Zer topatuko duzu Durangoko Azokan ARGIAren gunean?
Durangoko Azokan izango gara ARGIAko kideok. Pasa bixitan eta animatu proiektua laguntzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoz ariko gara lanean.
Durangoko Azokan izango gara ARGIAko kideok. Pasa bixitan eta animatu proiektua laguntzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoz ariko gara lanean.
Astebete da Argia eraberritua kioskoetan dela. Zer iruditu zaizu? Harpidedun eta irakurleen iritziak bildu nahi ditugu. Animatu txioak bidaltzera #ArgiaEraberritua erabiliz edo iruzkinetan utzi iritzia. Gustu handiz irakurriko ditugu. [View the story “Argia eraberrituaz iritzi bilketa” on Storify]
Lasarte-Oriako egoitzan bildu ginen ARGIAko kide, kolaboratzaile nahiz lagunak astekaria itxuraz eta mamiz eraberritu dugula ospatzeko. Ostegun arratsaldez gure erredakzioak ez-ohiko itxura hartu zuen. Lasarteko pabiloian kolaboratzaile, lagun eta ARGIAko kide ugarik aurkezpen-festa txiki batekin ospatu genuen astekari eraberritua jadanik […]
Esku artean daukagu ARGIA aldizkari eraberritua. Urtebeteko prozesua izan da diseinua, formatua eta edukia gogoetatzea. Hori dela eta, azaroaren 12an, osteguna, 18:30ean, ARGIAko lan taldeko kideok, Lasarte-Orian dugun egoitzan aurkezpen-ekitaldia egingo dugu. ARGIAko komunitate osoa dago gonbidaturik. Bertan, eraberritze prozesuaz […]
Bihar ARGIAren webgunean Diadaren zuzeneko jarraipena egingo dugu Bartzelonatik eta zuzenean eskainiko ditugu erraldoia espero den Via Lliure mobilizazioaren irudiak. Datorren aldizkarian, plebiszitu hauteskundeez erreportajea protagonista politikoen eta herritarren iritziak eta gako nagusiak bilduz.
Aste honetako ARGIAren azalaren aurrerapena jarraian. Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin elkarrizketa. Asteartean elkarrizketaren aurrerapena irakurgai izango da webgunean, eta asteazkenetik aurrera elkarrizketa osoa. Kazetaritza independentea babesteko, egin harpidetza.
Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko EAJ eta EH Bilduren hautagai Markel Olano eta Xabier Olanoren arteko lehen aurrez aurrekoa egingo du ARGIAk. Ordubeteko ikusentzunezkoa izango da eta Xabier Letonak gidatuko du. Maiatzaren 11n izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, www.argia.eus-en. Galderaren bat […]
Hitzarmena sinatu dugu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta ARGIAk. Helburua herritarren artean euskarazko hedabideen irakurzaletasuna indartzea eta ARGIA herritarren artean ezagutaraztea da. Horretarako, UEMAn dauden udalerrietan euskarazko prentsaren presentzia sustatzeko elkarlana abiatuko dugu. Horretarako, batetik, udalerri hauetan udalak kudeatzen […]
Lurraldetasuna eta berdintasuna oinarri garrantzitsuak dira ARGIArentzat. Oinarri, balio eta ipar, gure neurriaren eta aukeren arabera horiek praktikara eramaten saiatzen gara egunero. Eta horren erakusgarri da harpidetzei dagokionean azken hilabeteotan egin dugun apustua. Izan ere, mugak sortzen dituen gastuak bere […]
2013ko irailean abiatu genuen Auzolan esperientziak saila Argian. Euskal Herrian arlo sozial, kultural, ekonomiko eta abarri lotuta martxan dauden auzolan proiektuak ekarri ditugu ordutik, herritarron arteko elkarlanari esker aurrera ateratako proiektuak beti izan direla baina krisi garaian alternatiba interesgarria direla […]