Zubietako martxaren biharamunean, errausketaren aldeko jardunaldia antolatu du GHK
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako agintariek ez lukete haserretu behar entzuten badute hondakinen errausketaren aurkako herri mugimenduei kontraprogramazioa egiten berezitu direla. Donostiako estropaden igandean egin zuten EITBrekin elkar hartuta, egun hartako iluntzean Teleberri ikusi zuten herritarrak ohartu zirenez: eguneko gertakizun txikietako bat baitzen –urtero legez– errausketaren aurkako giza-katea, kasualitatez bezala ETBk mobilizazio hari eskainitako minutuaren ostean aurkeztu...
Read MoreKarrantzako Minda usteletik Zubietako erraustegira: nork ikertu behar ditu EAEko ate birakariak?
[Pello Zubiria Kamino] Bizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik arazteagiaren bultzatzaile nagusia izan zen Martin Askazibar (EAJ), lekuko beste zenbait agintari ohiz gain. Reyes Castresana, Lourdes Arranz eta Edmundo Rodríguez epaileek osatutako auzi-mahaiak bide...
Read MoreItaliako gobernuak legea aldatu eta ez ditu baimenduko 12 erraustegi berri
Sergio Costa Italiako Ingurumen ministroak iragarri du Mateo Renzik aurreko gobernu aldian 12 erraustegi berri baimentzeko onartu zuen legea gobernu berriak aldatu egingo duela: Toskana eta Sizilian (bina), eta Piemonte, Liguria, Veneto, Umbria, Marche, Campania, Abruzzo eta Puglia eskualdeetan eraikitzekoak ziren 12 horietatik ez da bakar bat eraikiko. Errausketaren inguruko eztabaida nonbait egotekoten bero Italian dago. Alderdi Komunistan jardun ostean PD Alderdi Demokratikoarekin Erromako...
Read MoreParisko erraustegiaren epaiketa: Isabelle Duflocq kaltetuaren testigantza gogorra
Parisko auzitegian epaitzen ari dira Melun mankomunitatearen arduradunak, erraustegiak 2002an itxi zuten arte dioxinaz pozoitu zituen herritarrek salatuta. Prentsa hasi da azaltzen kaltetutakoek epaiketan kontatu dituzten testigantza gogorrak. Le Mondek bildu du horietako bat “Les vies brisées des riverains de l’incinérateur de Vaux-le-Pénil” kronikan: Isabelle Duflocq irakasle erretiratuak kontatu du nola dioxinaz kutsatutako arrautzak direla medio bere bost haurretatik bi...
Read MoreParisko erraustegi baten arduradunak epaitzen ari dira jendea dioxinaz gaixotzeagatik
Astelehenean hasita, abenduaren 11 arte epaitzen ari dira Paris metropolitanoko Melun herriko erraustegiaren arduradunak, inguruko herritarrak dioxinaz kutsatzeagatik. 2002an gobernuak itxi behar izan zuen erraustegia. 165 herritarrek salatu dute beren minbiziak erraustegiak eragin dituela. 16 urteko lanak kostatu zaizkie, baina lortu dute: azkenean Parisko auzitegi batean epaitzen ari dira Vaux-le-Pénil erraustegi kutsatzailearen jabea den Melun herri elkargoa (mankomunitatea)....
Read MoreBizkaian Aldundiak hondakin plana luzatu du eta Zero Zaborrek berri bat eskatu
Urri hasieran Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du hondakinentzako 2010-2016 plan nagusia luzatu egingo duela 2020 arte, lurraldeak 13 helburuetatik 10 ondo betetzen dituelako. Zero Zabor Bizkaia elkarteak, berriz, plan orokor berri baten beharra azpimarratu du. Aldundiak udaberrian ekin zion hondakinen plan nagusiaren berrikusteari, jakinik oraingoa aurrekoaren luzapena zela, baina oraingoz aldaketarik egin ez eta plana bere horretan 2020 arte luzatzea erabaki duela jakinarazi du,...
Read MoreValentziako Erkidegoa polan-fabriketan hondakinik ez erretzeko urratsak ematen hasi da
Julià Alvaro Valentziako Generalitateko Ingurumen sailburuak iragarri du Bunyol herriko porlan-fabrikak berehala utziko diola hondakin toxiko eta arriskutsuak erretzeari eta ondoren edozein motatako hondakinen errausketa geldituko duela. Berdeak-Equo alderdiko kidea den Alvarok bere blogean iragarri ditu urratsok, gero publiko zabalago bati Valencia Plaza hedabideak zabaldu dizkionak. Generalitatera Ximo Puig eraman zuen koalizio gobernuak bere programan dauka argi ezarria herrialdean...
Read MoreSheffieldeko (Ingalaterra) erraustegiak gaika berezitako hondakinak ere jaten ditu
Ingalaterrako Sheffield hirian (535.000 biztanle) eskandalua piztu da GMB sindikatuak erakutsi duelako Veolia multinazionalak erraustera eraman dituela hirian gaika txukun bildutako hondakin birziklagarriak. Lekuko egunkariek zabaldu dutenez, Sindikatuak konpainiaren posta elektroniko bat erakutsi du frogatzat eta enpresak ukatu egin du dena. Sheffielden, kasualitatez bezala, azken urteotan oso apala zen hondakinen gaikako bilketaren tasa, %31,7 iaz bertan. Orain GMB sindikatuak azaldu du...
Read MoreAEBetako alkateek ez dute onartzen zaborren errausketa energia berriztagarritzat
AEBetako alkateen elkarteak, 30.000 biztanle baino gehiagoko udaletako alkateak biltzen dituenak, energia berriztagarrien zerrendatik kanpo utzi du hondakinen errausketa, erraustegien industriak azken unera arte gogor egin duen arren presio. Ekainean egindako azken biltzarrean gertatu da, AEBetako alkateek Donald Trumpi eskatu diotenean ez abandonatzeko Obamak berriztagarrien alde irekitako bidea. Donald Trumpek abian jarri duenean Barack Obamaren garaian energia berriztagarrien alde ezarritako...
Read MoreBaserria XXI-eko laborariek errausketaren kalteak salatuko dituzte Aldundiaren aurrean
Baserria XXI elkartea osatzen duten nekazariek Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian elkarretaratzea deitu dute larunbaterako, uztailak 1. Goizeko 11:00etan hasita 13:00 arte hitzaldi eta parodia bidez salatuko dituzte hondakinen errausketak elikaduren produkzio eta kalitatean eragingo dituen kalteak. Agroekologian ari diren laborariak eta kontsumo taldeetako kideak biltzen dituen Baserria XXIek lehen ere azaldu izan du bere kezka hondakinen errausketak bai elikagaietan eta bai horiek ekoizten...
Read More

Iruzkin berriak