Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Portlandi Nafarroako Gobernuak baimendu dio magnesio-oxidoa erretzea
2013-09-22 // Errausketa, Nafarroa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
3 Mugak Batera plataformak salatu duenez (“Oso kutsagarria den jarduera berria baimendu diote Olaztiko Portlandi“), zementu fabrikan hondakinak erretzeko aurretik eman baimenaz gain, abuztuan Nafarroako Gobernuak Cementos Portlandi eman dio baimena Olatzagutian magnesio-oxidoa erretzeko ere. Albistea eman dute Garak (“Alertan de que Portland tiene permiso para fabricar magnesitas en Olatzagutia“) eta Diario de Navarrak (“Portland consigue permiso para calcinar óxido de magnesio“).
Eskoriatzan azarotik bilketa sistemaren proba herritarren herenak
2013-09-20 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Goienak “Azaroan hasiko dute Eskoriatzan hondakinen bilketa sistema berriaren proba pilotua” albistean azaldu duenez, azarotik aurrera hiru hilabetez herritarren herenak bertako sistema berrian bilduko ditu hondakinak. Eskoriatzakoaren beritasuna honetan datza: organikoa edukiontzi marroian lagako da edozein unetan eta gainerako atalak zein bere egunean atez ate bilduko dira. Hondakinak gaika lagatzea derrigorrezkoa izanen da. Udalak martxan jarri du herritarrek informazioa jaso eta proposamen zehatzak egin ditzaten bulegoa
Sistemaren xehetasunak Goienaren bideo honek ondo azaltzen ditu.
Auzokonposta Larrabetzun (bideoa)
2013-09-20 // Auzolaneko konpostaketa, Bideoak // Iruzkinik ez
Iñaki Burgobarrik egiten duen Llevame al Huerto telebista programak sei minutuko bideoan bildu du Bizkaiko Larrabetzun herritar talde batek burutzen duen auzo-konpost esperientzia. Erreportajean zehar konpost taldea sustatzen duten Bihotz eta Aintzane larrabetzutarrek aurkezten dute nola konpost bihurtzen dituzten 20 familiaren hondakin organikoak, gero beren ortuan erabiliz. Hondakinak auzolanean kudeatzearen azalpen praktiko polita.
Oñatin Atez Atekoaz %80a gainditu dute
2013-09-19 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Oñatin Atez Atekoari egin zioten ongietorri ekitaldia.
Oñatiko udalak gaikako bilketa sistema berriaren bi hilabeteko balantzea eskaini du eta azaldu Atez Atekoa abian jarri dutenetik birziklatzeko moduko atalek %80a gainditu dutela, zehazki %80,96. Urte bete lehenago, uztail-abuztuko epe berdinean, gaikako bilketak ez zuen gainditu %26,36a. Iaz oñatiarrek zaborrontzietan 457.068 kilo errefus utzi zuten moduan, aurtengo udan errefus nahasi hori 79.682 kilotara mugatzea lortu dute.
Goienak “Atez atekoarekin %80,96ko gaikako bilketa tasa lortu dute Oñatin bi hilabetean” albistea eskaini dio eta Diario Vascok “El PaP ha triplicado el porcentaje de recogida selectiva de residuos“.
Oñatiko emaitzak 2012ko udan eta. (Irudia: Oñati Zero Zabor)
Atez Atekoa Lazkaon urriaren 4an hasiko da
2013-09-17 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Goierriko Lazkaon (5.435 biztanle) asteazkenean, irailak 18, hasiko dira hondakin bilketa sistema berrirako beharrezko materialak banatzen, Hitzak “Lazkaon asteazkenean hasiko dira atez ateko ontziak banatzen” albistean zabaldu duenez. Atez Atekoa urriaren 4an hasiko omen da bertan. Diario Vascon albistea: “Comienza el reparto de cubos y la instalación de los colgadores para el PaP“. Goierri Irrati Telebistaak “Urriaren 4ean hasiko dira atez atekoarekin Lazkaon” albistean aurkeztu du bideoz.
http://vimeo.com/74643591#Sakanak bi hilabetean zortzi herritan gaikako bilketa %76ra igo du
2013-09-15 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Sakanako Mankomunitateak zorionak eman dizkie Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olaztiko herritarrei sistema berria ongi hartzen laguntzeaz gain bilketa selektiboan emaitza oso onak erakutsi dituztela hasi eta bi hilabeteren buruan. Herriok uztailean %56,39 bildu dute gaika eta abuztuan (Atez Ateko bilketa osorik egin den lehenbiziko hilabetean) %76,30.
