Biziko al zinateke tunelean?

0

Den-den-dena hankaz gora joango balitz ere –probablea, ekonomiaren gobernariak hartzen ari diren erabakiekin–, beti legoke aukeraren bat bizirauteko. Hori darabilkit buruan Marc Singerren Dark days dokumentala ikusi dudanetik. 1999an izan zuen Singerrek filmeko protagonisten berri, esan ziotenean bazegoela New Yorken […]

Irakurri

Sautrela ez da desagertuko, keba

5

“Sautrela ez da desagertu” irakurri genuen atzo Hitzen Uberan webgunean. “Ez dugu horrelako erabaki bat hartu. Batzuetan 26 atal egin dira urtean, beste batzuetan 33. Aurten, 13 dira egingo ditugun atalak”. Aurrera begirako zehaztasunik ez Joselu Blancok. Datorren urtean beharbada […]

Irakurri

Polizia has daiteke pertsonaia literarioak atxilotzen

1

Nobela hartu eta irakurtzen duzu: “Begirada ilun ona (…) Matrail sendoa, esku gihartsua, ahots sakon eta ozena”. Tipoari itxura hartzen hasten zara: “Banintzen eta oraindik banaiz, malurak malura, izugarri gizon erakargarria; mugimendu mantsokoa, altua, ile leun iluna eta goibela izanagatik […]

Irakurri

Arrakastak ez duela ezer balio? Chi Cheng komatik esnatu da

2

Deftones taldearen metal deprea inoiz entzundakoa bazara –batzuk White Pony grabatua zeukan kasetea ia gastatu genuen garai batean–, igual ezaguna egingo zaizu Chi Cheng izena, baxua astintzen zuen talde hartan-eta. Zuen: 2008ko azaroan arrebarekin autoan zihoala istripua eduki, segurtasun uhalik […]

Irakurri

Usopop Kontrapasa, zita indiea Saran

0

Tiro bat bezala dator Sarako Usopop festibalaren otsaileko Kontrapasa, eskopetarik eta uso zartaturik izango ez den arren –“Musika berriak eta amalurra” du goiburu jaialdiak, izan ere–. Hilaren 25ean Ruper Ordorika, Rover ariko dira Lurberri gelan eta Islaia Etxola gaztetxean; ondoren, […]

Irakurri

Pussy Riot: Anonymous + punk feminista Errusian

0

Zortzi lagun aurpegiak kolorez estalita Kremlinaren aurrean abesti hardcoreta batekin Vladimir Putin egurtzen. Protesta hori egiteagatik atxilotu zituzten urtarrilaren 20an Pussy Riot taldeko zortzi kide Moskun. Anonymousen estiloa gustuko baduzu hau gehiago gustatuko zaizu: Anonymous da, gehi punk feminista; bonba […]

Irakurri

Megaupload itxi arren, ez gara XX. mendera itzuliko

1

Jendea zinema aretoetan sartu ezinda ibili da asteburuan, poliziak agertu behar izan du txarteldegietan bildutako jendetza hitz goxoz eta ferekaz sakabanatzera, eta etxean geratu direnek ere, filmak beste webguneetatik doan jaitsi ordez, txintxo-txintxo jokatzea erabaki dute eta ordaindu egin dute […]

Irakurri

Megaupload, kultura eta akritizismoa

0

Lehenbizi Napster itxi zuten eta ez nuen deus esan ez nuelako Napster erabiltzen. Gero Audiogalaxy itxi zuten eta ez nuen fitsik esan ez nintzelako erabiltzailea. Kazaa epaitegira eraman zuten eta ez nuen ezer esan beste zerbitzu batekin jaisten nituelako artxiboak. […]

Irakurri

Justiziari presaka idatzia

3

Urgentziaz idatzitako liburua da John Dos Passosen Facing the chair, 1927koa, Sacco eta Vanzettiren epaiketa bidegabearen aurrean izandako erreakzioa. Eta orain arte gaztelaniaz publikatu gabe zegoen, argitaletxeak behar baino gehiago azpimarratu duenez. “Esta importante obra” eta “conforma sin duda un […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (eta V)

1

Gomendioen sail hau gaur bukatuko da eta aurtengo liburu eta disko ferian ondo mugitu diren (mundua seko erotu ez bada, ondo mugitu behar zuten) pare bat lan ekarri ditugu. Baina motz geratu garen sentsazioa daukagu eta, egunero idazten aritu garen […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (IV)

0

Errenditzen ez direnak dakartzagu gaur; joan arren beti itzultzen direnak; une jakin batean lehen lerrotik desagertu arren, erretagoardian eroso sentitzen ez direnak. II. Mundu Gerran hil zuten idazle bat, gaurkotasun gramo bakar bat galdu ez duen liburuarekin; eta lau tipo […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (III)

0

Disko, liburu, pelikula edo antzezlan bat inori gomendatzeko, komeni izaten da aurretik norberak entzun, irakurri eta ikusi izana. Hasieratik bukaeraraino? Ez. Zerbaiterako asmatu zuen norbaitek mundu honetan sinekdokea eta gaur osorik jan ez ditugun arren (oraingoz), parte bat dastatuta biziki […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (II)

0

Horiei buruz besterik hitz egiten ez dugun arren, Durangokoa ez da nobedadeen azoka eta ez daude azken hiru hilabeteotan publikatutako gauzak soilik salgai. Industria editorialak bere legeak ezartzen ditu eta labetik atera berri diren produktuak izango dira gehien mugituko direnak, […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (I)

1

Bil ezazue nahi duzuen koloreko paperean, baina Durangon gaurtik hilaren 8ra bitartean azoka bat antolatu dute, (batez ere) liburuak eta diskoak salerosteko helburuarekin. Inork ez du esan xede txarra denik, baina “topaleku”, “bilgune”, “oasi” eta tankerako espresioek estaltzen dute askotan […]

Irakurri

Estiloan ere egarri

1

“Laguna hausten den hilobiak leher egiteraino zurruta kantua egin litekeen mahaia izan behar luke, zer axola plastikozko lore zikin hauek dardaraka ontzi jausi zartatuaren lepoan, zer axola gure mozkorraldiaren puskailak aldare profanatu batean, zer axola du, bizitza hau ez da […]

Irakurri

Esaldia

0

Hauteskundeak esaldi batekin irabazten dira egun, politika yankeea imitatzeko joeraren ajeak. Gantxoa daukan zerbait esan ezazu, iltzatu daitezela lau bost sei berba inkontziente kolektiboan, eta irabaziko duzu seguru. “Ekonomia da, ergela!” zioen Clintonek. “Yes, we can” Obamak. Martxoaren 11ko atentatuen […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA