Bolivian Atez Atekoa ezartzen hasi dira Kataluniako Generalitateak lagunduta
[Pello Zubiria Kamino] Boliviako Tiquipaya herrian maiatzaren 14an hasi dira hondakinak bereizirik Atez Ate biltzen, bertako agintarien (Boliviako gobernua barne) eta Kataluniako Generalitatearen Agència Catalana de Residus erakundearen elkarlanez bultzata. Sistema berria abian jartzeko ekitaldian, Boliviako Ingurumenaren eta Uraren ministroak adierazi zuen gobernuaren erabakia dela Tiquipaya izatea herrialde osoaren eredu hondakinak murriztu eta hobeto kudeatzeko ahaleginean. Joan den...
Read MoreGuanyem-ek Bartzelonan hondakinak Atez Ate biltzea proposatzen du
Economia Digital webguneak zabaldu du albistea: “Guanyem propone la recogida de basuras puerta por puerta como nuevo modelo para BCN“. Ada Colau aktibista ezaguna buru daukan Guanyemek datozen udal hauteskundeetarako, Bartzelonan, bere inguruan bildu ditu ICV-Esquerra Unida, Podemos, Procés Constituent y Equo alderdiak ere. Albisteak zabaldu duena, Guanyemen hauteskunde programaren Ekologia atalean dator 4. orrialdean: “Es revisarà el model de recollida de residus a la...
Read MoreDonostiako Alde Zaharrean abian da bilketa sistema berria
Abenduaren 8tik Donostiako Alde Zaharrean bizi diren herritarrek eta profesionalek bilketa sistema berria daukate beren hondakinentzako. Urte luzez karrika eta atarietan pilatzen ziren zabor zorroak desagertu dira eta denei udalak eskaintzen die hondakin guztiak gaika entregatzeko aukera. Donostian ez baitago derrigorrezko birziklatzerik, nahiz eta 2016rako gaikako bilketan %60ra iristeko helburua eduki. Bi bilketa ezberdin egiten ditu udalak Alde Zaharrean. Alde batetik bertan bizi diren...
Read MorePasaiak urrian %76 birziklatu du Atez Atekoarekin
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiko udalak San Marko mankomunitatearen iturrietan oinarrituta herritarrei jakinarazi die urrian gaikako bilketan %76ko tasa gainditzea lortu dutela. Urriaren 2an ezarri zen sistema berria San Pedro eta Trintxerpen, aurretik Antxon eta Donibanen jarri ostean. Aurreko sistemarekin, esan dute udal agintariek, hilabeterik onenean ez zuten %35a gainditu (2013ko maiatzean). Udalak herriko familia guztiei etxeetara bidali dizkie datu zehatzagoen informazioak, tartean zer...
Read MoreGipuzkoako Atez Atekoa ezagutzera San Francisco eta Frantziako Estatutik
Zero Zabor i.b.e.ak ezagutarazi duenez, Jack Macy San Francisco hiriko Zero Zabor estrategiaren koordinatzailea Euskal Herrian izango da astelehen eta asteartean, zehazki Gipuzkoan zero zabor norabidean egiten ari diren urratsak ezagutzen eta San Franciscoko zero zabor estrategiaren ezaugarriak azaltzen. Hernani eta Orendain bixitatuko ditu eta udaletako, mankomunitateetako eta Foru Aldundiko teknikari eta arduradunekin egongo da. Astearte arratsaldean, be rriz, Zero Zabor ingurumen...
Read MoreKatalanak Boliviako udalei laguntzen ari zaizkie Atez Atekoa ezartzen
[Pello Zubiria Kamino] Katalunian Atez Ateko bilketan ari direnek osatutako Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta (AMCRPP) udal elkargoa laguntzen ari zaio Boliviako Valle Altoko mankomunitateari hondakinen kudeaketa berria ezartzen. Bartzelonako Diputazioak diruz lagundu du proiektua eta Generaliatean hondakinen kudeaketaz okupatzen den elkartea ere (Agència Catalana de Residus) operazioaren barne dago. AMCRPP elkarteak prentsa ohar honetan jakinarazi duenez,...
Read MorePasaia Atez Atekoa herri osora zabaltzera: azken mugimendu eta deklarazioak
Pasaiako herria urtea bukatzerako hondakinen Atez Ateko bilketa udal eremu osora zabaltzera doa, aurretik sistema berria Donibanen eta Antxon ezarri ondotik orain San Pedro eta Trintxerpe ere sistema berean abiatuz. Derrigorrezko birziklatzearen kontrako taldeen Gipuzkoako mugimendu nabarmenenak ere hor (eta Azkoitian) ari dira geratzen asteotan. Hemen bildu ditugu orain arte beste albisteetan sakabanatuta eskainitako erreferentziak, azken hiru asteotan gertatuak: Ekainak 30-uztailak...
Read MoreUsurbilek urrats berria: hondakinen tasa justua udatik aurrera
[Pello Zubiria Kamino] Usurbilgo herriak erabakita dauka hondakinen kudeaketan aitzindari lanetan jarraitzea eta urrats berriarekin bera izango da Euskal Herrian hondakinen kudeaketan sortzez besteko tasa edo tasa justua ezarriko duen lehenbizikoa. Alegia, familiek ez dutela denek berdin pagatuko baizik eta hondakinak txukunen sailkatu eta azken errefus gutxiena sortzen duenak gutxiago pagatuko duela. Orain arte Usurbilen azken errefusa kaleko zintzilikarioetan plastikozko zorroetan uzten zuten...
Read MoreSan Pedron ere ezarrita, urtea bukatzerako Pasaia osoa Atez Ate
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiako (15.885 biztanle) udal gobernuko kideak San Pedroko bizilagunekin bileretan ari dira urtea amaitzerako auzo horretan ere hondakinen Atez Ateko bilketa ezartzeko. Beste auzoetan bezala, herritarrek hondakinak lagatzeko puntuak batzuk kaleko hormetan egongo dira eta bete batzuk taldeka bildurik Pasaian “zurrunak” deitzen dieten pasabideetan. Amaia Agirregabiria alkatea kontent azaldu da herritarren aurrean orain artean Atez Atekoa Donibanen eta Antxon...
Read MoreGipuzkoako Zero Zabor udalerriak 2014ko maiatzean: inbentarioa
[Pello Zubiria Kamino] Ondoko lerroetan aurkituko ditu irakurleak Gipuzkoan Zero Zabor kontsideratu daitezkeen herriak nork bere biztanle kopuruarekin (Wikipediak aipatzen dituen 2013ko errolden arabera). Udalerri bat Zero Zabor dela esan dezakegu bere hondakinen %70etik gora sailkaturik biltzen dituenean. Ondoren datozen herrietatik asko, gehienak, %80aren gainetik dabiltza. Aldiz, zerrenda horretatik kanpo geratzen diren herrietatik bakarrak gainditu du %50a, ale batzuek %40a eta gehienak...
Read More

Iruzkin berriak