Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Azpiegiturak » Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte
Mai18 0

Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte

Atalak: Azpiegiturak, Hiri eredua

Sator Alaia bizilagunen mugimenduak hainbat ekintza iragarri ditu Donostiako metro proiektua geldiarazteko asmoz. Aurreratu dutenez, Detritus artistak egindako banderolak zabalduko dituzte bizilagunek balkoietan jar ditzaten.

Mezu argia daukate bandera horiek: “Metroari STOP”. 500 inguru zabalduko dituzte gaurtik aurrera bost euroko prezioan. Eskuratu nahi duenak, asteazken honetan bertan du aukera, Sator Alaiak FNAC parean egiten duen asteroko kontzentrazioan (17:30ean elkartuko dira). Bestela, Prim kaleko Hodeiertz belar dendan ere salgai izango dira.

Metroak kaltetuko dituen eraikinetan indar berezia jarriko dute, balkoietako protesta honi buruzko informazioa duten mezuak postontzietan banatuz.

sator

Sinadura bilketa eta manifestazioa ekainaren 18an

Donostian erroldatutako jendearen sinadurak ere behar ditu Sator Alaiak. Hiru eskaerarentzat atxikimendua eskatzen ari dira donostiarrei: metroaren igarobidearen proiektua geldi dadila, Eusko Jaurlaritzari Donostiako garraio ereduari buruzko eztabaida publiko eta parte hartzailea martxan jar dezala eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, proiektua finantzatzeko prest agertu denez, herri galdeketa egin dezala.

Asteazkenetako elkarretaratzeaz gain, asteartero Groseko Nafarroa Beherea plazan jasotzen dituzte sinadurak eta asteburu honetan beste leku batzuetara ere iritsiko dira: larunbat goizean, 11:00etatik aurrera, Bretxan eta Easo plazan mahaiak jarriko dituzte. Igandean berriz, Kontxako erlojuan izango dira 11:30etatik aurrera.

Eskaera horiek kalera eramateko ekainaren 18an manifestazioa deitu du Sator Alaiak. Iazko abenduan proiektuaren aurka egindako lehen martxak 2.000 lagun inguru bildu zituen hiriko kaleetan.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak - […] dezaten aldarrikatzeko ekintza gehiago egiten ari dira egunotan. Proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadurak biltzen ari dira, batetik; Kontxako hondartzan salaketa…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • AƱorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA