Parisko epaileek ikertzen dute erraustegien eskorien trafiko mafiosoa
[Pello Zubiria Kamino] Parisko auzitegietako 31. salan hondakinen ustezko birziklatze eta garraiora dedikatzen diren hiru enpresa epaitzen dituzte egunotan, erraustegien eskorien trafiko ilegalagatik. 2012an hiriburu inguruetako herri txiki batean legea urratuz 31.000 tona eskoria bota zituzten, lur haien jabea horretara derrigortuta. Le Monde egunkariak zabaldu du albistea. 2012ko abuztu eta irailean dozenaka kamioi hasi ziren zirkulatzen Paris inguruetako Saint-Cyr-sur-Morin herriko...
Read MoreErraustegiko bigarren enpresa bat PPren eskandaluan: Cuatrecasas
[Pello Zubiria Kamino] Zubietako erraustegiaren kontratua lortu duten konpainien artean, Urbaser ez da izan bakarra epaileen aginduz miatu dutena PPren finantziazio ustelaren ikerketan. Cuatrecasas abokatuen bufetea ere arakatua dute Canal Isabel II enpresaren hariari tiraka. Bartzelonako El Periodico egunkariak apirilaren 21ean zabaldu zuenez, Cuatrecasasen Madrilgo bulegoa zegoen egun haietan poliziak miatutako konpainien artean. Egun batzuk beranduago Cadena SERek jakinarazi zuen Canal...
Read MoreDonostiako lau auzo elkartek alegazioak aurkeztu dizkiote Rezolaren errauste baimenari
[Pello Zubiria Kamino] Añorga Txiki, Aiete, Errotaburu eta Amara berriko auzo elkarteek alegazioa aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzak Rezola porlan-fabrikari hondakinak erretzeko emandako Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketari. ARGIAk jakin ahal izan duenez, lau auzo elkarteek Jaurlaritzari eskatu diote NOx, SO2, NH3 kutsagaien emisio mailak apalagoak izatea, gaur Rezolan jarraian kontrolatzen ez den kutsadura foko bat kontrolatzea eta kontrol zorrotzagoa egitea dioxina, furano eta metal...
Read MoreJaurlaritzak berriro aldatu dizkie hondakinak erretzeko baimenak porlan-fabrikei
[Pello Zubiria Kamino] Azkenean Eusko Jaurlaritzak de facto aitortu du egia zela ARGIAk duela urte bete plazaratutakoa, Donostia-Añorgako Rezola porlan fabrikari hondakinak erretzeko emandako baimenaren kutsatze mugak ez zituela errespetatzen Europako legeak. Orain baimenak berritu dio Maria Elena Moreno Zaldibar Ingurumen sailburuordeak urtarrilaren 9an eta amaitzear daude edozein erreklamazio aurkezteko 30 egun baliodunak. Ez espero kutsadurari buruzko eztabaida publikoa errazteko aukerarik...
Read MoreGipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria. Urtarrilean plazaratu zenez, Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi ziren beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Geroztik, Gipuzkoa...
Read MoreEuropako Batzordeak errausketari diru-laguntzak kentzea sustatuko du
Europako Batzordeak urtarrilaren 24an ezagutarazi duen erabakian argibide interesgarriak ezarri ditu orain arte erraustegiek dauzkaten-diru-laguntzez eta Europak nozitzen duen errausteko kapazitate handiegiaz. Errausteko oraindik ahalmen txikia eta zabortegiekiko menpekotasun handia daukaten herrialdeek (Espainiako Estatua bezala euskal lurralde guztiak atal honetan sartzen dira) gaikako bilketan eta birziklatze ahalmenenean zentratu behar dutela dio EBk, organikoaren bilketa eta birziklatzeari...
Read MoreMallorcako erraustegiari txikiegi gelditu zaio sortzen dituen errautsen biltegia
[Pello Zubiria Kamino] Mallorcako Última Hora egunkariak eman du albistea: “Son Reus [erraustegiaren] errautsentzako biltegiak urte eta erdirako lekua baizik ez dauka” eta hondakinak kiskaltzen dituen Tirme enpresak eskatu du zabortegi berezia handitzeko baimena. Gipuzkoak bizi duen gatazkan nabarmentzeko albistea da: Zubietako erraustegiaren lizitaziotik kanpo geratu dira errautsen eta eskorien tratamendu eta hobiratzea, GHK-k oraingoz proiektuaren lehen fasea baizik ez duelako...
Read MoreErraustegiagatik abenduaren 27an Gipuzkoak bereganatuko duen zor publikoa, herriz herri kalkulatua
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako udalak Zubietako gainetan erraustegia egiteko Artzabaleta inguruko hirigintza plana berritu ostean, bideak libre dirudi abenduaren 27an GHKk erabaki dezan zein enpresa multzori kontratatuko dion Gipuzkoako errauste plantaren eraikuntza eta ustiaketa. Bestela esanda, abenduaren 27an jarriko da indarrean 2051 arte Gipuzkoako gizarteak hondakinak korporazio pribatu baten esku uztearen truke bereganatuko duen zor publikoa. Urko Apaolazak ARGIAn...
Read MoreFlorentziako erraustegi proiektua baliogabe utzi dute epaileek
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 9 goizean plazaratutako epaiaz auzitegiek jakinarazi dute baliogabeak direla Florentzian laster eraikitzen hasi behar zuten erraustegiaren baimenak, hori legez eraikitzeko urrats administratiboak zuzen egin ez direlakoan. La Reppublica egunkariak goizean zabaldu du albistea edizio digitalean: “Firenze, il Tar ferma l’inceneritore di Case Passerini“. Kronikak aitortzen duenez, “auzitegiaren erabakia garaipen handia da Pianako...
Read MoreZenbait europarlamentarik errausketarako diru-laguntzak ezabatzea eskatu dute
[Pello Zubiria Kamino] Urriaren 19an, Bioenergiaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunean, Europako Legebiltzarreko zenbait parlamentarik bat egin dute hondakinen errausketari ematen zaizkion diru-laguntzak ezabatzeko eskariarekin. Tartean dago Josu Juaristi, EH Bilduren ordezkaria GUE/NGL taldean. EZW Zero Waste Europe koalizioak zabaldu duen agiriaren arabera, errauste plantek hainbat modutako finantza laguntzak jasotzen dituzte diru publikotik: tarifetako balantze netoa (feed-in tariff),...
Read More

Iruzkin berriak