Zero Zabor astea Oñatin
[Pello Zubiria Kamino] Zortzi egun baino luzeagoko Zero Zabor astea burutuko dute Oñatin, ia uztail osoa hartuko duena, Udalak eta Oñati Zero Zabor taldeak antolaturik, Kutxa Ekogunearen laguntzarekin. Euskal Herriko Zero Zabor mugimenduan erreferentziala da aspalditik Oñatikoa. Egitaraua irekiko du uztailaren 3an haurrak hondakinen garrantziaz ohartarazi nahi dituen pailazo ikuskizun batek: Potxin eta Patxinek “Birziklatzea erraza da” aurkeztuko die. Larunbat goizean, uztailak...
Read MoreOñatiko Atez Atekoaren emaitzak: politikarien balorazioak
Udalak jakinarazi ostean Atez Atekoa abian jarri denetik bi hilabetetan Oñatin Atez Atekoaz %80a gainditu dutela, herriko talde politikoen lehen balorazioak bildu ditu Goienak. Mikel Biain herriko alkateak (Bildu) udal gobernu taldearen izenean herritarrak zoriondu ditu lehenbiziko egunetik azaldutako jarreragatik, horri esker herriko hondakinen bilketan aldaketa handia denbora gutxian lortzea ahalbideratuz (Goienaren bideoa: “Ekarpen positiboak” dituen edonorentzat Hondakinen...
Read MoreOñatin Atez Atekoaz %80a gainditu dute
Oñatiko udalak gaikako bilketa sistema berriaren bi hilabeteko balantzea eskaini du eta azaldu Atez Atekoa abian jarri dutenetik birziklatzeko moduko atalek %80a gainditu dutela, zehazki %80,96. Urte bete lehenago, uztail-abuztuko epe berdinean, gaikako bilketak ez zuen gainditu %26,36a. Iaz oñatiarrek zaborrontzietan 457.068 kilo errefus utzi zuten moduan, aurtengo udan errefus nahasi hori 79.682 kilotara mugatzea lortu dute. Goienak “Atez atekoarekin %80,96ko gaikako bilketa tasa...
Read MoreOñatin Atez Atekoa hobetzeko jarraipen batzordea antolatu dute
Goienak zabaldu duenez, Oñatiko udalak Atez Atekoaren jarraipen batzorde irekia antolatu du, hondakin bilketa berria aztertu eta hobekuntzak proposatzeko. Bestalde, Trauti elkarteak eskaini ditu pegatina koloretsuak, hondakinen zintzilikarioetan ondo ikusteko arazoak dituzten herritarrek erabil...
Read MoreOñatiko 642 ikasle Zero Zabor tailerretan
Goienak zabal duenez, Zero Zabor tailerrak burutu dituzte Oñatin Kristau Eskolaren lau ikastetxetan, tartean Oñatiko Elkar Hezin, eta Ikastolen Federazioaren hirutan egin dira aurten, Aranzadiko teknikarien gidaritzapean. 642 ikaslek parte hartu duten tailerrok Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ikastolen Federazioak, Kristau Eskola elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu dituzte.
Read MoreOñatiarrak Atez Atekoaren lehen egunean
Goienak kalean elkarrizketatu ditu Oñatiko zenbait herritar Atez Ateko bilketa ezarritako lehen egunean gauzak nola bizi izan dituzten jakiteko: “Arazorik ez Oñatin atez atekoaren lehenengo egunean” eta “Oñatiarra atez atekoaren lehen egunaz” bideoak prestatu ditu. Bestalde, Oñatiko udalak ezarpenaren balorazio positiboa egin du “Atez atekoaren lehen egunaren balorazio ‘oso positiboa’ Oñatin” albistean irakur daitekeenez. “Guztia...
Read MoreOñati gaur hasi denetik, Gipuzkoaren %10aren hondakinak Atez Ate biltzen dira
Gaur hasten dira Oñatin hondakinak Atez Ate biltzen (ikusi Goienaren “Gaur jarriko dute martxan atez atekoa Oñatin” albistea argazki eta guzti). Oñatik dauzkan 11.151 biztanleekin (gaztelaniazko Wikipediaren 2012ko datuetan) Gipuzkoa osoko 14 udalerritan kudeaketa sistema berrian 71.579 herritar ari dira, lurraldeak dauzkan 709.607en %10. Debagoienako mankomunitatean gehituz oñatiarrak eta sistema berean lehendik ari diren Antzuolakoak (2.117), eskualdeko jendeen %20 baino...
Read MoreAstelehenetik Atez Atekoa Oñatin
Oñatin astelehenean, uztailak 1, abiatuko da hondakinen Atez Ateko Bilketa. Goienak “Uztailaren 1ean hasiko da Oñatin atez ateko hondakinen bilketa” albisteaz gain bideoz bildu ditu herriko alkate Mikel Biainen balorazioa eta EAJko Lourdes Idoiagaren iritzi...
Read MoreOñati Atez Ate uztailaren 1etik
Albistea Berriak (“Oñatin uztailaren 1ean hasiko dira atez ateko bilketa sistemarekin“) eta Goienak zabaldu dute: “Uztailaren 1ean hasiko da Oñatin atez ateko hondakinen bilketa“. Hedabide honek berak jakinarazia zuen aurretik dena prest zegoela: “Atez atekoa martxan jartzeko guztia prest utziko dute aste honetan bertan“. Bi egun lehenago, ekainaren 28an, herriko Zero Zabor taldeak antolaturik, Antonio Casado da Rochak “Es el atez ate un sistema más...
Read MoreOñatin ongi etorria egin diote Atez Atekoari
Oñatiko Zero Zaborrek antolatutako ekitaldi batean, larunbatean, maiatzak 25, Atez Ateko bilketari ongi etorria egin zioten herrian. Albistea jaso dute Goienak (“Atez atekoari ongietorria emateko ekitaldia egin dute Oñatin“), Noticias de Gipuzkoak (“Oñati Zero Zabor da la bienvenida al ‘puerta a puerta‘“) eta Oñati Zero Zaborrek bere blogean (“Atez Atekoari ongi etorria Oñatin“). Ekitaldiaren antolatzaileek jakinarazi zuten udal agintariek...
Read More

Iruzkin berriak