Donostiak hondakin organikoen %16 baizik ez du jasotzen bereizita
Donostiak hondakin organikoen %16 baizik ez du jasotzen borondatezko gaikako bilketa sistemaren bidez. Urtean 156 kilo bio-hondakin sortzen baditu bataz beste donostiar batek, horietatik 25 kilo baizik ez dira bereizita biltzen konpostatzeko moduan. Denetara, hiriburuak urtean sortzen dituen 29.000 tona organikoetatik 4.500 tona baizik ez du jasotzen gaika. Hiriburuaren emaitza txarrak kontraste egiten du Gipuzkoak bere osotasunean eskaintzen dituenekin: organikoaren %41 gaika jasotzera iritsi...
Read MoreEkintza Donostian: zenbat ondasun alferrik galtzen dugu kontainer batean?
Abenduaren 2an, eguerdiz, Errausketaren Aurkako Mugimenduko talde batek Donostiako erdigunean aliritzian hautatutako edukiontzi baten karakterizazioa egin zuen. Edukiontzi hartan, teorian, ez zuen errefusa baizik egon behar. Hala ere barruan zegoena aztertuta, ekintzaileek berriro ere erakutsi dute zeramatzan hondakinetatik gehienak berrerabili, konpostatu edo birziklatzeko modukoak zirela. Kontrolik eta pertsonalizaziorik gabeko hondakin sistema txar baten emaitzak utzi dituzte...
Read MoreErrausketaren aurkako giza-katea deitu dute irailaren 10eko estropadetarako
[Pello Zubiria Kamino] Estropadak iraileroko klasikoa badira Donostian, finaleko igandean urteroko ekitaldia da errausketaren aurkako Kontxako giza katea. Aurtengoa berezia izango da, Zubietako planta eraikitzeko lanak hasita daudelako. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek hondartza parean egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez, “aurten egoera berri baten aurrean aurkitzen gara: Zubietako erraustegiaren obrak hasiak dira. Hala ere gure borrokak darrai, ez dugu etsitzeko asmorik eta...
Read MoreErraustegiaren aurkako mugimenduak bizirik eta bero darrai abuztuan
Zientoka herritar bildu ditu bere protestara Donostiako Aste Nagusiaren erdian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Aingura kofradiarekin elkarlanean. Udaberriko beste ekintza ikusgarrian Gipuzkoa Zutikeko ekintzaileek erabilitako buzo zuriak jantzirik, Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte errausketaren kalteak salatzen. Ikaragarria izan da gaurkoa, koloretsua eta primeran pasa dugu!!! Hau geldiezina da, herritarrok berriro argi esan dugu: #ERRAUSTEGIRIKEZ!!!...
Read MoreErrausketaren Aurkako Mugimenduak “Gaixotu nahi ez dutenen martxa” deitu du Donostiako Aste Nagusian
Abuztuaren 16an, azteazkena, 19:00etan Sarriegi plazatik abiatuta, “Gaixotu nahi ez dutenen martxa” izaneko performania [performance+manifestazioa] eginen da Donostiako Aste Nagusiaren baitan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Aingura kofradiarekin elkarlanean deiturik. Donostiako lurretan Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegia salatuko dute bertan. EAMeko antolatzaileek deialdian aurreratu dutenez, 240 boluntariotik gora ariko dira performania arrakastatsua izan dadin lanean,...
Read MoreGuraSOSek helegitea galdu du GHKren kontra Donostiako auzitegian
Donostiako auzitegiaren 3. salak ez du ontzat eman GuraSOSek GHKren kontra ezarritako helegitea, non eskatzen zuen 2016ko uztailean erraustegiaren lizitazioa abian jartzeko erabakia bertan behera uztea. GuraSOSek Madrilgo senatuan agerraldia egin eta biharamunean plazaratu du albistea Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Honen arabera, GuraSOSek auzitara jo baldin bazuen erraustegiaren erabakian herritarren parte hartzea bermatu ez zelako, epaileak erantzun dio horrelako eskubiderik ezin dela...
Read MoreZubietako herritarrek Donostiako alkateari eskatu diote erraustegia gelditzea
Aldi berean Usurbil eta Donostiako udalerrien osagai den Zubietan, bi urtez behin egiten den moduan lekuko alkatetza eskuz aldatzeko ekitaldian, herritarrek banderolekin eskatu diote Donostiako alkate Eneko Goiari erraustegiaren obrak gelditzea. Zubietako herritarrek udal hauteskundeetan bozkatzen dituzte alkatetzarako nahi dituzten hautagaiak, eta horien artean boto gehien bildu duten biek betetzen dute Zubietako alkate kargua, estreina Zubietako usurbildarrek gehien bozkatuenak, ondoko bi...
Read MoreErrausketaren aurka gose greba eginen dute Donostian asteazkenetik
“Herritar talde batek astebeteko gose greba abiatuko dugu asteazkenean, erraustegiaren aurka. Milaka eta milaka herritarrok proiektu hau arbuiatzen dugula ikustarazi arren, inposatu egin nahi dutela ikusten dugunez, protestak ezkutatu nahian ari direla ulertuta, oraingo honetan gose greba protesta eredua hautatu dugu, inposatu nahi diguten erraustegiak gu guzion bizitzengan izango duen eragin kaltegarria salatzeko”. Hitzokin azaldu du astebeteko baraualdi luzea egiteko erabakia...
Read More“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa: Bideoaren transkripzioa segidan: Hor eraiki nahi dute...
Read MoreJendetza bildu du GuraSOS elkarteak Donostian errausketaren kontra
Donostian Antiguako tuneletik hasita udaletxe aurreko Alderdi Ederren amaitu zen ibilaldian milaka herritar bildu zituen igandean GuraSOS elkarteak, herritarren eta batik bat gaurko eta etorkizuneko umeen osasuna babestu eta errausketaren pozoiak saihesteko eskatuz. Nahiz eta “Haurren babeserako hesiak” pentsamenduz kolore ezberdinetako jendeak bildu, antolatzaileek eskatu bezala –”haur txikienak zuriz, heldu eta gainerako haur eta gazteak beltzez”– Kontxa inguruko...
Read More

Iruzkin berriak