Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Kultura kontsentsua eta dudak
Atalak: DSS2016EU, Hiri eredua
Alderdien artean sortu dituen ika-mikak gorabehera, Donostiako partidu nagusien artean bakar batek ere ez du auzitan jarri Kultur Hiriburua bere osotasunean. Argazkian, 2014an aurreko legegintzaldiko udal ordezkariek egin zuten agerraldia.
[Gorka Bereziartuaren erreportajea] Despistatuenentzat notizia: 2016an gaude, urtea eta ebentoa gurutzatzen diren lekuan, Donostiak ofizialki Europako Kultur Hiriburu titulua jantzi duen denbora tartean. Bide zaila egin du orain arte, alderdien arteko botere-lehia medio; eta herri mugimendu batzuk egitasmoa auzitan jartzen hasiak dira. Erretratu hau egin diogu proiektuari abiatu den momentuan.
Urtarrilaren 19tik 20rako gauerdian Donostiako Konstituzio plazan juntatu dira XIX. mendeko militarrez jantzitako emakume eta gizonak, erlojuak 00:00 ordua eman bezain pronto danborrak astintzeko prest; eta haiekin batera, danborrez armaturik hauek ere, sukaldariz jantzitako beste jende batzuk, ejertzito burrunbatsu bat; eta Sanferminetakoaren aldean zibilizatuagoa dirudien publikoa, publiko asko, emozio bereziz, edo agian pixka bat edanda, baina nolanahi konpostura guztiz galdu gabe, urtero nobedade handirik gabe errepikatzen diren Raimundo Sarriegiren doinuekin hiriko egun handia ospatzen. 24 ordu berezi izango dira donostiarrentzat. Eta europarrentzat? Arrazoi duzu Mariano: saltsaren erdian nola jokatu asmatu ezinda dabilen giri horrek ez du lekuz kanpo dagoenaren itxurarik eman nahi: mugikorra patrikatik atera du. Argazki bat, bi, zer arraio, lagunei bidaltzeko hemengo zarataren lagin bat ere bai, bere buruaren bideo bat grabatzeari ekin dio jendetzaren artean, “crazy” eta “awesome” batzuk esanez. Ni han izan nintzen Donostia Europako Kultur Hiriburu izaten hasi zen momentuan, nik esan dezaket zuzenean ikusi nuela nola danborrez kolpekatu zuten, Sarriegiren konposizioez gain, Miguel Ríosen pieza bat –ala Beethoven zen? Karajan? – Europar Batasunaren banderak mastaren puntan dantza egiten zuen bitartean.
Jarraitu erreportajea irakurtzen.