Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Hiria erakusleiho eta gu maniki
Atalak: Hiri eredua, Iritzi artikuluak
“Donostiarrek ulertu dute hiriarentzat erakusleiho bat dela”, esan du kultur hiriburutzari buruz Eneko Goia alkateak Gipuzkoako Hitzak egin elkarrizketan. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak honela jasotzen du “erakusleiho”: iz. Dendetan, kristalez itxitako eta kanpoaldetik ikusten den espazioa, bertako salgaiak erakusteko erabilia. “Erakusleihoa” hiriaren metafora gisa, beraz.
Metaforak pentsatu egiten ditugu. Irakasle izan dudan Emmánuel Lizcanoren pentsamendua orriotara ekarriz: metaforetan, edozein eta edonongo iruditeria hitzez hitz adierazten da; edo zehatzago, irudiz irudi. Gaitasun honek egiten ditu metaforak iruditeria kolektiboen analisirako tresna indartsu; iruditeria ezin baita kontzeptu hutsetara murriztu.
Denbora galdu esaten dugu, denbora aurreztu, edo denbora eman Galdu, aurreztu edo eman daitekeen zerbaiten gisa bizi dugu denbora; hau da, dirua balitz bezala. Denbora, noski, ez da dirua; baina ezin da esan esaldiok erabili dituen pertsonaren ustetan inolaz ere hala ez denik. Harentzat, denbora, dirua da eta aldi berean ez da. Bi esanahiren arteko tentsio hori da metafora: bata bestea balitz bezala hautematea, baina bata bestea izatera heldu gabe.
Metaforak pentsatu egiten ditugu, baina metaforek gu ere pentsatzen gaituzte. Gaitasun eratzailea dute, eta gaitasun horretan sormena nahiz aldaketa soziala azalarazten dira. Zenbait metaforek ordurarte bereiziak ziren bi esanahiren arteko lotura ezartzen dute, ordurarte susmagaitza zena agerraraziz. Ohikoa zaigun horren gainean ikuskera berri bat aurkezten dute. Eta aldi berean, inguruarekiko ulerkera berri bat. Denbora eta dirua. Hiria eta erakusleihoa.
Kristalez itxitako espazioa eta salgaiak erakusteko erabilia, horixe da erakusleihoa. Eta alkateak kultur hiriburutza hiriaren erakusleiho nahi du. Alegia, salgaia hiria bera dugu. Nor edo nortzuk erosleak?
Azken hamarkadako krisialdian, eutsi ez ezik, goranzko joera adierazi duen jarduera dugu turismoa. Eta ondorioz, kapitalismoaren begietara hirien susperraldi ekonomikorako panazea bilakatu da. Turismoaren aukera, bertute eta onurak aditzen ditugu; gutxi dira, ordea, jarduera honen arriskuez gaztigatzen diguten ahotsak.
Irudien bitartez funtzionatzen du turismoak. Turismo gidek esaten digute zer ikusi behar dugun, eta turistaren begirada performatibo bilakatzen da. Hau da, turistok bisitatzen dugun lekua aurrez espero genuen edo saldu diguten horren arabera aldatzeko ahalmena dugu. Anfitrioiak garenean, berriz, turistek nahi edo espero duten irudia ematen amaituko dugu. Gutaz espero den irudia antzeztu edo irudikatzen. Saltokiko arduradunak erakusleihoan duen manikia eroslearen gustuaren arabera moldatzen duen gisa berean. Bestela esanda, hiria saldu beharreko merkantzia gisa ulertzen dugunean, erakusleihoko maniki bilakatzen da herritarra. Merkatuko legen menera, saltokiko arduradunak erabaki jarreraren esperoan. Europar ereserkia kantatu behar badugu ere.