Oñatiko Atez Atekoaren emaitzak: politikarien balorazioak
Udalak jakinarazi ostean Atez Atekoa abian jarri denetik bi hilabetetan Oñatin Atez Atekoaz %80a gainditu dutela, herriko talde politikoen lehen balorazioak bildu ditu Goienak. Mikel Biain herriko alkateak (Bildu) udal gobernu taldearen izenean herritarrak zoriondu ditu lehenbiziko egunetik azaldutako jarreragatik, horri esker herriko hondakinen bilketan aldaketa handia denbora gutxian lortzea ahalbideratuz (Goienaren bideoa: “Ekarpen positiboak” dituen edonorentzat Hondakinen...
Read MoreEskoriatzan azarotik bilketa sistemaren proba herritarren herenak
Goienak “Azaroan hasiko dute Eskoriatzan hondakinen bilketa sistema berriaren proba pilotua” albistean azaldu duenez, azarotik aurrera hiru hilabetez herritarren herenak bertako sistema berrian bilduko ditu hondakinak. Eskoriatzakoaren beritasuna honetan datza: organikoa edukiontzi marroian lagako da edozein unetan eta gainerako atalak zein bere egunean atez ate bilduko dira. Hondakinak gaika lagatzea derrigorrezkoa izanen da. Udalak martxan jarri du herritarrek informazioa jaso eta...
Read MoreOñatin Atez Atekoaz %80a gainditu dute
Oñatiko udalak gaikako bilketa sistema berriaren bi hilabeteko balantzea eskaini du eta azaldu Atez Atekoa abian jarri dutenetik birziklatzeko moduko atalek %80a gainditu dutela, zehazki %80,96. Urte bete lehenago, uztail-abuztuko epe berdinean, gaikako bilketak ez zuen gainditu %26,36a. Iaz oñatiarrek zaborrontzietan 457.068 kilo errefus utzi zuten moduan, aurtengo udan errefus nahasi hori 79.682 kilotara mugatzea lortu dute. Goienak “Atez atekoarekin %80,96ko gaikako bilketa tasa...
Read MoreAtez Atekoa Lazkaon urriaren 4an hasiko da
Goierriko Lazkaon (5.435 biztanle) asteazkenean, irailak 18, hasiko dira hondakin bilketa sistema berrirako beharrezko materialak banatzen, Hitzak “Lazkaon asteazkenean hasiko dira atez ateko ontziak banatzen” albistean zabaldu duenez. Atez Atekoa urriaren 4an hasiko omen da bertan. Diario Vascon albistea: “Comienza el reparto de cubos y la instalación de los colgadores para el PaP“. Goierri Irrati Telebistaak “Urriaren 4ean hasiko dira atez atekoarekin...
Read MorePasaia Donibane Atez Ate ari da
Astelehenean, irailak bi, ekin zaio hondakinen gaikako bilketa berriari Pasaia Donibanen. Udalak iragarri moduan, ontzi arinak uzteko eguna izan da lehenbizikoa. Herritarrek ilunabarreko 20:00etatik aurrera utzi ahal izan dituzte hondakinok, udal zerbitzuek goizeko 05:00etatik 08:00etara bitartean batzeko. Estreinako egunaren aurkezpenean egon dira Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu Iñaki Errazkin.. Prentsaren aurrean “gainerako...
Read MoreOñatin Atez Atekoa hobetzeko jarraipen batzordea antolatu dute
Goienak zabaldu duenez, Oñatiko udalak Atez Atekoaren jarraipen batzorde irekia antolatu du, hondakin bilketa berria aztertu eta hobekuntzak proposatzeko. Bestalde, Trauti elkarteak eskaini ditu pegatina koloretsuak, hondakinen zintzilikarioetan ondo ikusteko arazoak dituzten herritarrek erabil...
Read MorePasai Donibanen Atez Atekorako kubo eta materialak banatzen ari dira
Aste honetan ari da Pasaiako udala banatzen hondakinen gaikako sistema berrirako balde eta gainerako materialak Donibaneko herritarren artean, herriko parte zaharretik hasita. Udalak adierazi duenez, lehen bi egunetan parte zaharrek biztanleen %80 inguruk jaso ditu materialok. Berriak gaiaz “Donibanen etxeen %77k jaso dute atez atekorako materiala” plazaratu du. Diario Vascok, “Comienzan a repartir los cubos del PaP en Pasaia” eta “Retiran en Donibane el 80% de...
Read MoreEAJk Eskoriatzako hondakinen mahaia utzi du
Eskoriatzako EAJk hondakinen mahaia uztea erabaki du. Alderdiak jakinarazi duenez, ez daude ados mahai horretan Bilduk, PSE-EEk, Ezker Anitzak eta Zero Zabor plataformak adostu dutenarekin. Uztailaren 9an sinatu zuten akordioak dioenez, kuboen bidez jasoko dituzte hondakinak, organikoa salbu, hura kontainer marroian bilduko baitute. Bi auzotan, San Pedron eta Intxaurtxuetan probatuko dute hiru hilabetez. EAJk adierazi du “onartezina” dela proposamen hori kuboen bidezko edozein sistema atez...
Read MoreAtez Atekoan hasita, edukiontzi zaharrak kentzen ari dira Ordizian
Uztailaren 12an hondakinen Atez Ateko bilketan hasi ziren Ordizian orain ekin diote lehengo sistema zaharrean erabilitako kontainer handiak kentzeari. Astelehenean paper-kartoientzako urdinak eraman dituzte kaleetatik, gaur asteartea 5. edukiontzi marroiak kenduko dituzte eta ostegunean horiak eta errefusa nahasian biltzen zuten berde handiak. Albistea prentsan: Hitza “Sasieta Mankomunitateak Ordiziako edukiontziak erretiratzeari ekin dio” (bideo eta guzti) Berria...
Read MoreAstigarraga, Lezo, Urnieta: errefus tonak bezalako frogarik ez
Aitor Miner hernaniarrak San Marko mankomunitatearen informazioak baliatuz grafiko interesgarrian alderatu ditu Donostialdeko hiru herrik hondakinen kudeaketan lortu dituzten emaitzak. Alde batetik, Lezo eta Astigarraga (hau hilabete lehenago hasirik) Atez Ateko bilketan ari dira udaberri honetatik. Bestetik, Urnietak 2012ko udazkenetik borondatezko 5. edukiontziarekin dihardu. Hiruetako bakoitzean sortutako errefus kopuruek salatzen dute zein emaitza ezberdina lortzen duen batak eta...
Read More

Iruzkin berriak