Cano unplugged

0

(2011ko apirilaren 28an Zarauzko Euskalduna tabernan, Kafe Torero egitasmoaren barruan egindako Bukatu gabeko poemak errezitaldiaren kronika. Nola ez, beranduegi) Eseri zen karpeta bete folio, mikrofono soil bat lagun. Egoerak ez zuen erraza behar Harkaitz Canorentzat, material berria zen jende aurrean […]

Irakurri

Donostia: bakearen hiria… eta misilena!?

4

Ba ez, nik ez dut atsegin napalmaren kiratsa goizean goizetik eta horregatik, ez naiz Kursaalera hurbilduko egun hauetan, baina zuk ere jakin ezazu: aste honetan Zurriola hondartzaren ingurutik pasieran ibiltzekoa bazara, leku arriskutsua duzu hori, eta zure bizia lanjerrean dago, […]

Irakurri

Ohar nekrologikoa idazmakina bati

0

Ohar nekrologikoak idaztea iruditu zait beti genero periodistikoen artean zailena eta horregatik, beste erremediorik geratu ez denean bakarrik praktikatzen saiatu izan naiz, ahal izan dudan guztietan artikulua sinatu gabe utziz (edo sinadura faltsuaren atzean nire burua koldarkeriaz ezkutatuz). Baina, apiril […]

Irakurri

Top 5: bizi dugun demokrazia festa honetarako kantak

8

Espainia herrialde demokratikoa da eta, ikuspuntu beretik begiratuta, Justin Bieber musika garaikidearen historiako konpositore eta interprete handiena. Herenegun Goreneko epaileek ebatzitakoa etzira bitartean Konstituzionalekoek atzera botatzen ez badute, berriz ere sufragio unibertsalik gabeko hauteskundeak izango ditugu. Demokraziaren festa horrek soinu […]

Irakurri

XXI. mendeko euskaldunaren bila

0

Nahi dutena esango dute kaskezurra Sabino Aranaren Albiako lorategietako estatua bezain harrizkoa dutenek: zerbait mugitzen ari da eta esparru guztietan hasi da nabaritzen, baita pentsamenduaren alorrean ere. Herenegun EHUn euskal nazionalismoari buruzko masterra, atzo Lapiko Kritikoko eztabaidak eta konturatzerako, bihar […]

Irakurri

Hil ezazue presidentea! (fikzioan, betiere)

2

Martxokoa da notizia: Stephen King-en hurrengo nobelak Amerikako Estatu Batuetako historiaren azken mendeko pasarte ezagunenetako bat izango du ardatz, John Fitzgerald Kennedyren hilketa. 11/22/63 izango da titulua, 1963ko azaroaren 22an saltarazi baitzioten kaskezurra Kennedyri. Kingen nobelako protagonista eskola-irakasle bat izango […]

Irakurri

'Inside job', bai baina… ez

3

Posible ote da Christine Lagarde edo George Soros bezalako jendearekiko sinpatia sentitzea, ordu eta erdiz bada ere? Nirekin behintzat, hori lortu du Inside job dokumentalak eta ez dakit hori ona ala txarra den. Tira, bai, badakit: txarra da. Charles Fergusonek […]

Irakurri

Korri pixa egitera!

2

Ba al zenekiten pelikulak egiten dituztenek, gidoia osatzerakoan eta filma muntatzean ikusleen behar fisiologikoak oso kontuan izaten dituztela? Eta behar fisiologikoak diogunean, batez ere gizaki orori eragiten dion premia bati buruz ari gara: pixa egitea. Oso gorputz-atal kapritxosoak dira giltzurrunak […]

Irakurri

Utikan Man Booker sariak

0

Badira gure artean adur txarreko zenbait txoritzar, euskal literaturarekin zerikusia duen edozein polemika pizten denean korrika abiatzen direnak bakea, bakea, bakea aldarrikatzera, pentsatuz bestelako edozein jarrera bizi gaituen anormaltasunaren seinale dela, ez besterik. Etsenplu gisa: idazle batek muzin egiten badio […]

Irakurri

El Mundo 'Casablanca'-ko jendarmearen antzera

1

Eszena ezaguna da, Casablancako momenturik irrigarriena, beharbada: Louis Renault kapitainak Ricken kafetegia itxi dezatela agintzen du eta barruan daudenei ateratzeko eskatzen die. Rickek azalpenen bat galdegiten dio, ea erabaki hori zergatik hartu duen. “Eskandalua da, eskandalua!” erantzuten dio Renaultek; “apustuak […]

Irakurri

Idazleen eta editoreen arteko komeriak

0

Ezagutzen hasi gara udaberrian argitaratuko diren nobedadeak eta pentsatu dut, editorialetan liburu berriei azken ukituak ematen ariko diren honetan, kuriosoa izan daitekeela prozesu horretako bi aktore nagusien arteko harremanari erreparatzea. Gutxitan hitz egiten baitugu idazleak izaten duen harremanaz beste pertsona […]

Irakurri

Euskal-celebrityak idazle bihurtuko diren honetan

7

Iragarri zuen Iratxe Retolazak eta ez genion behar adinako kasurik egin: presentzia literarioak ari gara nabarmentzen literatur testuen gainetik. Idazlearen bizipenak eta ez haren lanak. Eta behin horretan hasita, zergatik mugatu letra-juntatzaileen bizimodu aspergarrietara? Ez ote da “erakargarriagoa”, demagun, kirolariak […]

Irakurri

Fukushima, Fukuyama eta Spiderman nuklearra

2

Fukushimako zentral nuklearrean gertatzen ari denak paradoxa polita planteatuko dio beste Fuku bati, erabat baztertuta geratua zen bere obra batek zentzu berria har baitezake katastrofeari esker. Francis Fukuyamaz ari naiz. Historiaren amaiera eta azken gizakia liburuan —zeina, bide batez, ez […]

Irakurri

Zergatik ez ote dute pro-nuklearrek erruleta errusiarra maite?

1

Fukushimakoa noizbait pasako delakoan —uler bedi, telebistatik; erradiazioak hor jarraituko baitu arreta mediatikoa bestelako kontuetara urrundu eta gero ere—, batzuek oraindik nuklearren defentsa sutsuan dihardute hemen eta han. Baina Japoniako desastreak erakutsi du energia mota hori, funtsean, errusiar erruleta bezalakoa […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA