Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Ormaiztegin ostegun osoan zehar Mutiloako zabortegia salatzeko mobilizazioa
2017-07-20 // Gizarte eragileak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Ormaiztegin Mutiloarako bidea harten den gunean zabortegira doazen kontabilitatea ari dira egiten. (Argazkia: Goierri Birzirik, Twitterrez)
Goierri Birzirik plataformak antolatuta, Mutiloan Gipuzkoa osoko zabor nahasiak Lurpe zabortegian botatzearen kontrako mobilizazioa ari dira burutzen Ormaizetegin uztailaren 20an. Egun osoan zehar informazio gune bat dago zabortegirako bidean kamioiak pasatu behar duten bidegurutzean, Ormaiztegiko kaleetatik pasatzen diren zaborren kontabilitatea egin eta herritarrei informazioa banatzeko. Arratsaldeko 18:00etarako elkarretaratzea deitu dute.
Elkarteak Twitterrez zabaldu duenez, eguerdiko 13:00erako zaborrez betetako 71 kamioi ikusiak zituzten Ormaitegitik pasatzen:
https://twitter.com/goierriHitza/status/887996279883788290
2016ko iraileko suteen ondoren, Baionako Canopia TMBak geldirik dirau
2017-07-19 // Istripuak, TMB // Iruzkinik ez
Baionako Canopia TMBa kiskalita geratu zen duela hamar hilabete. (Argazkia: Euskal Irratiak, Twitterrez)
Bost hilabetetan bi sute jasan ostean, oraindik geldirik dirau Iparraldeko hondakin guztiak –gehienik nahasirik bilduak– tratatzen zituen Canopia TMBak. Zuzendaritzak jakinarazi berri du datorren urria-azaroan espero duela berriro abian egotea.
2016ko irailean sute handi batek kiskali zuen Baionako Canopia, arduradunen esanetan errefusetan den organikoa baloritzatzeko eremuan sua pizturik. Suhiltzaileek zazpi orduz egin behar izan zuten lan garrak amatatu arte. Bost hilabeteren buruan, otsailean, berriro hartu zuen su Sud Ouest egunkaria “Le pôle Canopia est maudit” (Canopia madarikazioak jota dago) titulatzera eraman zuen istripuan.
Orain Canopiaren zuzendaritzak jakinarazi du Eguberrien aurretik espero duela instalazioak berriro abian jartzea. Gehienbat nahastuta biltzen diren Iparraldeko hondakinen Tratamendu Mekaniko Biologikoa egiten dien Canopiaren jabeak erdi eta erdi dira Bil ta Garbi mankomunitatea eta Urbaser multinazional txinatar-espainola, Gipuzkoako erraustegia eraikitzen hasi dena.
Canopiaren istripua ikus daiteke Txekiako Arnika elkartearen mapan, zeinak biltzen baititu Europako hondakin tratamendurako egoitzetan gertatutako istripu nabarmenena.
Sheffieldeko (Ingalaterra) erraustegiak gaika berezitako hondakinak ere jaten ditu
2017-07-18 // Birziklajea, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Greenpeaceko ekintzaileak Sheffieldeko erraustegiak ekoizten duen energia berdea ez baina zikina dela salatzen. (Argazkia: Zero Waste Europe)
Ingalaterrako Sheffield hirian (535.000 biztanle) eskandalua piztu da GMB sindikatuak erakutsi duelako Veolia multinazionalak erraustera eraman dituela hirian gaika txukun bildutako hondakin birziklagarriak. Lekuko egunkariek zabaldu dutenez, Sindikatuak konpainiaren posta elektroniko bat erakutsi du frogatzat eta enpresak ukatu egin du dena.
