela iragarri du”
Diario Vasco “Bergara Garbia convoca para el lunes una concentración contra el PaP”
– Legazpi
Diario Vasco “La plataforma de Legazpi llama a «no recoger ni usar» el cubo gris. Planea dejar la fracción resto en bolsas, justo debajo de los colgadores del PaP, cualquier día de la semana“
Ordizia, hilabetean %36tik %75era
2013-10-10 // Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Bost kontenedore // Iruzkinik ez
Atez Ateko bilketa ezarri eta hilabeteko epean gaikako bilketa %36tik %75era igo dela jakinarazi du Ordiziako udalak. Datuen iturritzat aipatu du ondoko egunetan Sasieta mankomunitateak eskualde osoaren aldaketaz aurkeztuko duen txostena. Honen arabera, Ordizian bildutako organiko kopurua hirukoiztu egin da 2012ko abuztuko 18 tonatatik aurtengo abuztuko 54 tonataraino; aldiz, errefusa, lau aldiz gutxiago sortu da (147 tona, 2012ko abuztuan; 40 tona, 2013ko abuztuan). Ontzi arinen eta paperaren bilketa bereizia ere, bataz beste, %30 areagotu da.
Oposizioan diren EAJ eta PSEk, aldiz, sistema berriarekiko desadostasuna berretsi dute, hurrengo hauteskundeak irabaziz gero gaiaz herri galdeketa egitea agindu, eta bitartean herritarrei eskatu diete ez kentzeko plastikozko poltsa urdinak etxeetako leiho eta balkoietatik.
Xehetasun gehiago irakur daitezke Berrian (“Atez atekoaren gaineko datu falta salatu dute EAJk eta PSEk Lazkaon“), Noticias de Gipuzkoan (“PNV y PSE-EE de Ordizia y Lazkao inician una nueva etapa contra ‘el puerta a puerta’“) eta Diario Vascon (“PNV y PSE retoman su apuesta a favor del quinto contenedor y contra el PaP“).
TMBak auzitan jarri ditu Frantziako telebista publikoko erreportaje batek
2013-10-09 // Dokumentalak, TMB // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Frantziako telebista publikoak daukan erreportaje saio famatuenetako batek, Complément d’Enquète izenekoak, irail bukaeran eskainia du ordu bete dirauen “Poubelles : un monde sans déchet?” ikerlana (Interneten ikus daiteke), Iparraldean ere bere oihartzuna eduki duena, Bil ta Garbi mankomunitatea Urbaser multinazional espainiarrarekin eraikitzen ari den Canopia deitu TMB (Tratamendu Mekaniko Biologikoa) auzitan jartzen duelakoan. Le Journal du Pays Baque egunkarian “Bil ta Garbi ne collecte pas l’unanimité” eman diote titulua beren kronikari Argitxu Dufau eta Antton Rougetek.
“Zorteak -idatzi dute- oker jokatu du egutegiarekin. Ostiralean Bil ta Garbi sindikatuak solemnitatez aurkeztu du Europako Inbertsio Bankuak Canopiako bereizketa zentroa finantziatzeko 50 milioi euro eman dizkiola. Arazoa: aurkezpenaren bezperan France 2 telebistak erakutsitako ikerlan batek auzitan jarri duela Bil ta Garbik Baionako Canopian eta Sarrikotapeko Mendixkan (denetara 100 kostako direlarik) eraikitzen dituen bereizketa usinen hautua.
“Poubelles, un monde sans déchets?”, dokumentalak ikertu du Tratamendu Mekaniko Biologikoa, hondakin organikoak balorizatzeko erabiltzen den metodo eztabaidatua. Sistema honek “herritarrek egin beharreko lana egiten du eta gai organikoak errekuperatzen ditu” bere sustatzaileen esanetan, horrekin konposta egiteko, ondoren salduko dena. Teorian, nahasirik iritsitako zaborretatik metanoaz gain konposta ateratzen du. Gero errealitatean praktikak erakusten du hain sinplea ez dela gai ustelkorrak eta besteak nahastuta biltzen dituen masa hori aprobetxatzea. Erreportajean ugaritu dira kexu eta salaketak, hautetsien haserrea, nekazarien boikota: dokumentalak erakusten du TMBa sustatu duten batzuk nola dezepzionaturik dauden gaur”. Angers hiriko adibidea landu da erreportajean.
Frantsesez Tri Mecano-Biologique deitzen den hautuaz gaiotan erreferentzia den Hondakinei buruzko Informazio Independienterako Zentro Nazionala (CNIID frantsesezko sigletan) erakundeak “Le tri mecano-biologique, une fausse alternative” (TMB, alternatiba faltsua) izeneko dokumentua dauka plazaratuta, zeinetan argudiatzen baitu: ez dela errauskailuarentzako eta zabortegientzako alternatiba, ez duela kalitatezko konpostik sortzen eta soilik dela onargarria baldin eta (Gipuzkoako hondakinen plan berrian hala dago aurreikusia) etxeetako hondakinak gaika bereizirik biltzeko antolatutako kate baten bukaeran jartzen baldin bada. Iritzi berekoak dira Kataluniako Fundació Catalana per a la Prevenció de Residus i el Consum Responsable erakundekoak.
TMBaz zerbait ari dira eztabaidatzen Iparraldean, Baionako Canopiaren kontrako herritarren bultzadaz. Aldiz, gutxi eztabaidatu da Hegoaldean, nahiz eta baden horrelako instalazio bat martxan Gasteiz inguruan eta beste bat berria Bilbon. Gipuzkoan aurreikusita dago sistema hau ere erabiltzea, baina Foru Aldundiaren plan berrien arabera gaikako bilketa orokortua bere osotasunean funtzionatzen ari arteko trantsizioa egiteko litzateke eta bilketa ondo egindakoan azken errefusa egonkortzeko. Gipuzkoa 2016an gaikako bilketan %60ra iristen bada, hala izango da. Aldiz, gaikako bilketa zapuztea lortzen baldin badute horren kontrako indarrek, hemen ere TMBak erakutsiko du Bilbokoak daukan aurpegi berdintsua: errauskailuari zaborrak lehorturik eskaintzeko instalazio geratu liteke.
Gainerakoan, France 2ko erreportajearen irudi deigarri bat aipatzekotan, “San Frantziskoko isuna” dei litekeena hautatuko genuke. Bideoan 27′-38”tik aurrera ikus daiteke. San Frantzisko AEB kutsakorren erdian oasi birziklatzailea dela azaldu ondoan, gaikako bilketan %80 inguruan dabilena, kamerak bilketako kamioiari egingo dio jarraipena. Hondakinen kudeaketa daraman Recology enpresa publikoko Carlos txoferra mintzo da. Etxe bakoitzak atarian dauzka gaikako bilketako ontziak. Carlos Martinezek berdeak biltzen ditu, organikoak. “Lan honetan hasi nintzenean, konposta egiteko ontzi berdea ez zen derrigorrezkoa. Orain etxe guztiek daukate bana, horrek dena aldarazi du”. Obligazioa. Herritar gehienek ondo egiten dute, zeren eta zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta gutxiago pagatzen dute. Offeko ahotsak frantsesez itzultzen du espainieraz “Pago por generacion” eta euskaraz “Sortuz besteko ordainketa” esaten duguna: “Payez ce que vous jetez“. Baina batzuetan Carlosek aurkitzen ditu oker egiten duten herritarrak (28’45”). “Azken aldian plastikozko zorroak aurkitzen ditut organikoaren ontzi berdean. Ipini diet: ‘Plastikorik ez'”. Ez dute ulertzen? “Hori da, edo ez dute ulertzen edo barre egiten dute”. Ez duzu bilduko? “Ez, ezin dut. Helbidea jakinaraziko diot konpainiari”. Araua behin eta berriro urratzeagatik, herritarrok 25 dolarreko isuna jasoko dute.
http://www.youtube.com/watch?v=16XQDAegrQk‘Konpost Egunak”: mahai-ingurua Hernanin urriaren 24an
2013-10-08 // Aurkezpenak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino]Gipuzkoa Zero Zabor, Hernanin Zero Zabor eta Usurbil Zero Zabor elkarteek urriko azken astebururako antolatu dituzte “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak”, aurtengoan gai monografiko bat lantzeko: Konpost Egunak. Bi egunez burutuko dira:
– Urriaren 24an, osteguna, Hernanin konpostaren inguruko mahai-ingurua.
– Urriaren 27an, igandea, Usurbilen konpostaren erakusketa.
Orain Hernanin Zero Zabor taldeak ezagutarazi ditu mahai-inguruko xehetasunak. Hauen izango dira hizlariak eta gaiak:
– Joxemari Irazusta (Usurbil, Zero Zabor taldeko kidea):
Auzo-konpostaren egoera Gipuzkoan 2013ko urrian.
– Orkatz Goenaga (teknikaria Urola erdian, Zero Zaborreko kidea Tolosan):
Auzo-konpostatzaileak lortzeko sustapen kanpaina desberdinak.
– Imanol Biain (Oñatiko Zero Zabor taldekoa, Natur eskulako langilea):
Gune urbano trinkoetan auzo-konpost guneak non, nolakoak? Hautatzeko irizpideak.
– Gorka Egia (Orendaingo alkatea):
Nola lortzen da herri oso bat konpost egiten jartzea?
– Xabat Larrarte (Hernanin Atez Atekoaren teknikari):
Autokonpostatzen hasteko herritarrei eman beharreko trebakuntzaren edukia.
– Jon Ander Galarraga (biologoa, konpostaje teknikaria Tolosan):
Egituratzailearen aukeraketa.
Hizlari bakoitzak 10 minutuz aurkeztuko du berea. Ondoren ordu erdi inguru egongo da entzuleekiko elkarrizketa eta galdera-erantzunetarako.
Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak bere blogean iragarri duenez “urte gutxitan herritar kontzientziadun minoritarioen jokabide militante izatetik kasik modako fenomeno bihurtu da konpost egitea Gipuzkoako eta Nafarroako herri askotan. Milaka familia ari dira bai norbere lur-muturrean edo bai udalak lagatako lurrean auzolanean beren hondakin organikoak konpost bihurtzen. Hiri hondakinen kudeaketan osagai funtsezkoa bihurtu da konpostatze autogestionatu hau”.
Hitzaldiak Hernaniko Biteri Kultur Etxean izanen dira, urriaren 24an, ilunabarreko 19:00etan.
Legazpin 17an, sistema mixtoa abian
2013-10-08 // Atez atekoa, Bost kontenedore // Iruzkinik ez
Urriaren 17tik aurrera, sei hilabetez, Legazpiko (8.639 biztanle) hondakinak era ezberdin batean bilduko dira. “Sistema mixtoa” deitu dena honetan datza: ontzi arinak, papera eta kartoia, beira, etxeko olioa, pilak eta arropak orain arte bezala kaleko edukiontzietan bilduko dira; organikoa nola bildu familia bakoitzak erabaki ahal izan du, udalak eman dizkion aukeren artean, edo edukiontzi marroi kolektiboetan edo nork berea bere zintzilikarioan lagata; azkenik, errefusa atez ate jasoko beharko dute bizilagun guztiek kuboen bitartez. Gaikako bilketa derrigorrezkoa denez, orain arte zabor nahasia biltzen zuten edukiontzi handiak (“berdeak”) desagertu egingo dira kaletik. Sei hilabeteotan gaikako bilketak %73a gainditzea dauka helburu eta epe horren ostean baloratuko da zein hobekuntza edo aldaketa egin.
Albistea eman dute hedabideok:- Hitza “Urriaren 17an jarriko dute martxan Legazpin hondakinak biltzeko sistema mistoa”
– Diario Vasco “Legazpi pondrá en marcha el día 17 el sistema mixto de recogida de residuos”
[P.S] Urriaren 09ko eguneraketa:
Diario Vasco “La plataforma de Legazpi llama a «no recoger ni usar» el cubo gris. Planea dejar la fracción resto en bolsas, justo debajo de los colgadores del PaP, cualquier día de la seman“
‘Conpost Plus’ sarearen jardunaldi teknikoak Pauen urriaren 9 eta 10ean
2013-10-07 // Konpostaketa // Iruzkinik ez
Urriaren 9 eta 10ean, asteazken eta ostegunean, Biarnoko Paue eta Lescarren burutuko dira Reseau Compost Plus sarearen jardunaldi teknikoak. Iparraldearekin Pirinio Atlantiarreko departamendua partekatzen duen Biarnoan inguruetan baino aurreratuagoa daukate gai hau aginte publikoek. Hiriburu den Paue inguruko zenbait herritan, gainera, atez ateko bilketa ere antolatua daukate. Biltzarrean organikoa konpost bihurtzeko tratamenduez, konpostaren kalitateaz eta komertzializazioak hitz egingo da, baina gainera garrantzia berezia emango zaie gaikako bilketan batean eta bestean dauden esperientziei. PDF formatuan eskuragai den egitarauan ikus daitekeenez, Lehenbiziko eguneko hizlarien artean dago Imanol Azpiroz, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzen (GHK) partzuergoko lehendakariordea eta Atez Atekoaren Gipuzkoako aitzindarietakoa.
Nafarroako Gobernua Azkoiendik hasi da 5. edukiontzi marroia ezartzen
2013-10-07 // Bost kontenedore // Iruzkinik ez
Nafarroako Gobernuko ingurumen kontseilari Jose Javier Esparzak Azkoienen inauguratu du 5. edukiontzi marroiaren lehenbiziko ezarpena. Erriberako mankomunitateak helburutzat jarri du aurten familien %10ak jasotzea organikoa borondatez lagatzeko giltza eta 2014aren bukaerarako %25ak. Emaitzei dagokienez, Nafarroako Gobernuak 2020. urterako aurreikusten du lurraldeko hondakinen %50 biltzea gaika sailkaturik. Albistea Diario de Navarrak (“Peralta es la primera localidad navarra en implantar la recogida de materia orgánica con el ‘quinto contenedor‘“) eta Diario de Noticiasek (“Peralta, primera localidad con el quinto contenedor“) eman dute.
GHK-enpresak: Zubietako erraustegia adostasunean likidatzeko bi hilabete
2013-10-04 // Errausketa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino]Urriaren 3an burututako bileraren ostean, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak eta erakunde horren aurreko zuzendaritzak Zubietan errauste planta eraikitzeko lanak esleitu zizkion UTE Gipuzkoa CGR enpresa taldeak bi hilabeteko epea adostu dute proiektua bertan behera uztearen ondorioak negoziatzeko.
Uztailaren 12an GHKk erabaki zuenetik obren adjudikazioa bertan behera uztea, tira-bira gogorra hasi zen erakunde horren eta, enpresak barne, errauskailua eraikitzearen aldeko indarren artean. Hari horretako albiste nagusiak bildu dira blog honetan, ikus: “Zubietako errauskailuaren lanak etenda“, “GHKk Zubietako errauskailuaren proiektua eten ondorengo polemika“, “Zubietako errauskailua auzitegietan: albiste eta iritzi bilduma eguneratua“.
Gipuzkoako errauskailuaren proiektua gelditu ez dadin presio egin dute alde askotako indarrek. Auzitegietatik, EAEko fiskal nagusiak zabaldu zuen GHKn gertatzen ari dena ikertzen ari dela, Gipuzkoako diru publikoak oker erabiltzen ari direlakoan. Gero Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak esku hartu du gaian, GHKk salatu duenez enpresen alde eginez bitartekaritza egiteko aitzakiatan. Hedabideen artean, Gipuzkoako egunkari salduenak atzo zortzi (irailak 26) iragarri zuen adostasunik gabe etengo zituela betirako obrak GHKk, eta primizia sinetsi zutenak biharamunean ohartu ziren ez zela hori gertatu, alderantzizkoak baizik, GHKk aste bete atzeratu zuela erabakia eta azaldu enpresekin harremanetan hasia zela.
Atzo bi aldeek adostutako bi hilabeteko epea honela interpretatu du Berriak gaur: “Zubietako errauste plantari buruzko arbitrajea atzeratu egin dute enpresek“. FCC, Serbitzu, Altuna y Uria, Murias eta AE&E Inova enpresek osatzen duten UTE Gipuzkoa CGR taldeak kalte-ordainik handienak atera nahi dituzte Zubietako proiektua (GHKren esanetan legez kanpo geratu dena) bertan behera gelditzearen truke. Bi hilabetetan adostasunera iristen ez badira, enpresek berriro abian jarriko dute Bazkuna ganbararen bitartekaritza, GHKk berak jakinarazi zituen baldintzetan izatekotan bitartekaritza ez baina presio-makina izateko itxura guztiak dauzkana: bitartekaritza egitea baldin bada bi aldeetako bati entzun gabe erabakitzea… Datozen 60 egunetan gipuzkoar guztien sakelatik atera beharreko dirutza horren inguruan soka-tira gogorra ikusiko da. Epaitegietatik, erakundeetatik eta hedabideetatik enpresen interesak defenditzeko egingo diren ahaleginen tamainak ere nabarmendu ahal izango ditu gertakizunen letra txikia aztertzen duenak.
Albistea beste hedabideetan:
– Berria “Zubietako errauste plantari buruzko arbitrajea atzeratu egin dute enpresek”
– Gara “GHK y las empresas se dan un plazo para resolver el contrato de la incineradora”
– Diario Vasco “GHK y constructoras se dan dos meses para resolver el conflicto de la incineradora”
– Noticias de Gipuzkoa “El Consorcio y las empresas negociarán las indemnizaciones de la incineradora”
[2013-10-05ko eguneraketa]Albistearen garapena biharamuneko prentsan:
– Berria “Jaurlaritzak hiru hilabetean erabakiko du errauste planta eraikitzeko kontratuari buruz”
– Gara “La Asamblea de GHK ratifica el proceso para anular el contrato de la incineradora”
– Noticias de Gipuzkoa “El Consorcio insiste en que no pagará ‘ni un céntimo’ de los avales de la incineradora“
Tolosako Kilometroak ere, Zero Zabor (eguneratua)
2013-10-03 // Ekitaldia, Prebentzioa // Iruzkin bat
Kilometroak ekitaldiaren antolatzaileek hitzarmena daukate Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2012tik; itun horren haritik, Kilometroetako gune guztietan hondakinak gaika utzi eta jasotzeko ahalegina orokortzen da. Datorren igandean, urriak 6, Tolosan “Ahora” lelopean burutuko den edizioan, antolatzaileek iaztik daukaten konpromiso horretaz gain, Tolosa Zero Zabor (TZZ) taldeak ahalegin berezia egingo du bertaratutako jendeei erakusteko hondakin organikoa zein errez bihurtu dezaken familia bakoitzak konpost. Erakusketa Iurreamendi auzoan ipiniko dute igandean.
Albistea zabaltzeko prentsaurrekoan TZZko kideek aurkeztu zuten azken Inauterietan Laskorain ikastolak plazan zeukan ipinitako ostatuan berezirik bildu ondoren hango 160 kilo organikorekin hilabeteotan egin den konposta. Albistea Hitzak jaso du “Kilometroak-en jangelako hondakin organikoa ongarri bihurtua” albistean eta 28 kanalak “Kilometroak eta Zero Zaborren elkarlanaren emaitzak badu fruitua” bideoan.
Gainera, Kilometroak-eko antolakuntzak, Zero Zabor norabidean hartutako konpromisoa bete dadin, gaikako bilketa egingo du ibilbidean zehar, eta bertaratuko diren herritarrei, hondakinak ez nahasteko eskaera egin die. Zalantzak dauzkatenei laguntzeko, atal bakoitzean ze hondakin utz daitekeen azaltzen duen esku-orria atera dute antolatzaileek (ikusi albistearen bukaeran).
http://vimeo.com/75560953‘Amantes de las Basuras’ jardunaldiak azaro hasieran Donostian
2013-10-02 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Ekitaldia, Errausketa // Iruzkinik ez
Donostia Bizirik eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak antolaturik, Encuentros de los Amantes de las Basuras jardunaldiak burutuko dira Gipuzkoako hiriburuan azaroaren 1, 2 eta 3an. Ekologistak Martxan (Ecologistas en Acción) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka ekitaldiak. Aurtengoan 23. edizioa ezagutuko duten jardunaldiok lehendik Iruñean ere ospatu izan dira.
Antolatzaileek jakinarazi dute (ikus Ecologistas en Acciónen “Donostia: XXIII Encuentros de Amantes de la Basura” albistea) Gipuzkoan azken urteotan ezarri den Atez Ateko bilketa aztertuko dela jardunaldiotan. Hizlarien artean izanen dira besteren artean Ricardo Ortega San Markoko lehendakari eta Lasarteko zinegotzi (IU) izana, Peio Lozano eta Jose Miguel Edeso EHUko irakasleak, Ainhoa Intxaurraundieta GHK partzuergoko presidentea.
Egitaraua osorik irakur daiteke Errausketarik Ez gunearen orri honetan.