Larunbatean Andoainen osasunaren alde eta errausketaren kontrako martxa
[Pello Zubiria Kamino] Larunbatean, martxoak 12, hondakinen errausketak herritarren osasunari dakarzkion kalteak salatzeko manifestaldia antolatu da Andoainen. Herriko Ipar Haizea plataformak antolatuta, Gipuzkoa osoko ia ziento erdi eragilek egin dute protestan parte hartzeko deia. Etxeberrieta plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan. Antolatzaileek martxarako egindako deialdian herritarrei oroitarazi dizkiete errausketak jendeen osasunari egiten dizkieten kalteak, berrikitan OEIT Osasuna...
Read MoreAñorgako Rezola: Donostiak jada martxan daukan erraustegi ezezaguna
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIA astekariaren azalean “Donostia, errausketaren hiriburu?” irakurririk harrituko zen irakurle asko. Orobat 5 eta 10 kilometroko inguruneak markatzen dituzten bi puntu gorri ikusita, bata Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegia egin nahi duen Zubietan eta bestea Añorga auzoan. Gutxi baitira Donostialdeko herritarrak jabetu direnak honez gero hondakin industrialak erretzen dituztela Rezola zementu fabrikan, Zubietako “zero gunetik”...
Read MoreOsasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea: erraustegiek kantzerra ugaritzen dute
OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak biltzen dituen mediku eta osasungintzako langileek Gipuzkoako herritarrei bezala agintariei jakinarazi diete hondakinak errausteak minbiziak eta bestelako gaitzak ugaritzen dituela eta eskatu du bestelako kudeaketa alternatiboak azter daitezela. Jose Luis Paulin, Maialen Berridi, Xabier Mitxelena eta Marta Barandiaran medikuak aurkeztutako txostenak bildu ditu azken urteotan gaiaz egindako ikerketen emaitzak, ondorioztatzeko frogatuta dagoela...
Read MoreRodriguez Farre medikua gaur Andoainen errausketaren arriskuez
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren kontrako herri plataformen Koordinadorak antolaturik, gaur Andoaingo Urigain kultur etxean mintzatuko da Eduard Rodriguez Farre mediku katalandarra. 19:00etan hasiko den hitzaldiak “Toxicidad de las incineradoras” darama izenburu. Mediku ikerketan egindako lanak ospe handia eman dio Rodriguez Farre (1942) doktoreari. 1980ko hamarkada hasieran koltza olio faltsutuak eragindako hondamendiaren ikerketan erakutsi zuenetik bere jakintza, elikaduran...
Read MorePorlan fabriketan hondakinak erretzen dituzte Katalunian… eta Euskal Herrian
[Pello Zubiria Kamino] Kataluniako Moncada i Reixac herrian burutu berriak dituzte Porlan fabriketan hondakinak erretzearen kontrako eta Zero Zabor ereduaren aldeko II. jardunaldiak. Euskal Herritik, Sakanako 3 Mugak Batera eta Bizkaiko Lemoa Garbi plataformak izan dira. Hemen ere dagoenekoz zementu fabrikak ari baitira klase guztietako hondakinak erretzen, herritarrak horretaz batere jakin gabe. Horien errausketak gizakien osasunean eta ingurumenean eragiten dituzten kalteak nabarmendu dituzte...
Read MoreBriveko errauskailuak “botoi magikoa” zeukan kontrolak engainatzeko
[Pello Zubiria Kamino] Frantziako Estatuaren erdi aldean dagoen Brive-la-Gaillardeko errauste plantak iruzurra egin die kutsaduren kontrolei, gutxienez 2007tik 2013a bitartean, bertan teknikari lanetan aritu den Jose Garciak salatu duenez. Errauste planta gelditu dezaten sinadura bilketari ekin dio Internet bidez. France-3 telebista publikoaren kameren aurrean salatu du berak Saint-Pantaléon-de-Larche herrian dagoen errauskailuan lan egin zuen garaian usinako kontrol gelan botoi bat zeukatela...
Read MoreZaborren gerra berriz Italian: 30 birziklatze planta kiskali dituzte
[Pello Zubiria Kamino] Italia osoa Zero Zabor lurralde bilakatzeko kanpaina, hilabeteotan erakunde askok bultzatzen zutena, arriskuan jarri dute bi eraso bortitzek. Batetik, 30 birziklatze planta sutu dituzte, askoren ustez mafiako taldeek. Eta bestetik, Matteo Renzi lehen ministroak bultzada berria eman die errauste plantei Italia desblokeatzeko aitzakian. “Banan bana erretzen ari dira birziklatze planta guztiak”, idatzi du Jacopo Giliberto kazetari gazteak Corrente blogean irailaren...
Read MoreOlaztin hondakinak erretzeko baimena ezabatzea eskatu du Sustrai Erakuntzak
[Pello Zubiria Kamino] Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio iraungitu eta baliogabetzat jo dezala Olaztin Portland-Valderribas korporazioak daukan porlan fabrikan etxeetako hondakinak kiskaltzeko ingurumen baimena. Une honetan egoera kontraesankor batean bizi da Nafarroa hondakinen kudeaketari dagokionez: Auzitegi Gorenak ez-legezkotzat jo zuen gobernuaren hondakin plan nagusia eta plan berria errotik idazten hasi direnen bitartean Nafarroako enpresa batek hondakinak...
Read MoreErrauskailuen eskoriak desagerrarazten Suediako gobernua maisu (bideoa)
[Pello Zubiria Kamino] Zer moduz hondakinen errausketa Suedian? Primeran, eredugarriak dira suediarrak munduarentzako, haien gobernuak zabaldu duen bideoari kasu egitekotan: “Importing garbage for energy is good business for Sweden” (Zaborrak energiatarako inportatzea negozio ona da Suediarentzat). Dio Estokolmoko gobernuak: “Denok sortzen dugu zaborra eta horretan suediarrak ez dira ezberdinak. Baina ezohiko zerbait egiten dute. Suediak bere hondakinak hain era...
Read MoreSuediako errauskailuen errautsak Norvegiako uhartean pilatzen
[Pello Zubiria Kamino] Suedia izan daiteke NIMBYen (“kaka hori ez utzi nire atarian”, ingelesez) erresuma: hondakinak errausten dituzte baina errauskailuen tximinietako filtroetan geratzen diren errautsak uzteko baimena emango duen herri bakar bat ez dute aurkitu Suedia osoan. Horregatik ari dira pilatzen Langøya uhartean… Norvegiari oparituta. Sputnik News guneak eman du albistea: “Sweden Piles Up Toxic Ash on Norway Island“. Ekologista norvegiarrek salatu dute...
Read More

Iruzkin berriak