Astigarragan Atez Ate urte betez
Apiril hasieran urtea bete dute Astigarragan hondakinak atez ate biltzen hasi zirenetik. Urumeako Kronikak [Hernaniko Kronika duela gutxi hasi da Astigarragatik Goizuetarainoko albisteak biltzen astean behin, Urumeako edizioan] tarte zabala eskaini dio gaiari, duela urte bete polemika beroan orria franko eskaini zioten hedabide handiek ez bezala. Albiste onak ez bide dira albiste. Hondakinenen kudeaketaren datu nagusiak bildu dituzte “Astigartarrek hondakinen %83a biltzen dute gaika,...
Read MoreIgandean hasi dira Eskoriatzan hondakinak Atez Ate batzen
Debagoieneko Eskoriatzan igandean, apirilak 6, hasi dira hondakinak gaika Atez Ate biltzen. Lehen eguna hondakin organikoari (min egiten du hedabide batean 2014an horri zabor organikoa irakurtzeak) egokitu zaio, asteartea eta ostirala bezala. Asteartea paper-kartoientzako. Asteazkena eta larunbata ontzi arinendako dira.Eta errefisa (hau bai zaborra) ostegunetarako. Xehetasun gehiago: Goiena “Zaborra atez ate ateratzen hasiko dira eskoriatzarrak domekan“, “Eskoriatza Garbiak...
Read MoreHasi dira Atez Ate Ibarran
Atzo, apirilak 4, Tolosaldeko Ibarran hasi dira hondakinak gaika Atez Ate biltzen. Ostirala izaki, organikoa atera zuten zintzilikarioetara Ibarrako jendeek, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Ibarra gehiturik, Tolosa eta Andoain dira mankomunitate osoan derrigorrezko gaikako bilketa antolatu gabe daukaten bakarrak, gainerako udal guztietan edo Atez Ate egiten da bilketa edo Zero Zabor herri txikien ereduan ari dira, Orendainek estreinatutako zerrendan. Andoainek erabaki berria du borondatezko...
Read MoreAstigarraga: urte bete Atez Atekoarekin eta %82 gaika sailkaturik biltzen
[Pello Zubiria Kamino] Astigarragako alkate Andoni Gartziak (Bildu) atzo, apirilak 2, prentsari azaldu dio herriak hondakinen kudeaketa sistema aldatu zuenetik lortutakoaren balantzea. Gaikako bilketa Atez Ate hasi aurretik birziklatze tasa Astigarragak baldin bazeukan % 29,16an, hamabi hilabete beranduago tasa hori % 82,95an jarri da. Alkateak azpimarratu du jarri aurreko eztabaida eta zalaparta baretu ostean, hondakinen kudeaketa normaltasun osoz doala herrian (agian horregatik ez dizkiote...
Read MoreIbarran ere Atez Atekorako ontziak banatzen ari dira
Tolosaldeko Ibarran (4.269 biztanle) laster abian jarriko duen Atez Ateko bilketarako materiala ari zaie banatzen udala herritarrei. Martxoaren 19. 20 eta 21ean burutuko da lan hau eta sistema berria abian jarriko apiril hasieran. Albistearen xehetasun gehiago: “Ontziak jasotzen ari dira ibartarrak” (Tolosaldeko Ataria) “Kubo banaketa egingo dute larunbata bitarte Ibarran” (Diario...
Read MoreEskoriatzan Atez Atekorako ontziak banatzen ari dira
Martxoaren 19an hasi da Eskoriatzako udala hondakinen Atez Ateko bilketarako ontziak banatzen herritarren artean. Apirilaren 3a arte luzatuko da banaketa, auzoka burutuko dutena. Banaketa egun bakoitzean zein auzo eta kaletako herritarrei egingo zaien “Atez ateko bilketa sistemarako Kubo banaketa” oharrean azaldu dute. Asteotako material banaketan udaleko langileez gain herritar boluntarioek ere hartzen dute parte. Herrian funtzionatuko duen sistema berriaren ezaugarriak...
Read MoreBergarako otsaileko emaitzak: %81 gaika, errefusa lehengoaren %15,4
[Pello Zubiria Kamino] Bergarako herriak hilabete eta erdi egin duenean hondakinen bilketa sistema berrian, Atez Atekoan, udalak egoeraren laburpena eskaini du prentsa oharrean. Zer dioen? Bergaran sistema aldatzearen inguruan sortutako zalaparta jarraitu duen edonorentzako, lehenbiziko emaitzak eskaini ditu udalak: otsailean gaikako bilketan hasi eta hilabetera %81era iritsi direla Bergaran eta hondakinen atal problematikoena den errefusa izugarri gutxitu dutela, 2013ko otsailean bergararrek...
Read MoreGipuzkoarren %22 bizi dira Zero Zabor udalerrietan, 150.000 herritar
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIAk zabaltzen duenez, 150.000 gipuzkoarren hondakinak kudeatzen dira dagoenekoz Zero Zabor ereduan. Gipuzkoan lehenbizikoz Atez Ateko bilketa ezarri zeneko bostgarren urteurrena dela eta argitaratutako Lurralde honetan“Usurbil 2009-Gipuzkoa 2014: aldaketa handiaren gakoak” erreportajean azaltzen dira horiek eta xehetasun gehiago. Udalerri horietan guztietan gaikako bilketa %75etik %85 arteko proportzioetan egiten dute egunero. Zero Zabor...
Read MoreGaurtik Atez Atekoa Pasai Antxon
Gaur hasiko dira hondakinak Atez Ate biltzen Pasai Antxon. Iaztik sistema horretan ari dira Donibaneko 2.300 inguru biztanleak eta orain gehituko zaizkie Antxoko 4.700 gehiago. Azken asteotan ezarpen honen inguruan argitaratu diren berriak: – Blog honetan “Ostegunetik Atez Atekoa Pasai Antxon” eta “Pasai Antxon bi egunetan herritarren %75 jaso du Atez Atekorako materiala” – Hitza “Zintzilikarioak jartzeari ekin dio udalak“, “Dena prest...
Read MoreOstegunetik Atez Atekoa Pasai Antxon
Pasaiako udalak jakinarazi du beharrezko materialen banaketa amaitu ondoren ostegunean, otsailak 27, hasiko direla Pasai Antxon hondakinak atez ate biltzen. Iaztik sistema horretan ari dira Donibaneko 2.300 inguru biztanleak eta orain gehituko zaizkie Antxoko 4.700 gehiago. Xehetasun gehiago hedabideotan: – Hitza “Ostegunean hasiko dira hondakinak atez ate biltzen Pasai Antxon” – Diario Vasco “El puerta a puerta se pondrá en marcha el próximo jueves en...
Read More

Iruzkin berriak