Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- AƱorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Ezinezko efemerideak
Atalak: Herri kultura, Hiri eredua, Iritzi artikuluak
Zinezkoak: kulturaren eremua sozietateko gatazka-gune da. Eta Josu Amezaga EHUko irakasleak bere tesian jaso bezala, gatazka horretan, klase menderatzaileek beren kultura hedatzen dute menderakuntza finkatu nahiean. Kultura, boterea, ideologia eta Marx nahiz Engelsen bizarrak. Klase menderatzailearen ideiak garaian garaiko ideia menderatzaileak dira, ideia nagusiak. Hegemonia, Gramsci eta izan zuten kartzelako barroteak. Menderakuntza inposaketa kulturaleko prozesu zoli baten bidez ematen da. Aniztasun kulturaleko testuinguru batean hegemonia gehienen eta gutxienen ideologien arteko gatazkaren bidez ezartzen da. Status quo-a eratu eta mantentzen duten balio eta sinismenak kultur eragileen bitartez ezartzen dira; honela,ekoizpen eta argitalpenak mugatu ez ezik, pentsamendu nahiz ekintzaren homogeneizazioa erdiesten delarik. Posible al da kultura libreki garatzea menderakuntza egoera batean? Elkarrekin bizi baino, elkarren ondoan bizi gara. Eta hala izango da sozietateko botere-harremanak bestelakotu artean.
Efemerideak: Nostalgia ez omen da eraldatzailea. Tira, badira nostalgian antolatu iraultza saiakerak han eta hemen, denboran eta espazioan gertu, Parisko 68ko maiatzekoa kasu. Eta ondoren etorri diren beste hainbat. Nostalgia, sikiera, oroimenaren ondorioa da. Agortzear den kalendarioak bi ospakizun agurtu ditu. Letaman Intxaurrondoko Gaztetxeak eta Ttan Ttakun Donostiako Irrati Libreak hogeina urte bete dituzte 2015 honetan. Eta oroimena, memoria, eraldaketaren osagai behinena dugu. Ezartzen zaizkigun diziplina eta salbuespen egoerek ahanztura dute helburu; aniztasuna baliogabetu dezagun ahantzi; ez ditzagun bestelako jakintzak, kulturak alegia, igarri.
Kortxoenearen kaleratze eta eraisketak, Kulturaz baino, kultur ereduez hitz egitera behartu gaitu. Kultura ez da bat eta bakarra. Kulturak dira. Popularrak batzuk. Sozietateko harremanetan mendekotasunean daudenen kultura da kultura popularra. Hau da, kultura popularrak menderakuntza harremanen inguruan eraikitzen dira. Populartasuna ez da izaera, egoera baizik; menderakuntza harremanen aurreko egoera hain zuzen ere. Menderakuntza egoeretan zimurtzen dugu bekozkoa, Kortxoenea eta Itsas Gain Zentru Autogestionatuaren kaleratzeetan kasu. Baina baita ospatu ere. Klase menderatuek, kulturaren bitartez, klase bezala birsortu eta menderakuntzari aurre egiten baitiote. Firestonen izango dugu zalaparta. Eta zein/zer gertakari izanen dugun efemeride 2016 urtea amaitzean, ikusteko dago. Kultura popularren urtea izanen den, edo Kultura menderatzailearena. Erronka, edo gatazka, ez da gauerdiko ahuntzaren eztula. Hala ere, Donostialdeako Okupazio Bulegoak urteko balorazioan jasota utzi duenez: 2016 ere kolosala izango da!
Oharra: Artikulu hau Irutxuloko Hitzaren webgunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.