Seguran uztailaren 4an hasiko dira hondakinak Atez Ate biltzen
Goierriko Seguran (1.477 biztanle) uztailaren 4an hasiko dira hondakinak Atez Ate biltzen, herriko alkate Eluska Gerrikok, zinegotzi Ibai Telleria eta Sasietako mankomunitateko lehendakari Azeari Andonegik prentsaurrean azaldu dutenez. Aste honetan sistema bera abian jarri duten Alegia, Zizurkil, Anoeta eta Iruraren ondoren, Gipuzkoan Atez Atekoan funtzionatzen duen 14. herria izango da Segura. Uztailaren 4an Gipuzkoak denetara dauzkan 709.607 biztanletatik 66.5703 izango dira hondakinak Atez...
Read MoreKarasatorrek defenditu du Atez Atekoak enplegua sortzen duela Sakanan
Sakanako mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek Gara egunkarian plazaratutako “PP: mentiras y escaqueo” iritzi artikuluan defenditu du Nafarroako eskualde honetan ekainaren 27an abiaraziko den hondakin bilketa sistema berriarekin enpleguak sortu direla bailaran eta lekuko enpresa askori lana eman zaiola. Bestalde, Atez Ateko bilketaren aurrean bosgarren edukiontzia defenditzen dutenei erantzun die aukera hori auzokonpost guneekin bermatzen diela herritarrei...
Read MoreLazkao Atez Atekoa ezartzeko bidetik
Ekainaren 25etik hasita uztailaren 10a arte luzatuko dira Lazkaon (5.435 biztanle) Atez Atekoa herritarren artean zehazteko bilerak. 25ean lehen batzar orokorra egin ostean, auzo eta sektorekako (merkatariak, zaharrak…) sei gehiago daude programatuta, azken batzar orokorra uztailaren 10ean egiteko. Prentsaurrean aurkeztu du prozesua herriko alkate Azeari Andonegik (Sasieta mankomunitateko presidentea ere bera da), ondoan zeuzkala Enrike Enparantza eta Andoitz Garmendia zinegotziak. Lazkao...
Read MoreAtez Ate hasi dira Alegian, Anoetan, Iruran eta Zizurkilen
Tolosaldeko Alegia, Anoeta, Irura eta Zizurkilen ekainaren 17an aldatu dute hondakinen bilketa sistema, Atez Atekoari ekinda. EAJk bultzatutako Tolosaldea Txukunek kontrako herri galdeketak antolatu eta PSEk herritarrei hondakinak gaika biltzeko materialak ez jasotzeko deia egin arren, udalek erabaki dute beren eskumenean dagoen aldaketarekin aurrera jarraitzea. Orain kontrakoek beren erasoa hilabete honetan sistema berria ezarri behar duen Amasa-Villabonan zentratu dute. Berriak...
Read MoreSarrikotako udala eta herritarrak Usurbilen Atez Atekoa ezagutzen
Iparraldean Bil ta Garbi mankomunitateak hondakinak kudeatzeko dauzkan asmoen kontra matxinatutako herria da Sarrikota (Zuberoa). Bertan dagoenekoz hasiak dira lurrak mugitzen hondakinen tratamendurako Mendixka planta antolatzeko, Sarrikotako udalak auzitegietan aurkeztutako helegiteak bertan behera geratu ostean. Berrikitan Sarrikotako udal ordezkariak, alkatea buru, eta zenbait herritar Usurbilen izan dira Atez Atekoak bertan nola funtzionatzen duen ezagutzen, arreta berezia jarriz...
Read MoreEkainaren 27tik Sakanako herri gehienak Zero Zabor estrategian
Ekainaren 27an aldatuko dira Sakanako herri gehienak hondakinen kudeaketarako sistema berrira, hala jakinarazi dute prentsaurrean mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek eta kudeatzaile Adolfo Araizek. Egun horretan bilakatuko da Sakana Zero Zabor estrategian abiatu den lehen mankomunitatea. Oraingoz sistema berritik at geratu dira Altsasu eta Irurtzun. Sakanako gainerako herrietan hondakinen gaikako bilketa orokortua izango da. Garrantzia handia eman diote sakandarrek familen bakarkako...
Read MoreOrdizian zehaztu dute Atez Atekoa
Hondakinen atez ateko bilketa diseinatzeko prozesua eta oinarria jada adostuta,sistema martxan jartzeko urratsak emango dira jarraian. Hala adierazi dute gaur Ordiziako alkate Igor Egurenek eta Sasieta Mankomunitateko presidente Azeari Andonegik Ordiziako Udalean egindako prentsaurrekoan. Guztira, 1.200 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte-hartze prozesuan: “Benetan harro gaude lortu ditugun emaitzekin. Herritarrak zoriondu nahi ditugu erakutsi duten inplikazioagatik. Foru...
Read MoreLezon Atez Atekoarekin hilabetean %27 birziklatzetik %83ra pasatu dira
Lezoko udalak jakinarazi duenez, herrian hondakinen gaikako bilketarako Atez Ateko sistema jarri dutenetik hiru halakotu egin dute birziklatzen dutenaren tasa, %27tik %83ra pasata. Bestela esanda, nahasturik zaborretan botatzen duten kopura lezotarrek hilabetean jaitsi dute %73tik %17ra. Ainhoa Zabalo alkateak Lezoko herritarrei eta Udal ordezkariei eskerrak eman dizkie: “Orain zorionak ematea tokatzen zaigu eta herritarren inplikazioa eskertzea, inguruko beste herrientzako eredugarri...
Read MoreAlegian aurreratuta, 7an eta 8an kubo banaketak Anoeta, Irura eta Zizurkilen
Tolosaldeko mankomunitateak jakinarazi du ekainaren 7an eta 8an banatuko direla Atez Ateko bilketarako kuboak Anoetan (1.830 biztanle), Iruran (1.640 b.) eta Zizurkilen (2.910 b.). Aurreko asteburuan hasita egunotan ari dira lan bera burutzen Alegian (1.771 b.). Mankomunitateak bere webgunean ipinitako “Alegian gehiena banatuta, kubo banaketak asteburuan jaraituko du Anoeta, Irura eta Zizurkilen” azaldu duenez, Amasa-Villabonan (5.872 biztanle) ekain bukaeran egingo da kubo...
Read MoreGipuzkoako hondakin organikoak konpostatzera Nafarroako Funesera
Diario Vascok “Gipuzkoa exporta basura a 152 kilómetros” (egunkari horrek gaiarekin darabilen lerro editoriala ondo azaltzen duen titulua) ezagutarazi duenez, Gipuzkoan dagoenekoz era berezian sortzen den organikoa konpostatzeko azpiegitura faltan, Nafarroako Funesera eramango dute. [Eguneraketa]Deia egunkariak zabaldu du “Gipuzkoa tendrá que buscar otro lugar para enviar su basura tras el rechazo de Funes” albistean Nafarroako herri horretako udalak oztopoak jarri...
Read More

Iruzkin berriak