Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
“Kortxoeneak elkartu gaitu” adierazi dute kultur alorreko pertsona ezagunek
Atalak: Kortxoenea
Larunbat goizean hainbat kulturgilek bat egin dute Kortxoenearen aldeko manifestuaren aurkezpen publikoan.
[Gorka Bereziartuaren artikulua] “Ziur aski, ez zen erraza izango beste nonbait gu guztiok elkartzea” esaldia irakur daiteke larunbat goizean Kortxoenea gaztetxearen alde kultur alorreko hainbat lagunek Donostiako udaletxean irakurri duten manifestuan. Gune autogestionatuaren biziraupena bermatzeko eskatu diote Udalari.
Maite Arroitajauregi Mursego musikariak eta Beñat Sarasola idazleak irakurri duten “Kortxoeneak elkartu gaitu” testuak Indianoenea kaleko espazioaren balioa azpimarratzen du, Donostiako kulturari bost urtetan eman diona “inpaktu sozial, kultural eta ekonomikoaren neurgailu modernoenek” nekez kalkula dezaketela baieztatuz.
Eraikina eta proiektua “egun batetik bestera eraits zitekeela” ikusteak, “modu baldar eta ez-erregularren bidez gainera”, larritu egin ditu manifestuaren sinatzaileak. “Boluntario lanean oinarriturik, guztion ongia baino ez du sustatu Kortxoeneak, urte luzez erabat abandonatua egon den leku bat biziberrituz. Zinez bizi nahi dugu hori guztia gauetik egunera interes ekonomiko partikular batzuen kariaz pikutara bota daitekeen hiri batean, gizarte batean?”.
Donostia 2016ren testuingurua
Datorren urtean Donostia Europako Kultur Hiriburu izango da eta proiektu hori gaztetxean gertatu denarekin erlazionatzen du agiriak. “Donostia 2016 proiektuarekiko eszeptiko egoteko arrazoiak falta ez baziren, Kortxoenearen eraiste saiakerak harekiko zalantzak areagotu besterik ez ditu egiten”.
Sinatzaileen ustez, Donostiak datorren urtean eta aurrerantzean “espektakuluaren kulturaren hiriburu” baino zerbait taxuzkoagoa izan nahi badu, Groseko gaztetxea bezalako proiektuak “ezinbestekoak” izango ditu.
Hori kontuan izanda, Donostiako Udalari Kortxoenearen “biziraupena berma dezala” eskatu diote. “Ika-mika alderdikoiez haratago, Donostiako kulturaren zati handixkoa dugu jokoan, galtzen direnean oinazez faltesten diren egitasmo horietako bat alegia”.
Tabakaleran ere Kortxoenearen aldeko aldarria
Ostiralean inauguratu zuten Tabakalera kultura garaikideko gunea eta bertan ere izan zen Kortxoenearen aldeko aldarririk. Berrian irakurtzen denez, Pottors ta Klito taldeak eskaini zuen kontzertuan Amaia Gabilondo taldeko abeslariak pintura gorria isuri zuen bere gorputzera eta “kultura herriarena, Kortxoenea bizirik” zioen pankarta erakutsi, kulturgunearen irekiera-ekitaldian zeuden agintarien aurrean –Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Eneko Goia Donostiako alkatea, besteak beste–.
Kulturgileez gain, herritar ugarik babestu dute gaztetxea larunbat arratsaldean Bulebarretik abiatu den manifestazioan.