Sheffielden, kasualitatez bezala, azken urteotan oso apala zen hondakinen gaikako bilketaren tasa, %31,7 iaz bertan. Orain GMB sindikatuak azaldu du horren zergatia, erakutsiz 2011ko email bat non, itxura denez, konpainiako arduradunetako batek aipatzen duen hondakin birziklagarrien desbideraketa. Urte horietan Veoliak erraustegiari etekin handiagoa ateratzeko Sheffield inguruko herrietatik zaborrak ekartzen saiatzen zen arren, horiek ez ziren aski labeen gosea asetzeko eta horregatik jo zuten birziklatze plantetan ongi bilduta zeudenak ere erraustegira desbideratzen.
https://twitter.com/BBCPaulMurphy/status/886824661887180802
Erraustegi modernoetakoa da Sheffieldekoa, ordezkatu baitzuten aurretik bertan zegoen zaharragoa Erresuma Batuko kutsagarriena zena. 2001ean Sheffieldeko udalak Veoliarekin sinatu zuen 1,3 milioi libra esterlinetako kontratua, 2018an amaituko dena, urtean 250.000 tona hondakin erretzeko gai den planta kudeatzeko. Kontratuaren jarraipena edo aldaketa dago orain jokoan.
Sheffield hirian Veoliak kudedatzen duen erraustegia. (Argazkia: Wikipedia)
Odolaren Mintzoa hardcore taldeak “Min(a)bizi” grabatu du erraustegia salatzeko
2017-07-16 // Bideoak, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Usurbilgo lau gaztek osatzen duten Odolaren Mintzoa taldeak “Min(a)bizi” bideoklipa sareratu du, beren hitz eta musikaz eta beren jaioterriaren mugan Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegiaren eremuko eta azpiegitura erraldoiaren kontrako mobilizazioen irudi ikusgarriz osatua.
Joanes Txueka, Beñat Txueka, Jokin Irastortza eta Luke Arkarazok 2008an sortutako Odolaren Mintzoak dagoenekoz bi disko dauzka plazaratuak. “Min(a)bizi” bideoklipa 2017ko ekainean filmatu dute Zubieta eta Usurbilgo lurretan, uztartuz erraustegiaren zuloaren eta Gipuzkoa Zutiken mobilizazio handi baten irudiak, musikariek erraustegiko makinen aurrean eta Usurbilgo hilerrian grabatutakoak eta kantuan lagundu dieten zenbait usurbildarrenak. Grabaketa, produkzioa, zuzendaritza eta muntaia Peru Galbetek egin du. Hona hitzak:
MIN(A)BIZI
Gaur goiz esnatu naiz atsekabeturik
zaborra dago kaleetan zintzilik.
“Hondakinen Guda” izenez deitua
gerrate zahar baten erretratua.
Ingurumen zentro zitala
zabaldu ezin den testigantza
Ezjakintasunaren edabetik
hartzen du munstroak indarra.
Gaur oheratu naiz atsekabeturik
Atez ateko bilketa horrekin
Haiei men egitera behartuko haute
beranduegi dela ohartu arte
Ingurumen zentro…
EZ HEMEN! EZ INON!
Erraustegiaren barrutik
kanpora begira nagoelarik
Hilgarria den gaitzaren itzala
etxez etxe doa ate joka.
Larunbatean erraustegirako gasa sartzen ari diren Artzabaletako eremuan elkarretaratzea
2017-07-14 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Usurbildik Zubietarako bidean Naturgasek ipinitako oharra, UEMAko eremua izan arren euskara ez hobesteaz gain tartean gaztelania hutsezko “Prohibido peatones” daramana. (Argazkia: Usurbil Eginez)
Larunbatean, uztailak 15, erraustegirako gas hodirako lurra urratzen ari diren eremuan mobilizatzeko deia egin dute Zubieta Lantzen elkarteak eta Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldek. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan egingo dute Artzabaletan, gasa sartzeko lanak egiten ari diren eremuan.
Artzabaletaraino oinez joateko asmoa dutenek bi hitzordu dauzkate elkarrekin bertaratzeko: 11:30ean Usurbilgo frontoian edo 11:45ean Zubietako plazan.
Erraustegirako gasa sartzeko lanetan Naturgas konpainia ari da Usurbilgo Santuenea Zubietarekin lotzen duen Learritza bidean. Uztailaren 3an inolako jakinarazpenik gabe itxi zuten Learritza pasealekuko bide zati bat, Ameri baserriaren inguruan. Lanak geldiaraztea eskatua dute herritarrek, Zubietako Herri Batzarrak eta Usurbilgo Udalak.
Usurbil Eginez webgunearen arabera, herritarren presioaren eraginez, azken egunotan oinezko zein bizikleta erabiltzaileentzat zabalik dago bide zati hori. Ibilgailuentzat berriz itxita izango da, gutxienik irailaren 3ra arte. Bidearen bi sarreretan (Santuenean eta Zubietan) oinezkoek ezin dutela pasa adierazten duten kartelak daude jarrita baina hori ez da horrela, edonor pasa daiteke eta lanean dauden eremutik pasatzean langileek geratu egin behar dute.
GuraSOSek helegitea galdu du GHKren kontra Donostiako auzitegian
2017-07-13 // Auzitegiak, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
GuraSOSek deitutako elkarrateraze bat Donostiako epaitegi aurrean. (Argazkia: Eguzki)
Donostiako auzitegiaren 3. salak ez du ontzat eman GuraSOSek GHKren kontra ezarritako helegitea, non eskatzen zuen 2016ko uztailean erraustegiaren lizitazioa abian jartzeko erabakia bertan behera uztea.
GuraSOSek Madrilgo senatuan agerraldia egin eta biharamunean plazaratu du albistea Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Honen arabera, GuraSOSek auzitara jo baldin bazuen erraustegiaren erabakian herritarren parte hartzea bermatu ez zelako, epaileak erantzun dio horrelako eskubiderik ezin dela argudiatu GHK bezalako partzuergo batekiko, izatekotan erreklamazioa Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman behar zuela. Bestalde, salatzaileari oroitarazi dio aurreko epai batek ebatzita utzi zuela parte hartze eskubidea herritarrei dagokiela eta ez elkarte edo pertsona juridikoei.
Gaiaz orain arte Noticias de Gipuzkoak plazaratutako bertsioa baizik ez dago. GuraSOSek orain arte ez du ezer esan.
Mallorcan itsasora botatako eskoriek zer erakusten digute erraustegiez?
2017-07-12 // Errausketa, Eskoriak, Europa // Iruzkinik ez
Mallorcako erraustegiak gaizki erretako plastikoak Palmako portuan itsasoratuta. (Argazkia: Mallorca Blue)
[Pello Zubiria Kamino] Mallorcako itsasoan, Palmako kaiaren zabaltze lanetan, Son Reus erraustegiko milaka tona eskoria jaurti dituztenean, horiei ateratako irudietan ekologistek erakutsi dizkigute gaizki erretako plastiko eta bestelako zaborren hondarrak. Erraustegien benetako funtzionamenduaz argibideak ematen dizkiguten pistak dira.
Erraustegiaren labetik ateratako eskorietan azaltzen diren gaizki erretako elementuek erakusten dute barruan konbustioa ez dela gertatu teorian gertatu behar zuen baldintzetan, alegia, galdaran pilatutako zabor mendi osoak ez duela harrapatu teorian lortu beharko lukeen tenperatura oso altua: zenbat eta erre gabeko material gehiago azaldu eskorietan, orduan eta kalitate txarragokoa izan da erreketa labean.
Erraustegien propagandistek argudiatzen dute 800 eta 1.000 gradu alkantzatzean erreketan, dioxinak hor bertan desegiten direla. Palmako portuan azaldutako eskoriek beren plastiko gaizki erreekin erakusten dutenez, zabor masa guztiak ez du urrundik ere harrapatzen hain tenperatura alturik
Bestalde, airera jaurtitakoez gain, erraustegiak dioxina eta furano gehienak eskorietan jasota kanporatzen ditu. Arazoa da horien kontrola hutsaren hurrengoa dela. Agintariek ontzat ematen dituzte –Volkswagenen eta Dieselgate deitu eskandaluaren antza emateko moduan– kontratistek laborategietan lortutako baloreak eta egunerokoan horiek horrela funtzionatuko balute bezala erraustegiei oso kontrol urriak eta txarrak ezartzen dizkiete. Esan nahi baita, gaur egun inork ez dakiela, esate baterako, Mallorcako Son Reus erraustegia zenbat dioxina eta furano nola ari den non isurtzen.
Bizkaia eta Gipuzkoako erraustegiei aplikatu dakieke arau bera. Bide batez esanda… inork atera al die argazkirik Zabalgarbik Bizkaiko zabortegietan botatzen dituen eskoriei? Horiek labetik ateratzean daukaten itxura erakusten duen argazkirik ikusi du inork? Gasolinazko motorrek baino gutxiago kutsatzen omen zuten diesel motorren antzeko deskontrola, agintarien konplizitatez.
Dublingo Poolbeg erraustegian istripuak eta orain… euli inbasioa inguruetan
2017-07-10 // Errausketa, Europa, Kutsadura // Iruzkinik ez
Poolbeg erraustegia, Dublingo badia ertzean. (Argazkia: Rollingnews)
Abian jarri eta berehala istripu larria jasan bazuen Dublingo Poolbeg erraustegiak, gero jakin zen enpresak aurretik beste hiru istripu gehiago ezkutatu zituela. Orain, berriz, inguruetan euli inbasio handi bat eragin du auzotarrek salatu eta agintariek berretsi dutenez.
Irish Times egunkariak zabaldu duenez, egunak zeramatzaten Dublingo Sandymount, Ringsend eta Irishtown auzoetako bizilagunak kexaka euli plaga bat sufritzen ari zirelako. Jatetxe baten jabeak kazetariari esan dionez, “duela bost egun hasi ziren plaga bibliko bat zirudien inbasio batekin. Jendea ohituta dago udan euliak ikustera baina 17 urte daramatzat ostatu honekin, 30 urte auzune honetan bizitzen, eta esango dizut sekula ez genuela ikusi horrelakorik”.
Erraustegia kudeatzen duen Dublin Waste to Energy konpainiak ukatu egin zuen plantak zerikusirik zuenik arazoarekin, argudiatuz istripuaz geroztik ez dutela zabor gehiago jasotzen. Gero, ordea, Ingurumen Agentziako funtzionarioek bisitatu zuten erraustegia eta berretsi zuten hango zaborretan ikus zitekeela ohikoa baino euli gehiago. Konpainiak izurriteetan berezitutako enpresa bat kontratatu du, euli plaga ito dezan. Jendea batik bat horrek haserrarazi du, inspektoreak iritsi arte erraustegiaren konpainiak dena ukatzeak.
Zubietako herritarrek Donostiako alkateari eskatu diote erraustegia gelditzea
2017-07-10 // Errausketa, Udalak // Iruzkinik ez
Eneko Goia Donostiako alkatea Zubietako batzarretik irteten. (Argazkia: Noaua)
Aldi berean Usurbil eta Donostiako udalerrien osagai den Zubietan, bi urtez behin egiten den moduan lekuko alkatetza eskuz aldatzeko ekitaldian, herritarrek banderolekin eskatu diote Donostiako alkate Eneko Goiari erraustegiaren obrak gelditzea.
Zubietako herritarrek udal hauteskundeetan bozkatzen dituzte alkatetzarako nahi dituzten hautagaiak, eta horien artean boto gehien bildu duten biek betetzen dute Zubietako alkate kargua, estreina Zubietako usurbildarrek gehien bozkatuenak, ondoko bi urteetan donostiarren boto gehien bildu dituenak. Igandean, uztailak 9, egin da batak besteari kargua pasatzeko ekitaldia eta bertan erraustegiaren aurkako egonezina present egon da, Usurbilgo Noauak kronikaz eta bideoz jaso duenez.
Azken bi urteotan alkate kargua eduki duen Joxe Mari Zubimendik duela bi urte banderola berdinen aurrean hartu zuen kargua, eta igandean adierazi zuen herritarrek atarian erakutsitakoez: “Erreibindikazioa oso argia da. Ulertu behar duenak ulertuko du”. Nartziso Arrillaga izango da alkate ondoko bi urteotan. Ekitaldian Donostiako alkatearen parean egon zen Usurbilgoa ere, Xabier Arregi, izatez Zubietakoa dena.
AEBetako alkateek ez dute onartzen zaborren errausketa energia berriztagarritzat
2017-07-04 // Amerika, Errausketa, Udalak // Iruzkinik ez
Des Moines hiriko alkate Frank Cownie batzarraren koordinatzailea. (Argazkia: US Mayors)
AEBetako alkateen elkarteak, 30.000 biztanle baino gehiagoko udaletako alkateak biltzen dituenak, energia berriztagarrien zerrendatik kanpo utzi du hondakinen errausketa, erraustegien industriak azken unera arte gogor egin duen arren presio. Ekainean egindako azken biltzarrean gertatu da, AEBetako alkateek Donald Trumpi eskatu diotenean ez abandonatzeko Obamak berriztagarrien alde irekitako bidea.
Donald Trumpek abian jarri duenean Barack Obamaren garaian energia berriztagarrien alde ezarritako neurriak mozteko bidea, AEBetako alkateen elkartea atera zaio erdira, berresteko 2035erako lortu nahi dutela energia kontsumoaren %100 berriztagarri izatea. Errauste planten lobbya izan da alkateen arteko adostasuna lehertzen saiatu den erakundeetako bat, haserre udalek ez dutelako zaborren errausketa berriztagarritzat jotzen. Ez dute lortu.
Erraustegien lobbya konspiratzen nola zen iragarri zuen Huffington Post-ek: “The Trash Incinerator Industry Is Trying To Tank A Massive Renewable-Energy Effort“. Orain jakin denez, porrot egin dute.
GAIAko Ahmina Maxeyk deklaratu duenez, errausketaren industria ahaleginak eta bi egiten ari da beren negozioa indarrean mantentzen merkeago eta garbiagoak diren energi hornitzaileen aurrean. “Benetako egia da erraustea industria kutsatzailea dela, eta gure alkateak hori ulertzeko bezain burutsuak izan dira”. Azken hilabeteetan erraustearen industriak ahalegin handiak egin ditu gobernuak diru-laguntzak eman diezazkion bere jarduerari, hondakinen erraustea (eufemismoz “waste to energy” deitzen dutena, zaborren balorizazioa) energia berriztagarritzat katalogatuz.
Kalifornian, esate baterako, duela hilabete bitan saiatu da erraustegien lobbya diru-laguntzak lortzen bere planta kutsatzaileentzat, eta bietan galdu du bataila ingurumen justiziaren aldeko elkarteen eraginez. Itsasoaren beste aldean, berrikitan Europako Legebiltzarrak ere dei egin du errausketarako diru-laguntzak moztu daitezen, hondakinen murrizketa eta birziklatzea oztopatzen dituelako.
PFPI Politikaren Gardentasunaren aldeko Elkartasuna erakundeko Mary Boothek esan du: “Erraustegiek energia ekoizteko plastikoak eta beste material kutsagarriak erre beharra dauzkate eta orduko-megawat bakoitzeko gehiago kutsatzen dute ikatzezko zentralek baino. Errausketa teknologia zikina da eta ez du merezi energia berriztagarritzat har dezaten”.
Errausketa da argindarra sortzeko iturri garestiena urrutitik ere, Energiaren Nazioarteko Agentziaren datuen arabera. GAIAko Monica Wilsonek esan duenez “alde batetik herritarrak behartzen ditu planta horiek beren zergekin pagatzera; gainera, horiek osasunean eta ingurumenean eragindako kalteak ere beraiek jasan behar dituzte. Aste honetan garbi geratu da errausketaren industria kapital politikoa galtzen ari dela, AEBetan bezala mundu osoan”. Tira, ia mundu osoan… Gipuzkoan bezala Bizkaian EAJ, PSE eta PPko kargu guztiek segitzen dute zaborren errausketa famatzen energia berriztagarri berde garbitzat.