Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Azkoitiko hondakinen mahaiak lanak bukatuta, orain erabaki politikoen zain
2013-07-09 // Udalak // Iruzkinik ez
Azkoitiko udalak antolatutako hondakinen mahaiak azken bilera egin zuen ekain bukaeran. Gaia gertutik jarraitu duen Hitzak “Ehuneko 70eko birziklatze tasa bermatuko lukeen eredua proposatu du lan taldeak” titulua eman zion azken adostasunen kronikari. Mahaiak bide-orri osoa adostu du, Hitzaren arabera:
“Hondakinen inguruko hainbat puntutan ados jarri ziren bertaratu zirenak, eta haien ustez bilketa ereduak bete beharko lituzken irizpideen inguruko proposamena helarazi zioten Azkoitiko Udalari. Hondakin bilketari dagokionean, lantaldeak adostu du beste eredu bat ezarri beharko litzatekeela hurrengo urterako. Izan ere, taldearen ustez, 2014tik aurrera Azkoitiko birziklatze tasak %70ekoa izan beharko luke.
Gainera, tasa hori hurrengo bi urtetan %80 eta %85 bitartera igo beharko litzatekeela nabarmendu du, eta hala izan ezean, «neurri zuzentzaileak» hartu beharko liratekeela ondorioztatu. Taldeko kideen iritziz, sistema berriak gaika bildutako hondakinen «kalitatea bermatu» beharko luke, eta eredu berri horrek «errefusari ateak itxi» beharko lizkioke.
Bilketa ereduaz gain, beste hainbat puntu ere jorratu zuen taldeak. Hondakinak gaika biltzea «herritar guztien betebeharra» izan behar lukeela adostu zuen, batetik. Bestetik, gaiaren inguruko sentsibilizazioa herriratzeko prebentzio politikak «beharrezkoak» izan beharko luketela nabarmendu du. Adostutako ezaugarri horiek betetzeko dituen eredua zehazterako orduan, gainera, «irizpide teknikoak» hartu beharko dira kontuan, taldekideen arabera”.
Geroztik Azkoitian izan diren erreakzioak:
Hitza “Hondakinen inguruan «ados jartzera» deitu ditu Azkoitiko Bilduk beste talde politikoak“, “Azkoitian auzokonpostak izan duen erantzuna dela eta, gunea handitu egin dute”
Noticias de Gipuzkoa “Azkoitia Bai critica que el grupo contra el ‘PaP’ no esté en la mesa de residuos“
Normaltasun osoz joan da Atez Atekoaren lehen eguna Sakanan
2013-07-09 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Sakanan kontainer zaharrak eramaten (Argazkia: Sakanako Mankomunitatea)
Atzodanik, uztailak 8, beren hondakinak gaikako bilketa orokortuan kudeatzen dituzte Nafarroako Sakana eskualdeko 8.700 biztanlek. Atzo “Gaurtik Nafarroako Sakana Atez Ate” kronikan azaldu bezala, herri batzuek funtziontuko dute Gipuzkoako Orendainek estreinatutako herri txikien ereduarekin (organiko guztia herrian bertan konpost bihurtuz) eta gainerakoek Atez Ate. Sistema berriaren lehen eguna oraingoz kontatu dute Berriak (“Atez ateko bilketarekin hasi dira Sakanan, aurkako iritzi nabarmenik gabe“, “Aitor Karasatorre: ‘Atez atekoari esker, jada sortu ditugu lanpostuak’“) eta Garak (“Sakana acoge con normalidad la implantación del puerta a puerta“).
Amasa-Villabonan Atez Ateko bilketaren lehen egunak eman duena
2013-07-09 // Atez atekoa, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Amasa-Villabonan Atez Ateko bilketaren lehen eguna (Argazkia: Aiurri)
Astelehenean, uztailak 8, Amasa-Villabonan lehenbiziko aldiz Atez Ate bildu dira hondakinak. Goizeko 11:30etan, Txermingo ikastolaren ondoan, prentsari argibideak eskaini dizkiote Galder Azkue Amasa-Villabonako alkateak, Amaia Azkue Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkariak, eta Ainhoa Iraola Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako zuzendariak. Argazkilariek fototan bildu ahal izan dute langileek organikoa jaso duten estreinako aldia. Bertan izan da Marian Beitialarrangoitia EHBilduko legebiltzarkide eta Hernaniko alkate ohia, zeinak dei egin baitie beste alderdiei hondakinen afera borroka politikoaren alorretik ateratzera: “Errauste planta eraikitzeko dituzten interes horiek gailenduz, ikusten dugu eztabaida zein parametrotara eraman nahi duten. Ez gara gu eztabaida bide horietara eraman nahi dugunak, eta gainerako indar politikoak ere elkarrizketa eta negoziazio lasaira deitu nahi genituzke”.
Albistea prentsan:
Aiurri “Atez atekoaren hasiera ofiziala”
Hitza “Atez ateko lehen bilketa egin dute Amasa-Villabonan“, “Patxi Amantegi: ‘Gu beti egongo gara inork ezer erretzearen eta puskatzearen aurka’“, “Zero Zabor Taldea: ‘Guretzat gaurkoa izan da egun garrantzitsua’”
Diario Vasco “El PNV condena la quema de contenedores en Villabona y critica el «cinismo» de Sortu”
Noticias de Gipuzkoa “Recogida ‘mixta’ de residuos” (barruko titularra hobeto dago: “Zizurkil, Irura, Anoeta y Alegia reciclan el 70% de sus residuos urbanos con el ‘puerta a puerta‘”
Herri galdeketez GZZen iritzia
2013-07-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zabor koordinakundeak idatziz eta bideoz zabaldu du Gipuzkoako zenbait herritan burutu berri diren herri galdeketei buruzko bere iritzia: “Sasi-galdeketen inguruan GZZren adierazpena“
Ainhoa Intxaurrandieta, GHKko presidente berria, ‘Berria’n mintzo
2013-07-08 // Partzuergoa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoaren presidente berria den Ainhoa Intxaurrandieta lezotarrak elkarrizketa luzea eskaini dio Berria egunkariko Ainara Arratibel Gasconi. “Errauste plantaren proiektua itzulezin egin nahi dugu” tituluaren ostean bere agintaldiaren ardatz nagusiak azaldu ditu Intxaurrandietak: Gipuzkoako hondakinen estrategia berriak aurreikusitako azpiegiturak eraikitzea, herrialdea Zero Zabor lurralde bihurtzea…
Gaurtik Nafarroako Sakana Atez Ate
2013-07-08 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Auzokonposterako etxola sakandarra (Arg.: Sakanako Mankomunitatea)
Gaur abiatzen da hondakinen Atez Ateko bilketa Nafarroako Sakana eskualdean. Dagoeneko ibar hori bilakatu da hondakinen kudeaketa onaren erreferente ingurukoentzako, oraindik zalantzatan dauden Altsasu eta Irurtzun ez beste herri guztiak Zero Zabor ereduan abiatuak baitira. Eskualdean bertan, Olatzagutian, Nafarroako gobernuak herrialdeko zabor guztiak porlan fabrikan erretzeko asmoek izango zuten eragina aldaketa honetan, baina baita ere lekuko zenbait agintari eta ekintzaileren konpromisoak ere.
Atez Ateko sisteman hasiko dira Sakanako Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Iturmendi, Bakaiku, Urdiain eta Olatzagutian; Zero Zabor herri txikien ereduan (hondakin organiko guztia auto- edo auzokonpostean kudeatuz), berriz, Arakil, Irañeta, Arruazu, Ergoiena eta Ziordian. Gipuzkoako herri eta mankomunitateetan sortu dena baino zalaparta gutxiagorekin burutu dute Sakanan sistema finkatzeko herritarren parte hartze prozesua. Agintariek, gainera, erakutsi dute proiektua bezala aurkezteko era ere ondo bertakotzeko ahalmena: estetikan aldaketak egin dituzte, hizkera eta argudioak egokitu, materialetako asko bailaran bertan sortu, dagoenekoz famatuak egin dira multzokako konpostgintzarako Sakanan darabiltzaten zurezko etxolak… 1980eko hamarkadan Iruñerria aitzindaria izan bazen hondakinen gaikako bilketa eta kudeaketan, LARRUNen Alfonso del Valek azaldu zuenez, Sakanako herriak jarri dira abangoardian 2013ko San Fermin bigarrenean.
Informazioa osatzeko:
“Nafarroako Parlamentuko ingurumen batzordea Sakanako sistema ezagutzen”
“Karasatorrek defenditu du Atez Atekoak enplegua sortzen duela Sakanan”
“‘Atez atekoak jendeari konfiantza emango dio gauza berriak egiteko‘”
Amasa-Villabonan Atez Atekoa abian eta edukiontziak sutan
2013-07-08 // Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Sabotajea, Udalak // Iruzkinik ez
Igandean, uztailak 7, Amasa-Villabonako udalak abian jarri du hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa. Lerrook idazteko unea arte prentsan ez da azaldu lehen egun horretako gorabeheren albisterik. Aldiz, plazaratu da bezperan ezezagunek su eman dietela zaborrentzako edukiontzi zaharrei herriko bi lekutan, bata Galder Azkue alkatearen atari aurrean. Sortu alderdiak sabotajearen erantzukizuna Eusko Alderdi Jeltzaleari egotzi dio. EAJk ohar batean gaitzetsi egin du edukiontziaren erreketa eta Sortuko Joxean Agirreren deklarazioak arbuiatu ere bai.
Xehetasun gehiago:
Aiurri “Igandean jarriko da martxan atez ateko bilketa sistema“, “Zaborrontziak erre dituzte Amasa-Villabonan”
Hitza “Edukiontziak erre dituzte Villabonan, atez ateko sistema martxan jartzeko egunaren bezperan”
Berria “Gipuzkoako EAJk Villabonan larunbatean edukiontziak erre izana gaitzetsi du”
Gara “Edukiontziak erre dituzte Villabonan gaur abiaraziko den atez atekoaren aurka”
Diario Vasco “Sortu culpa de la quema de contenedores en Villabona a ‘personas afines al PNV’”
Noticias de Gipuzkoa “Sortu culpa al PNV y a opositores al ‘PaP’ de quemar contenedores“
Segura atzodanik Atez Ate
2013-07-05 // Atez atekoa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Seguran hondakinak Atez Ate biltzen hasi dira uztailaren 4an. Hitzak “Hasi da Seguran atez ateko bilketa” eta “Atez atekoa martxan da Seguran” bideoa eskaini dizkio eta herriko Ernai gazte erakundeak “Kontenedore berdea” bideoa. Segurako alkate Eluska Gerrikok adierazi du bi urtez bosgarren edukiontziarekin %36ko birziklapen tasa lorturik, sistema berriarekin espero dutela %80ra iristea, 40 puntuko aldea.
Konposta ondo eta errez egiteko J.A. Galarraga biologoaren aholkuak
2013-07-05 // Aurkezpenak, Dokumentuak // Iruzkinik ez
Jon Ander Galarraga biologoak Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzan plazaratzen duen Bioaniztasunetik atalean gomendio interesgarriak eskaini dizkie etxeko hondakin organikoak konpostatzen hasi nahi dutenei. Bere hiru artikkuluetatik hiru hautatu ditugu hemen, alde tekniko eta praktikotik balio handikoak direlakoan. (gehiago…)
Leintz-Gatzaga Zero Zabor herri txikien taldean sartu da
2013-07-05 // Orendain eredua // Iruzkinik ez
Hondakinen bilketa-gunea Leintz-Gatzagan. (Arg.: Goiena)
Debagoieneko Leintz-Gatzaga (256 biztanle) Zero Zabor ereduan ari diren herri txikien taldean sartu da, Goienak “Hondakinen bilketa sistema berria Leintz Gatzagan” albistean bideo argigarriz hornituta jakinarazi duenez. Biztanle gutxi baina lur eremu zabalak dauzkaten herri txiki horietan hondakin guztiak gaika sailkaturik biltzeaz gain organikoa herrian bertan kudeatzen dute, auto- edo auzokonpost bidez. Orendainek bidea ireki zuenetik, Tolosaldeko Orexa, Elduain eta Altzo hasi ziren ildo beretik. Leintz-Gatzaga gehiturik, 1.201 gipuzkoar ari dira sistema honetan, bost udalerritan.
http://vimeo.com/69624558