Ondarroan Bizkaiko lehen Atez Atekoa
[Pello Zubiria Kamino]Hitzak azken asteotan zabaldutako albisteei esker ezagutzen zen Bizkaiko Lea-Artibai (26.500 biztanle) eskualdeko herrietan udalen eta herritarren arteko elkarrizketa prozesuak martxan zirela hondakin kudeaketa sistema aldatzeari begira, urtea bukatzearekin amaitzen baita orain arteko bilketa egin duen konpainiarekiko tratua. Egunotan plazaratu dira aldaketak nola mamituko diren erakusten duten berriak. Gaikako bilketan eskualdeak %70a gainditzea jarri duelarik helburu,...
Read More‘La recollida selectiva porta a porta’, sistema 5 minututan azalduz
Katalunian Atez Ateko bilketan ari diren herrien elkargoak bost minutuko bideo labur berrian azaltzen du zer den Atez Ateko sistema, nola funtzionatzen duen eta zein diren bere abantailak: “La recollida selectiva porta a porta“. Atez Atekoa era batean edo bestean munduko leku askotan egiten den arren, Euskal Herrirako erreferentzia nagusia Kataluniako udaletan aurkitu dute hemengo agintariek. Generalitatearen Agencia Catalana de Residus erakundearen babesean egindako bideoa...
Read MoreEskoriatzan Atez Atekoaren kontrakoek eragotzi dute emaitzak aurkeztea
Goienak “Hondakinen bilketa mistoari buruzko bilera bertan behera geratu zen” kronikan bildu duenez, Atez Atekoaren kontrako plataforman bildutako herritarrek eragotzi egin diete Eskoriatzako udal agintariei herriaren heren batean bilketa sistema berriarekin egiten ari diren probaren emaitzak aurkeztea. Igor Ezpeleta zinegotziak eta Beñat Herce alkateak bileran aurkeztu dituzte emaitzak, gaika hondakin guztien %91 batu dela erakutsiz eta aurrera begirako hobekuntzak proposatu...
Read MoreBergarako alde zaharra Atez Atekorako prestatzen ari da udala
Bergarako udalak urte berriarekin du hastekoa hondakinen gaikako bilketa sistema berria, Eguberrietako festen ostean. Ordurako materialak banatzeaz gain, azpiegitura bereziak prestatu ditu 2003tik kultur ondasun izendatuta dagoen gune historikoan: bestelako auzoetan hondakinak biltzaileei uzteko prestatu diren zintzilikarioen ordez, alde zharrean bilketa gune itxietan pilatuko dira Goienak “Alde zaharreko hondakin bilketa puntuak zehaztu dituzte” albistean zabaldu duenez. 10 puntuak...
Read MoreLezon hondakinetan aurreztu 200.000 euroen zati bat gizarte gaietarako
Lezoko udalak 2014rako aurrekontuak aurkeztu dituenean, azaldu du Atez Atekoari esker udalak 200.000 euro aurreztu dituela eta horien zati bat gizarte gaietan inbertituko duela. Albistea Hitzan irakur daiteke osorik: “Atez atekoarekin lortutako 200.000 euroko aurrezkiaren zati bat, gizarte gaietan inbertituko du Lezoko...
Read MoreOrdizian %78ra iritsi dira
Ordiziako udalak prentsaren aurrean aurkeztu du lau hilabeteotan Atez Ateko bilketarekin egindako hobekuntzaren balantzea, Hitzak “Sailkatu gabe ateratzen diren hondakinak egunero biltzeari utziko diote Ordizian” albistean zabaldu duenez. Lau hilabeteotan sistema zaharrarekin hondakinen %36 biltzetik sailkatuta pasatu dira azaroko %78ra. Udal agintariek esan dutenez, “2012ko irailean eta urrian 191,5 tona errefusa jaso baziren, 2013ko epe berean 52 tona jaso dira; %72...
Read MoreAntxon Atez Atekoa antolatzeko bilerak
Pasai Antxon Atez Ateko bilketa ezartzera doaz, aurretik Donibanek hasitako bidetik, “Pasai Antxo laster Atez Ate hasiko da” albistean kontatu genuenez. Herritarrekin auzoka biltzen ari da asteotan udala. Bilkura horien berri eman dute hedabideok: – Hitza “Gaur [18] egingo dute Antxon atez atekoari begira lehen parte-hartze saioa” – Diario Vasco “Antxo se prepara para el PaP“, “¿Cuándo llega el PaP a Antxo?” – Noticias de...
Read MoreIbarran hasi dira Atez Atekoa ezartzeko bilerak egiten
Tolosaldeko Ibarra (4.269 biztanle) herrian, aste honetan hasi da udala herritarrekin bilerak egiten, eztabaidatzeko herrian ezarri behar den Atez Ateko hondakin bilketaren xehetasunak. Albistea Diario Vascok (“Aste honetan Ibarrako Udalak atez ateko bilketari buruz zenbait bilera egingo ditu“) eta Noticias de Gipuzkoak (“Ibarra convoca varias reuniones para informar sobre el ‘puerta a...
Read MoreKatalunian Atez Atekoaz egindako biltzarraren ponentziak sarean
Katalunian hondakinen bilketa Atez Ate egiten duten herrien elkarteak “Porta a Porta i la Prevenció de Residus Municipals a Catalunya” jardunaldia burutu dute azaroaren 7an. Biltzarraren ongi etorrizko hitzaldia eman zuen Josep Maria Tost (CiU), Atez Ateko herrien elkarteko presidente izana eta gaur Kataluniako hondakinen kudeaketaz arduratzen den Agencia Catalana de Residus elkartearen buru. Orain Internetez eskura daitezke Sant Llorenç de Morunys herrian aurkeztu ponentzien...
Read MorePasai Antxo laster Atez Ate hasiko da
Pasai Antxoko hondakinak laster gaika bereizirik Atez Ate bilduko ditu udalak, hala ezagutarazi dute albistea Hitzak (“Antxon ‘birziklatzeko dagoen borondateari’ bitartekoak jarriko dizkio udalak“) eta Diario Vascok (“El Ayuntamiento de Pasaia extiende el puerta a puerta a Antxo“). Duela bi hilabete ekin zioten sistema berriari Donibane auzoan eta udalak adierazi duenez oso emaitzak lortu dituzte: “Donibanen lehen bi hilabeteetan hondakinen gaikako...
Read More

Iruzkin berriak