Irudia: @adoptatuhitzbat | Twitter
Category: Sailkatu gabea
Bilbon euskaraz dakien ertzaina aurkitu dute, 20 urte desagertuta egon ondoren
Manu Agirre mendizaleak aurkitu du euskaraz dakien ertzaina, Zabalburuko polizia-etxeko soto batean. Duela 25 urte hasi zen bertan lanean, baina bi urtera desagertu egin zen, nork, nola eta zergatik ez dakigula. Oso maitea zen...
Haur eta txakurrekin euskaraz hitz egiteko eskubidea berretsi du Frantziak
Emmanuel Macron presidenteak esan du, lasai egoteko, Frantziako herritar frantsesek lasai asko hitz egin ahal izango dutela euskaraz euren txakur eta seme-alabekin, baldin eta metro eta erdira ez badago beste pertsona bat txakur edo...
Elkartasuna da bide bakarra
Inauteriak bukatuta, tolosarrak beren ohiko umore faltara itzuliko direla dio EHUko ikerlari batek
Inauteri garaia iristen den bakoitzean euskaldun guztiek galdetu izan diote beren buruari zer pasatzen den Tolosan: urte osoan munduko jenderik gatzgabeena izaten da eta inauteriak iristean berriz, biharko egunik ez balego bezala egiten dute...
“Azukrea ordezkatu dut kokainagatik eta oso ondo doakit”
Mugikorrean app ustez oso baliagarria instalatu zuen Jenofar Lopategik 2019ko otsailean, auzoko nutrizionistak gomendaturik: elikagaien azukre-maila kalkulatzen du, eta horren arabera jakia baloratu: “Txarra”, “Oso txarra”, “Ministro-gorotza“ edo “Elikadura-terrorismoa”. “Konturatu nintzen, edozer elikagai hartuta...
LETRA LARRIZ IDATZITAKO MEZUEN KOPURUAK GORA EGIN DU OPORRAK AMAITZEAREKIN BATERA
EUSKAL HERRITAR GEHIENEN OPORRAK AMAITZEAREKIN BATERA, ELKARRI BIDALTZEN DIZKIOTEN MEZUETAN LETRA LARRIA ERABILTZEKO JOERA NAGUSITU DA GAINDEGIAK EGINDAKO IKERKETA BATEN ARABERA. “Animo egoera bat islatzen du horrek”, ESPLIKATU DU ARANTXA ESAMESTEGI SOZIOLOGOAK. “Jendea egoera...
FaceApp-en filtroak erabilita ere, Xabier Usabiagak betiko itxura bera mantentzen du
ETBko kazetariak pasa den asteburuan deskargatu zuen FaceApp aplikazioa, baina selfie bat eginda zahartzeko filtroa pasa zionean, argazkia ez zen batere aldatu. Gaztetzekoa pasa zion ondoren, eta argazkia berdin geratu zen. “Tramankulu hau ez...
Oporretan “herria zaintzen” geratzen zarela esateak duela 32 urtetik ez daukala graziarik konfirmatu dute EHUko ikerlariek
EHUren Udako Ikastaroetan jakinarazi dutenez, aspaldi galdu zuen grazia oporretan inora ez zindoazela esateko “herria zaintzen” geratuko zarela esateak. Jon Mirena Lopez soziologoak emandako datuen arabera, 32 urte pasa dira norbaitek espresio hori entzun...
Hondartzan pixa egiteko munduko lekurik onenetakoa da Donostia, TripExpert atariaren arabera
Donostiak 100 puntutik 98 lortu ditu guztira TripExpert atariaren “Best places to piss in the sea” ranking entzutetsuan. Horrenbestez, Donostia munduko pissy guztien mapan egongo da aurrerantzean –turismoa pixa egiteko aukeren arabera antolatzen duten...