Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gipuzkoako Aldundiak zabortegi toxikoak 2014an itxiko dituela berretsi du
2013-06-25 // Aldundiak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Ekainaren 22an Diario Vascok eta Noticias de Gipuzkoak “El cierre de los vertederos es imposible. El diputado de medio ambiente indica que los tres basureros seguirán abiertos” albistea zabaldu zuten. Gipuzkoako Foru Aldundiak hori gezurtatu du agiri instituzional honekin: “Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi nahi du, berriro ere, lurraldeko zabortegi kutsagarriak 2014ko abenduaren 31rako ixteko konpromisoa” eta “La Diputación Foral de Gipuzkoa ratifica, de nuevo, su compromiso por cerrar los vertederos contaminantes del territorio para el 31 de diciembre de 2014“
3 Mugak Baterak helegite berri bat jarri dio Olaztin errausteko baimenari
2013-06-25 // Errausketa, Nafarroa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Hiru Mugak Batera plataformak helegitea jarri dio Olatzagutian (Nafarroa) hondakinak erraustu ahal izateko Nafarroako Gobernuak Portland-en eta UPrSren lanak interes orokorreko izendatzeko emandako dekretuari. Albistea eman dute Berriak (“Helegitea Olatzagutiko errauste plantaren lanak intereseko izendatzeari“) eta Garak (“3 Mugak Batera recurre el «interés general» de la incineradora de Portland“)
Oñati Atez Ate uztailaren 1etik
2013-06-25 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Albistea Berriak (“Oñatin uztailaren 1ean hasiko dira atez ateko bilketa sistemarekin“) eta Goienak zabaldu dute: “Uztailaren 1ean hasiko da Oñatin atez ateko hondakinen bilketa“. Hedabide honek berak jakinarazia zuen aurretik dena prest zegoela: “Atez atekoa martxan jartzeko guztia prest utziko dute aste honetan bertan“. Bi egun lehenago, ekainaren 28an, herriko Zero Zabor taldeak antolaturik, Antonio Casado da Rochak “Es el atez ate un sistema más ético de gestionar los residuos? ¿Por qué?” hitzaldia emango du. Oñati izanen da hondakin sistema berria Debagoienan ezarriko duen bigarren herria; aurretik 2011ko martxotik Atez Ate biltzen ditu bereak Antzuolak.
Ordizian mobilizatzen ari dira Atez Atekoaren alde
2013-06-25 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ordizia Zero Zaborrek antolatuta elkarretaratze publikoa egin zen joan den larunbatean, ekainak 22, “Ondo egitera goaz” lelopean. “Ordizia Zero Zaborrek kontzentrazioa egin zuen plazan”. Astelehenean, berriz, hamabost dendari eta ostatu jabek prentsaurrean azaldu zioten babesa hondakinen kudeaketarako sistema berriari. Hitzak eman ditu bi albisteak: “Ordizia Zero Zaborrek kontzentrazioa egin zuen plazan“, “Atez atekoaren alde, Ordiziako merkatari eta ostalariak“.
Azkoitia eta Azpeitiako berriak
2013-06-24 // Udalak // Iruzkinik ez
Uztarriak eman ditu Azpeitian hondakinen kudeaketa hobetzeko udala ematen ari den urratsen bi albiste “Hondakinen kudeaketarako konpromiso ‘eredugarria’” kronikan. Hitzak, berriz, dio Azkoitiaz: “‘Ehuneko 70eko birziklatze tasa bermatuko lukeen eredua’ proposatu du lan taldeak“, barruan besteren artean honakoak zehazteko: “Gainera, tasa hori hurrengo bi urtetan %80 eta %85 bitartera igo beharko litzatekeela nabarmendu du, eta hala izan ezean, ‘neurri zuzentzaileak’ hartu beharko liratekela ondorioztatu. Taldeko kideen iritziz, sistema berriak gaika bildutako hondakinen ‘kalitatea bermatu’ beharko luke, eta eredu berri horrek ‘errefusari ateak itxi’ beharko lizkioke.”
Idemak bi hilabetetan egin beharko du Tolosarako hondakinen plan berria
2013-06-24 // Udalak // Iruzkinik ez
Bizkaiko Idema enpresari eman dio Tolosako udalak herriko hondakinen kudeaketa berria diseinatzeko agindua. Idemak egiten duena berrikitan enpresak kontatu zion Deia egunkariari elkarrizketa honetan. Proiektu hau eskatzea erabaki zen Tolosako udalak antolatutako hondakinen mahaian; honetan hasieran Bildu, Aralar, EAJ, PSE-EE, Tolosa Txukun eta Tolosa Zero Zabor taldeek parte hartzen zuten arren, gero alde egin zuten PNV, PSE eta Tolosa Txukunek, operazioa Atez Atekoa ezartzeko estalkia zelakoan. Idemak ez du sekula Atez Ateko bilketarik ezarri inon eta bere lana erraustegia barne hartzen duen hondakinen kudeaketa klasikoan burutu du orain artean. Internazionalizatzeko ahaleginean ari da bulegoak Bilbon eta Madrilen dauzkan Idema.
Zizurkilgo herri galdeketa: egin behar ez denaren eredu lotsagarria
2013-06-24 // Atez Atekoaren kontra // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Tolosaldea Txukun plataformak Zirukilen Atez Atekoaren kontra antolatutako bi eguneko galdeketa bere emaitzak erakusten hasi da. Batzuk prentsak zabaldu ditu, nahiz eta datu eta xehetasunen artean batzuenak eta besteenak erkatzeko pazientzia hartu behar den. Tolosaldea Txukunek emandako datuetan (ez da kontrol independienterik izan): botoa emateko eskubidea daukaten 2.245 pertsonaren artean 1.004ren botoak bildu dira, hauetatik 300 ordezkaritzaz emanak (botoa emateko eskubidea beste norbaiti lagata), 990 Atez Atekoaren kontrakoak, 13 aldekoak. Diario Vascok asteleheneko kronikari “En Zizurkil se ha vuelto a demostrar que hay rechazo ciudadano al puerta a puerta»“ ipini dio lerroburu, azken asteotan hamaika orri eskaini dizkion Patxi Amantegiren hitzak hartuta; Noticias de Gipuzkoak “El 5º contenedor obtiene 990 votos en Zizurkil, 182 más que Bildu en 2011“; Berriak “Bosgarren edukiontzia aldeztu dute botoa eman dutenek Zizurkilen“.
Aiurrik agertu zuenez beste hedabideei aurrea harturik, bezperatik atez atekoen aldekoek egoera salatua zuten. “Hasi da atez atekoaren inguruko galdeketa” albistean zioen: “Aizpea Zabalak hartu du hitza atez atekoaren alde dagoen herritar taldearen izenean: ‘Tolosaldea Txukun plataformak ez digu utzi ikuskaritza egiten eta inolako kontrolik gabe ari dira galdeketa aurrera eramaten. (…) Gutunazaletik hasita, atez atearen kontra bozkatzera animatzen du jendea eta gainera, okerra da atez atekoaren inguruan banatzen duen informazioa. Hori gutxi ez, eta boka ordezkatua onartzen dute, iruzurrari ateak parez pare irekiz. Horregatik eskatu genuen ikuskaritza lanak egitea, iruzurra oraindik ere handiagoa izan ez zedin. Gure galdera da; ezer ezkutatzekorik ez badute, zergatik ez digute uzten bertan egoten? Galdeketa hau festa pribatu bat bilakatu dute eta garbi eskatu nahi diogu Zizurkilgo Udalari ez kontuan hartzeko hemen bildutako datuak, inongo baldintza minimorik eta kontrolik gabe bilduak izan direlako”. Galdeketaren inguruko balorazioa Aiurrin egin du talde honek : “Atez atekoaren aldeko herritar taldearen balorazioa, galdeketaren inguruan“.
Galdeketa amaitu ostean, datuetatik ateratzen den lehen albistea baldin bada galdeketan plataformak aurretik Atez Atekoaren kontra bildutako sinaduren (1.275) kopurua baino txikiagoa lortu duela, bigarrena iruzur salaketek ekarri dute. Garak “Iruzur frogek nahastu dituzte antolatzaileen emaitza ‘positiboak’” kronikan aipatu duenez, “herri galdeketa hasi bezain laster, komunikabideetako kazetariak han egonagatik, delegatutako boto bat titularraren sinadura gabe emateko aukera eman zitzaion bertaratutako pertsona bati. Grabatutako irudietan ikus daitekeenez, Maria Anjeles Lazkano EAJko zinegotziak eskolan ez den hirugarren pertsona baten ordez bozkatzeko aukera ematen dio emakume bati botoa delegatzeko agiria eskolan bertan betez, nahiz eta gero kazetariei agiria etxetik sinatuta ekartzea ezinbestekoa zela ohartarazi”. Naizek “Irregulartasunak atez atekoaren kontrako plataformak deitutako herri galdeketan” bideoz hornitu du iruzur salaketa hau.
Plataformak aitortu dituen 300 boto delegatuen kopurua bat dator Zizurkilen galdeketak minimo demokratikoak betetzen ez dituela salatzen dituztenek emandakoarekin: 752 boto emaile baino gehiago ez zirela agertu.
Are iruzur salaketa deigarriagoa egin du Zizurkildarrak Garelako taldeak “Fraude en la consulta sobre el PaP en Zizurkil” bideoarekin: bere izen-deiturak aitortzen dituen Javier Ollakarizketa ez-zizurkildarra botoa ematera doa noizbait berari motorra saldu zion Rafa Gonzalez zizurkildarraren (honek ez daki ezer) izen-deiturak eta NAN agiriaren datuak ezagutzen dituela aprobetxatuz, kamera joango zaio atzetik dena grabatzen. Hasteko, ustez Rafak delegatu dion botoaren paperean NAN zenbakia oker jarri du. Izen deiturak bereak, Javier Ollakarizketa, baina sinaduran “Rafa”. Zizurkilen EAJren zinegotzi ari den Egoitz Sorozabali eman dio; honek benetako botoemailearen bigarren deitura galdetu dio… Javier ez da gogoratzen… Sorozabal delegatuak berak bilatuko du bigarren deitura zentsoaren zerrendan, nahiz eta Javierrek ez dion erakutsi ezer bermatzen duenik benetan Rafaren botoa daramala… barrura doa botoa.
https://www.youtube.com/watch?v=V5uadTgD2ZI&feature=youtube_gdata_playerZizurkilgo emaitzak notarioarengana emango dituztela esan zuen galdeketa antolatu zuen Patxi Amantegik. Ikusi beharko da zer zertifikatzen duen notario horrek.
[16:00etako eguneraketa] Euskadi Irratiako Faktoria saioan Maite Artolak elkarrizketatu ditu Zizurkilgo iruzurretako baten bi protagonista. “Iruzur zantzuak Zizurkilgo galdeketan” albistean entzun daitezke. Alde batetik, Rafa Gonzalez Gutierrezek gezurtatu du berak ez botorik eman zuenik eta ez horretarako baimenik inori eman zionik Atez Atekoaren kontra, gertatu denagatik bere harridura agerian utziz. Bestetik, Tolosaldea Txukuneko lider Patxi Amantegik argudiatu du hau guztia gertatu dela Zizurkilgo udalak berak ez duelako antolatu galdeketa.
Berriako Iñaki Petxarromanek Twitterrez nabarmendu du: “Zizurkilgo iruzurra onartu (bultzatu) zuten bi EAJko batzarkideak dira: M. Angeles Lazkano eta Zorione Etxezarraga”.
[Ekainaren 25eko eguneraketa] Pello Zubiria Kaminok “Zizurkilgo ez-albistea” plazaratu du bere Xehe blogean. Tartean dio: “Tamalez gaur ez dugu inon irakurri albistea non Joseba Egibarrek eta Markel Olanok Gipuzkoako EAJren izenean esaten duten ‘barkatu Zizurkilen eman dugun espektakuluagatik, urrunegi joan gara'”
‘Taste the Waste’: zaborretara jaurtitzen dugun janari pilaren salaketa
2013-06-23 // Bideoak // Iruzkinik ez
Valentin Thurnek “Taste the Waste” (Dasta ezazu jakia) filma plazaratu du Europan egunero alferrik galtzen ditugun janari pilak salatzeko. Europako familiek urtean 100.000 euro balio duten jakiak botatzen dituzte zakarretara, Nestlé elikadura multinazionalak urtean fakturatzen duen adina. Hondatzen lagatzen ditugun jaki horiekin bi alditan elikatu ahal izango lirateke munduan goserik diren guztiak.
“Taste the Waste” dokumentalak bere 90 minututan zehar egiten du xahuketa izugarri honen erradiografia. Ekoizten diren bi letxugatatik bat zakarretara doa, labatutako bost ogitatik bat saldu gabe doa zabortegira, saltzeko aski politak ez diren patatak bildu ere ez dira egiten, hipermerkatuetako edukiontziak jateko moduko produktuz gainezka daude…
Xahuketak jendeen gosea handitzeaz gain klima okerragotzen du, jakiok ekoizteko energia, ura, ongarriak eta pozoiak direla medio, oihan osoak suntsitzen dira, jaki baztertuek berek usteltzean beroketa globala areagotzen dute.
Zero Waste Europe koordinadorak zabaldu duenez, filma aurkeztu dute Janari eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAO ingelesezko sigletan) berrikitan Erroman buru duen biltzarrean.
Urnietako udala: %45 birziklatzen da
2013-06-22 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Urnietako udalak ekainean plazaratu duen Berittu udal aldizkarian dio bosgarren edukiontzia herrian ezarri duenetik iritsi dela %45eko birziklapen tasara. Hitzez hitz: “2012 amaieran tasa %30ekoa zen. Portzentajea 15 puntu igo da, gaur gaurkoz %45 birziklatzen baita Urnietan”.
Larunbatean Atez Atekoaren aldeko mosaikoa osatuko dute Ordizian
2013-06-21 // Atez Atekoaren alde, Ekitaldia // Iruzkinik ez
Ordizia Zero Zaborrek antolatuta, larunbatean arratsaldeko 19:00etan mosaiko jendetsua antolatuko dute Atez Atekoari aukera bat ematea aldarrikatzeko. Albistea eman dute Hitzak (“Mosaiko jendetsua osatuko dute Ordizian atez atekoari babesa emanez“), Gipuzkoa Zero Zaborrek (“Ordizian larunbatean mosaikoa egingo dute atez atekoari aukera bat ematea eskatzeko“), Ordiziako Ahotsa (“Badator aldaketa, badator atez atekoa Ordiziara“).
Bitartean, Ordizian jaso dira Atez Atekoa abiatzeko materialak eta auzolanean aritu dira kuboak eta bestelako materialak herritarren artean banatzeko prestatzen, Ordiziako Ahotsak zabaldu duen bideo honetan ikus daitekeenez.