Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak ARGIAko kideentzat
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera bikoitz helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.
Egunerokoan euskaraz ‘hitzekin’ dadin
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Belaunaldi osoak markatzen dituzten publizitate kanpainak ezagunak dira. Eman buruari pixka bat eta minutu batean baietz bat baino gehiago atera. Niri Colacao-ren kanta –arrazista samarra, portzierto– edo Nocilla-rena etorri zaizkit gogora berehala. Bakoitzak ditugu gure erreferentziak, baina […]
Aldizkaria bizikletan banatzen hasi gara Gasteizen
ARGIAn astekaria banatzeko modua aldatzen hasi gara, eta lehen pausoa Gasteizen eman dugu. Correos posta zerbitzuak egiten zuen lana Eraman kooperatibak egingo du aurrerantzean, bizikletan. Dagoeneko bi zenbaki banatu dituzte Arabako hiriburuan.
ARGIAren mahaian, gurutzatu hesia
Durangoko Azoka ate joka da eta ARGIAk urtero bezala bere txokoa izango du Landako gunean, ohi bezala Barrenkaleko lehenengo hiru mahaietan, sarrera nagusiaren eskuinaldean. Oztopo eta hesiak gainditu eta informazio burujabearen aldera pasatzeko abagunea izango duzu. Hor aurkituko dituzu aurten […]
Azaroa ARGIA izango da aurten Gasteizen
Trantsizioak erakusketa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean egongo da ikusgai azaroan. Bere ibilbidetxoa egiten ari da; Gasteizera eraman aurretik Ondarroako Argia Egunean izan genuen eta Lasarten, Hernanin, Oñatin… ere egon da. Baina behin Gasteizera eramanda zergatik erakusketan bakarrik geratu? Gasteizko egoera […]