Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errausketaren kontrako manifestaldia Donostian larunbatean
2013-06-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ekainaren 15eko manifestaziorako deia
“Birziklatzeari bai! Errausketarik ez! Ez hemen, ez inon” aldarrikatzeko manifestaziorako deialdia egin dute Errausketaren Kontrako Plataformen Gipuzkoako Koordinadorak, Eguzkik, Ekologistak Martxanek eta Greenpeacek. Deialdiarekin bat egin du Gipuzkoa Zero Zabor koordinadorak ere. Atxikimendua azaldu dute CCOO, ESK, STEE-EILAS, Ezker Anitza, Ezker Batua, Erabaki, Gorripideak eta Sortuk. Gipuzkoako herrietako kaleetan azaldutako afitxetan irakur daitekeenez (“Incineradora de Zubieta: carpetazo definitivo“), ekitaldiaren antolatzaileek Zubietako errauskailuaren proposamena betirako erretiratzea esijitzen dute. Manifestazioa ekainaren 15ean burutuko da Donostiako bulebarrean, arratsaldeko 17:30etan.
Informazio gehiago:
Gipuzkoa Zero Zabor “Gipuzkoako erraustegia behin betiko bertan behera uztea eskatzeko manifestazioa larunbatean Donostian”
Hernanin Zero Zabor “Larunbatean manifa Donostian: Errausketarik ez! Ez hemen, ez inon!”
Naiz “Gipuzkoa ‘Zero Zabor lurraldea’ izan dadin, manifestazioa deitu dute larunbatean Donostian“
Sarrikotako udala eta herritarrak Usurbilen Atez Atekoa ezagutzen
2013-06-13 // Atez atekoa, Auzolaneko konpostaketa, Udalak // Iruzkinik ez
Iparraldean Bil ta Garbi mankomunitateak hondakinak kudeatzeko dauzkan asmoen kontra matxinatutako herria da Sarrikota (Zuberoa). Bertan dagoenekoz hasiak dira lurrak mugitzen hondakinen tratamendurako Mendixka planta antolatzeko, Sarrikotako udalak auzitegietan aurkeztutako helegiteak bertan behera geratu ostean. Berrikitan Sarrikotako udal ordezkariak, alkatea buru, eta zenbait herritar Usurbilen izan dira Atez Atekoak bertan nola funtzionatzen duen ezagutzen, arreta berezia jarriz Sarrikotako hondakinen gaikako bilketa asetzeko aski izango litzatekeen auzokonpost sistemari.
Informazio gehiago:
Sarrikotako Terre Verte webgunea eta bertan Hernani eta Usurbilgo informazio eta bideoak
Gipuzkoa Zero Zabor “Zuberotarrek atez ateko bilketa sistema eta auzokonpostatze esperientziak ezagutu dituzte”
Noaua! “Zuberotarrak Usurbilen, hondakinak kudeatzeko alternatiba bila“
Lasarte-Oriako EAJ eta PSE Zubietako errauskailuaren alde?
2013-06-13 // Errausketa, Udalak, Zubieta // Iruzkinik ez
Sortu berria den Lasarte-Oria Zero Zabor taldeak salatu du, larunbaterako (ekainak 15) Donostian errausketaren kontra antolatuta dagoen manifestazioarekin bat egiteko agirian, Zubietako errauskailua ondoan daukan herri horretako udalean EAJk, PSEk eta PPk errausketa babestu dutela. Euskaraz dio testuak: “Lasarte-Oriak errauskailua eraikitzearen mehatxupean jarraitzen du. Udal honetan honez gero EAJ, PSE eta PP alderdiek publikoki hau eraikitzea nahi dutela esan duten arren, uste dugu Lasarte-Oriako herritarren gehiengoak ez duela nahi halakorik”. Gaztelaniazko bertsioak dio: “Lasarte-Oria sigue bajo la amenaza de construcción de una incineradora. Aunque PNV, PSE y PP en este ayuntamiento ya han dicho públicamente que sí quieren que se construya, creemos que la inmensa mayoría de habitantes de Lasarte-Oria no lo desea”.
Hiru alderdi horien adostasuna mamitu ote da Lasarte-Oriako udalbatzan gehiengoz, erabaki horrek hedabideetan oihartzun handiagorik eduki gabe? Hala izan bada, erabaki horrek hautsiko luke Ana Urtxuegia sozialista agintean zegoenetik erakunde horretan Zubietako errauskailuaren kontra agertutako jarrera.
[Eguneraketa, 17:15etan]Txintxarrik bere edizio elektronikoan ekainaren 11ko plenoaren berri ematen duen albistean eskaintzen ditu albistearen xehetasun batzuk:
“Lasarte-Oria Zero Zaborrek aurkeztutako mozioa ez da eztabaidatu honen aurrean EAJ taldeak aurkeztutako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integralari buruzkoa izan delako eztabaidagai. Hala ere, herriko taldeak proposatutakoa irakurri da udalbatzarrean.
Lasarte-Oriako Udalari Konpromezu etikoa hartzeko, eta konpromezu hau bete dadin honako neurriak hartzeko eskatu dio: ‘Murrizketa: Ahal bezain hondakin kopuru txikiena sortzeko ekintzak aztertu eta martxan jarri. Birziklaketa: Ahal den azkarren, sortutako hondakinak gaika biltzeko sistemen artean emaitza onenak ematen dituztenak ezarriko ditu, helburu bezala ahal bezain birziklatze tasa handienak ezarriz (gutxienez % 70) , zeinak objektiboki erraz ondorioztatu daitezkeen gure inguruko herrietara begiratuz, irizpide teknikoak bakarrik kontuan hartuz. Parte Hartzea: Herritarren parte hartzea bultzatuko da’.
Bozkatutako eta aurrera ateratako ordea EAJk aurkeztutako izan da”.
Donostiako auzitegiak onartu du Partzuergoak bankuen kontra aurkeztutako demanda aztertzea
2013-06-13 // Bankuak, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Donostiako Auzitegiko 4. epaitegiak aztertuko du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak La Caixa, Banesto eta Price Waterhousen kontra ezarritako demanda, zeinetan eskatzen baita banku horiekiko kontratuak baliogabetzea legearen kontrakoak direlako. Naizek aurreratu du “Un juzgado de Donostia admite a trámite la demanda de GHK sobre la financiación de Zubieta” albistean.
ADECH elkarteak Baionako TMBaz galdetu die 2014ko udal hautagaiei
2013-06-12 // Iparraldea, TMB // Iruzkinik ez
Canopiako obrak Baionako iparraldean (Arg.: Bil ta Garbi)
Hegoaldean oihartzun handirik ez lortu arren, Baionako iparraldeko auzotarrez osatutako ADECH elkarteak borrokan dirau Bil ta Garbi mankomunitatearekin Urbaser multinazional espainiarrak eraikitzen duen Canopia TMBaren kontra. Iparraldean sortutako 80.000 tona zaborri tratamendu mekaniko biologikoa emateko asmoa dute bertan. ADECHek berrikitan guna igorri die 2014ko udal hauteskundeetan aurkeztuko diren politikariei, hondakinen gaian hitz ederrak utzi eta zehazki daukaten jarreran argitu dezaten. Elkartearen webgunean ipinitako “Courrier de l’ADECH aux candidats des municipales de Bayonne” gutunean irakur daiteke eskaria. Oraingoz Bayonne Par Coeur zerrendako Yves Ugaldesek eman die erantzuna.
Atez Atekoa alboratu edo zalantzan duten udalez iritzia eman du GZZk
2013-06-12 // Atez Atekoaren alde, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zabor koordinakundeak plazaratu du “Zero Zabor mugimenduaren jarrera bermerik gabeko proposamenen aurrean” agiria, non bere hausnarketa egiten duen sortutako giro gatazkatsuaren erreakzioz Atez Atekoa ezartzeko erabakian atzera egin duten udalen jarrera eta gaikako bilketa borondatezkoarekin birziklatze portzentai handietara iristeko promesa egin dutenena.
(gehiago…)
‘Bergara Gabia’k udalari: “Dena geldiaraziko duzue, bai ala ez?”
2013-06-12 // Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Goienara igorritako oharrean Atez Atekoaren kontrako Bergara Garbia plataformak udalari gogorarazi dizkio beren taldea hondakinen mahaira itzultzeko jarritako baldintzak: “Atez ateko hondakin bilketarekin zerikusia duen dena geldiaraztea eta hori idatziz bermatzea”. Goienak informatu duenez, “Bergara Garbiak dio, idatzi horrekin, Udalak ez diola erantzun euren eskakizunari, eta erantzun ‘argi'” baten zain jarraitzen dutela: ‘Dena geldiaraziko duzue, bai edo ez?'”.
Informazioa osatzeko:
Goiena “Udalak Bergara Garbiak egindako galderari erantzun ez diola-eta, ‘argi’ hitz egiteko eskatu dio plataformak: “Dena geratuko duzue, bai edo ez?’“
Arrasaten Atez Atekoari aukera ematea eskatzeko elkarretaratzea egin dute
2013-06-12 // Atez Atekoaren alde, Etika, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Arrasate Zero Zabor taldeak deituta, Monterron parkean agerpen publiko jendetsua burutu da asteartean, ekainak 11. Udala hondakinen gaiari zein irtenbide eman gogoetatzen ari den bitartean, herritarrok aldarrikatu dute hondakinen %80 gaika bereizirik biltzea ahalbideratzen duen sistema ezarri dadila herrian.
Harmailetan jarrita Zero Zabor asmoarekin bat egin duten herritarren aurrean zera argudiatu dute antolatzaileek: “Errauskailua martxan jarri edo %80 gaika bildu, beste aukerarik ez dugu ikusten. Arrasaten izan genuen errauskailu bat martxan 1982tik 1997ra arte, aldundiak ixteko agindua eman zuen arte dioxina, furano eta gas kopuru ikaragarri handiak isurtzen zituelako. Orain teknologia hobea dela diote batzuek. Eta horrela da, baina gauza bera esaten zuten Chernobilen eta Fukushiman energia nuklearrari buruz. Errealitateak erakutsi digu ikasi dugu teknologia berriek ere huts egiten dutela. Hemen gaudenok ez dugu errauskailuaren arriskuak dastatzerik nahi, are gehiago jakinda gure ohiturak pixka bat aldatuz ez dugula horrelako gailu baten beharrik. Eta Arrasaten ez badugu nahi, nola eska dezakegu beste toki batean jartzea? Bestalde, minbiziak, arnas aparatuko gaixotasunek eta bestelakoek zure etxeko norbait jotzen dutenean, nola azalduko duzu zuren erosotasuna beste guztiaren aurretik jarri duzula? Nola begiratuko diezu bilobei begietara?”.
Irakurri duten agiria ausardia eta eskuzabaltasun dei batez amaitzen da: “Hemen gauden guztiok eta beste askok ahalegin txiki hori egin nahi dugu eta hondakinak gaika bildu. Ausartak gara! Eskuzabalak izan nahi dugu! Naturaren eredu zirkularra errespetatuz, gizarte hobea sortuko dugu. Bildu dezagun gaika, eman diezaiogun aukera bat atez atekoari!”.
Albistea hedabideetan:
Jaiki “Agerraldi jendetsua Arrasaten, atez atekoari aukera bat ematearen alde” (Arrasate Zero Zabor taldearen agiria barne).
Goiena “Gaikako bilketaren alde eta errauskailuaren aurka, herritar talde handia batu du Monterronen Zero Zabor taldeak”
Naiz “Erraustegiaren aurkako agerraldi masiboa egin dute Arrasaten“
Arrasateko Zero Zabor taldearen ekintzak eta elkarretaratze deia
2013-06-11 // Atez Atekoaren alde, Ekitaldia, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Arrasate Zero Zaborren murala Biteri plazan (Argazkia: Jaiki)
Ekainaren 11rako, 18:30, agerraldi publikoa antolatu du Arrasateko Zero Zabor taldeak, hondakinen %80 gaika bildu eta birziklatzea bermatuko duen kudeaketa aldarrikatzeko. Aurreko egunetan Biteri plazan horma-irudi handia margotu dute eta Atez Ateko bilketa egiteko erabiltzen diren posteetako bat ezarri aurrean, ondoan duela azken urteotan ohikoak diren edukiontzietako bat, antolatzaileek honela esplikatu dutena: “Zero Zabor taldekook zintzilikarioa bat jarri dugu Biteri plazan, gaur egun erabiltzen dugun kontenedore berde bat ondoan jarriz, biak konparatzeko”. Monterron parkean egingo den elkarretaratzerako deian dio Arrasate Zero Zaborrek: “Pentsatzen baduzu errauskailu bat ez dugula behar Arrasaten (hemen izatea ez baduzu nahi, uste dut beste toki batean egotea ere ez duzula nahiko) eta gaika %80 baino gehiago birziklatu daitekeela etorri zaitez. Eta ez zaitez etorri bakarrik, eman honen berri zure lagunei eta ekarri zurekin honekin ados dauden guztiak. Euri tanta batek ez du bustitzen, baina tanta askok uholdeak sortzen dituzte. Egin dezagun uholde bat murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz”.
Informazioa osatzeko:
Jaiki “Murala Biteri plazan errauskailua baztertzeko eta alternatiba eskaintzeko“
“Nun amaitzen dabe gure zamarrak” bideoa aurkeztu du Ondarroa Zero Zamarrek
2013-06-11 // Bideoak // Iruzkinik ez
Ondarroan sortutako zaborrak, ehunekoetan.
Urtarriletik lanean ari den Ondarroa Zero Zamar taldeak “Nun amaitzen dabe gure zamarrak?” bideoa zabaldu du sarean. Ondarrutar batek kontainerrean jaurti duen zabor boltsaren ibilibidea deskribitu dute. Horrela osatu dute azken hilabeteotan egindako tertulia eta hitzaldi zikloa. Lerroon ondoko irudia da apirilean aurkeztutako afixa, “Zemat berziklatzen dou Ondarrun?“. Kanpainan aldarrikatu dute: “Ez bidali beste herri batera Ondarroan nahi ez dituzun zamarrak”.
Ikusi bideoa hemen.