Extremadurako Gobernuak ere Atez Ateko bilketa sustatuko du
Extremadurako Gobernua (Junta deitua) hondakin plan berria abian jartzeko bidean dagoenekoz froga gisa ari da erabiltzen Atez Ateko bilketa zenbait herritan, ondoren gaikako bilketa orokortua erkidego osora zabaltzeko. Europak hondakin organikoa bereizirik biltzeko erabakitako derrigortasuna garaiz betetzen hasi nahi dutela diote agintariek. Lekuko prentsak zabaldu duenez, extremeñoek laster bi ontzi ezberdinetan entregatuko dizkiete biltzaileei etxeetako hondakinak, batean organikoa den...
Read MoreValentziako Generalitatea Atez Atekoa sustatzen hasi da
Valentziako Erkidegoko gobernuan Ingurumen sailburuak jakinarazi du laster hondakinen Atez Ateko bilketa ezarriko dutela Orba eta Seix udalerrietan eta horien asmoa bete-betean sustatuko duela Generalitateak, lehendakari Ximo Puig sozialista duenak. Berrikitan iragarri zuen hondakinak porlan-fabriketan erretzea mozten joango direla, erabat eragotzi arte. Orain Julià Alvaro sailburuak, Seixeko udal agintariekin egindako bilera kontatuz, bere blogean idatzitako “La recogida de basura...
Read MoreEl Boaloko udalak (PSOE) ezarri du lehenbiziko Atez Atekoa Madrilgo erkidegoan
[Pello Zubiria Kamino] El Boalo herria (7.200 biztanle) ekainaren 9an hasi da hondakinen Atez Ateko bilketa ezartzen, auzo batzuetatik abiatuta. PSOEko alkatea daukan udal hau da Madrilgo erkidego autonomoan Atez Atekoa ezartzen lehena. Albistea zabaldu da justu Madril aldean zalaparta handia dagoenean hiriburuaren hegoaldean, Colmenar Viejon, errauste planta berri bat eraiki nahi dutelako. Ekainaren 17rako dago deituta manifestazio bat proiektuaren kontra. Urteotan polemika piztu duen...
Read MoreFrantziako Briven erraustegi bat itxi nahi dute Atez Atekoa ezarrita
[Pello Zubiria Kamino] 2014ko irailean izan zen Pasaia eta Hernanin Brive-la-Gaillarde (okzitanieraz Briva) hiriko alkateorde Bernard Longpré hondakinen Atez Ateko bilketak nola funtzionatzen duen ezagutzen. Bi urteren buruan, urriaren 24an ekingo dio organikoa atez ate biltzeari Rosiers auzoan. Gipuzkoara egindako bisitan Longpré alkateordeak argi adierazi zuen udal hauteskundeetan aurkeztu zela Brivek inguruan daukan erraustegia gelditu eta hondakinen kudeaketa on bat ezartzeko...
Read MoreRossano Ercolini: “Errausketa iragana da; etorkizuna behar dugu!”
Hernaniko Kronika egunkariari eskainitako elkarrizketan Rossano Ercolini Europako Zero Waste mugimenduko lehendakariak gaitzetsi du Gipuzkoan agintariek berriro erraustegia eraikitzen hasteko asmoa: “Errausketa zaharkitutako teknologia da, etorkizuneko baliabideak alferrik galtzen dituena. Era berean, kutsadura iturri haundia da, eta ondorioz, gure osasuna eta ingurugiroa babesteko beharra daukagu”. Kronikaren webgunean osorik leitu daitekeen elkarrizketaren beste pasarte...
Read MoreRossano Ercolini maiatzaren 7 eta 8an Hernanin eta Zubietan izango da
[Pello Zubiria Kamino] Hernanin hondakinen Atez Ateko bilketa ezarri zeneko seigarren urteurrena dela eta, maiatzaren 7an, larunbata, herri horretan hitzaldia emango du Rossano Ercolinik, 2013an Goldman Price saria jaso eta Zero Waste Europeko lehendakaria denak. Errausketaren kalteez eta Zero Zabor ereduaren ahalez mintzatuko da. Biharamunean aurreikusita dago Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren gunera hurbiltzea. Lehen mailako eskola batean maisua den Ercolini...
Read MoreHondakinen Gipuzkoako gerran hurrengo gudua: Pasaia
[Pello Zubiria Kamino] PSEk (alkatetza) eta EAJk osatutako udal gobernu berriak espero bezala baldin badoaz gauzak, Pasaian urte bete eskas iraun izango du hondakinen Atez Ateko bilketak: urrian barrena berriro edukiontzi handiak zabalduko dituzte herrian eta birziklatzea borondatezkoa izango da, zeina esatea baita kutsatu ala ez erabakitzea familia bakoitzaren nahiaren baitan geratuko dela. Oarso Bidasoako Hitzak zabaldu duenez, urriaren 27 eta 28an egingo dute aldaketa Trintxerpen eta...
Read MorePasaiako udalak azaroan kanporatuko ditu Atez Ateko bilketako langileak
Oarso-Bidasoako Hitzak zabaldu duenez, Pasaiako udalak azaroan etengo dizkie kontratuak hondakinen Atez Ateko bilketan ari diren 13 langileei. Pasaiako udal agintari berriek jakinarazia zuten hondakinen gaikako bilketa derrigorrezkoa ahal bezain laster kenduko dutela eta San Marko mankomunitatetik, berriz, Atez Atekoa kendu eta borondatezko sistemara -kaleko edukiontzi handi libreak erabiliz- itzuli nahi zuten udalerriei erraztasunak emango zizkiela esan zen. Orain Pasaiako alkateak langileei...
Read MoreSakanak ongi birziklatzetik ekonomia zirkularrerako jauzia egin nahi du
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Sakanako mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek esan du joan den astean Altsasun burututako jardunaldien barruan: “Kalitatez birziklatzen dugu, orain ekonomia zirkularra sortu behar dugu”. Eskualdea bilakatu ondoren hondakinen kudeaketa hobetzearen ereduetako bat, aurrerako urrats berriak aztertu dituzte bertan bildutako adituek eta Nafarroako Gobernutik Ingurumen kontseilari Isabel Elizalde Landak elkarlanean aritzeko borondatea adierazi...
Read MoreSakanako Olaztin hondakinen larrialdigunea erre dute
Sakanako Mankomunitateak Twitterrez jakinarazi duenez, ezezagunek erasotu eta erre egin dute Olaztin hondakinen gaikako bilketan larrialdietarako erabiltzen den etxola. Nafarroako eskualde horretako herri gehienetan bezala (bailararen biztanleen erdia) Atez Ateko sisteman biltzen dira etxeetako hondakinak. Olaztin dauka bere fabrika Cementos Portland Valderribasek, Nafarroako hondakinak kiskaltzeko asmoa eta baimenak dituenak. Erasoa gertatu da Olaztiko udalean EHBilduko Gurutze Rodriguez...
Read More

Iruzkin berriak