Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errenteriako hondakinen mahaiak azterketaren emaitza aurkeztu udalari
2013-07-15 // Bost edukiontzi txipdunak, Udalak // Iruzkinik ez
2012ko udazkenean abiatu zituen lanak Errenteriako hondakinen mahaiak. Garan Maider Iantzik “Errenteriarrek zaborren arazoa landu eta proposamenak aurkeztu dituzte” kronikan plazaratu duenez, orain emaitzak udaleko taldeen eskuetan daude, irailetik aurrera hor proposatuei udaletik erantzungo zaien esperantzan. Azterlanaren datu gehiegirik ez da zabaldu, are gutxiago agiria osorik. Oraingoz jakin dena da Iantzik aurreratutakoa:
“Asteartean Ingurumen Kontseiluari, Julen Mendoza alkateari eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziari aurkeztu zioten proposamena irizpide edo ideia sorta bat da, hiru epetan sailkatua. Bertzeak bertze, epe motzean (2013-2015) taldeak lehenbailehen 1997ko hondakinen gaineko ordenantza berritzeko beharra azaltzen du, Europatik datozen zuzentarauetara egokituz eta hondakinen arabera ordutegiak moldatuz. Birziklapena gaika ahalbidetzen duen sistema bat jartzeko eskatzen du eta, batez ere, gai organikoak bereizteko sistema egokitzeko. Bosgarren edukiontzia jartzea da bere hautua, betiere identifikatua eta derrigorrezkoa bada. Halere, hiria ezaugarri desberdinak dituzten auzoek osatzen dutenez, toki bakoitzean bertarako aukera egokiena erabakitzea ongi ikusten du”.
Leintz-Gatzaga jadanik Zero Zabor herri txikien artean ari da
2013-07-15 // Orendain eredua, Udalak // Iruzkinik ez
Asteartean, uztailak 9, atera zituzten Leintz-Gatzagako kaleetatik azken urteotan herriko zaborrak batzen zituzten edukiontzi handiak. Horien kendurik, herritarrek hondakinen osagai nagusiak gaika bereizirik lagako dituzten horretarako egokitutako guneetan eta organiko guztia herritik atera gabe auzo- edo auto-konpostaketaz birziklatuko dute. Goienak zabaldu du “Abian da hondakinak batzeko sistema berria Leintz Gatzagan” albistean, zeinak bideo hau ere bai baitakar.
http://vimeo.com/70039594Tolosaldeko mankomunitatean gauzak asko ari dira aldatzen
2013-07-15 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino]Berrikitan Diario Vascon gutun bidez Tolosaldeko mankomunitateak hondakinen kudeaketan eta zehazki honen finantziazioan egin dituen aldaketez eztabaidatu dute Tolosan EAJko zinegotzi den Olatz Peonek (“Tolosa y el PaP de Tolosaldea“) eta mankomunitateko zuzendaritzan dagoen Josu Amilibia Adunako alkateak (“Nuevo sistema de gestión de residuos“). Gipuzkoako eskualde horretan hondakinen kudeaketak hartu duen abiaduraren erakusgarri dira, eta Gipuzkoan eztabaidak daraman garapenarena ere bai.
Tolosaldean erabaki dute batetik hondakinen kudeaketak bere burua finantziatu dezala eta bestetik oinarrizko zerbitzu horren ordainketa ez dezala udal bakoitzak egin daukan herritar kopuruaren arabera, sortzen duen hondakinaren arabera baizik. Eskema berri honekin, esamesetatik eta aurreiritzietatik aldenduta, zifretan nabarmen ageriko dira hondakinak ondo ala gaizki kudeatzearen koste ekonomikoak.
Tolosaldean, oraindik bilketa sistema berria definitzeko zain dagoen Tolosa bera kenduta, herri gehientsuenak Atez Atekoa ezartzen ari dira, orain artean Alegia, Irura, Anoeta, Zizurkil eta Amasa-Villabona. Eta horiek baino txikiagoak Orendainek ireki zuen Zero Zabor herri txikien ildotik doaz urratsak emanaz: Elduain, Orexa, Altzo, Amezketa, Berastegi…
Josu Amilibiak Peoni adierazi dio kalkulu sistema berria justuagoa eta solidarioagoa izanen dela: “El sistema pasará a ser más justo ahora, puesto que implantará una facturación a los municipios en base a generación, es decir, Tolosa no pagará el 30% del coste del PaP de los cinco municipios, sino que pagará por el coste de su propio sistema de recogida, más los costes de tratamiento, menos los ingresos que se obtengan por la venta de los materiales reciclables que se recojan. Así que si Anoeta recoge un 80% selectivamente ahorrará costes por vertedero y venta de materiales. Si Tolosa solo recoge un 40% le queda otro 40% que se podría vender y en vez de eso va a pagar. Por tanto ningún municipio será pagano del PaP, sino de sus propias decisiones“.
Mankomunitate honen asmoak “Tolosaldeko Mankomunitateak hartutako bidea eraginkorrena eta ekonomikoki bideragarriena da” sarreran daude bere blogean, bideo eta guzti.
http://vimeo.com/68367049Zubietako errauskailuaren lanak etenda
2013-07-12 // Gipuzkoa, Mankomunitateak, Zubieta // Iruzkinik ez
GHKren administrazio kontseiluko ordezkariak (Argazkia: Gipuzkoa Zero Zabor)
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoaren administrazio kontseiluak gaur (uztailak 12) goizean egindako bilkuran erabaki du bertan behera uztea Zubietan errauste planta eraikitzeko lanak. GHKk ohar baten bidez bihar arratsaldeko 17:00etarako egin die dei kazetariei albistearen zehaztapenak Zubietako Artzabaleta orubean bertan emateko. Kazetariei bidalitako deialdian dio hitzez hitz: “Zubietako errauste planta, prentsaurre deialdia. Zubietako errauste plantaren eraikuntza lanen exekuzioa bertan behera uzteko GHK SAUren Administrazio Kontseiluak hartutako erabakia azaltzea. (…) Prentsaurrekoa: 17.00etan. Emalea: GHK-eko Administrazio Kontseilua. Hizlaria: GHK-ko Presidente Ainhoa Intxaurraundieta”.
Goizago, Berria eta Gara egunkariek plazaratu zuen GHKko arduradunen ustez gaur arte Zubietan indarrean zegoen proiektua legez kontrakoa zela, Zubietako errauste planta eraikitzeko proiektuak ez ditu Eusko Jaurlaritzak agindutako ingurumen baldintzak betetzen Berria (“Zubietako errauste plantak ez ditu betetzen agindutako ingurumen baldintzak“) eta Gara (“El proyecto de la incineradora no cumple todos los requisitos legales“) egunkariek plazaratutako albisteen arabera. Zubietan eraiki beharreko errauste plantarentzako Jaurlaritzak ingurumen baimen bateratua (IBB) eman ostean, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) hasierako proiektua aldatu zuen, egunkariok argitaratu dutenez.
Biharamuneko prentsak honela kontatu du:
Berria “GHK: ‘Zubietako errauste planta bertan behera uzteko pauso erabakigarria eman da’“, “Zirkulua ixten hasi da (Iñaki Petxarroman)”
Gara “Las irregularidades obligan a paralizar la incineradora“, “Ainhoa Intxaurrandieta: ‘Parar la incineradora es un paso que no tiene vuelta atrás‘“, “El PSE insiste y reclama al PNV una alianza para derrocar a Bildu”
Naiz “El PNV cree que la suspensión de la incineradora es para tapar ‘la quiebra’ de GHK“, “El PSE reclama al PNV que ponga fin ‘a su estrategia de dejar gobernar a Bildu’ ”
Noticias de Gipuzkoa “GHK suspende la ejecución de la incineradora sin poner en marcha un plan alternativo“, “La oposición critica la “quiebra” del Consorcio de Residuos”
Diario Vasco “El Consorcio de Residuos suspende la obra de la incineradora de Zubieta“, “Residuos. PNV, PSE y PP aseguran que la auditoría del Consorcio confirma que ‘a a la ruina’“, “PNV, PSE y PP aseguran que la auditoría del Consorcio confirma que ‘va a la ruina’”
El Pais “Bildu lanza el mayor desafío para la paralización de la incineradora”
(gehiago…)
Astigarraga, Lezo, Urnieta: errefus tonak bezalako frogarik ez
2013-07-12 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Aitor Miner hernaniarrak San Marko mankomunitatearen informazioak baliatuz grafiko interesgarrian alderatu ditu Donostialdeko hiru herrik hondakinen kudeaketan lortu dituzten emaitzak. Alde batetik, Lezo eta Astigarraga (hau hilabete lehenago hasirik) Atez Ateko bilketan ari dira udaberri honetatik. Bestetik, Urnietak 2012ko udazkenetik borondatezko 5. edukiontziarekin dihardu. Hiruetako bakoitzean sortutako errefus kopuruek salatzen dute zein emaitza ezberdina lortzen duen batak eta besteak.
Bildutako errefus kopurua Lezon, Astigarragan eta Urnietan (Aitor Minerren grafikoa)
Hiru herrietan antzeko errefus kopuruak bildu ziren 2012an; inkluso apiriletik maiatzera arte antzeko igoera berdintsua eduki zuten hirurek. Astigarragak Atez Atekoari ekitearekin arras gutxitu zituen errefus tonak hilabetean: 2012an 126, 2013an 29, hurrengo hilabetean 23raino jaisteko (hamabi hilabete lehenago jasotako 137etatik oso urrun).
Hilabete beranduago hasi baitzen sistema berriarekin Lezo, 2012an sortutako errefus kopuruaren antzekoa sortu zuen 2013ko apirilean, baina maiatzerako hori laurden batera jaitsia zuen, aurreko urtean 135 tona izan zirenak 33raino urrituz.
Bitartean, hondakinen borondatezko bilketarekin, 5 edukiontzia deitzen zaionarekin, jaitsiera benetan txikia ezagutu du Urnietak: 2012ko maiatzean 152 tona bildu ziren lekuan aurtengoan 115 jaso dira.
Ordizian gaur Atez Atekoaren hasiera eta kontra EAJk eta PSEk manifestazioa
2013-07-12 // Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Udalak // Iruzkinik ez
Gaur hondakinek bi albiste emango dituzte Ordizian. Alde batetik herrian Atez Ateko bilketa abian jarriko da eta bestetik 20:15etatik aurrera horren kontrako manifestazioa burutuko dute EAJk eta PSEk.
Ordiziako udaletik jakinarazi dutenez, gaur herritarrei organikoa bilduko zaie, hauek zulorik gabeko ontzi marroian atera beharko dutelarik etxe atarian dauden zintzilikarioetan jarriz. Organikoaz gain pixohialak eta konpresak atera ahalko dituztera egun guztietan bezala. Ordutegiei dagokienez, 20:00etatik 23:00etara bitartekoa da ontziak kalera ateratzeko ordutegia, eta 20:00etatik 22:30etara bitartekoa kasko historikoko bizilagunen kasuan.
Albistea hedabideetan:
Hitza “Manifestazioa deitu dute EAJ eta PSEk Ordizian atez atekoaren aurka”
Noticias de Gipuzkoa “PNV y PSE convocan para mañana una manifestación contra el ‘PaP’ en Ordizia”
Diario Vasco “PNV y PSE de Ordizia convocan mañana a una manifestación“
Lazkaon aurkeztu dituzte Atez Atekoaren herriko zehaztasunak
2013-07-11 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Lazkaon batzar zabalean aurkeztu ditu udalak orain arte herritarrekin egindako bilkuren ostean Atez Atekoak herrian edukiko dituen ezaugarri zehatzak. Hitzak honela laburbildu ditu: “Astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan organikoa jasoko du Sasietak; astearteetan errefusa, asteazkenetan eta igandeetan ontzi arinak, eta ostiraletan papera eta kartoia. Pixoihalak, konpresak eta osasungintzako materiala egunero atera ahalko da, eguneko ontziaren gainean aparteko poltsa batean sartuta, edo barruan, gainaldean, poltsa batean. Hondakinak iluntzean 20:00etatik aurrera atera beharko dira kalera. Sasietaren kamioia eta langileak 06:00etan hasiko dira Lazkaon biltzen”.
Egunotan erabakiko dira zintzilikarioen kokaguneak eta udalak eskatuko ditu sistema berria ezartzeko materialak.
Albistea hedabideetan:
Hitza “Lazkaon zehaztu dute atez ateko hondakin bilketa sistema”
Diario Vasco “Presentado el modelo definitivo de PaP que se implantará en Lazkao“
Eskoriatzan %70 birziklatzeko oinarriak adostu dituzte EAJ eta Garbia ez besteek
2013-07-11 // Udalak // Iruzkinik ez
Udalaren gobernua aukan Bilduk, Ezker Anitza-IUk, PSEk eta Eskoriatzako Zero Zaborrek adostasuna lortu dute gutxienik %70 birziklatzea bideratuko duten sistema abian jartzeko. Bilketa sisteman oraindik adostasunera heldu ez diren arren, puntuotan bai datoz bat Goienak “Hondakinen %70 birziklatzeko akordioa lortu dute Eskoriatzan” kronikan azaldu duenez:
“- Ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoa baino emaitza hobeak lortuko dituen hiri hondakinen kudeaketarako sistema baten alde egitea berresten dugu, bilketa osasungarri, jasangarri eta bideragarriaren alde, alegia. Horrela, gutxienez, %70eko gaikako bilketa maila lortzea ziurtatuko duen sistema ezarriz.
– Bilketa sistema berrian materia organikoa berezita jasoko da derrigorrez, frakzio hori baita ugariena gure zabor poltsetan, eta arazo gehien ematen duena zabortegietan.
– Era berean, errefusa ezingo da 24 orduz eskuragarri egon, hau da, ordutegia eta egutegia izan beharko ditu, bere garaian finkatuko direnak.
– Erabakitako sistema ezarri baino lehen, hondakinen kudeaketaren berri emango da, informazio egiazkoa, gardena eta objektiboa emanez. Lehenengo kanpaina Zer egiten da gaur egun Eskoriatzako zaborrarekin?lemapean egingo da, eta behar beste kanpaina egingo dira helburua lortu arte.
– Sistema ezarri ondoren, aldiro ikuskatuko da jarritako helburuak lortzen diren ikusteko; horrela ez balitz, beharrezko hobekuntzak eta aldaketak egingo dira”.
Eskoriatzako hondakinen mahaian datorren astean hasiko omen dira bilketa zehazteko eztabaidetan. Aldiz, hondakinen mahaian parte harturik ere ez dute adostutakoa onartu ez EAJk eta ez jelkideek sustatzen duten Eskoriatza Garbia plataformak. Hauek esan dute herrian 1.500 herritarren sinadurak bildu dituztela 5. edukiontziaren alde eta sistema hori baizik ezin dutela onartu.
Albiste gehiago beste hedabideetan:
Goiena “PSE-EEk bidegabetzat jo ditu plataformak alderdiei buruz esandakoak”
Noticias de Gipuzkoa “Eskoriatza pacta llegar a un nivel de reciclaje del 70%”
Diario Vasco “La mesa de residuos llega a un acuerdo sobre las características del sistema de recogida“
Legazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia sei hilabetez elkarren ondoan irailetik
2013-07-11 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Udalak // Iruzkin bat
Legazpiko udalak, aurretik iragarri bezala, sei hilabetez hondakinak bilduko ditu bi sistema elkarren ond0an probatuz, Atez Atekoa eta borondatezko 5. edukiontzia. Uztailaren 24a baino lehen familia bakoitzak adieraziko dio udalari zein sistematan nahi duen bere organikoa biltzea, edo kalean ezarritako zintzilikarioan bere kubo propio pertsonalizatuan utzirik edo edukiontzi marroi kolektiboan. Errefusa astean behin bilduko da, aurretik kaleko edukiontzi berdeak kendurik. Sei hilabeteren buruan udalak eginen du lorpenen balorazioa eta sistema definitiboa erabakiko. Atez Atekoaren kontrako plataformak adierazi du ez duela irtenbide hau onartuko. Albistea oraingoz eman du Hitzak: “Atez ateko bilketa eta edukiontzi bidezkoa uztartuko dituzte Legazpin“
Lazkaon gaur burutuko da Atez Atekoa zehazteko parte hartze prozesua
2013-07-10 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Laster hondakinak Atez Ate biltzeko asmotan den Goierriko Lazkaon (5.435 biztanle) gaur da burutzekoa sistema berriaren zehaztapenak herritarren artean adosteko parte hartze prozesua. Sasieta mankomunitateak adierazi eta Hitzak zabaldu duenez “Atez atekoa finkatzeko bileretan 600 lazkaotarrek parte hartu dute“. Uda honetan Lazkaok Atez Atekoa ezarririk, Gipuzkoan 94.180 herritar ariko dira beren hondakinak sistema horrekin kudeatzen, Gipuzkoar guztien %13,27. Horiei Sakanako 8.700ak eta Gipuzkoan Orendainen ereduan dagoenekoz abiatuak diren herri txikiak gehituta, Hego Euskal Herrian 100.000tik gora biztanleren hondakinen %80 edo gehiago gaika sailkaturik biltzen ariko dira.