Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gipuzkoa Zero Zaborrek ‘konponbidean parte hartzeko deia’ egin du
2013-07-01 // Atez Atekoaren alde, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zabor koordinakundeak “Atez atekoaren aurkako galdeketen inguruan” daukan iritzia azaldu du agiri baten bidez. Bere errespetua aitorturik Atez Atekoaren kontrako plataformek antolatutako galdeketetan “borondate onez parte hartu duten herritar guztiei”, jendeei dei egin diete “atez atekoaren ezarpenaren inguruan egiten diren parte hartze prozesuetara joan daitezen”, herritarren parte hartzea bermatuta dagoelakoan. Honela bukatzen du agiriak: “Ordizia Zero Zabor-en mezua geure eginez, asteburuko galdeketen inguruan hau diogu. Datuak edozein izanda ere, ezin gara irabazle-galtzaile dikotomia horretan sartu. Herriari ez zaio horrelakorik komeni. Lasaitu eta arlo guztietan jaso duguna baino mundu hobe bat uzten saiatu behar dugu”.
Oñati gaur hasi denetik, Gipuzkoaren %10aren hondakinak Atez Ate biltzen dira
2013-07-01 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkin bat
Gaur hasten dira Oñatin hondakinak Atez Ate biltzen (ikusi Goienaren “Gaur jarriko dute martxan atez atekoa Oñatin” albistea argazki eta guzti). Oñatik dauzkan 11.151 biztanleekin (gaztelaniazko Wikipediaren 2012ko datuetan) Gipuzkoa osoko 14 udalerritan kudeaketa sistema berrian 71.579 herritar ari dira, lurraldeak dauzkan 709.607en %10. Debagoienako mankomunitatean gehituz oñatiarrak eta sistema berean lehendik ari diren Antzuolakoak (2.117), eskualdeko jendeen %20 baino gehiago ari dira Atez Ate.
Astelehenean, papera eta kartoiarekin, estreinatuko dute oñatiarrek Atez Atekoa, 20:00etatik aurrera. Bilketa sistema honek herri bakoitzean ezaugarri ezberdinak eduki ditzakeenez, Oñatikoaren xehetasun batzuk hauek dira:
Gaien egutegia:
– Papera eta kartoia astelehenetan.
– Organikoa astearte, ostegun eta igandeetan.
– Ontzi arinak asteazken eta larunbatetan
– Errefusa ostiraletan.
– Konpresa eta pixoihalak egunero atera ahalko dituzte, gainerako herrietan legez.
Zintzilikarioak eta ontziak:
– Organikoak kubo marroietan, zorro konpostagarri barruan nahiz gabe, nahieran.
– Ontzi arinak plastikozko poltsan.
– Papera eta kartoia nork bere ontzi txikian zintzilikatu edo edukiontzi komunitario handian laga.
– Errefusa ontzi grisetan.
Mikel Biain Oñatiko alkateak Goienaren bideo honetan eman ditu azalpenak Atez Atekoaren ezarpenaz.
http://vimeo.com/69090755[Uztailaren 4eko eguneraketa]
Noticias de Gipuzkoa “La recogida de basuras ‘puerta a puerta’ avanza hasta alcanzar al 12,5% de los guipuzcoanos“
Anoeta, Amasa-Villabona, Irura eta Ordizia galdeketaren ostean
2013-07-01 // Atez Atekoaren kontra, Udalak // Iruzkinik ez
Astebururako Tolosaldeko eta Ordiziako Atez Atekoaren kontrako plataformek antolatutako galdeketaren emaitzak eskaini ditu gaurko prentsa paperezkoak. Hona tituluak:
Hitza “Bosgarren edukiontziaren alde 2.765 boto jaso dituzte Ordizian“, “%35 eta %40 bitarteko parte hartzea zenbatu du Tolosaldea Txukunek”
Berria “%35 eta %40 arteko parte hartzea izan dute atez atekoaren inguruko galdeketek“, “Aurrekoetan baino parte hartze apalagoa izan dute atez atekoari buruzko galdeketek”
Gara “Espero baino boto gutxiago atez atekoaren aurkako galdeketetan”
Diario Vasco “Un total de 5.328 vecinos rechazan el PaP en las consultas del fin de semana”
Noticias de Gipuzkoa “Las cuatro consultas sobre el ‘PaP’ se saldan con el apoyo al quinto contenedor”
EITB “5.328 gipuzkoar, ‘atez atekoaren’ aurka, asteburuko herri galdeketetan“, “5.328 vecinos de Villabona, Anoeta, Irura y Ordizia rechazan el ‘PaP’”
Hedabide gehiagok oihartzun gehiago zabaldu ahala eguneratuko dugu berri hau.
