Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
“Errausketa: lobbyak garaitze bidean herritar antolatuen eskutik”
2013-07-24 // Atez Atekoaren alde, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Eragileen argazkia: Koordinadora, GZZ, Eguzki eta Zubietako kaltetuen ordezkariak
Uztailaren 23an Gipuzkoako erraustegia egiteko asmoa zegoen Artzabaleta gainean hainbat eragileek agerraldia egin zuten: Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinakundea, Eguzki, Gipuzkoa Zero Zabor eta Zubietako herritar kaltetuak. Ondorengoa da bertan irakurri zuten adierazpena.
Errausketa: lobbyak garaitze bidean herritar antolatuen eskutik
Duela hamarkada bat pasatxo gipuzkoarrak mehatxupean jarri gintuen proiektua sartu zuten agendan zenbait agintarik. Gipuzkoan, hondakinak erraustearen mamua herri batetik bestera ibili da hango eta hemengo herritarrak izutuz. Denetariko erreakzioak egon dira. Batzuk, mamua bere herrira gerturatu bezala urruntzearekin lasaitu inozoa hartu dute. Beste batzuk harago joan eta, mehatxua desagertzeko, arazoa errotik konpondu behar dela ulertu dute, zaborra sortzeari uzteko neurriak hartu beharra dagoela alegia. (gehiago…)
Tolosaldeak dio hilabetean birziklapen datak bikoiztu egin dituela
2013-07-23 // Atez atekoa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Tolosaldeko mankomunitateak bere webgunean azaldu duenez “Hilabetean, birziklapen datuak irauli dira atez atekoaren bitartez“
Zubietako errauskailua auzitegietan: albiste eta iritzi bilduma eguneratua
2013-07-23 // Aurkezpenak, Dokumentuak, Errausketa, Gipuzkoa, Partzuergoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak Zubietako errauskailu proiektua gelditzea erabaki zuenetik, uztailaren 12an, hilaren 18a arte publikatu diren albiste eta iritziak bi sarreratan bildu ditu Zero Zabor blog honek:
“GHKk Zubietako errauskailuaren proiektua eten ondorengo polemika”
“Zubietako errauskailuaren lanak etenda”
Sarrera honetan bilduko ditugu igandea arte, uztailak 21, publikatutakoak. (gehiago…)
Paul Connetten zorion agurra errauskailua gelditzeagatik
2013-07-21 // Errausketa, Gipuzkoa, Txingudi, Zero Waste Europe, Zubieta // Iruzkinik ez
Paul Connettek, mundu osoan errauskailuen kontrako eta Zero Zabor estrategiaren aldeko mugimenduetan lider ezagunena denak, bere zoriona adierazi du Gipuzkoako errauskailuaren proiektua bertan behera gelditu delako. Zero Waste mugimenduaren foroetan bai Connettek eta bai Europako Zero Zaborren koordinatzailea den Joan Marc Simonen mezuak euskaraturik zabaldu ditu Hernanin Zero Zabor taldearen blogak: “Paul Connetten zorion agurra gipuzkoarroi errauskailua gelditzeagatik“.
Donostiako jai batzordeak saiatuko dira Zero Zabor filosofia ezartzen
2013-07-18 // Gizarte eragileak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Donostiako jaietako baso berrerabilgarri bat (Argazkia: Kortxoenea)
Topatu.info hedabideak zabaldu duenez, “Donostiako auzoetako jai batzordeek festetan zabor gutxiago sortzeko konpromisoa hartu dute, Zero Zabor filosofiarekin bat eginez: ‘Denon esku dago gure ingurunea zaintzea’. ‘Aurrerago jaien eremutik hedatu eta beste espazio eta eragile batzuekin ere urrats berdinak emateko konpromezua berresten dugu’, adierazi dute.”
GHKk Zubietako errauskailuaren proiektua eten ondorengo polemika
2013-07-17 // Partzuergoa, Politikariak // Iruzkinik ez
Zubietako errauskailutik desagertutako atalak (Iturrai: GHK)
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak uztailaren 12an ezagutarazi ostean Zubietako errauskailuaren proiektua eten egin duela (ikusi albistea “Zubietako errauskailuaren lanak etenda” ZZ blog honetan), alde bateko eta besteko erreakzioak etorri dira.
Lehen erreakzioak prentsak honela eman zituen:
Gara-Naizek “El PSE insiste y reclama al PNV una alianza para derrocar a Bildu”, “El PNV cree que la suspensión de la incineradora es para tapar ‘la quiebra’ de GHK“, “El PSE reclama al PNV que ponga fin ‘a su estrategia de dejar gobernar a Bildu’”
Noticias de Gipuzkoa “La oposición critica la “quiebra” del Consorcio de Residuos”
Diario Vasco “Residuos. PNV, PSE y PP aseguran que la auditoría del Consorcio confirma que ‘a a la ruina’“, “PNV, PSE y PP aseguran que la auditoría del Consorcio confirma que ‘va a la ruina’”
Geroztik EAJren Gipuzko Buru Batzarrak plazaratu du “Gipuzkoarrak beren poltsikotik ordainduko dutela Bilduren kudeaketa kaskarra Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan“.
Kritika horiei agiri berri batekin arrapostu eman die GHKko zuzendaritzak “Zubietako Errauste Plantaren obren etetearen gaineko hainbat adierazpeni erantzunez” agiriarekin.
Beranduago, Garak zabaldu duenez, Jaurlaritzako egungo ingurumen sailburuorde Josean Galerak prentsaurrean deklaratu du gai honek ez duela kezkatzen: “A Galera pareció no sorprenderle el hecho de que haya cambios sustanciales y lo explicó así: ‘Los pasos que establece el procedimiento administrativo en la materia, además de ser de una determinada naturaleza, siempre analizan el proyecto, y el órgano ambiental impone una serie de correcciones para conseguir una menor afección al medio. Es una práctica habitual que haya diferencias entre lo que inicialmente se solicita y lo que finalmente se aprueba’.”
Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak ildo beretik jo du, Berriak “Zubietako errauste plantak baimen guztiak dituela esan du Josu Erkorekak” kronikan, Garak “Lakua sostiene que la incineradora de Zubieta tiene todos los permisos“en, Noticias de Gipuzkoak “Erkoreka desdice al Consorcio al afirmar que la incineradora tiene autorización ambiental“en eta Diario Vascok “El Gobierno Vasco dice que la incineradora de Zubieta tiene ‘todos los permisos requeridos“en kontatuaren arabera.
GHKko zuzendaritzak erantzun dio:
“- GHK-k ez du oraindik Eusko Jaurlaritzaren erantzun ofizialik jaso.
– Dena den, legea eskutan hartuta, Errauste Plantaren lizitazioan egin diren funtsezko aldaketen aurrean bai Eusko Jaurlaritzak eta bai obraren promotoreak, hau da GHK-k, erabaki lezakete Errauste Plantaren obrak gelditzea. Hau da, obrak eteteko eskumena bi aldeek dute, eta ez Ingurugiro Baimen Bateratuak eman duenak soilik.
– GHK-k erabakigarriak diren aldaketak egon direla frogatu du, ingurugiroaren aurka doazenak, zepak eta errautsak tratatzeko instalakuntzak lizitaziotik ezabatu dituztenean, eta ondorioz bere ekimenez obrek Ingurugiroaren Baimen Bateratua
betetzen ez dutela erabaki du”.
GHKk errauskailuaren proiektua eteteko erabakiaz eta horren ondorengo polemikaz plazaratu dituen hiru agiriak Internetez irakur daitezke osorik: “GHKk Zubietako errauste plantaren lanen exekuzioa etetea erabakidu, Eusko Jaurlaritzak agindutako ingurumen arauak betetzen ez dituelako“, “Zubietako Errauste Plantaren obren etetearen gaineko hainbat adierazpeni erantzunez” eta “Josu Erkorekak Gobernu Bileraren ostean Zubietako Errauste Plantaren inguruan egindako adierazpenei erantzunez“.
Zubietako errauste planta 3 metro gorago (Iturria: GHK)
Plastikozko zorroen kontrako ekintzak burutu dituzte mundu osoan
2013-07-16 // Kutsadura, Plastikozko zorroak, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Plastikozko zorrorik gabeko eguna Korean (Argazkia: Zero Waste Europe)
Blog honek “Bihar, uztailak 3, plastikozko zorrorik gabeko nazioarteko eguna” albistean aurreratu bezala, uztailak 3an Plastikozko Zorrorik Gabeko Nazioarteko 4. Eguna (International Plastic Bag-Free Day)ospatun da, errauskailuen kontrako GAIA mugimenduak, Zero Waste Europe, Fundació Prevenció de Residus i Consum eta beste zenbait elkartek antolatuta.
Zero Waste Europe mugimenduak bere blogean bildu ditu orain uztailaren 3tik 10era bitarteko astean mundu osoan burutu diren ekitaldien albisteak. “Zero Bag – Zero Waste! The 4th International Plastic Bag Free Day” kronikan dioenez, leku batzuetan sustatu dute behin baizik usatzen ez diren zorro birziklagaitzon debekua, esaterako Los Angeles hirian eta and Manilan; beste batzuetan, esate baterako Eskozian, saiatu dira presioa egiten zorro horiei zerga bereziak ezar dakizkien. Zenbait taldek jende elkarretaratzeak antolatu dituzte, hala nola Koreako Zero Waste mugimenduen sareak Seulen edo EcoWaste Coalition delakoak Manilan, Filipinetan. Bi horietako irudiak dira lerroon ondokoak.
“Plastikozko zorrorik ez” ekintza Manilan (Argazkia: Paeng Lopez)
Atez Atekoaren kontrako Gipuzkoako plataformek lanean segituko dute
2013-07-16 // Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Atez Atekoaren kontrako Gipuzkoako plataformen koordinadorak, beren buruzagien ahotik, adierazi du hondakinen kudeaketa sistema horren kontrako borrokan segituko dutela aurrerantzean eta Bilduri aurpegiratu diote herritarren eskariei entzungor egitea.
Albistea prentsan:
Berria “Herritarren ahotsa entzun dadin lanean jarraituko dute atez atekoaren aurkakoek”
Diario Vasco “‘Esto no ha hecho más que empezar’, advierten las plataformas contra el PaP”
Noticias de Gipuzkoa “La coordinadora contra el ‘PaP’ acusa a Bildu de ‘hacer oídos sordos al pueblo‘”
Atez Atekoan hasita, edukiontzi zaharrak kentzen ari dira Ordizian
2013-07-16 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Uztailaren 12an hondakinen Atez Ateko bilketan hasi ziren Ordizian orain ekin diote lehengo sistema zaharrean erabilitako kontainer handiak kentzeari. Astelehenean paper-kartoientzako urdinak eraman dituzte kaleetatik, gaur asteartea 5. edukiontzi marroiak kenduko dituzte eta ostegunean horiak eta errefusa nahasian biltzen zuten berde handiak.
Albistea prentsan:
http://vimeo.com/70332781#at=0Hitza “Sasieta Mankomunitateak Ordiziako edukiontziak erretiratzeari ekin dio” (bideo eta guzti)
Berria “Ordiziako Udala, ‘pozik‘”
Goierri Telebista “Ostiralean hasi zen atez atekoa Ordizian”
Bidasoaldeko 5. edukiontzian ez da onartzen ez haragirik, ez arrainik
2013-07-16 // Bost kontenedore, Mankomunitateak // Iruzkin bat
Hitzak zabaldu du “Landare hondakinak gaika biltzeko 15.000 familiak eman dute izena Bidasoan” albistea, Diario Vascok “El 47% de los hogares bidasotarras se apuntan al quinto contenedor” titulatu duena. Bietan ageri da informazio harrigarri hau: hondakin organikoentzako bostgarren edukiontzian Bidasoaldeko herritarrek ez dituzte utziko landareen hondarrak baizik. Txingudi mankomunitatearen bideo honek ere garbi adierazten du zer ez den laga behar organikoentzako 5. edukiontzi marroian: ez arrainik, ez haragi kozinaturik, ez paperik, ez kartoi garbirik.
Hondakin organikoen eztabaida hori -“Txerri-janaren gudua” ere deitua- aspaldi gainditurik, Gipuzkoako gainerako eskualdeetan bai Atez Ate biltzen den lekuetan eta bai 5. edukiontzi borondatezkoan, hondakin organikoetan uzten dira kozinatutako jakien hondarrak ere. Txingudik egiten duen hautua kontraesanean dator Europa osoan organikoa gainerako hondakinetatik bereizteko erabiltzen diren estrategiekin.