Adolfo Araiz kudeatzailea Nafarroako legebiltzarkideei Atez Atekoa erakusten (Argazkia: Nafarroako parlamentua)
Mankomunitateak “Sakanako zortzi herritan Atez Ateko bilketa ereduari esker gaikako bilketa tasa %76,30ekoa da gaur egun, ezarri zenetik bi hilabete baino gutxiago iragan ondoren” agirian erakutsi du zortzi herriok lortutakoaren eta oraindik sistema berrian hasi ez direnen arteko ezberdintasun ikusgarria. Bailarako herri nagusia den Altsasuk %21,62 lortu du birziklatzea uztailean eta %28,65 abuztuan. Irurtzun ere ez da iritsi %30era abuztuan. Hori dela medio, Sakanak osotasunean harturik %42,44 biltzen du gaika, zortzi onenek lortutako %76a desitxuratuz.
Are nabarmenagoa da hondakin organikoaren konpostaketan batzuek eta besteek erdietsitakoa. Atez Atekoan ari diren zortzi herrietan 136.595,14 kilo bildu dituzten bitartean… Altsasu 1.781,78 kilotan geratu da.
Beste datu esanguratsua Mankomunitateak emana: une honetan Sakanako familietatik 4.225 ari dira beren organikoak konpostatzen edo bakarka edo auzolaneko egituretan. Sakanak 20.000 biztanle dauzka.
Albistea beste hedabideetan: Gara “La Mancomunidad de Sakana saluda que el puerta a puerta logra reciclar ya el 76,3%“
Arrasateko mahaiko sartu-irteerak
2013-09-13 // Udalak // Iruzkinik ez
Irailaren 4an Arrasatek hondakinen mahaia jarri zen abian, ZZ blog honek “Arrasatek hondakinen mahaia sortu du” albistean azaldu bezala. Orduan jaso zen Goienak publikatu zuenez “bilerara deituta zeuden alderdi politiko eta eragile guztiak agertu dira, PP, Arrasate Garbi eta Ekologistak Martxan izan ezik. Hau da, Bildu eta Aralar, EAJ, PSE-EE eta Ezker Anitza alderdiak eta Stop Atez Ate zein Arrasate Zero Zabor taldeak bertan izan dira”. Diario Vascok ere eman zuen Arrasate Garbiren ukoaren berri: “Arrasate Garbi no asiste a la primera reunión de la Mesa de Residuos“
Orain prentsak azaldu duenez aldaketak daude Arrasateko mahaiaren osaketan. Alde batetik, Arrasate Garbik erabaki du parte hartzea: “Arrasate Garbik parte hartuko du Hondakinen Mahaian” dio Goienak, honako esplikazioarekin: “Modu positiboan baloratzen dugu atzoko egunean [astelehenean] alkate jaunarekin izandako bilera, Arrasate Garbi Hondakinen Mahaira batzea ahalbidetzeko. Mahai horren osaketari buruzko irizpideekiko desadostasuna mantendu arren, Arrasate Garbik akordio batera heltzeko interes komunera batzea erabaki du, gure arteko ezberdintasunak konpondu eta horrela arrasatearron interes orokorren alde egiteko”. Diario Vascok ere bildu du albistea: “Arrasate Garbi se incorpora a la Mesa de Residuos, que celebra esta tarde su segunda reunión“.
