Pelikula hau ikusita daukagu

6

Zazpi urteko haur batez abusatu izana leporatu diotelako AEBetan finantzazio arazoak edukitzen ari den zine zuzendariak bat egin du modu nahiko opakuan talde mediatiko handi bateko buru izatera iritsi den ekoizle kataluniarrarekin, iberiar penintsulako kostaldeko hiri txiki batean pelikula bat […]

Irakurri

Eusnob zikloaren amaiera eta anti-guaismoaren genesia

0

Denborarekin problema bat daukagu kulturaren asunto honetaz aritzen garen letra-juntatzaileok. Niri behintzat, inbidia ematen didate kirol kazetariek edo politikaz aritzen direnek, zeren eskribitzen dituzten gaietan badirudi pitxitxi guztiak –irakurleek, kazetariek eta informazioetan agertzen diren pertsonek– eztabaidatu ere ez dutela egin […]

Irakurri

Ignacio Zuloaga, pintore ilustre gaitzesgarri bat

2

Kataluniako RAC1 irratian badago asteroko tarte bat Il·lustres execrables izenekoa, azkenaldian engantxatuta naukana. Malcolm Oterok eta Santi Giménezek pertsonaia historiko baten biografia hartu eta haren miseria guztiak destripatzen dituzte sarkasmo handiz eta inoiz entzungo duzun musikarik txarrenaz lagundurik. Normalean ez […]

Irakurri

Euskaltzaindiaren keinua euskal bikoiztaileekin

0

Astelehen honetan hitzarmena sinatu zuten Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta Euskaltzaindiak, bi erakundeen arteko elkarlana bultzatzeko. Adostutako puntuei bakarrik erreparatuz gero, nahiko konbenio teknikoa dela pentsa dezake batek baino gehiagok: bikoiztaileak konprometitu dira Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak aintzat hartu eta […]

Irakurri

Javier Ortiz, kazetari baten talentua eta ofizioa

0

Izan zen militante antifrankista, izan zen Espainiako alderdi komunistarekin kritikoa, eta batez ere, izan zen hasiera-hasieratik kazetaria. Baina kazetariak asko gaude, gehiegi akaso. Arrain hau bezalako kazetari eztenkari, kritiko, umoretsu, erretxinak, esku batekin konta ditzakezu: ez zen inorekin ezkontzen, agian […]

Irakurri

Ohar batzuk Bob Dylan ikustera joan aurretik

0

Ostegun eta ostiral honetan Bob Dylan Euskal Herrian izango da, Iruñean eta Barakaldon hurrenez hurren. Tamaina horretako mito bat gure artera etortzeak eskutik dakartza espektatiba handiak, horrelakorik gabe ez baita posible 60 eurotik gora kostatzen diren sarrerak saltzea. Baina komenigarria […]

Irakurri

Balenciaga auzia: ustelkeria eta miopia kulturala

0

Euskal jostun garrantzitsuenaren lanak kaltetu edo “desagertu” zituzten, hari eskainitako museoa hasieran kosta behar zena baino bost aldiz garestiago atera zen, lagunkeriaz kontratatu zuten eta diru publikoa barra-barra erabili zen gastu pribatuetarako ere –bidaiak, auto-konponketak, senideei egindako transferentziak–. Horiek dira, […]

Irakurri

Requiem bat herriko azken liburu-dendari

0

Gutxien espero duzunean iristen dira notiziarik txarrenak, egun normaletan, gauza errutinario eta funts gutxikoak egiten ari zaren bitartean; eta albiste terribleak kontraste patetikoa probokatzen du egiten ari zinen horren hutsaltasunarekin; eta noski, erruduntasun sentsazioa eragiten dizu: zertan ari nintzen ni, […]

Irakurri

Nola lagunduko dituen Parisko Udalak hiriko liburu-dendak

1

Parisko Udalak 250.000 euroko diru-laguntza iragarri du liburu-denda independenteentzat, hirian dauden mota honetako negozioak mantentzeko eta berriak irekitzea bultzatzeko. Parisko liburu azokaren 39. edizioa ostiral honetan hasiko da eta ekitaldi horren atarian eman dute albistea. Laguntza ze testuingurutan eman duen […]

Irakurri

La Pollaren itzulera zonbia

2

Beraz, hau da hain esperantzagarria izan behar zuen XXI. mendea: alderdi neofaxistak 15 urteko nerabeak baino harrotuago, reality-showak telebista publikoetan, Inditexen dendak Ramones taldearen kamisetak saltzen, guztiok pantailei begira lobotomia bat egin izan baligute bezala eta tabernetan, dendetan, gasolindegian, berdin […]

Irakurri

Maiteminduta al dago Michel Houellebecq?

1

Urtarrilaren 4an argitaratu da Michel Houellebecq-en zazpigarren nobela, Sérotonine, eta publikatu bezain laster urteko fenomeno literarioetako bat bihurtu da Frantziako Estatuan, baita harago ere, itzulpenak azkar etorri baitira, asteazken honetan bertan publikatu da gaztelaniazkoa. Argitaratu aurretik zen handia ikusmina, Houellebecq […]

Irakurri

Kanta berrien esperoan

0

Berri Txarrak taldeak “etenaldi mugagabea” iragartzeak ezustean harrapatu ditu Euskal Herriko musikazale gehienak. Bonba bat bezala erori da notizia, Lekunberrin sortutako taldea ez baita alferrik gaur egungo euskal musikaren erreferente nagusienetakoa.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA