Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Igeldotarrak Donostiaren parte izatera behartu nahi dituztela salatu dute
Atalak: Herri kultura, Herritarren aldarrikapenak
Igeldotarrek beren nahiaren aurka Donostiako parte izatea inposatzen zaiela salatu dute. (Arg: Itsa Aurre)
[Lander Arbelaitzen artikulua] “DSS2016, ongi etorri elkarbizitzaren hiriburura” idatzitako pankarta baten aurrean, hainbat igeldotarrek ekimena egin dute larunbatean Donostiako Maria Cristina zubian.
“2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazioan behin eta berriz errepikatu ziren elkarbizitza, elkarrizketa, errespetua, erabakitzeko eskubidea eta abar, igeldotarrentzat hitz hutsak besterik ez dira”, diote. EAJri eta PSEri adierazi diete “igeldotarrekin auzi bat dutela”.
“Ernesto Gasco eta Eneko Goiari zuzentzen gatzaizkie: borondate politikoa eduki dezatela Igeldoko herriari irtenbide bat emateko”, diote.
EAEko Auzitegi Nagusiak Igeldo herri bihurtzeko dekretua atzera bota du urtarrilaren 27an, Donostiako Udalak jarritako helegitea onartuta. Haserrea eragin du igeldotarren artean. Epaileek adierazi dute ez dela nahikoa biztanle herria sortzeko eta galdeketako emaitzak ez direla aski.
Donostia 2016ren “elkarbizitzarako kultura” esloganari keinu eginez, “elkarbizitza ez da posible, herritar talde bati Donostian mantentzea inposatzen badigute”, adierazi du Igeldoko Itsas Aurre elkarteko bozeramaileak Irutxuloko Hitzak grabatu duen bideo honetan.
Desanexio prozesua 1995ean jarri zuen martxan Itsas Aurre elkarteak. 2013ko azaroan herri galdeketa egin zuten. %72ko parte hartzea izan zuen eta Gipuzkoako 89. udalerria osatzearen alde %63 agertu zen, %37 aurka.