Ordizian gaur Atez Atekoaren hasiera eta kontra EAJk eta PSEk manifestazioa
Gaur hondakinek bi albiste emango dituzte Ordizian. Alde batetik herrian Atez Ateko bilketa abian jarriko da eta bestetik 20:15etatik aurrera horren kontrako manifestazioa burutuko dute EAJk eta PSEk. Ordiziako udaletik jakinarazi dutenez, gaur herritarrei organikoa bilduko zaie, hauek zulorik gabeko ontzi marroian atera beharko dutelarik etxe atarian dauden zintzilikarioetan jarriz. Organikoaz gain pixohialak eta konpresak atera ahalko dituztera egun guztietan bezala. Ordutegiei dagokienez,...
Read MoreLazkaon aurkeztu dituzte Atez Atekoaren herriko zehaztasunak
Lazkaon batzar zabalean aurkeztu ditu udalak orain arte herritarrekin egindako bilkuren ostean Atez Atekoak herrian edukiko dituen ezaugarri zehatzak. Hitzak honela laburbildu ditu: “Astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan organikoa jasoko du Sasietak; astearteetan errefusa, asteazkenetan eta igandeetan ontzi arinak, eta ostiraletan papera eta kartoia. Pixoihalak, konpresak eta osasungintzako materiala egunero atera ahalko da, eguneko ontziaren gainean aparteko poltsa batean sartuta,...
Read MoreLegazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia sei hilabetez elkarren ondoan irailetik
Legazpiko udalak, aurretik iragarri bezala, sei hilabetez hondakinak bilduko ditu bi sistema elkarren ond0an probatuz, Atez Atekoa eta borondatezko 5. edukiontzia. Uztailaren 24a baino lehen familia bakoitzak adieraziko dio udalari zein sistematan nahi duen bere organikoa biltzea, edo kalean ezarritako zintzilikarioan bere kubo propio pertsonalizatuan utzirik edo edukiontzi marroi kolektiboan. Errefusa astean behin bilduko da, aurretik kaleko edukiontzi berdeak kendurik. Sei hilabeteren buruan...
Read MoreLazkaon gaur burutuko da Atez Atekoa zehazteko parte hartze prozesua
Laster hondakinak Atez Ate biltzeko asmotan den Goierriko Lazkaon (5.435 biztanle) gaur da burutzekoa sistema berriaren zehaztapenak herritarren artean adosteko parte hartze prozesua. Sasieta mankomunitateak adierazi eta Hitzak zabaldu duenez “Atez atekoa finkatzeko bileretan 600 lazkaotarrek parte hartu dute“. Uda honetan Lazkaok Atez Atekoa ezarririk, Gipuzkoan 94.180 herritar ariko dira beren hondakinak sistema horrekin kudeatzen, Gipuzkoar guztien %13,27. Horiei Sakanako 8.700ak...
Read MoreGaurtik Nafarroako Sakana Atez Ate
Gaur abiatzen da hondakinen Atez Ateko bilketa Nafarroako Sakana eskualdean. Dagoeneko ibar hori bilakatu da hondakinen kudeaketa onaren erreferente ingurukoentzako, oraindik zalantzatan dauden Altsasu eta Irurtzun ez beste herri guztiak Zero Zabor ereduan abiatuak baitira. Eskualdean bertan, Olatzagutian, Nafarroako gobernuak herrialdeko zabor guztiak porlan fabrikan erretzeko asmoek izango zuten eragina aldaketa honetan, baina baita ere lekuko zenbait agintari eta ekintzaileren konpromisoak...
Read MoreAmasa-Villabonan Atez Atekoa abian eta edukiontziak sutan
Igandean, uztailak 7, Amasa-Villabonako udalak abian jarri du hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa. Lerrook idazteko unea arte prentsan ez da azaldu lehen egun horretako gorabeheren albisterik. Aldiz, plazaratu da bezperan ezezagunek su eman dietela zaborrentzako edukiontzi zaharrei herriko bi lekutan, bata Galder Azkue alkatearen atari aurrean. Sortu alderdiak sabotajearen erantzukizuna Eusko Alderdi Jeltzaleari egotzi dio. EAJk ohar batean gaitzetsi egin du edukiontziaren erreketa eta...
Read MoreOrdizian Atez Atekoa uztailaren 12an
Ordiziako udalak jakinarazi du Atez Atekoa herrian uztailaren 12an abiaraziko dutela. Albistea eman dute Hitzak (“Uztailaren 12an hasiko dira Ordizian hondakinak atez ate biltzen“) eta Sasiera mankomunitateak berak (“Hondakinak Atez Ate bilduko ditu Ordiziak ere uztailaren 12tik aurrera“). Albiste gehiago: Hitza “Atez atekoaz hausnarketa egin dezan eskatu diote udalari galdeketaren antolatzaileek” Diario Vasco “La plataforma contra el PaP de Ordizia se...
Read MoreSeguran ontziak banatzen ari dira Atez Ateko bilketari uztailaren 4ean ekiteko
Atzo, osteguna, hasita bihar larunbata arte ari dira Seguran ontziak eta gainerako materialak banatzen, uztailaren 4ean Atez Ateko bilketari ekin ahal izateko. Albistea eman du Hitzak “Seguran hasi dira atez ateko bilketarako kuboak banatzen” kronikarekin eta...
Read MoreAstelehenetik Atez Atekoa Oñatin
Oñatin astelehenean, uztailak 1, abiatuko da hondakinen Atez Ateko Bilketa. Goienak “Uztailaren 1ean hasiko da Oñatin atez ateko hondakinen bilketa” albisteaz gain bideoz bildu ditu herriko alkate Mikel Biainen balorazioa eta EAJko Lourdes Idoiagaren iritzi...
Read MoreOñati Atez Ate uztailaren 1etik
Albistea Berriak (“Oñatin uztailaren 1ean hasiko dira atez ateko bilketa sistemarekin“) eta Goienak zabaldu dute: “Uztailaren 1ean hasiko da Oñatin atez ateko hondakinen bilketa“. Hedabide honek berak jakinarazia zuen aurretik dena prest zegoela: “Atez atekoa martxan jartzeko guztia prest utziko dute aste honetan bertan“. Bi egun lehenago, ekainaren 28an, herriko Zero Zabor taldeak antolaturik, Antonio Casado da Rochak “Es el atez ate un sistema más...
Read More

Iruzkin berriak