Asteburuko albiste eta iritzien bilduma, gehi aurreko hamar egunetakoa, Zero Zabor honetan aurki daiteke:
“Anoeta, Alegia, Amasa-Villabona, Irura, Ordizia eta Zizurkilgo azken berriak“
Anoeta, Alegia, Amasa-Villabona, Irura, Ordizia eta Zizurkilgo azken berriak
2013-06-28 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak // 2 iruzkin
[Ekainak 30, 22:30: eguneraketa]
Gara “Escaso éxito en las consultas sobre el PaP en Gipuzkoa”
Diario Vasco “El 99% de los votantes en las consultas de Tolosaldea rechazan el PaP” eta ondoren “La participación ha bajado hasta un 37% de media en Anoeta, Irura y Villabona, respecto a las cifras logradas en Zizurkil (44%) y Legazpi (51%“, beranduago “Un total de 5.328 vecinos rechazan el PaP en las consultas del fin de semana”
Ordiziako Ahotsa “Atez atekoaren aurkako plataformak antolatutako ekimenean % 31,21 ordiziarrek hartu dute parte”
[Ekainak 30, 10:00: eguneraketa]Herriotako galdeketak hasi direnetik prentsak hedatutako kronikak:
Aiurri “Hasi da herri kontsulta Amasa-Villabonan”
Berria “Patxi Amantegi: ‘Ez dago aukera handirik boto delegatua aldatzeko’“, “Hiru herritan salatu dute ez dietela utzi galdeketak ikuskatzen”
Gara “Ikuskaririk ez dute onartu Anoeta, Irura eta Villabonako galdeketetan”
Diario Vasco “No hay otro tema de conversación“, “Tolosaldea Txukun no permitió la entrada de interventores de Bildu“, “El resultado de la votación se sabrá esta tarde”
Noticias de Gipuzkoa “El PNV cree que Tolosa pagará “el ‘PaP’ proporcional de la comarca””
Youtube “Amasa-Villabonako EAJk ez du ikuskaritzarik onartu” (bideoa)
Egunotako albiste eta iritzi gehiago:
Berria “Uztailean Nafarroa eta Gipuzkoako 11 herri hasiko dira atez atekoarekin”
Aiurri “Iritzi kontrajarriak asteburuan ospatu zen kontsultaren inguruan”
Noticias de Gipuzkoa “Las consultas en el punto de mira”
Diario Vasco “14.000 vecinos están llamados a votar sobre el PaP este fin de semana“, “Hay una estrategia deliberada para deslegitimar las consultas“
Amasa-Villabona
Hitza “Hondakinen inguruko galdeketa “fartsa” bat dela salatu dute Amasa-Villabonako hainbat herritarrek“, “Atez ateko kuboen banaketa Amasa-Villabonan ‘oso ondo’ doa“, “Atez ateko bilketa sistema uztailaren 7an hasiko da Amasa-Villabonan“, “Lehen bi egunetan deitutako herritarren %75ak atez atekoa egiteko kuboak jaso ditu Amasa-Villabonan”
GZZ “Amasa Villabonan oso gustura daude atez ateko materialaren banakerarekin”
Aiurri “Uztailaren 7an jarriko da martxan atez ateko bilketa sistema“, “Kuboen banaketa bide onetik doala jakinarazi du udalak“, “Demokrazia parte-hartzaileaz eta herri kontsultaz mozioa aurkeztu du Amasa-Villabonako Bilduko Udal taldeak”
Anoeta
Hitza “Zero Zabor taldea: ‘Ezkutuko galderak eta gure apustuaren berrestea: AAB Anoetan’“, “Olatz Ausin, Olatz Peñagarikano eta 30 gehiago: ‘Garbi joka dezagun!’”
Irura
Hitza “Irurar talde batek Tolosaldea Txukunek galdeketako ikuskaritza lanak egitea galarazi diola salatu du”
Zizurkil
Hitza “Zizurkilgo atez atekoaren aldeko herritar taldeak galdeketa ‘onartezintzat’ jo du“, “Zizurkilgo galdeketako irregulartasunak normaltzat jo ditu Tolosaldea Txukunek”
Diario Vasco “PSE-EE defiende la legitimidad de la consulta ciudadana”
Gara “El PNV respalda a sus tres cargos en Zizurkil”
Ordizia
Hitza “Porrotxekin, zero zaborrerantz Ordizian“, “Porrotx pailazoaren ‘Koloretako mundua’ Ordizian” (bideoa)
Goierri Telebista “Kontsultan parte ez hartzeko deia egin du Bilduk”
Maite Barandiaran (Hitza) “Hondakinen kudeaketa, osasun publikoaren arazo”
Esti Amenabarro (Berria) “Amasa-Villabona: konposta ala errautsa?”
Joseba Permach, Sortu (Gara) “Lo que esconde el biombo del PNV”
Azken hamar egunetan honako albisteak azaldu ditu Zero Zabor blog honek herri horietan pil-pil dagoen aktualitateaz:
“EHBilduk Sorozabal, Lazkano eta Etxezarragaren (EAJ) dimisioa eskatu” (eguneraketan sarturik EAJren erantzuna).
“Ordizian eta Amasa-Villabonan kubo banaketa eta galdeketa polemikoa“.
Seguran ontziak banatzen ari dira Atez Ateko bilketari uztailaren 4ean ekiteko
2013-06-28 // Udalak // Iruzkinik ez
Atzo, osteguna, hasita bihar larunbata arte ari dira Seguran ontziak eta gainerako materialak banatzen, uztailaren 4ean Atez Ateko bilketari ekin ahal izateko. Albistea eman du Hitzak “Seguran hasi dira atez ateko bilketarako kuboak banatzen” kronikarekin eta bideoarekin.
Astelehenetik Atez Atekoa Oñatin
2013-06-27 // Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Oñatin astelehenean, uztailak 1, abiatuko da hondakinen Atez Ateko Bilketa. Goienak “Uztailaren 1ean hasiko da Oñatin atez ateko hondakinen bilketa” albisteaz gain bideoz bildu ditu herriko alkate Mikel Biainen balorazioa eta EAJko Lourdes Idoiagaren iritzi kritikoa.
http://vimeo.com/69090755 http://vimeo.com/69168907Uztailaren 8an hasiko da Atez Atekoa Sakanan
2013-06-27 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Gaur, ekainak 27, abiatzekoa zen arren Nafarroako Sakanan hondakinak bilketa sistema berria, mankomunitateak uztailaren 8ra atzeratu du hasierako data Berriak “Sakanan uztailaren 8an hasiko dira atez ateko bilketarekin” albistean jakinarazi duenez, udaberri honetako eguraldi txarrak azpiegiturak garaiz antolatzeko epeak atzeratu dizkiela eta. Egun horretatik aurrera, Sakanan Herritarren erdiak baino gehiagok organikoa etxe ondoan konpostatuko du, bakarka zein auzolanean, eta gainerakoei Atez Ate bilduko zaie. Oraingoz Altsasu eta Irurtzun geratu dira sistema berritik kanpo.
EHBilduk Sorozabal, Lazkano eta Etxezarragaren (EAJ) dimisioa eskatu
2013-06-26 // Politikariak // Iruzkinik ez
EHBildu koalizioak agiri publiko baten bidez salatu du Zizurkilen joan den asteburuan antolatutako herri galdeketaren berme demokratiko falta eta eskatu du, boto delegatuaren iruzurrean zerikusia dutelakoan, dimisioa eman dezatela hiru hautetsi jelkidek. Euskaraz “EH Bilduk Zizurkilen iruzurra egiten harrapatutako EAJko kideen dimisioa eskatu du” eta gaztelaniaz “EH Bildu exige la dimisión de los cargos del PNV descubiertos cometiendo fraude en Zizurkil” titulatutako agiriak dio hitzez hitz: “Ustezko herri plataforma independente horren atzean EAJren eskua dago. Bozeramaile lanak egiten ari den Egoitz Sorozabal, Zizurkilgo zinegotzi jeltzalea da, eta Marian Lazkano, gaur egun zinegotzia da ere, eta aurreko legegintzaldia alkate. Eta Zorione Etxezarraga EAJko batzarkidea bertan dago ere. Bideoetan hirurak dira protagonista, hirurak dira iruzurgile. Ardura politikoak betetzen dituzte Zizurkilen eta Gipuzkoan. Eta ozen diogu iruzurgileek ez dutela tokirik gure herrietan ezta batzar nagusietan ere. Tranpa egiten dutenak, iruzurrak egiten dituztenak, herri borondateari errespetu minimoa ez diotenak ez dute tokirik ez politikagintzan, are gutxiago herrigintzan. Egoitz Sorozabalek, Zorione Etxezarragak eta Marian Lazkanok lotsatuta egon beharko lukete egindakoaz, lotsa apurra balute dimititu egin beharko lukete. EH Bilduk hiru pertsona hauen dimisioa eskatzen du, herri ordezkari izateko zilegitasun guztia galdu dutelako.”
Berria “Atez atekoaren galdeketan EAJk «iruzurra» egin duela salatu du EH Bilduk”
Gara “EH Bildu pide la dimisión de los cargos del PNV implicados en el fraude de Zizurkil”
[Ekainaren 27ko eguneraketa] EAJren erantzuna
Hitza: “Gipuzkoako EAJ: ‘Maria Angeles Lazkano eta Egoitz Sorozabal erabateko fede onez aritu dira”
Gipuzko Buru Batzarra “Herri-borondatearen errealitatea ikusi nahi ezta segitzen du Ezker Abertzaleak” eta “La Izquierda Abertzale sigue sin querer ver la realidad de la voluntad popular”
Ordizian eta Amasa-Villabonan kubo banaketa eta galdeketa polemikoa
2013-06-26 // Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak // Iruzkin bat
Amasa-Villabonako udalak iragarri du gaur hasita hiru egunez banatuko zaizkiela herritarrei Atez Atekoa egiteko kuboak eta bestelako materialak. Aiurrik zabaldu du albistea. Orain arte errefusa biltzen duten edukiontzi handiak uztailaren 6 eta 7an kenduko dituzte Amasa-Villabonako kaleetatik. Ordizian bihar, ekainak 27, hasiko da udala hondakinak Atez Ate biltzeko kuboak banatzen.
Bestalde, astebururako deitu dute herri galdeketa Atez Atekoaren kontrako plataformakoek bi herrietan. Ordizian herriko Bilduk kontsultan ez parte hartzeko deia egin du, arrazoiak bost puntuko agirian azalduz; Amasa-Villabonan herriko Zero Zabor taldeak egin du gauza bera.
Informazio gehiago:
Aiurri “Bihar hasiko da kubo banaketa Amasa-Villabonan” eta “Guk ez dugu fartsa honetan parte hartuko”
Hitza “Galdeketaren xehetasunak eman dituzte“, “Ordiziako Bilduk ez dio zilegitasunik ematen hondakinen bilketari buruzko galdeketari“, “Atez ateko kuboen banaketa Amasa-Villabonan “oso ondo” doa”
Diario Vasco “El Ayuntamiento da comienzo mañana al reparto de cubos del puerta a puerta” eta “La consulta popular de Villabona sobre el PaP será en el Cine Gurea”
Ordiziako Ahotsa “Bilduk kontsultan ez parte hartzeko deia egin du”
GZZ “Ordiziarrek atez atekoarentzat aukera bat eskatu zuten larunbatean“, “Amasa Villabona: Atez ateko material banaketa eta galdeketa fartsan parte ez hartzeko deia”
Nafarroako Parlamentuko ingurumen batzordea Sakanako sistema ezagutzen
2013-06-26 // Legebiltzarra // Iruzkinik ez
Nafarroako Parlamentuko landa garapen, ingurumen eta lekuko administrazioaren batzordeko kideak Sakanan izan berriak dira bertan ezartzen ari diren hondakinen kudeaketa sistema berria ezagutzen. Legebiltzarraren webguneak xeheki informatu du bisitaz “La Comisión de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administración Local visita la Mancomunidad de Sakana” albistean. Sistemaren zehaztasunak azaldu zizkieten mankomunitateko presidente Aitor Karasatorrek, Adolfo Araiz jerenteak eta Sakanako Garapen Agentziaren jerentea den Iker Manterolak. Auzo- eta autokonpostaren atalak dagoenekoz martxan daude Sakanan eta atez ateko bilketari bihar, ekainak 27, ekingo diote.