GURASOSek hondakinen gatazka konpontzeko bide-orria aurkeztu du
GURASOS elkarteak, azaroaren 26an Donostian errausketaren kontra burutuko den mobilizazioan parte hartzeko deiarekin batera, aurkeztu du zortzi puntuko bide-orri bat Gipuzkoako hondakinen gatazkari irtenbidea emateko. Gaia gatazkaren eremutik eta zatiketa politikotik atera eta irtenbide partekatu batez bideratzea proposatu du, herritarren parte hartze aktiboz, propagandaren ordez informazioa landuz eta aditu eta teknikariei protagonismoa emanez. Segurtasun juridikoaren garrantzia ere bilatzen...
Read MoreGuraSOSek deliberazio prozesu berri baten eskaria aurkeztu du Aldundian
GuraSOS elkarteak, aurreko egunetan agindu bezala, Zubietako erraustegiaren lizitazio prozesua bertan behera utzi eta Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren inguruan partaidetzazko deliberazio prozesu berri bat irekitzeko eskaria aurkeztu du Foru Aldundian. Markel Olanoren aurreko aginte aldian onartutako 1/210 Foru Arauaren 10.3. artikuluan oinarrituta, elkartea seguru dago alderdi politiko guztiak prest egongo direla prozesu horri ekiteko. Jakina denez, Gipuzkoan Zubietako erraustegia eraikitzeko...
Read MoreJendetza bildu du GuraSOS elkarteak Donostian errausketaren kontra
Donostian Antiguako tuneletik hasita udaletxe aurreko Alderdi Ederren amaitu zen ibilaldian milaka herritar bildu zituen igandean GuraSOS elkarteak, herritarren eta batik bat gaurko eta etorkizuneko umeen osasuna babestu eta errausketaren pozoiak saihesteko eskatuz. Nahiz eta “Haurren babeserako hesiak” pentsamenduz kolore ezberdinetako jendeak bildu, antolatzaileek eskatu bezala –”haur txikienak zuriz, heldu eta gainerako haur eta gazteak beltzez”– Kontxa inguruko...
Read MoreBulebarretik Zubietara, gero Antigua… errausketaren kontrako asteburu beroa
Erraustegiaren aurkako ekitaldiz betea dator asteburua Donostialdean. Gipuzkoa Zutik mugimendua, ostiral gaua Bulebarrean pasa ondoren, larunbatean bizikletaz Zubietako herriraino hurbilduko da, hainbat ekitaldiren ostean bertan gaua pasata igande goizean Antiguara hurbiltzeko. Hemen burutuko da egunotako beste hitzordu nagusia: GuraSOSek antolatutako “Haurren babeserako hesia”. Gipuzkoa Zutikek hirugarren astea osatuko du Zubietara bizikletaz egingo duen txangoarekin. 21. eguna...
Read MoreGuraSOS “Haurren babeserako hesia” prestatzen ari da ekainaren 19rako
GuraSOS elkartea, Zubietako erraustegi proiektuak inguruan harrapatzen dituen eskoletako haurren guraso eta aiton-amonek osatua, ekitaldi berezi bat ari da prestatzen ekainaren 19rako, igandea, Donostian. “Haurren babeserako hesia” deitu diotena irudikatuko dute eguerdiko 12etan Antiguako tuneletik hasi eta udaletxe aurreko Alderdi Ederrerainoko eremuan. Hesi sinbolikoa osatuko dute zuriz jantzitako haurren eta beltzez beztitutako helduen artean GuraSOSek, sortu zenetik, hainbat...
Read MoreMadrilgo erraustegiak gaixotutako Clara Peralesek hunkitu ditu GuraSOSek Oronan bildutakoak
Medikuak, Donostialdeko haurren guraso eta senideak eta Madrildik etorririk hondakinen errausketak gaixotutako pertsonak bildu ziren larunbatean, maiatzak 21, GuraSOS elkarte berriak Hernaniko Orona-Ideo aretoan antolatutako jardunaldian, erraustegiek herritarren osasunean eragiten dituzten kalteez hitz egiteko. Une hunkigarririk ere bizitu zuten bertaratuek. Iñaki Petxarroman kazetariak informatu duenez, Madrilgo erraustegiak gaixotutako Clara Peralesen lekukotzak entzule asko negarrez utzi...
Read MoreGuraSOSek antolaturik, osasuna eta errausketaz jardunaldia larunbatean
Hernaniko Galarretan Orona kooperatibak daukan Ideo eraikin berezian, maiatzaren 21eko arratsaldean, osasungintzako eta hezkuntzako profesionalak bilduko ditu GuraSOS elkarteak hondakinen errausketak jendeen osasunean eragin ditzakeen kalteez eztabaidatzeko. Egitarauan aurreratu dutenenez, Bilerara gonbidatu dituzte Madrilgo Rivas-Vaciamadriden dagoen Valdemingomez erraustegiak kaltetutako herritarrak ere. Bazkalondoko 16:00etan ongi etorria eginik, lehenbizi mintzatuko da Fernando Palacios,...
Read MoreGuraSOS sortu dute: “Nire haurrentzat nahi ez dudana, beste inoren haurrentzat nahi ez dudalako”
Zubietako erraustegitik 15 kilometroko radioan bizi diren haurren gurasoak mobilizatu dira hondakinen errausketari aurre egiteko: GuraSOS elkarte berria larunbatean, maiatzak 7, aurkeztu dute Lasarte-Orian. Aurkezpenean esan dutenez, “zuek bezalako aita-amak, aitona-amonak eta osaba-izebak gara. Erraustegiaren proiektua bertan behera gera dadila eskatzen dugu, gaur egun ez baitago berme nahikorik gipuzkoarren eta bereziki haurren osasunaren gainean”, diote oharrean. Biodonostia...
Read MoreGuraSOS taldea sortu dute Zubietako erraustegiaren inguruetako gurasoek
Larunbatean, maiatzak 7, aurkeztuko dute Lasarte-Orian GuraSOS talde berria, Zubietako erraustegiaren kutsadurak eragin zuzena izango duen inguruetako eskoletako aita-amek osatua. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean aurkeztuko dute azken hilabeteotan landu duten manifestua eta azalduko zergatik eta nola egingo dioten aurre Gipuzkoako Foru Aldundiak Usurbilgo kaxkotik kilometro batera eta Lasarte-Oriatik 1,8ra eraiki nahi duen errauste plantaren proiektuari. Zubietako “0...
Read More

Iruzkin berriak