Kategoria: Literatura

Sautrela ere ez: zer geratzen zaigu ETB1en?

18

Goizean Twitterreko mezuen artean notizia, eguraldia bezain txarra, udazkenean ez dela Sautrela saiorik egongo Durangoko Azokari buruz egingo duten programa berezia salbu. Literaturari buruz Euskal Telebistan geneukan programa bakarra gabe geratu gara beraz, horrela, batere zalapartarik gabe, zizpuru batean, orain […]

Irakurri

'Fikzioaren izterrak': ariketa metaliterario bat

2

Ur Apalategik jaso duen literaturako Euskadi Sariak ez du Sarrionandiarenak bezalako zalapartarik sortuko beharbada, baina ez pentsa horregatik punta atera gabe geratuko garenik. Fikzioaren izterrak liburuan agertzen diren pertsonaiak asmatuak izan arren, lasai asko eraman zezakeen sarreran honako oharra: “Jarraian […]

Irakurri

Hemen literaturak ez du ezer inporta

7

Diarrea bezala zabaldu dira iritziak hango eta hemengo prentsan Joseba Sarrionandiari Euskadi Saria eman diotela jakinarazi ostean. Batere gogorik ez horiek komentatzeko, Alberto Moyanok dioen moduan, Sesame Streeteko ikusleek ere behar ez dituzten azalpenetan sartzea baita: “Idazle batek egindako delituek […]

Irakurri

Sabinator ez da komiki baten izena

1

Bada jendea, Joaquin Sabinaren kantak letrengatik estimatzen dituena. Ez naiz horietakoa. Canallismo gehiegi aguantatu behar izan duen orok goizago ala beranduago garatzen duen Sabinafobia daukat. Eta hala ere, duela urte batzuk, unibertsitatean (zehatzago esateko, zuzenbideko klase ezin luzeagoetan) denbora-pasa polita […]

Irakurri

Prosa purpuraren kontra

6

Sortzaileak zerbait poetikoa idatzi nahi du, bizi dugun ilusioz beteriko garai hau ilustratzeko. Hasi da ordenagailuko teklak jotzen eta inspiratuta sentitzen da, leherketa txikiak sentitzen ditu hesteetan. Lerroak, bata bestearen atzetik, krispetak bezala ari zaizkio ateratzen. Gaur egun handia da, […]

Irakurri

Top 5: protesta-kanpaldi batera eramateko liburuak

5

Ez dakigu egunotan Espainiako estatuko hainbat hiritan (Hego Euskal Herrikoak barne, horiek ere Espainiako estatuan baitaude oraingoz) antolatzen ari diren protesta-kanpaldiek zer ekarriko duten. Ez dakigu izango denentz benetan eragingo duen mugimendu baten hasiera; ez dakigu nekatuko ote diren, etsi […]

Irakurri

Fikzioaren Twitterrak

0

Masokismo puntu batekin, aitortzen dut, bolada batean Twitterren jarraitu nituen zenbait politikari, kazetari eta iritzi-emaile eskuindar eta ultra-eskuindar, konturatu nintzen arte nire osasun ideologikoari kalte besterik ez niola egiten egunero 140 karaktereko kontserbadurismo gogorrenaren dosiak injektatuz. Oreka mentalaren mesedetan, azken […]

Irakurri

Cano unplugged

0

(2011ko apirilaren 28an Zarauzko Euskalduna tabernan, Kafe Torero egitasmoaren barruan egindako Bukatu gabeko poemak errezitaldiaren kronika. Nola ez, beranduegi) Eseri zen karpeta bete folio, mikrofono soil bat lagun. Egoerak ez zuen erraza behar Harkaitz Canorentzat, material berria zen jende aurrean […]

Irakurri

Ohar nekrologikoa idazmakina bati

0

Ohar nekrologikoak idaztea iruditu zait beti genero periodistikoen artean zailena eta horregatik, beste erremediorik geratu ez denean bakarrik praktikatzen saiatu izan naiz, ahal izan dudan guztietan artikulua sinatu gabe utziz (edo sinadura faltsuaren atzean nire burua koldarkeriaz ezkutatuz). Baina, apiril […]

Irakurri

Hil ezazue presidentea! (fikzioan, betiere)

2

Martxokoa da notizia: Stephen King-en hurrengo nobelak Amerikako Estatu Batuetako historiaren azken mendeko pasarte ezagunenetako bat izango du ardatz, John Fitzgerald Kennedyren hilketa. 11/22/63 izango da titulua, 1963ko azaroaren 22an saltarazi baitzioten kaskezurra Kennedyri. Kingen nobelako protagonista eskola-irakasle bat izango […]

Irakurri

Utikan Man Booker sariak

0

Badira gure artean adur txarreko zenbait txoritzar, euskal literaturarekin zerikusia duen edozein polemika pizten denean korrika abiatzen direnak bakea, bakea, bakea aldarrikatzera, pentsatuz bestelako edozein jarrera bizi gaituen anormaltasunaren seinale dela, ez besterik. Etsenplu gisa: idazle batek muzin egiten badio […]

Irakurri

Idazleen eta editoreen arteko komeriak

0

Ezagutzen hasi gara udaberrian argitaratuko diren nobedadeak eta pentsatu dut, editorialetan liburu berriei azken ukituak ematen ariko diren honetan, kuriosoa izan daitekeela prozesu horretako bi aktore nagusien arteko harremanari erreparatzea. Gutxitan hitz egiten baitugu idazleak izaten duen harremanaz beste pertsona […]

Irakurri

Euskal-celebrityak idazle bihurtuko diren honetan

7

Iragarri zuen Iratxe Retolazak eta ez genion behar adinako kasurik egin: presentzia literarioak ari gara nabarmentzen literatur testuen gainetik. Idazlearen bizipenak eta ez haren lanak. Eta behin horretan hasita, zergatik mugatu letra-juntatzaileen bizimodu aspergarrietara? Ez ote da “erakargarriagoa”, demagun, kirolariak […]

Irakurri

Fukushima, Fukuyama eta Spiderman nuklearra

2

Fukushimako zentral nuklearrean gertatzen ari denak paradoxa polita planteatuko dio beste Fuku bati, erabat baztertuta geratua zen bere obra batek zentzu berria har baitezake katastrofeari esker. Francis Fukuyamaz ari naiz. Historiaren amaiera eta azken gizakia liburuan —zeina, bide batez, ez […]

Irakurri

Saiatu zaitez hau egiten liburu digitalarekin

0

Ez duzu lortuko. Liburu analogikoak, paper-tinta-kola-kartoiez egindakoak, objektu fetitxe izateaz gain, izaki bizidunak ere bai baitira. Irakurgailu digitalak aldiz, gris eta aspergarri begitanduko zaizkizu, Angel Erroren bidez deskubritu dudan bideo hau ikusi ondoren. Ni behintzat, konbentzitu nau; eta pasa den […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA