Bosgarren edukiontzia maiatzean iritsiko da Iruñeko auzoetara
Edukiontzi marroia ezartzeko hirugarren faseari ekin dio Iruñerriko Mankomunitateak. Horren barruan, 1.511 edukiontzi berri jarriko dituzte. Bi kanpainetan eginen dute. Lehena, maiatzean eta ekainean garatuko dute. Maiatzean, gai organikoak biltzen dituen edukiontzia Buztintxurira, Sanduzelaira, Arrotxapera, Arantzadira, Artikara eta Berrobeitira iritsiko da. Ekainean, Txantreara, Magdalenara eta Antsoainera. Bigarren kanpaina irailetik abendura gauzatuko dute. Horren eskutik edukiontzi...
Read MoreNafarroako Gobernuak dio gaikako bilketaren apostua egin behar dela
Nafarroako mankomunitateekin joan den astean egindako bileran esan du Jose Javier Esparza Ingurumen kontseilariak: hondakinen gaikako bilketa “hil ala biziko” (vital gaztelaniaz) eredua dela Nafarroarako. Efe agentziatik hartutako kronika honela titulatu du Diario de Navarrak: “Esparza ve la recogida selectiva como “modelo vital” de gestión de residuos“. Honela kontatu du bilkuraren hasiera: “Antes del comienzo de la reunión, el consejero ha...
Read MoreBizkaian hondakin organikoaren %0,58 baizik ez da konpostatzen, dio EHBilduk
EHBildu koalizioak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio hondakin organikoen bilketa handitzeko esperientziak sustatzea eta herri handienetan bosgarren edukiontzia zabaldu dezala. Bere ekimenean EHBilduk datu esanguratsu hau azaldu du: Bizkaian sortutako hondakin organikoaren %1era ere ez da iristen konpostatzen dena, zehazki %0,58an dago. Gainerako %99 TMBtik pasa ostean errauskailura doa edo zabortegietara. Koalizioak diputazioari proposatzen dio Mallabia, Berriz eta Larrabetzun...
Read MoreDonostiak alde zaharreko ostatuei organikoa atez ate bilduko die egunero
Azaroan Donostiako udalak hondakin bilketa berria ezarriko du Alde Zaharrean. Orain arte eta urte luzez bertan “atez ateko basatia” egiten dute, familiek hondakinak atarietan utzirik. Azarotik aurrera bi modu ezberdinetan kudeatuko dira familien eta komertzioen hondakinak. Familiei edukiontziak ezarriko zaizkie zenbait gunetan eta organikoa txip bidez kontrolatutako kontainer marroietan lagatzeko aukera eskainiko. Merkatariei, berriz, gaika sailkatutako hondakin guztiak atez ate...
Read MoreErrenterian aurki organikoarentzako bostgarren edukiontzi borondatezkoa
[Pello Zubiria Kamino] Oarso-Bidasoako Hitzak titulatu du “Hondakinen Batzordeak akordiorik gabe bukatu du bidea“, Diario Vascok “El gobierno quiere implantar el quinto contenedor este año“, eta Noticias de Gipuzkoak “Errenteria no alcanza un consenso sobre qué sistema de recogida de residuos instalar en la villa“. Nork esan behar zuen Errenterian Bilduko alkateak oposizioarekin aurrerapenak errazago lortu behar zituela bakegintzaren inguruan hondakinen...
Read MoreEskoriatzako datua: adi edukiontzi kolektiboetako organikoaren kalitateari
[Pello Zubiria Kamino] Eskoriatzako udalak azaldu duenean hiru hilabeteko proba pilotuaren ostean zergatik erabaki duen herri osoan Atez Atekoa ezartzea, gutxiegi nabarmendu den datu hau aurkeztu du: edukiontzi kolektiboetan bildutako hondakin organikoak (5. edukiontzi marroi famatuan jasotakoak) ez du ematen gutxieneko kalitaterik. Ez behintzat Eskoriatzan. Sistema bilketa ezberdinak eta hauen barruan herrika modalitate ezberdinak alderatzea moda bihurtuko den honetan, konparazioak ongi egiten...
Read MoreGipuzkoa Zero Zaborrek Donostiako udala kritikatu du 5. edukiontziagatik
Gipuzkoa Zero Zabor taldeak bere webgunean plazaratu “Donostia porrotaren bidetik: Organikoarentzako edukiontzi txipduna zabalduko du udalak Uztailerako” agiriarekin kritikatu Donostiako udala. Berrikitan honek jakinarazi du apiriletik aurrera 5. edukiontzi marroia Donostia osora zabalduko duela. Orain GZZk zorrotz kritikatu du Juan Carlos Izagirreren gobernu taldea: “Ez dirudi Donostiako herritarren ordezkaritzak dagokion arduraz jokatzeko asmoa daukanik. Probatu izan den...
Read MoreApiriletik aurrera 5. edukiontzi marroia Donostia osora zabalduko da
Donostiako udalak apirilean hasi eta uztaila bitartean hiri osoan zabalduko die herritarrei hondakin organikoa borondatezko 5. edukiontzi marroian lagatzeko aukera. Nora Galparsoro Azpiegituren zinegotziak (Bildu) azaldu duenez, 450 edukiontzi txipdun zabaldurik auzo guztietan, udalak nahi luke donostiarrek orain artean zabor nahasiekin botatzen duten organikoaren parte handi bat konpost bilakatzea, bide batez Gipuzkoako hiriburuaren birziklatze tasa gaurko %30 tasatik 2016a bitartean %60ra...
Read MoreBeasaingo herritarrei deia organikoaren edukiontzi marroia erabili dezaten
Beasaingo udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez egin diete deia herritarrei organikoarentzako 5. edukiontzia (marroia) erabili dezaten. Albistea eman dute Hitzak (“Edukiontzi marroia erabiltzeko dei egin dute Beasaingo alderdi guztiek“) eta Diario Vascok (“Impulso al contenedor marrón“). Bilduk gobernatzen duen udal honetan 2012ko martxotik txipez irekitzen dira edukiontziok. Orain artean giltza hori berenganatu duten besaindarrek (3.250 familia,...
Read MoreEibarko familien %75ek izena eman du organikoaren edukiontzia erabiltzeko
Abendu hasieran zabaldu zen albistea, “Eibarren hondakinen tasa %20 igoko zaie 5. edukiontzian ez daudenei” eta berehala eman du fruitua: “El número de hogares inscritos al quinto contenedor alcanza el 75%” titulatu du albistea Diario Vascok eta Noticias de Gipuzkoak “Eibar duplica los inscritos al contenedor marrón tras anunciar que sube la tasa“. Orain falta da ikustea izen emate soiletik zenbat haratago doan gaika bildutako hondakin kopurua. Eibarren eta...
Read More

Iruzkin berriak