Hiru Michelin izar dituen “Azurmendi” jatetxea konposta egiten hasi da
[Pello Zubiria Kamino] Larrabetzuko udalak jakinarazi du: “Azurmendi jatetxeak konposta egingo dau, ‘Larrabetzu zero zabor-bertokoa indartuz’ proiektua indartuz“. Lehendik ezaguna da Larrabetzu etxe askotako hondakin organikoak luartzen dituelako auzo-konpost egituretan. Euskal Herrian txerri-janak berezi gabe eta beste zakarrekin nahastuta botatzen dituzten jatetxeentzako mezu nabarmena beharko luke Europako sukaldaritzako izar honen erabakiak. Eneko Atxa bere...
Read MoreBizkaian hondakin organikoaren %0,58 baizik ez da konpostatzen, dio EHBilduk
EHBildu koalizioak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio hondakin organikoen bilketa handitzeko esperientziak sustatzea eta herri handienetan bosgarren edukiontzia zabaldu dezala. Bere ekimenean EHBilduk datu esanguratsu hau azaldu du: Bizkaian sortutako hondakin organikoaren %1era ere ez da iristen konpostatzen dena, zehazki %0,58an dago. Gainerako %99 TMBtik pasa ostean errauskailura doa edo zabortegietara. Koalizioak diputazioari proposatzen dio Mallabia, Berriz eta Larrabetzun...
Read MoreAuzokonposta Larrabetzun (bideoa)
Iñaki Burgobarrik egiten duen Llevame al Huerto telebista programak sei minutuko bideoan bildu du Bizkaiko Larrabetzun herritar talde batek burutzen duen auzo-konpost esperientzia. Erreportajean zehar konpost taldea sustatzen duten Bihotz eta Aintzane larrabetzutarrek aurkezten dute nola konpost bihurtzen dituzten 20 familiaren hondakin organikoak, gero beren ortuan erabiliz. Hondakinak auzolanean kudeatzearen azalpen praktiko...
Read MoreLarrabetzuko eztabaida hondakinez
Bizkaiko Larrabetzun eztabaida bizia dabil hilabeteotan udal gobernua daukan Bilduren eta oposizioko alderdi nagusia den EAJren artean. Gai bat baino gehiago polemikarako bide, baina tartean hondakinena ere bai. Larrabetzutik.org “La mancomunidad del txorierri quiere duplicar la tasa de basuras a Larrabetzu!”, “Herri Batzarra“, “Nervios en el PNV de Larrabetzu?” Larrabetzu.info “¿Qué es una política fiscal que favorece a los que más...
Read More

Iruzkin berriak