ARGIA English – Euskal Herritik mundura zuzenean

3

ARGIA Euskal Herriko informazioa ingelesez ere zabaltzen hasiko da sarean. Sare sozialen bitartez informazioak muga fisikoak gainditzen ditu, eta Euskal Herrian nazioartera begira inongo filtrotatik pasa gabe informazioa zabaltzen hasteko beharra ikusten dugu. Geure esku dago gure berri gu geu […]

Irakurri

Historiari eskua emango dio ARGIAk ekainaren 8an

0

Iristear da eguna: ekainaren 8an Durangotik Iruñera erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kate erraldoia osatuko dute milaka eta milaka euskaldunek. ARGIAko kideak hainbat herri hedabidek egingo dugun elkarlanean ariko gara, eta ARGIAn minutuz minutu emango dizugu gertakari historikoaren berri. Zuzeneko programa […]

Irakurri

Oteitza Lizeoko ikasleak izan ditugu Argian

0

Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoko hainbat ikasle eta irakaslea Argia ezagutzera etorri ziren maiatzaren 23an. Talde txikia, baina jakin-minez betea. Egoitza eta langileak ezagutzeko aukera izan zuten, baita Argia astekariaren produkzio ibilbidea eta argia.eus-ek biltzen duena ere. Lizeoan bertan, aldizkarian buru-belarri […]

Irakurri

ARGIAren ‘Ihesi’ GipuzkoAPP’s 2013 lehiaketan saritua

0

ARGIAk eta Iametza Interaktiboa egindako Ihesi aplikazioa saritu du Gipuzkoako Aldundiak. Android eta iOs gailuetarako prestatua, Euskal Herriko zazpi lurraldeak biltzen dituen turismo aplikazio bakarra da eta barne turismoa bultzatzea du helburuetako bat. Erabiltzaileen parte hartzean oinarritua, euskaraz eta euskaldunontzat […]

Irakurri

Euskarazko blog onenak hautatzeko lehiaketan laguntzaile gara

0

Abenduaren 16an Euskararen Etxean ospatutako prentsaurrekoan Blogetan! Euskal blogariak lehian ekimenaren ingurukoak azaldu dituzte Azkue Fundazioaren izenean Iurdana Acasusok eta ARGIAren izenean Gorka Bereziartuak. Lehiaketaren helburua da euskarazko edukiak sarean areagotzeaz gain, blogari euskaldunen jarduera sustatzea eta blogik onenak aukeratzea. […]

Irakurri

Tokian tokiko ekonomiaren erradiografiak

0

Euskal Herriko eskualde eta herrietako ekonomiaren berri izateko “Ekonomia bertan” izeneko artikulu sorta argitaratuko du hilero ARGIAk. Nola eragin du ekonomia krisiak industria handiko udalerrietan?  Zein irtenbide sortu dira langabeziak gehien jo duen eskualdeetan? Zein bilakaera izan du turismoak hiriburuetan? […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA