Hasiera »
ARGIAren jarraipen kritikoa - Donostiaren 2016 ertzak
Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
2016-11-23 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Belartza Harrobian egiten ari diren irregulartasunak salatzeko mobilizazioa antolatu dute Añorgan azaroaren 27rako. Añorgatik Donostiako udaletxerako bidea egingo dute. (gehiago…)
DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
2016-11-22 // DSS2016EU, Herritarren aldarrikapenak // Iruzkinik ez
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak zentsuratutako lan batzuk Antiguako Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai.
“Giltzapekoak: Notas sobre la reclusión” erakusketatik kanporatutako egileetako baten artelanak Txantxarreka Gaztetxean erakutsiko dituzte datorren larunbatean, Tattoo Circus ekimenaren barruan. Zubietako makrokartzelaren aurkako plataformaren inguruko hitzaldia, espetxe sukaldaritza tailerra eta Punk kontzertuak ere izango dira, besteak beste
Hauxe da, erabakiaren harira Tattoo Circuseko antolatzaileek zabaldu duten oharra, Txantxarrekako webgunean irakur daitekeenez:
Azaroko bigarren astean lehertu da polemika, agerian jarri da botereak, kasu honetan txotxongilo mediokre batetan gorpuztutako botereak, non-nahi zer-nahi egiteko daukan, ustezko, legitimitatea. Askatasunaren izenean askatasuna mugatu, artearen izenean sorkuntza zentsuratu. Hala egin du Donostia-Kultura 2016 fundazioak, Denis Itxasoren manupean. Koldo Mitxelenan dagoen “Giltzapekoak: Notas sobre la reclusión” erakusketatik, hiru artisten obrak kanporatuz, egin ere.
Espetxeaz hitz egitea, sozietateaz hitz egitea da, bere botere dinamikez eta berau sustengatzeko eraikitako egiturez. Kasu honetan, museoaren obrak gainditzen dituen ispilu joko triste bati jarraiki, boterearen gaineko hausnarketa, botereak berak urratzen du, xehatu, obrak ikuslearen begi-bistatik kenduz.
Tattoo Circus, espetxeaz haratago topaketa antiautoritarioa da izan. Pelaje guztietako uniformatu eta uniformizatzaileei sorkuntzaz, are gorputzaren sorkuntzaz erantzuten diona. Zentsura gainditu nahi dugu beraz, kasu honetan Donostia-Kultura 2016 eta Denis Itxasok zentsuratutako obrei Txantxarrekan, azaroaren 26an toki bat eginez. Libertatea espazio libreak irekiz eraikitzen denez.
“Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
2016-11-16 // Azpiegiturak, DSS2016EU, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Donostiako udaletxearen aurrean protesta egin dute kolektibo eta eragile ugarik deituta, Demokrazia Zuzenaren Foro Globalaren irekiera ekitaldia baliatuz. “Donostia ez da eredugarria demokrazian, Donostiako Udalak jardunaldi hauen aurkezpenean dioen bezala”. Parte hartzeko mekanismoak eskatu dituzte ondorengo kolektiboek: Satorralaia metro pasantearen aurkako mugimendua, Eleak/Libre, Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Etxe Kaleratzeak Stop!, SOS Miracruz 19, Belartza 2 gelditu, Uliako Lore Baratzak, LAB eta. EH Bildu eta Podemoseko ordezkariak ere izan dira elkarretaratzean. Bakoitza bere pankarta, kartel edo aldarrikapenekin udaletxearen aurrean kokatu dira. (gehiago…)
Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
2016-11-14 // Herritarren aldarrikapenak // Iruzkinik ez
Deialdia zabaltzeko egin duten kartela.
Donostiako udaletxearen aurrean protesta gisa kontzentrazioa deitu dute azaroaren 16an hiriko hainbat taldek: Satorralaia, Errausketaren Aurkako Mugimendua, SOS Miracruz 19, Stop Desahucios, Eleak/Libre, LAB. EH Bildu eta Ahal Duguk ere babesa adierazi dute. Egun horretan “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” hasiko da. 18:30ean egin dute deialdia eta aipatu foro globalaren hasiera ekitaldia 19:00etan izango da udaletxean.
Jardunaldiak Miramar jauregian egingo dituzte azaroaren 17tik 19ra. Parte hartzeko izen emateak 100 emateak balio ditu.
“Indarkeria terrorista bukatu ondoren hirian arnasten den aldaketagiro berrian, herritarrak eta Donostiako Udala eskuz esku aritu dira erabakiak hartzeko fase eta esparruetan herritarren partaidetza sendotzeko asmoz. Kostalde atlantikoko hiri eder hau demokraziaren eta hiribizitza komunitarioaren eredu bihurtzen ari gara”, irakur daiteke jardunaldien harrera testuan.
Protesta deitu duten mugimenduek adierazi dutenez, “ozenki adierazi nahi dugu ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “Demokraziaren Munduko Hiriburua” dela onartzeko ere, Udal Gobernuak jardunaldi hauen aurkezpenean lotsagabeki dion moduan”.
Ondorengo elkarteek egin dute bat protesta deialdiarekin:
–Satorralaia bizilagunen mugimenduak “Metroa Donostian: Non da parte hartzea? Inposaketa da!” dioen pankarta eramango du, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan parte-hartzeko biderik ez dagoela eta instituzioek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatzeko. (gehiago…)
“Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
2016-11-08 // Espazio publikoaren erabilera, Herritarren aldarrikapenak, Kortxoenea // Iruzkinik ez
Europako Kultur Hiriburutzaren aurkako Donostia Saldu eta Suntsitu kolektiboak, Intxaurrondoko Letaman gaztetxeak eta hainbat musika taldek festa antolatu dute azaroaren 19an, Letamanen bertan. Jakinarazi dutenez, Mozal Legearen ondorioz, hirian 7.000 eurotik gorako isunak ezarri dizkie administrazioak herri mugimenduetako kideei, eta festan ateratako dirua kolektibo horientzat izango da. “Elkarbizitza gezurra da!” oihu egingo dute, beren hitzetan, “elkarbizitza gezurra da, menderatuen errealitateak ezkutatzeko erabiltzen denean”.
Festa 17:00etan hasiko da eta programa oparoa antolatu dute. Tartean izango dira, besteak beste, Des-Maskarada eta ondorengo kontzertuak: Pelayo y sus Malditos, Los Perros de Pavlov, Parasitos XXL, Beñaranks, Kimikari, Peuone, Hilkar, Kezka eta Zozo taldeak. Ondorengo artikulua zabaldu dute. (gehiago…)
Donostiako bizilagunen borrokei buruzko mahai ingurua azaroaren 8an
2016-11-02 // Espazio publikoaren erabilera, Herritarren aldarrikapenak // Iruzkinik ez
Mahai ingurua antolatu dute azaroaren 8rako Koldo Mitxelenan, 19:00etan “Bizilagunen borrokak Donostian: Esperientziak trukatzen” izenburupean. Hirian lanean ari diren ondorengo kolektibotako kideak izango dira: Satorralaia, Donostiako metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimenduko Belén Martínez; Añorgako Belartza 2 Gelditu-ko Mikel Esnaola; Uliako Lore Baratzeatatik Leire Rodriguez; Groseko SOS Miracruz 19 kolektibotik Josean Arrieta; Errausketaren aurkako Donostiako Plataformatik Maria Luisa Sanchez. Aurkezle eta moderatzaile modura Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria ariko da.
Zinemaldi Alternatiboaren zortzigarren edizioan kritika soziala sei egunez
2016-09-16 // Espazio publikoaren erabilera, Festa amaitu da, Herri kultura, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Zinemaldi ofizialeko kartelean oinarritu dira aurten ere. Diseinuan ageri diren pertsonei erraustegiaren aurkako maskarak gehitu dizkiete.
Donostiako Zinemaldi alternatiboaren 8. edizioa aurkeztu dute. Aurten Europako Kultur Hiriburutzarekin kritiko den Donostia $aldu eta suntsitu kolektiboak hartu du bere gain antolaketa. Egitarauarekin batera zabaldu duten irakurketan salatu dute “elkarrekin bizitzeko tresnatzat aurkeztu digute Kultura deitu duten zera hori”, baina horren atzean hiria gatazkak sortzen diren eremu ere badela. “Elkarrekin bizi ahal izateko lehenengo baldintzaren arabera, bakoitzaren libertatea bestearen libertatea hasten den lekuan amaitzen da. Praktikan, ordea, ahulen libertatea murriztuz zabaldu da boteretsuaren libertatea”. Gogoratu dute Kortxoenean egin izan dela Zinemaldi Alternatiboa sei urtez, eta egun, Groseko gaztetxea hondakindegi bilakatuta dagoela.
“Kulturak direlako, pluralean, eta ez kultura, ospatuko dugu zortzigarrenez bestelako Zinemaldia. Eta oroituko dugu Kortxoenea, nagusitu denaren omenez borratzen direlako historia liburuetan posibilitate izan zirenak. Memoriarekin jasoko dugu historiak, kulturak eta elkar bizitzak borratu asmo duena. Justizia eta aukera berdintasunik gabe elkar bizitza zapalduarekiko ezaxola estaltzeko iragarkia besterik ez dela ahantzi ez dezagun”.
Kortxoenearen webgunean irakur daiteke irakurketa osoa. Egitaraua segidan.
(gehiago…)
Eneko Goia turismoaren gorakadaz: “Egoeraren arriskuez oso kontziente gara”
2016-08-22 // Hiri eredua // Iruzkinik ez
Donostiako alkatearen ustez “ez da erraza” politika publikoekin etxebizitzaren prezioaren arazoari aurre egitea (argazkia: eaj-pnv.eus).
Eneko Goia Donostiako alkateari elkarrizketa egin dio Gara egunkariak igandeko zenbakian. 2016az, udan hirian izan diren trafiko-kolapso egoerez eta etxebizitzaren prezioaz hitz egin du, besteak beste. (gehiago…)
Garbera merkatal gunea handitzeko lehen pausoa eman du Donostiako Udalak
2016-07-06 // Azpiegiturak, Hiri eredua, Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Garbera handituak itxura hau izatea aurreikusten da: 2019rako egongo litzateke prest. (Donostiako Udala)
Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko (HAPO) izapide berriek ahalbidetuko dute aldaketa. Eremu komertziala 25.000 metro koadro handituko da; beste 80.000 gehiago izango dituzte aparkalekuek.
“Zentro komertzial berriak irekitzea ez da gure eredua. Donostiak kalitatezko merkataritzaren erreferentzia izaten jarraitzea nahi dugu, komertzio txikien erakargarritasuna mantenduta”. Ernesto Gasco sozialistak egindako adierazpenak dira, 2015eko urrian. Handik hilabete gutxira, baina, Garbera merkatal zentroa handitzeko lehen pausua eman du bera kide den udal gobernuak. (gehiago…)
Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu diote Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari
2016-07-04 // Herri kultura, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Gazteak lanean Trinitate plazako auzo baratzean (argazkia: @ArranoBeltzaEus).
Uztailaren 20an hasiko da Donostiako Jazzaldia eta Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak kezka adierazi du: urtero jazz jaialdiaren babesle nagusia den garagardo marka iragartzeko kartel handi bat jartzen du Trinitate plazan, hain justu gazteek joan den apiriletik auzo baratzea martxan jarri zuten lekuan.
(gehiago…)