Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Casado da Rocharen elkarrizketa ‘Hernaniko Kronika’n
2013-06-11 // Atez Atekoaren alde, Etika, Iritziak / Adierazpenak // Iruzkinik ez
Gaur, ekainak 11, Hernaniko Biteri kultur etxean 19:00etan “¿Es el atez-ate un medio más ético de gestión de residuos? ¿Por qué?” izenburupean hitzaldia eskain behar duen Antonio Casado da Rocha filosofia irakasle eta idazlea elkarrizketatu dute Hernaniko Kronika egunkarian. Galde-erantzunak leitu daitezke “Hondakinekin hemen egiten dugunak mundu osoan pizten du interesa” elkarrizketan.
Espainiako fiskaltzan salatu dute Nafarroako Gobernua errausketagatik
2013-06-10 // Errausketa, Nafarroa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Sakanako guraso talde batek Espainiako fiskaltza nagusian salaketa aurkeztu dute UPNk kudeatzen duen Nafarroako Gobernuaren kontra, Olatzagutian hondakinak kiskaltzeko planak eta baimenak legeari zenbait iruzur eginez erabaki izanagatik. Albistea orain arte zabaldu dute Berriak (Erraustea dela eta, UPNren gobernua salatu egin dute) eta Garak (Llevan al fiscal general del Estado la autorización del Gobierno navarro a Portland)
Amasa-Villabonan Atez Atekoaren aldeko elkarretaratzea egin dute
2013-06-10 // Atez Atekoaren alde, Ekitaldia // Iruzkinik ez
Amasa-Villabonako agerraldia. (Argazkia: GZZ).
Amasa-Villabonako Zero Zabor taldeak deituta, herriko udalari Atez Ateko bilketa ezarriko duelako babesa agertzeko elkarretaratzea burutu dute ostiralean. Plazan errausketaren kontrako antzerki eta dantzak erakutsi ondoren, antzokian irakurri dute “Eman aukera Atez Atekoari” kanpainari bukaera ematen dion agiria. Ekainaren 17an ezarriko da sistema berria Villabonarekin batera Tolosaldean dauden Alegia, Irura, Anoeta eta Zizurkilen eta, Amasa-Villabona horiek baino handixeagoa izaki, hemen udako oporren aurretik abiatu nahi dute.
Informazioa osatzeko:
Gipuzkoa Zero Zabor “Amasa Villabonako herritarrek birziklapenari aukera bat emateko eskatu eta udalaren jarrera ausarta babestu zuten ostiralean egindako agerraldian”
Errausketaren kontrako manifestaldia Donostian ekainaren 15ean
2013-06-10 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak, Zubieta // Iruzkinik ez
Ekainaren 15eko manifestaziorako deia
“Birziklatzeari bai! Errausketarik ez! Ez hemen, ez inon” aldarrikatzeko manifestaziorako deialdia egin dute Errausketaren Kontrako Plataformen Gipuzkoako Koordinadorak, Eguzkik, Ekologistak Martxanek eta Greenpeacek. Gipuzkoako herrietako kaleetan azaldutako afitxetan irakur daitekeenez (“Incineradora de Zubieta: carpetazo definitivo“), ekitaldiaren antolatzaileek Zubietako errauskailuaren proposamena betirako erretiratzea esijitzen dute. Manifestazioa ekainaren 15ean burutuko da Donostiako bulebarrean, arratsaldeko 17:30etan.
Donostian bukatu da Orendainen maiatzaren 4an hasitako ‘Mundumob’
2013-06-09 // Ekitaldia, P // Iruzkinik ez
Mundumob, azken ekitaldia Donostian (Argazkia: Hitza)
Maiatzaren 4an Orendaindik abiatutako ‘Mundumob’ ekitaldia Donostiako bulebarrean bukatu da ekainaren 8an. Aurreko asteetan 30 herritan egin bezala, eguraldi zitalari aurre eginez ehunka herritarrek burutu dute Gipuzkoa Zero Zaborrek proposatutako koreografia, “Eman hartu duzun mundua” leloa indartzeko. Azken ekitaldiko hizlarien artean mintzatu da Joan Marc Simon Europe Zero Waste koordinakundearen izenean.
Albiste gehiago:
Hitza “Zabor gutxien sortzen duen herritik zabor gehien sortzen duen tokiraino bidea egin du Mundumob ekimenak”
Berria “Mundumob ekitaldiaren azken dantza”
Gara “Mundumob bajo la lluvia en Donostia para pedir ‘basura cero’ por un mundo mejor“
Gipuzkoa Zero Zabor “Mundumoben azken ekitaldia Donostian. Zailtasunen guztien gainetik etorkizun hobeago baten aldeko konpromezua”
Ikusi bideoak, hemen GZZena eta hemen Irutxuloko Hitzarena
Azken egunotako zenbait iritzi
2013-06-09 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Iritziak / Adierazpenak // Iruzkinik ez
Arantxa Zabala Artola Hitzan “Atez atekoaren munstroa Villabona-Zizurkilgo kaleetan barrena”
Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) Eusko Legebiltzarrean Atez Ateko bilketaren defentsan (bideoa)
Amets Arzalluz ARGIAn “Zaborra”
Lourdes Idoiaga (EAJ) Noticias de Gipuzkoan “¿Por qué en Oñati?”
Martin Mantxo (Ekologistak Martxan) Noticias de Gipuzkoan “Oportunidad para el ‘puerta a puerta’“
‘Mundumob’ amaiera festa Donostian
2013-06-07 // Ekitaldia // Iruzkinik ez
Ekainaren 8an, arratsaldeko 18:00etan Donostiako Bulebarrean buruko den ekitaldiarekin amaituko da Gipuzkoa Zero Zaborrek maiatzaren 4an Orendainen abiatutako ‘Mundumob’.
Informazio gehiago:
Blog honetan bertan “Larunbatean Donostian ‘Mundumob’ ekimenaren azken festa”
Gipuzkoa Zero Zabor “MUNDUmob amaiera ekitaldia. Ekainak 8 larunbata, 18:00etan. Guztiok etorkizun hobe baten alde.”
Mundumob, azken ekitaldi nagusia
Azkoitian hondakinen lantaldea, ados jartzeko prest?
2013-06-07 // Udalak // Iruzkinik ez
Hitzak zabaldu duenez, “Azkoitiko hondakinen lantaldea ados jartzeko atarian da. Dagoeneko jaso du informazio zehatza, eta taldean parte hartu duten herritarrek, eragileek eta ordezkari politikoek gaiaren inguruko hamaika kontuz hausnartzeko aukera izan dute azken hilabeteetan. Besteak beste, Gipuzkoako Hondakinen Plana, hainbat bilketa eredu, eta datu ekonomikoak aztertu dituzte zenbait adituen eskutik”. Kronikak aurrerago dioenez, ” bileran parte hartu zutenek erabaki zuten lantaldearen azken bileran honako gaien inguruko ondorioak aterako dituztela: Azkoitirako gutxieneko birziklatze tasa, horretarako epea, eta zehaztutako helburuetara iristeko euren ustez eraginkorrena izango den sistema.”.
Arrasate Zero Zaborrek agerraldi jendetsua egin nahi du ekainaren 11n
2013-06-07 // Atez Atekoaren alde, Ekitaldia // Iruzkinik ez
Arrasate Zero Zaborrek ekainaren 11n, martitzena, 18:30ean Monterronen egingo duten agerraldira deitu ditu herritarrak. Goienak “Ekainaren 11rako agerraldi jendetsua deitu du Arrasateko Zero Zaborrek” albistean zabaldu duenez, Arrasate Zero Zaborreko kideek ekimenarekin bi gai aldarrikatu gura dituzte: “Bat, ez dugu nahi errauskailurik ez Arrasaten eta ez beste inon. Eta bi, sortzen ditugun hondakinak gaika bildu behar ditugu”. Prentsaurrekoan gaika biltzeari buruz ere egin dute berba: “Guretzat garrantzitsua ez da sistema, guk %80tik gora birziklatu nahi dugu, baina orain arte Gipuzkoan atez atekoarekin bakarrik lortu dira zifra horiek eta gainera hilabete batean”.
Aurreko albiste batean azaldu bezala, Arrasateko udala hondakinen kudeaketaz hausnarketa prozesuan.
Ekainaren 27tik Sakanako herri gehienak Zero Zabor estrategian
2013-06-07 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Sakanan sistema berriaren hasiera
Ekainaren 27an aldatuko dira Sakanako herri gehienak hondakinen kudeaketarako sistema berrira, hala jakinarazi dute prentsaurrean mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek eta kudeatzaile Adolfo Araizek. Egun horretan bilakatuko da Sakana Zero Zabor estrategian abiatu den lehen mankomunitatea. Oraingoz sistema berritik at geratu dira Altsasu eta Irurtzun. Sakanako gainerako herrietan hondakinen gaikako bilketa orokortua izango da. Garrantzia handia eman diote sakandarrek familen bakarkako eta taldeko konpostatzeari: lau mila biztanleen hondakin organikoak autokudeaketaz bihurtuko dira ongarri, mankomunitateko teknikarien babes eta laguntzarekin.
Sakanako jendeek eta erakundeek hondakinen kudeaketan eman duten urrats handi horri ongi etorria bere moduan eman dio Nafarroako Gobernua daukan UPNk: herrialdean atez atekoa debekatzeko proposamena aurkeztu du Nafar Legebiltzarrean.
Sistema berriarekin orain arte Sakanan bederatzi lanpostu berri sortu direla jakinarazi dute mankomunitateko agintariek. Hondakinen bilketarako tresneria asko eskualdean bertako lantegiek sortu eta antolatu dute, tartean auzolanean konposta egiteko etxola berriak, Euskal Herriko beste zenbait udal laster erabiltzen hasiko direnak.
Berria “Ekainaren 27an hasiko dira Sakanan hondakinak gaika biltzen”
Naiz “Sakana aplicará desde el 27 de junio el sistema de recogida selectiva de residuos”
Sakana Mankomunitatea “Ekainaren 27tik aurrera… gauza bakoitza bere tokian!”, “A partir del 27 de junio… ¡cada cosa en su sitio!”
Sakanako konpost etxola berri bat