Ordainetan, beste aldaketa bat mahaian: “Alderdi sozialistak Hondakinen Mahaia utzi du” titulatu du Goienak. Hautetsi sozialistek bi arrazoi nagusi aipatu dituzte: “Mahaiak erabakiak hartzeko duen ‘gaitasun eza’ eta mahairen beraren osaketa: “Mahaian helburuen gainean egin gura da berba, noraino heltzeko gertu gauden. Hala ere, bilketa sistema atez atekoa izango dela atzeraezina da, osokoan onartuta dagoelako. Gainera, mahaia ez da loteslea, eta proposamenak bozkatzerako orduan atez atekoaren aurka gaudenok gutxiengoan gaude”. Bideoan bildu ditu Goienak Aritz Arrieta PSE-EEko bozeramailaren hitzak:
http://vimeo.com/74290031#Iruñeko udalak 60 familiari ukatzen dio auzokonposta egitea Sanduzelain
2013-09-11 // Auzolaneko konpostaketa // Iruzkinik ez
Sanduzelai (San Jorge gaztelaniaz) auzoko hirurogei familiak urte eta erdiz eskatu diote, orain arte baimenik lortu gabe, Iruñeko udalari onar diezaien auzokonposta egiteko aukera. Albistea ezagutarazi du Diario de Noticias de Navarrak “Las trabas de UPN impiden a los vecinos de San Jorge poder compostar en el barrio” albistean. Iruñerriko mankomunitateak ezarriko luke konpost gunea familiok hondakin organikoekin konposta egiteko. Auzotarren eskaria babestu zuen Iruñeko udalaren plenoak, Izquierda-Ezkerra, NaBai, PSN, Bildu, PP eta Aralarren botoekin. Baina UPNk oraindik ez du aurrerako urratsi eman. Sanduzelaiko familiok Nafarroako Arartekoarengana jo dute. Bere kronikan honela azaltzen du Noticiaseko Marivi Salvok UPNkoen jarrera: “[Juan Jose Etxeberria hirigintza zinegotziak] esan zuen ‘gogoa badagoela’ [erabakia betetzeko] baina aldi berean argi utzi izan nahi zuen ‘hau ezin da orokortu, zeren eta pentsa ezazu Carlos III.ekoek ere beren kopost-ontzia eskatzen digutela’, azalduz arazoak egon daitezkeela arratoiekin, piztiekin eta abar, nahiz eta Bartzelonan badagoen Sagrada Familiaren ondoan konpostgune bat”.
Atez Atekoa Milanen (bideoa)
2013-09-10 // Atez atekoa, Bideoak, Europa, TMB // Iruzkin bat
Italiako Milan hirian (1.345.000 biztanle) hondakinak atez ate biltzen ditu udalak. Sistemak nola funtzionatzen duen ikustera joan ziren berrikitan Parisen TMB handi bat eraikitzearen kontra borrokatzen den ARIVEM elkarteko kideak eta bidaian ikusitakoa “Gestion des Biodéchets à Milan” bideoan erakutsi dute:
(gehiago…)
San Markoko industrietako sistema berriaren hobekuntzak
2013-09-09 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino]San Marko mankomunitateko presidente Denis Itxasok adierazi duenez, hilabete gutxitan asko hobetu dira Donostialdeko industri guneetan bilketa selektiboaren emaitzak. Albistea honela eman du prentsak: “La nueva recogida selectiva de San Marcos aumenta un 20% el reciclaje en las empresas. En polígonos de Donostialdea se han distribuido contenedores de 14 tipos de residuos distintos” (Diario Vasco), “La Mancomunidad de San Marcos, formada por los municipios comprendidos desde Usurbil hasta Pasaia, ha conseguido elevar la tasa de reciclaje hasta el 58%, tras entrar en vigor el 1 de abril el nuevo sistema de recogida de residuos en los polígonos y parques tecnológicos de Donostialdea” (Gara), “San Marko mankomunitatearekin lan egiten duten industrialdeen birziklatze tasa %47tik %58ra igo da azkeneko urtean”.
San Markok industriei ezarritako bilketa sistema berriak zer esanik sortu du hasieratik:
– 14 frakziotan gaikako bilketa derrigortzea Bilduko aurreko zuzendaritza hasi zen antolatzen, ZZ blog honek 2012ko uztailaren 13an zabaldu zuenez: “San Marko mankomunitateak 2600 enpresari hondakinak 14 frakziotan berezita bilduko dizkie“.
– Handik hilabetera San Markoko presidentetza hartu zuenean, 2012ko irailean, sistema berria gogor kritikatu zuen Denis Itxasok Noticias de Gipuzkoako elkarrizketa honetan irakur daitekeenez.
Prentsaurrean eskainitako informazioa datu eta analisi gehiagorekin osatu ahala, eztabaida berriak ekarriko dituela dudarik ez da. ‘Atez Atekoa’ izena ez du merezi 14 frakzio derrigortasunez bereiztera behartzen duen sistema pertsonalizatuak? Emaitza onak dira industriguneetan lortuak familietan ezarritako Atez Atekoarekin alderatuta? Zein alde dago Ainhoa Intxaurrandietak iragarritako sistemaren eta gero Denis Itxasok ezarritakoaren artean?