Firma bilketa Debagoienan: Epelen zabortegirik ez eta %80ko gaikako bilketa Gipuzkoa osora zabaldu
“Debagoiena eredu; Zabortegirik ez!” plataforma sinadura bilketan hasita dago, bertako Mankomunitateari milaka herritarren bermearekin irits arazteko Debagoieneko itunaren eskakizun nagusiak: Epelen ez dadila ireki hondakin nahasiendako zabortegi berri bat eta %80ko gaikako bilketa –derrigorrezko sistemekin Debagoienan lortu dena– hedatu dadila Gipuzkoa osora. Sinadurak biltzeko, plataformak bailarako herrietako plazetan mahaiak ipiniko ditu egunotan, eta Change.org gunean...
Read MoreDebagoiena Ereduk gaikako bilketa Gipuzkoa osora zabaltzea eskatu du
[Pello Zubiria Kamino] “Debagoiena Eredu. Zabortegirik Ez” plataforma aurkeztu dute martxoaren 1ean, eta bertan dei egin diete Gipuzkoako herritarrei eta erakundeei eskualde hartan hondakinen kudeaketan hain emaitza onak eman dituen gaikako bilketa derrigorrezkoa lurralde osora zabal dezaten. Plataforma sortu da Debagoieneko zenbait herritarrek erreakzionatu dutenean Gipuzkoako Foru Aldundiak Bergarako Epelen zabortegia zabaltzeko asmoaren aurrean. GFAk berak zabaldutako zifrek...
Read MoreDebagoienan egonezina Gipuzkoako zaborrak Epelera eraman ditzaketelako
[Pello Zubiria Kamino] Herritar talde batek asteartean, otsailak 16, elkarretaratzea burutu zuen Debagoieneko mankomunitateak Arrasaten duen egoitzaren atarian, “Debagoienan zabortegirik ez” aldarrikatzeko. 23an berriro bildu eta eskualde mailako plataforma antolatzeko deia zabaldu zuten. Debagoienako jende askoren artean alarma Diario Vascoko albisteak piztu zuen, “La pugna pone el foco en Epele como lugar para verter la fracción resto” titulua zeraman albistearekin....
Read MoreBergarako konpost planta aurkeztuz despeditu dira GHKko arduradunak
Ainhoa Intxaurrandieta eta Imanol Azpiroz GHKko lehendakari eta lehendakari ordeak Bergarako Epeleko konpostatze plantaren aurkezpena egin dute abuztuaren 24an, iragartzeko haiek Gipuzkoako hondakinak kudeatzen dituen erakunde nagusiaren zuzendaritzatik irtetearekin batera hasiko dela lanean azpiegitura berria. Epelekoak 9.000 tona materia organiko konpost bilakatzeko ahalmena izango du eta printzipioz, Debagoienako (6.000 tona urteko) eta Debabarrenako (3.000 tona) biohondakin guztia...
Read MoreBergaran Epeleko konpostatze planta abian egongo da heldu den ekainean
Dagoenekoz lurrak mugitzen hasita daude Bergarako Epelen konpost planta berria eraikitzeko, hala erakutsi zuen bideozko erreportaje honetan Goiena hedabideak. FCC, Murias eta Serbitzu enpresek osatutako taldeak kudeatuko ditu, ikainerako lehenbiziko hondakin organikoak jaso eta konpost bihurtzen hasteko planta eraikitzeko. Epeleko lantegia urtean 9.000 tona organiko konpostatzeko gai izango da. Hain zuzen Epeleko eraikina finantzatzeko mailegua sinatu berria duela iragarri du GHK kontsortzioak....
Read MoreIñaki Errazkin diputatuak ‘Goiena’ri zehaztu dizkio aurtengo erronkak
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatuari elkarrizketa zehatza egin dio Goienarako Eneko Azkaratek: “Iñaki Errazkin: ‘Epeleko konpost-planta urte amaierarako gertu egongo da’“. Bertan Errazkinek zehaztu ditu ondoko hilabeteetan eraiki beharreko azpiegiturak (tartean Debagoienari zerbitzua eginen dion Epeleko konpost planta), horien kosteak, aurrera begira alderdien artean lortzen saiatuko den adostasunak eta abar...
Read More

Iruzkin berriak