GuraSOS “Haurren babeserako hesia” prestatzen ari da ekainaren 19rako
GuraSOS elkartea, Zubietako erraustegi proiektuak inguruan harrapatzen dituen eskoletako haurren guraso eta aiton-amonek osatua, ekitaldi berezi bat ari da prestatzen ekainaren 19rako, igandea, Donostian. “Haurren babeserako hesia” deitu diotena irudikatuko dute eguerdiko 12etan Antiguako tuneletik hasi eta udaletxe aurreko Alderdi Ederrerainoko eremuan. Hesi sinbolikoa osatuko dute zuriz jantzitako haurren eta beltzez beztitutako helduen artean GuraSOSek, sortu zenetik, hainbat...
Read MoreErrausketaren kontrako giza katea deitu dute Donostian irailaren 13rako
[Pello Zubiria Kamino] Azken hauteskundeen ostean agintari berriek Gipuzkoan errauskailua eraikitzea berriro mahai gainera atera dutela eta, irailaren 13rako -Kontxako estropaden finaleko eguna- giza katea egiteko deia egin dute “Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain” lelopean. Deialdia honako erakundeek sinatu dute: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Ekologistak Martxan, Zero Zabor, Donostia Bizirik, Greenpeace, EH Bildu, Ezkerra, Ezker Anitza,...
Read MoreDonostian 20.000 familiak daukate giltza organikoa bereizten hasteko
[Pello Zubiria Kamino] Egunotan Donostiako Udalaren Joko Garbia webguneak goiburuan dio 20.000 familia baino gehiagok jaso dutela giltza hondakin organikoak berezirik kaleko edukiontzian lagatzeko. Martxoaren 4an zehazki 20.091 diren familia horiei gehituz gero nork bere etxean konposta egiten ari diren beste 850ak, denetara 21.000ko kopurua gainditu da Donostian. Zentsuaren arabera 184.000 biztanle dauzkan hiriko familien %25 gainditua izan behar du. Bilduk gehiengorik gabe agintzen duen...
Read MoreDonostiako Alde Zaharrean abian da bilketa sistema berria
Abenduaren 8tik Donostiako Alde Zaharrean bizi diren herritarrek eta profesionalek bilketa sistema berria daukate beren hondakinentzako. Urte luzez karrika eta atarietan pilatzen ziren zabor zorroak desagertu dira eta denei udalak eskaintzen die hondakin guztiak gaika entregatzeko aukera. Donostian ez baitago derrigorrezko birziklatzerik, nahiz eta 2016rako gaikako bilketan %60ra iristeko helburua eduki. Bi bilketa ezberdin egiten ditu udalak Alde Zaharrean. Alde batetik bertan bizi diren...
Read MoreDonostiak alde zaharreko ostatuei organikoa atez ate bilduko die egunero
Azaroan Donostiako udalak hondakin bilketa berria ezarriko du Alde Zaharrean. Orain arte eta urte luzez bertan “atez ateko basatia” egiten dute, familiek hondakinak atarietan utzirik. Azarotik aurrera bi modu ezberdinetan kudeatuko dira familien eta komertzioen hondakinak. Familiei edukiontziak ezarriko zaizkie zenbait gunetan eta organikoa txip bidez kontrolatutako kontainer marroietan lagatzeko aukera eskainiko. Merkatariei, berriz, gaika sailkatutako hondakin guztiak atez ate...
Read MoreDonostian martxan daude zorro konpostagarriak eskuratzeko makinak
Donostian hilabete bukaerarako martxan egongo dira hondakin organikoa kaleko edukiontzi marroietan lagatzeko zorro konpostagarriak banatuko dituzten makinak, Diario Vascok “Las máquinas que expenden bolsas para reciclar están ya instaladas” albistean plazaratu duenez. Organikoa borondatez 5. edukiontzian uztea erabaki dutenek kontainerra irekitzeko balio duen txartel elektroniko berarekin eskuratuko dituzte poltsa biodegradagarriak, hiru hilabetetarako 30. Bestalde, egunkari berak...
Read MoreDonostia: orain arte 9.700 familia daude organikoa bereizteko prest
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako udalak aurrera darrai hondakin organikoa biltzeko edukiontzi marroia hiriburu osora zabaltzeko lanean. Udalaren Gaur buletinak zabaldu duenez, orain arte “Ia 9.000 familiak eman dute izena organikoa biltzeko sistema berria erabiltzen hasteko kanpainan“. Horiei gehitzen badizkiegu beren kasa konposta egiten duten ia 700 familiak, 9.700 familiatan gaude. Familiako 2,4 pertsona ipinirik media, 23.280 donostiar konprometitu dira orain arte beren...
Read MoreDonostian organiko bilketa zabaltzen ari da: azken datuak
Donostiako udalak jakinarazi duenez, hondakin organikoa borondatezko edukiontzi marroietan sailkatzeko kanpain orain artean 7.000 familiak eman dute izena. Aldi berean, udala ahalegin berezia ari da egiten organikoa handizki sortzen duten ekoizleen artean, ostatu, jatetxe, eskola eta gainerakoetan, horietatik 578k hartu duelarik bilketa berezituan parte hartzeko konpromisoa. Udal agintariek nabarmendu dute osasun eta ongintzako zenbait erakunde handik urteotan hasitako bidea ildo...
Read MoreZer darama barruan zabor nahasiendako edukiontzi berdeak?
[Pello Zubiria Kamino] “Betiko” kontainerra da arazoa, “berdea”, hondakinen kudeaketaz zerbait galdetu duen edonork ikasi duenez. Zalapartak aipatzen ditu “bostgarren edukiontzia”, “kuboa”, “zintzilikarioa”, “txipa” eta gaineratikoak, baina herritar arduragabeak zabor guztiak nahasian libreki bota ditzakeen kutxa handi berde hori kalean edonoren eskueran egotea da gaika gehiago biltzeko eta birziklatzeko arazo nagusia....
Read MoreDonostiako organikoa: apiriletik Egia, Morlans eta erdigunean bilduko da
Donostiako udalak jakinarazi duenez, Amara eta Groseko egokitzapen faseak bukatuta, edukiontzi marroia hiri osora hedatuko da. Nora Galparsoro Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziak gogorarazi du %60ko birziklatze tasara iristea dela helburua, eta horretarako “herritar guztien konpromisoa” beharrezkoa dela. Egia, Morlans eta Erdialdean sistema berrian parte hartzeko izena ematen duten bizilagunek txartelak, kuboak eta poltsa biodegradagarriak jasoko dituzte. Edukiontzi...
Read More

Iruzkin berriak