Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Merkataritza Ganbarak eskua sartu du Gipuzkoako hondakinen gatazkan
2013-09-06 // Ekonomia, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Irailaren 5eko Diario Vascok informazio hau aurreratu du alea irekitzen bigarren orrian: “La Cámara establecerá si corresponden indemnizaciones a la UTE de la incineradora” (Internetez ez dago eskuragai pagatzeke). Informazio horren arabera, Gipuzkoako Bazkundeak (horrela euskaraturik dago gaztelaniaz Camara de Comercio de Gipuzkoa dena) erabakiko omen du, GHK partzuergoaren eta Zubietan errauskailua eraikitzeko lehiaketan irabazle izendatu zuten enpresa taldearen arteko eztabaida. Enpresok GHKri 25 milioi euroko kalte-ordaina eskatzen diote erakundeak proiektua gelditu izanagatik.
(gehiago…)
Arrasatek hondakinen mahaia sortu du
2013-09-04 // Udalak // Iruzkinik ez
Irailaren 4an, asteazkena, zen estreinatzekoa Arrasateko hondakin mahaia. Goienan Inazio Azkarragaurizar alkateak honela aurkeztu du: “Hondakinen Mahaia eratuko dugu ordua delako konpromisoak hartzeko“. Azken udal hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi politiko guztiak deitu ditu Bilduk eta Aralarrek osatzen duten Udal Gobernuak: EAJ, Alderdi sozialista, PP eta Ezker Anitza. Gaiarekin zerikusi zuzena duten eragile eta plataformak ere gonbidatu dituzte; horien artean, Stop Atez Ate, Arrasate Garbi, Ekologistak Martxan eta Arrasate Zero Zabor.
[2013-09-05, eguneraketa] Goienak “Arrasateko Hondakinen Mahaiak egin du lehen bilera” albistean zabaldu duenez, “bilerara deituta zeuden alderdi politiko eta eragile guztiak agertu dira, PP, Arrasate Garbi eta Ekologistak Martxan izan ezik. Hau da, Bildu eta Aralar, EAJ, PSE-EE eta Ezker Anitza alderdiak eta Stop Atez Ate zein Arrasate Zero Zabor taldeak bertan izan dira”.
Pasaia Donibane Atez Ate ari da
2013-09-03 // Atez atekoa, Politikariak // Iruzkinik ez
Pasaia Donibanen atez atekoa estreinatzen Iñaki Errazkin eta Amaia Agirregabiria. (Argazkia: Bizibadia)
Astelehenean, irailak bi, ekin zaio hondakinen gaikako bilketa berriari Pasaia Donibanen. Udalak iragarri moduan, ontzi arinak uzteko eguna izan da lehenbizikoa. Herritarrek ilunabarreko 20:00etatik aurrera utzi ahal izan dituzte hondakinok, udal zerbitzuek goizeko 05:00etatik 08:00etara bitartean batzeko. Estreinako egunaren aurkezpenean egon dira Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu Iñaki Errazkin.. Prentsaren aurrean “gainerako barrutietan aurten jarriko dutela esan du alkateak, baina lehenago azterketa teknikoak eta gainerakoak egin behar direla”, Hitzak “Gaur hasiko da atez atekoa Donibanen” albistean kontatu duenez. Pasaia osoak 15.885 biztanle dauzka.
Albistea eman dute hauek ere:
Berria “Atez ateko bilketarekin hasi dira Pasai Donibanen”
Diario Vasco “Pasai Donibane dio inicio ayer a la recogida selectiva puerta a puerta”
Noticias de Gipuzkoa “El ‘puerta a puerta’ se extenderá este año a los distritos de Pasaia tras su estreno en Donibane” (azalean “El ‘puerta a puerta’ tambien divide a los vecinos de Pasai Donibane“)
Gipuzkoako dirulaguntzak prebentzioa eta autokonposta sustatzeko
2013-09-02 // Aldundiak, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Tolosako parke batean auzokonposterako gunea. (Argazkia Tolosa Zero Zabor)
Goiena agerkariak berrikitan plazaratu du “Konpostajerako eta birziklatzerako, 100.700 euroko dirulaguntza Debagoienera” albistea, zehaztasunez azalduz eskualde horrek herriek Foru Aldunditik aurten jasoko dituenak. Diru-laguntza horien deialdiak Gipuzkoa osoko udalerriei irekiak izan dira eta ebazpenak diputazioak uztailean eta abuztuan ezagutarazi ditu bere buletinean.
Bi deialdi ezberdin izan dira, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eginak. Lehenak “Hiri hondakinen prebentzioaren eta berrerabilpenaren arloko diru laguntzeko 2013ko deialdia” darama titulu; 489.879,53 euro banatu ditu hainbat herrik batez ere hondakin organikoaren kudeaketa hobetzeko aurkeztutako proiektuen artean: auzolanean konposta egiteko gune berriak sortzeko asmoak dira gehienak, baina bada etxe bakarretako konposta sustatzeko proiekturik ere.
Bigarrena “Hiri hondakinen birziklapenaren arloan interes berezia duten jardueretarako diru laguntzen 2013ko deialdia” deitzen da eta 450.000,00 euro banatu ditu gaikako bilketa hobetzeko proposamen konkretuen artean (murrizketa programak, ekarpen guneen antolaketa, karrikako materialen egokitzapena, eta abar).
Errausketaren kontrako giza katea Donostiako Kontxan irailaren 8an
2013-08-30 // Ekitaldia // Iruzkinik ez
Giza katerako deialdiaren afixa
Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen kontra 10. urtez giza katea osatzeko deialdia egin du. “Birziklatzeari bai! Errausketarik ez!” leloa eramango duen agerraldia Donostiako Kontxan eginen da justu estropaden finalaren aurretik, irailaren 8an, goizeko 11:30etan. Bigarren lelotzat “Es posible una recogida selectiva del 80%. Zergatik ez!” ipini dute antolatzaileek.
Iñigo Suberbiola: “Erraustegiaren ondoan, gora egiten du minbiziak”
2013-08-29 // Errausketa, Osasuna // Iruzkinik ez
Iñigo Suberbiola doktorea Arrasaten (Argazkia: Gontzal Landa Herbias)
Herriko Zero Zabor taldeak deiturik, Arrasaten hitzaldia eskaini du Iñigo Suberbiola (Lasarte, 1975) doktoreak. Elkarrizketa laburra eskaini dio Goienak: “Iñigo Suberbiola: ‘Erraustegi baten ondoan, gora egiten dute minbizi kasuek, frogatuta dago“. Hitzaldia Mondraberri hedabidean laburbildu du Gontzal Landa Herbiasek: “Tabakoa kaltegarria ez zela ere esaten zuten“. Tartean hau esan zuen Arrasaten Suberbiola medikuak: “[Errausketaren aurkako] Mediku taldeak Arartekoari aurkeztu zizkion errauskailuaren osasunean dauzkan kalteak frogatzen zituzten ikerketak. Baina Euskal Autonomia Erkidegoko Herritarraren Defendatzaileak ‘ez zigun kasurik egin'”. Hilabete pasa den arren, oraindik ez da jakin ez Arartekoak eta ez haren bulegoko inork erantzun dionik Suberbiolaren salaketari.
[PS]Iñigo Suberbiolak zenbait zehaztapen eta ohar egin nahi ditu argitaratutako informazioaz:
Informazioa ezkutatzeaz salatutako teknikaria, orain GHKren salatzaile
2013-08-28 // Gipuzkoa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Gara egunkariak eman du albistea: “La técnico de GHK continúa sin entregar el ordenador y denuncia a su vez al Consorcio“. Blog honetan “GHKk teknikari bat salatu du informazioa ostu duelakoan” albistean bilduta daude partzuergoak bere langile baten kontra Hernaniko ertzain-etxean aurkeztutako salaketaren xehetasunak. Orain, berriz, teknikaria bera da GHK salatu duena, Garak kontatu duenez: “La técnico de GHK que la semana pasada fue denunciada por robo de material y ocultación de información relevante ha interpuesto a su vez una denuncia contra la dirección del Consorcio de Residuos por «acusación y denuncia falsa», «coacciones», «detención ilegal» y «amenazas no condicionales», según confirmó ayer GHK en una nota“.
Pasai Donibanen irailaren 2an hasiko dira hondakinak biltzen Atez Ate
2013-08-26 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasaiako Bizibadia blogak zabaldu duenez herri horretan “irailaren 2an hasiko dira hondakinak atez ate biltzen“. Lehen egunean, datorren astelehenean, ontzi arinak bilduko dira. Egunotan ari dira herritarren artean banatzen gaikako bilketarako beharrezko materialak; udalak adierazi duenez, dagoeneko familien %80tik gora dira horiek etxeratu dituztenak, kopuru handia kontutan hartuz herritar asko oraindik oporretan dela. Astearte honetan, abuztuan 27, ezarriko dituzte zintzilikagailuak udal langileek eta kaleko zabor txikiak batzeko zakarrontziak ere aldatzeari ekingo diote.
Sakanan herritarren erdia baino gehiagok konposta egiten du
2013-08-26 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Diario de Noticias de Navarra egunkariak zabaldu duenez, Europan aurreratuen dabiltzan Flandria eta Austriaren mailara iritsi da Sakana eskualdea: “Un total de 3.799 familias realizan compostaje en Sakana“. Antza denez, Sakanako mankomunitateak hondakinen bilketa sistema berria martxan jarri aurretik Garbitania enpresa publikoak egindako aurrikuspenak ere gainditu egin dituzte bertako familiek. Horrela, 3.799 familia ari dira sukaldeetako txerri-jana modu autogestionatuan konpost bihurtzen, horietatik 1.543 autokonpost indibidualean eta 2.256 taldeka eginez auzokonposta.
Sakanako mankomunitateko arduradunek taldekako auzokonpost aukera aurkezten dute beste herri askotan 5. edukiontzi marroia denaren baliokidetzat, besteren artean hondakinak ateratzeko ordutegi librea baimentzen duelako.
Oñatin Atez Atekoa hobetzeko jarraipen batzordea antolatu dute
2013-08-25 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Goienak zabaldu duenez, Oñatiko udalak Atez Atekoaren jarraipen batzorde irekia antolatu du, hondakin bilketa berria aztertu eta hobekuntzak proposatzeko. Bestalde, Trauti elkarteak eskaini ditu pegatina koloretsuak, hondakinen zintzilikarioetan ondo ikusteko arazoak dituzten herritarrek erabil ditzaten.
http://vimeo.com/71022917